Lurraldebus txartelak

LURRALDEBUSEKO TXARTELEI BURUZKO INFORMAZIOA

Lurraldebus txartela jada ezin da eskatu, baina Dbuseko autobusetan erabili daiteke orain arte moduan, bai eta tarifa bateratuan sartzen diren garraiobide guztietan ere. 2013-ko martxoaren 4tik aurrera, Lurraldebus txartelak Mugi txartelak dituen ezaugarri eta abantaila berberak izango ditu.lurraldebus

2014-KO MARTXOAREN 4TIK AURRERA BALIO IZANGO DUTEN LURRALDEBUS TXARTELAK

  • Lurraldebus txartela arrunta
  • Lurraldebuseko txartel hobaridunak
  • Gazteentzako Lurraldebus txartela (GAZTEAK): 6-25 urte bitartekoentzat
  • Lurraldebus txartel soziala (SOZIALA)
  • Adinekoentzako Lurraldebus txartela (ADINEKOAK): 65 urtetik gorakoentzat
  • Ezinduentzako Lurraldebus txartela (EZINDUAK): minusbaliotasun gradua %65ekoa edo handiagoa dutenentzat edo Mugikortasun baremoa 7koa edo gehiagoko dutenentzat

Txartelak kargatzeko guneei eta txartelen abantailei eta hobariei buruzko informazio gehiago

ALDAKETAK

Dbuseko autobusen artean baimenduta dauden linea aldaketak, linea aldaketen taulan onartzen direnak, doan izango dira, betiere lehen autobusean baliozkotzen denetik bigarren autobusean baliozkotzen denera arte 45 minutu baino gehiago igaro ez bada. Linea aldaketen taula autobus markesinetan dago ikusgai, bai eta www.dbus.eus Dbuseko web orrian ere.

Operadore desberdinen arteko garraio aldaketetan (adibidez, Dbus eta Lurraldebus garraioen arteko autobus aldaketak) doakoak dira.

Bidaia kontagailuan aldaketak bidaia bakartzat hartzen ditu txartelaren bidaia kontagailuak.

site-logos-es