Noticias

Mugi txartelen kargak aktibatzea Dbuseko autobusetan

Jada aktibatu daitezke Dbuseko autobusetan internet bidez egiten diren MUGI txartel pertsonalizatuen kargak.

- Mugi txartel hobaridun berri bat erosterakoan, lehenengo karga kiosko batean egin behar da, eta gutxienez behin bidaiatu txartel horrekin. Ondoren, Mugi-ren webgunean erregistratu eta txartela bertatik kargatu ahal izango da, ondoren Dbusen karga hori aktibatzeko.

- Kargak MUGIren webgunean egin behar dira. Dbusen mugikorretarako app-aren bertsio berriak MUGIren webgunerako esteka bat dauka eragiketa errazteko, baina kargak ez dira Dbusen webgunean egingo, ez eta Dbusen app-ean ere.

- Karga 23:00ak baino lehen egin behar da, hurrengo egunean Dbuseko autobusetan aktibatu ahal izateko. Kargak 23:00ak igaro eta gero egiten badira, egun bat geroago egongo dira operatibo.

- Gidariaren postuaren ondoan kokatuta dauden txartel makina berrietan baino ez dira aktibatuko kargak. Txartelak ezingo dira balioztatzeko gainerako makinetan aktibatu.

- Norbait gurpildun aulkian edo haur aulki batekin igotzen bada autobusera, beharrezkoa izango da pertsona bera edo beste norbait gidariaren ondoko txartel makinara hurbiltzea karga aktibatu ahal izateko.

- Makinetan txartelen diru kargak aktibatu daitezke, baina EZIN DA diru kargarik egin.

- Diru karga bat aktibatzen den bakoitzean, txartel makinak saldoaren egiaztagiri bat inprimatuko du, eta erabiltzaileak eskatu ezean gidariak gordeko du egiaztagiria.

- Erabiltzaileak bidaia txartelarekin ordaintzen duen unean bertan aktibatzen da diru karga.  Ez da beharrezkoa aparteko ezer egitea, ez eta gidariak esku hartzea ere, beste operadore batzuetan hala bada ere.