Apirilaren 12tik, asteartetik aurrera, erdialderantz, 36. lineak bere ibilbide normala berreskuratuko du San Roketik jaitsita.
San Roke 58(Arbaizenea) geltokiak bertan behera jarraituko du.
Irakurri gehiago
Datorren astelehenetik, otsailaren 7tik aurrera, Kontxako Pasealekuko lanak direla eta, eta hauek amaitu arte La Perlako geltokia Zubieta kaleko 42ra lekualdatuko da.
Irakurri gehiago
Erabiltzaile guztiei gogorarazten zaie, "COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzko Osasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 6ko Aginduak jasotzen duen bezala, normaltasun berrian, lehendakariak larrialdi-egoera amaitu dela adierazi ondoren", erabiltzaileek erabilera publikoko espazio itxietan erabili behar dutela musukoa.
Musukoa behar bezala jarri behar da, sudurra eta ahoa estalita, eta erabiltzaileek jantzita
Irakurri gehiago
Gaurtik, azaroaren 8tik aurrera, astelehena, Zubieta plazan egiten ari diren obrak direla-eta, San Martin 57ko geltokia San Martin 51ko parera (hurrengo etxadia) lekualdatuko da, obrak amaitu arte.
Irakurri gehiago
Urriaren 5etik aurrera, San Roke kalea itxiko da, gutxi gorabehera 3 hilabete iraungo duten obrak direla eta. Aldaketa hauek egingo dira Dbusen zerbitzuetan:
> L36 San Roke - Aldakonea:
Erdialderanzko norabidean: San Roke 65, San Roke 58, San Roke 13, San Roke 7 eta Easo Plaza geltokiak baliogabetzen dira. Beraz, Lazkano 3
Irakurri gehiago
Igande honetatik, irailaren 26tik aurrera, Kontxako Pasealekua berriro irekiko da igande eta jaiegunetan garraio publikorako, ohiko ibilbideekin jarraituz, bai Antiguako norabidean, bai erdialderantz.
Ohiko ibilbidea berreskuratzen duten lineak honako hauek dira:
5-Benta Berri
16-Igeldo
18-Seminarioa
25-Benta Berri-Añorga
33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio
45-Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete geltokiak
Irakurri gehiago
Indarrean jarri zen 970/2020 Errege Dekretuaren murrizketen ondorioz, irailaren 1etik aurrera Donostiako hiriguneetan ezarri diren abiadura muga berriak direla eta, autobus linea batzuetan aldaketak jarriko dira martxan. Aldaketa horiek Dbusen erabiltzaileen beharretara ahalik eta gehien egokitzen saiatu gara, eragin dezaketen inpaktua minimizatzeko.
Ikusi aldaketak (pdf)
Irakurri gehiago
Ekainaren 11tik aurrera, Easo 9 geltokia Easo 27ra kekualdatuko da. Honako linea hauei eragingo die:
- 19 Aiete-Bera Bera
- 31 Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza
- 36 San Roke-Aldakonea
- 37 Rodil-Zorroaga.
Irakurri gehiago
2021eko udan, Dbuseko 39-Urgull mikrobus lineak ez du zerbitzurik emango.
Linea honek normalean ekaineko eta iraileko asteburuetan eskaintzen zuen zerbitzua, baita asteko egun guztietan ere ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean.
Irakurri gehiago
Gipuzkoa plazaren inguruko obrak direla eta, maiatzaren 24tik aurrera, astelehena, 16-Igeldo lineak Okendo kaleko 18an edukiko du bukaerako geltokia. Lineak ohiko ibilbidea egingo du, baina Gipuzkoa Plaza 2 eta Okendo kaleko 5 geltokiak kendu egingo dira, eta behin-behineko geltoki berrira lekualdatuko dira: Okendo 18.
Era berean, 19-Aiete-Bera Bera linea Gipuzkoa
Irakurri gehiago