Berriak

DBUSeko argazki digital lehiaketaren sari banaketa

foto_entrega_premios2011ko abenduaren 19 astelehenean, DBUSen Argazkigintza lehiaketaren sari banaketa egin da, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean (S.F.G)

Donostia Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela eta, 150 argazki inguru izan dira Dbus, FNAC eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolaturiko Argazki Digital Lehiaketan parte hartutako argazkiak.

Sari banaketa Gipuzkoako Argazkilari Elkartean izan da,  Gerardo Lertxundi, Dbuseko Zuzendari Kudeatzailea, Justo Albarrán, FNACeko Zuzendaria eta Julio Tejadas, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen Lehendakariaren presentziarekin.

Kategoria bakoitzeko sariez aparte, irabazle bakoitzak 125. urteurrenaren logoa duen bisera eta txartelak gordetzeko funda batez gain, autobus maketa bat jaso zuten ere.

A Mailako irabazleak (HAURRAK: 14 urte dituztenak eta azpikoak) hauek izan dira:

  • 1go Saria: Eneko Corvo, “El bus doble” argazkiarekin. Argazki Kamera SAMSUNG ST5000N + DBUS autobusetan erabiltzeko 3 Hilabeteko Bonoa
  • 2. Saria: Telmo Lertxundi, “Foto bus Zurriola” argazkiarekin. Haurrentzako Marko Digitala PHILIPS 7″ + DBUS autobusetan erabiltzeko 3 Hilabeteko Bonoa
  • 3. Saria: Ander Mijangos, “Mi autobús” argazkiarekin. 40€ balioko Argazki Material Txartela + DBUS autobusetan erabiltzeko 3 Hilabeteko Bonoa.
  • Langileen saria haur mailan: Paola Rodrigo, “Color” argazkiarekin.   Argazki Kamera SAMSUNG PL120NEG 2.7″

 B Mailako irabazleak (NAGUSIAK: 14 urtetik aurrera) hauek izan dira:

  • 1go Saria: Adrian Misichevici, “D-Dbus” argazkiarekin. Argazki Kamera CASIO EXFH100N + DBUS autobusetan erabiltzeko 3 Hilabeteko Bonoa
  • 2. Saria: Miren Chocarro, “Donostia nevado en Dbus” argazkiarekin. Marko Digitala PHILIPS UKIPEN PANTAILA MEM2GB + DBUS autobusetan erabiltzeko 3 Hilabeteko Bonoa
  • 3. Saria: José Ramón Varela, “Por la Concha” argazkiarekin. 60€ balioko Argazki Material Txartela + DBUS autobusetan erabiltzeko 3 Hilabeteko Bonoa
  • Langileen saria nagusien mailan: Javier Rodrigo, “Dentro de 125 años…” argazkiarekin Argazki Kamera SONY DST110NEG Ukipen pantaila

Argazki irabazleak ikusi

Horrez gain, egun berean argazki hautatu eta irabazleen erakusketa inauguratu zen Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen Erakusketa aretoan, bertan mantenduko delarik 2012ko urtarrilaren 6 arte. Ordutegia astelehenetik ostiralera 17tatik 21etara eta larunbatetan 17tatik 20tara izango da