Oharrak

San Bartolome 10 geltokia bertan behera geratuko da

Irailaren 24tik aurrera, San Bartolomeko errepidea norabide bakarrekoa izango da. Hori dela eta 19 Aiete - Bera Bera, 31 Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2 Aiete-Bera Bera lineek euren ibilbide eta geltokiak aldatuko dituzte. Aieteranzko norabidean, San Bartolome 10 geltokia betirako bertan-behera geratuko da, behin-behinean Urbieta 38-ra lekualdatuz (23-32-36 lineak). Lanak amaitu ostean behin-betiko
Irakurri gehiago

Aldaketak 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak linean

Irailaren 9tik aurrera, astelehena, 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineako zenbait irteera aldatuko dira, lanegunetan. Zehazki, zerbitzua egungo eskaerara egokitzeko xedez, murriztu egingo dira Matia Zentroko irteerak eta gehitu egingo dira Tolosa 138tik egiten diren irteerak. Zerbitzua, bada, honela geldituko da: - Irteerak Tolosa 138tik: 8:00-9:00 – 10:00 – 12:00 – 13:00 – 15:00 –
Irakurri gehiago

Dbusen Txomin Eneako geltokien azken kokalekua

Txomin Eneako eta Aintzieta pasealekuko obrak amaitu ondoren, irailaren 9tik aurrera, astelehena, 15:00etan gutxi gora-behera, 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Erriberak-Martutene lineetako autobus geltokien kokalekuak finkatuta geratuko dira behin betiko: Martutene alderantz: TXOMIN ENEAKO ANBULATORIOA: Martutene aldera jarriko den geltoki berri hau sortu da 26, 41 eta B4 lineetarako.  FELISA MARTIN BRAVO 4: Martutene aldera
Irakurri gehiago

Aldaketak Zurriolako geltokietan

Abuzturen 13tik aurrera, asteartea, Dbuseko 8-Gros-Intxaurrondo, 17-Gros-Amara-Miramon, 40-Gros-Antiguo-Igara eta 41-Gros-Egia-Martutene autobus lineen geltokiak aldatuko dira Zurriolan. Gros alderantz, Zurriola Kursaal eta Zurriola 36 geltokiak kendu dira eta horien ordez beste geltoki bat jarri da Zurriolako pasealekuko 30ean. Zurriola izena edukiko du geltoki berriak.
Irakurri gehiago

Zurriola Kursaal geltokia kentzea

Ostiralean, ekainak 28, behin betiko kenduko da Zurriola Kursaal geltokia. Dbuseko 8-Gros-Intxaurrondo, 17-Gros-Amara-Miramon, 40-Gros-Antiguo-Igara eta 41-Gros-Egia-Martutene autobus lineen geltokia da. Geltokia, Gros aldera kokatuta baitago, ibilbidearen hurrengo geltokira eramango da: Zurriola 36. Datozen asteetan, gainera, aldaketa gehiago egingo dira inguru horretan, eta aurretiaz jakinaraziko dira aldaketa horiek.
Irakurri gehiago