Oharrak

Aldaketak 33 linean Igaratik larunbateko irteera ordutegietan

Martxoaren 9tik aurrera, larunbata, aldaketak egongo dira 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo linean Igaratik larunbateko irteera ordutegietan. Igaratik irteten diren zerbitzuak 11etatik 20:30 bitartean, ohi baino 5 minutu lehenago irtengo dira. Hau da, xx:55ean eta xx:25ean izango dira irteerak, 30 minutuan behin.      
Irakurri gehiago

Aldaketak 16 linean lanak direla eta

Martxoaren 21ean, osteguna, hasi eta lanak bukatu arte (lanegunetan bakarrik) 8:00etatik 13:30era gutxi gorabehera, 16-Igeldo linearen ibilbidea aldatuko dela Erdialderantz. Iruña kaletik joango da eta ez da sartuko Funikularrean. Funikular eta Satrustegi II geltokiak Erdialderantz zerbitzurik gabe geratuko dira eta Iruñea geltokira eramango dira.
Irakurri gehiago

Desbideraketa Errondo pasealekuan obrak direla eta

Errondo pasealekuko obrak direla eta, urtarrilaren 31n, asteazkena, hasi eta obrak amaitu arte, gasolindegiaren eta Familia Santuaren kalearen arteko tartea zirkulaziorako itxi egingo da. Trafikoa tarte horretan bertan desbideratuko da, Jose Maria Salaberria kaletik, eta kale horretan zirkulazioaren noranzkoa aldatu egingo da. Beraz, 21-Mutualitateak-Anoeta lineak beste ibilbide bat egingo du
Irakurri gehiago

Aldaketak 19 – 45 eta B2 lineatan Andoain kaleko obrak direla eta

Andoain kaleko obrak direla eta, astelehenean, urtarrilak 29, hasi eta obrak amaitu arte, 19-Aiete-Bera Bera, 455-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete eta B2-Aiete-Bera Bera lineek beste ibilbide bat egingo dute. Bera Bera 2 geltokitik ez dira Andoain Kalean sartuko; zuzen jarraituko dute, eta Aiete pasealekura irtengo dira, ospitaleetako norabidean. Gero, Ikastexe Alemaniarreko biribilgunera iritsiko
Irakurri gehiago

Dbus-ek 16 linearen lehen irteeraren ordua aurreratu du Igeldotik

Datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 15, Igeldoko bizilagunek 16 linearen beste irteera ordu bat izango dute goizeko 7:00etan, Donostiako erdigunera joateko. Horrela, Dbusek ordu erdi bat lehenago egingo du lehen irteera 16-Igeldo linean, lanegunetan, auzotik bertatik abiatuta, orain arte goizeko 7:30ean irteten baitzen lehen zerbitzua. Boulevardetik, berriz, ohiko orduan egingo du
Irakurri gehiago

Anoeta – Aita Donostia inguruko obrak

Anoeta-Aita Donostia plazaren inguruan egiten ari diren obrak direla eta, abenduaren 18an, astelehena, hasi eta obrak amaitu arte, 43-Anoeta-Igara lineak beste ibilbide bat egingo du Anoetarantz itzultzean. Izostegiko bidetik jaistean, Pio XII.erantz , Madril hiribiderantz eta Aita Donostia plazarantz zirkulatuko du. Errondo, Errondo Podavines eta Errondo Anoeta geltokiak ez dute zerbitzurik
Irakurri gehiago

Aldaketak, Easo-San Bartolomeko obrak direla-eta

Easo-San Bartolomeko obrek beste fase batean daudenez, urriaren 2tik aurrera, astelehena, aldaketa hauek egingo dira Dbusen zerbitzu hauetan: 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo Ez dute San Bartolometik zirkulatuko, eta Easotik, Askatasunaren Hiribidetik eta Urbietatik jarraituko dute. Easo 27an geldialdia egingo dute, eta bukaerako geldialdia Urbieta 38an egingo dute, orain arte bezala. 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta
Irakurri gehiago