Berriak

Fnac-ek eta Dbus-ek antolatutako bideo lehiaketako sari-banaketa

IMG_8721Uztailaren 11n Dbusek Fnac-en laguntzarekin antolatutako “Dbus bideoa” lehiaketako sariak banatu ziren. Lehiaketan Dbus-eko autobusen ohiko erabiltzaileek autobusez bidaiatzearen esperientziaren gainean grabatutako bideoak aurkeztu dira.

DTKren 125. urteurrena dela-eta Dbus-ek bideo sortzaileen lehiaketa antolatu du Fnac-en laguntzarekin, non autobusen erabiltzaileek beren sormena libre utzi eta Konpainiari buruzko istorioak edo konpainiako ibilgailuei edo autobusez egin ohi dituzten bidaiei buruzkoak garatu ahal izan baitituzte. Sarien banaketa San Martingo Fnacen forumean izan zen, eta bertan lehiaketako parte hartzaile gehienak eta beren gonbidatuak egon ziren.

Lehiaketak Facebook plataforma gisa erabili du lehiaketak iraun duen denboran zehar erabiltzaileen eta Dbus-en arteko elkarreragina errazteko eta sortutako bideo lanak ahalik eta gehien zabaldu ahal izateko. Erabiltzaileek beraien bideoak webgunera igo ahal izan dituzte, eta beraiek izan dira, halaber, beraien botoekin herri epaimahaiaren esku zegoen irabazlea aukeratu dutenak. Boto gehien lortu zuen bideoa Yon Bravorena izan zen. Sari gisa Tablet bat jaso zuen, Fnac-ek eskainita, bai eta 3 hilabetetan nahi beste bidaia egiteko garraio txartel bat eta Dbus-en 125. urteurreneko hainbat sari ere.

Irabazle nagusia DTK-ko, Fnac-eko eta Donostiako Udaleko langileek osaturiko epaimahaiak emandako botoen bitartez aukeratu zen. Aukeratutako bideoa “Muñecos” izenekoa izan zen, Iñigo Morak sortutakoa. Saridunak Tablet bat jaso zuen Fnac-en eskutik eta 6 hilabetetan nahi beste bidaia egiteko garraio txartel bat eta hainbat sari Dbus-en eskutik. Ekitaldian bigarren eta hirugarren sailkatuentzako sariak ere banatu ziren. Bigarren postuan Mónica Casal geratu zen, “Dbus 125” bideoarekin, eta hirugarren berriz Mikel Azcona, “Mis viajes en Dbus”-ekin. Azken hauek garraio txartelak eskuratu zituzten, Dbus-en sari batzuez gain.

Bideo irabazle guztiak gure YouTube kanalean izango dira ikusgai, bai eta ondorengo loturak jarraituta ere:

Herri Epaimahaiaren irabazleaikusi bideoa

Epaimahai nagusiaren irabazleaikusi bideoa

Epaimahai nagusiaren 2.sariaikusi bideoa

Epaimahai nagusiaren 3. sariaikusi bideoa

Dbus-etik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei beraien sormenagatik eta egindako ahaleginagatik, eta, bereziki, Mikel Azconari, Gureakeko lankideekin batera inspirazio handiko bideo bat sortu duelako.

Era berean, gogoratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gizarte Kutxa 125. urteurren honekin lotutako ekintza guztietan eskaintzen ari diren laguntza.