TURISTA ETA BISITARIENTZAKO TXARTELAK
Turistek eta bisitariek bi garraio txartel mota dituzte Dbusen bidaiatzeko:
1. MUGI TXARTEL ANONIMOA
Non eskuratu:
- Baimendutako kiosko eta estankoen sarean: Baimendutako establezimenduen sarea kontsultatu
Txartelaren prezioa:
txartel fisikoaren prezioa 5€ izango da, eta txartelak hamabi hilabeteko balioa izango du azken karga egin denetik. Hamabi hilabeteak igaro ondoren, txartela desaktibatu egingo da. Berriro aktibatzeko eta soberan dagoen saldoa berreskuratzeko, beharrezkoa da txartela kargatzea.
Autobusean egindako bidaia bakoitzarengatik 1,26 € deskontatuko dira txartelatik, eguneko bidaia bada, eta 2,50 €, berriz, gaueko autobusean bada.
Txartelarekin saldoan dugun diruaz ordain daitezkeen bidaia guztiak ordaindu ahal izango dira, eta gehienez 31 autobus aldaketa ere bai.
Txartela kargatzea:
Mugi txartela hainbat modutan karga daiteke
- Baimendutako kiosko eta estankoen sarean: Baimendutako establezimenduen sarea kontsultatu
- Horretarako prestatuta dauden Kutxabank-eko makinetan.
- Donostian, txartelak kargatzeko lekua Askatasunaren hiribideko 20an dago.
2. SAN SEBASTIAN CARD TURISTA TXARTELA
Non eskuratu:
Urte osoan zehar: Donostia Turismoaren bulegoa
- Bolulevardeko Zumardia, 8
Udan bakarrik
- Frantzia Pasealekua (tren geltokiaren ondoan)
Txartelaren prezioa:
- 6 bidaia / 9 EURO
- 12 bidaia/ 16 EURO
Bi txartelek hamar eguneko epea dute. Bi kasuetan 0,50€ bermea itzuliko da txartela itzulitakoan. Hainbat lagunek erabil dezakete txartela.
Beste abantaila batzuk:
- Doako bisita gidatuak
- Deskontuak museoetan
- Deskontuak jatetxeetan
- Deskontuak dendetan
- Informazio gehiago
(*)Bidaiaren prezioa gaueko autobusetan:
Ticketaren eskurako prezioa 2,50€.
San Sebastian Card turista txartelarekin 2 bidaiako deskontua.
3. BASQUE CARD TURISTA TXARTELA
Non eskuratu:
Urte osoan zehar: Donostia Turismo bulegoan eta Gipuzkoa Turismo bulegoan (Explore San Sebastian Region)
- Boulevardeko Zumardia, 8 eta 6 hurrenez-hurren
Udan bakarrik
- Cervantes plaza
Txartelaren prezioa:
- 26€ (20€ bidaiatzeko)
- 41€ (35€ bidaiatzeko)
Ezaugarriak:
- Garraioa Gipuzkoan
- Pertsona anitzeko baliagarria Dbusen
- Linea aldaketak onartzen ditu Dbusen
- Dbusen autobusean egindako bidaia bakoitzarengatik 1,26€ deskontatuko dira txartelatik, eguneko bidaia bada, eta 2,50 €, berriz, gaueko autobusean bada.
- Bi kasuetan 0,50€ bermea itzuliko da txartela itzulitakoan Donostia Turismo bulegoetan.
Beste abantaila batzuk:
- Beherapen eta abantailak establezimendu laguntzaileetan (txartela eramilea eta lagunkidearentzat solik)
- Informazio gehiago