Berriak

[IREKITA] Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua

4.ARGITALPENA: 2024/03/15 Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko Proba psikotekniko eta gaitasunekoari dagozkien behin-behineko emaitzak eta proba profesional praktikoa egiteko deialdia. > Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf) Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa. > Inprimakia deskargatu (pdf)   3.ARGITALPENA: 2024/02/27 Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-betiko zerrenda eta, Garbitzaile-Erregai Hornitzaileen proba psikotekniko eta aptitudinalen fasea eta euskarako idatzizko […]

[IREKITA] Gidari-Kobratzaile Balioaniztunen Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua

5.ARGITALPENA:2024/03/15 Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko Proba Profesional Teorikoari eta Proba psikotekniko eta gaitasunekoari dagozkien behin-behineko emaitzak eta proba profesional praktikoa egiteko deialdia. > Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf) Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa. > Inprimakia deskargatu (pdf)   4.ARGITALPENA: 2024/03/02 Proba Profesional Teorikoaren azteketaren bi ereduak eta zuzenketa txantiloiak argitara […]

Birjartze tasa espezifikoa 2022

8.ARGITALPENA: 2024/03/15 Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa- prozesuen azken kalifikazioa behin-betiko bihurtzea: –         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria. –         Erizaina. –         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna. –         Zerbitzu eta plangintzako administraria. –         Lan-administrazioko teknikaria. > Ikusi argitalpena (pdf)   7.ARGITALPENA: 2024/03/11 Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuen oposizio-fasearen eta lehiaketa-fasearen behin-behineko emaitzak, bai eta behin-behineko azken […]

Lan eskaintza: Egonkortze prozesuak eta Birjartze tasa espezifikoa

20.ARGITALPENA: 2024/03/15 Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa- prozesuen azken kalifikazioa behin-betiko bihurtzea: –         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria. –         Erizaina. –         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna. –         Zerbitzu eta plangintzako administraria. –         Lan-administrazioko teknikaria. > Ikusi argitalpena (pdf)   19-ARGITALPENA: 2024/03/11 Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuen oposizio-fasearen eta lehiaketa-fasearen behin-behineko emaitzak, bai eta behin-behineko azken […]

Dbus-ek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna  da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarri du Donostiako autobusetan. Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik eta eremu soziolaboralean ekimen […]

Dbus-ek bat egiten du Linfedemaren Nazioarteko Egunarekin

Asteazkenean, martxoak 6, Linfedemaren Nazioarteko Eguna izango da. AGADELPRISEk (Lehen eta bigarren mailako Linfedema eta Lipedema jasaten dutenen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du. Horregatik, asteazkenean, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango […]

Dbus-ek hitzarmen sinatu du genero indarkeriaren biktima diren langileen enpresen arteko mugikortasuna errazteko

Dbusek, garraio publikoko 8 operadorerekin batera, lankidetza hitzarmen bat sinatu du gaur, ekimenari atxikitako 8 erakundeetakoren bateko kide izan eta genero indarkeriaren biktima diren langileen enpresen arteko mugikortasuna errazteko. Dbusez gain, hauek dira hitzarmen honekin bat egin duten enpresak: Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya (FGC), TUGSAL, Emtusa, Alsa, TRAM, Sagales eta Vectalia. Hitzarmenaren helburua […]

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du, otsailak 29, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Horregatik, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.

Dbizi-k beste hobari bat gehiago du familia ugarientzat

Dbizi bizikleta sistema publikoak herritarrei zerbitzurik onena eskaintzeko lanean jarraitzen du, eta, beraz, apirilaren 1etik aurrera familia ugariek beste hobari bat izango dute bizikleten erabileragatik, eta ez bakarrik abonamenduaren kontratazioan, orain arte bezala. Tarifa horri aplikatuko zaion deskontua %20koa izango da familia ugarien kategoria orokorrerako, eta %50ekoa berezirako. Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak […]

Dbusek autobus bat eman dio Autobusaren Lagunen Gipuzkoako Elkarteari

Donostiako Tranbia Konpainiak autobus bat eman dio Autobusaren Lagunak Gipuzkoako Elkarteari (AGABUS). Autobusa zaharra da, 2004an flotatik erretiratutakoa eta kotxetegietan zegoena. 318 ibilgailua da, Mercedes Benz markako 0405 modelokoa. Autobus hori 18 urtez ibili da Donostiako kaleetan. DTK-k 1987an, Konpainiaren lehen zerbitzuaren mendeurreneko urte berean, Mercedes Benz markako lehen autobus sorta bat jaso zuen, 33 […]

[IREKITA] Lan Poltsa: Mekanikari-elektrikari balioaniztuna

7. ARGITALPENA: 2024/02/05 Mekanikari-Elektrikariaren Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuaren 2024ko urtarrilaren 29an argitaratutako 1.2. Faseari (Proba Profesional Praktikoa) dagozkion emaitzak behin-betikotzat bihurtzen dira. > Oharra ikusi (pdf)   6. ARGITALPENA: 2024/01/29 1.2 fasearen (proba profesional praktikoa) behin-behineko emaitzak, eta 3 fasea (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) eta euskara proba egiteko deialdia. > Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf) Behin-behineko zerrenden inguruko […]

[IREKITA] Lan Poltsa: Karrozaria

7. ARGITALPENA: 2024/02/05 Karrozariaren Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuaren 2024ko urtarrilaren 29an argitaratutako 1.2. Faseari (Proba Profesional Praktikoa) dagozkion emaitzak behin-betikotzat bihurtzen dira. > Oharra ikusi (pdf)   6. ARGITALPENA: 2024/01/29 1.2 fasearen (proba profesional praktikoa) behin-behineko emaitzak, eta 3 fasea (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) eta euskara proba egiteko deialdia. > Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf) Behin-behineko zerrenden […]

Dbus autobusen erabileraren errekor historikoa San Sebastian egunean 195.000 bidaiari baino gehiagorekin

Urtarrilaren 19an eta 20an, San Sebastian eguna izan dela eta, Dbusen autobusen erabilerak errekor historikoa lortu du. Guztira, urtarrilaren 19tik, ostirala, 20ra, larunbata, 196.681 bidaia erregistratu dira Dbuseko autobusetan. Horrek esan nahi du pasa den urtean erregistratutako 180.705 bidaiarekin alderatuta ia-ia %9ko igoera gertatu dela. Dbusek zerbitzu gehigarriak jarri zituen auzo guztietarako lineetan 19ko arratsaldetik, […]

Dbus-ek zerbitzua elektrifikatzeko obrak hasi ditu

EDS INGENIERÍA Y MONTAJES SAUk eta ALTUNA Y URIA SAk osatutako ABEEa arduratuko da Egiako banaketako transformazio azpiestaziotik Kotxetegien inguruetaraino linea elektriko baten trazadurari ekiteaz. Gaur astehelena, urtarrilak 22, Kotxetegietako instalazioen azpiegitura elektrikoa eraldatu eta autobus %100 elektriko gehiago sartzen utziko duten obrak hasi dira. Dbus eraldatu eta zero emisioko flota bihurtzeko, ezinbestekoa da instalazioetako […]

Gabon hauetan, Illunbe eta erdialdearen arteko anezka zerbitzua %50 hazi da

Illunbeko aparkalekuaren eta Donostia erdialdearen arteko doako anezka zerbitzuak erabiltzaileen errekorra erregistratu du berriro Gabon hauetan, egunero 293 bidaia egin baititu batez beste. Hau da, 2022ko Gabonetan batez beste egindakoak baino %50 bidaia gehiago egin ditu, orduan egunean 195 bidaia egin baitziren batez beste. Aurretik egondako anezka zerbitzuek harrera ona izan ondoren, Dbusek eta Donostiako […]

Dbus-ek bidaia kopuru errekorra gainditu du 2023an

2023. urtea Dbusek bere historia osoan bidaien marka hautsi duen urtea izan da. Guztira 29.599.122 bidaia erregistratu dira, hau da, bidaiarien %16,05eko hazkundea 2022koaren aldean, orduan 25.503.508 bidaia erregistratu baitziren. Zifra horien arabera, 2023. urtea lehen postuan dago urtebetean egindako bidaien rankingean, Konpainiak Donostiako udalerrian zerbitzuak eskaintzen dituenetik: urtea: 29.599.122 bidaia urtea: 29.583.538 bidaia urtea: […]

Dbus-ek berriro hurbildu dizkie Gabonak adineko pertsonei “Argibusa” jarduerarekin

Laugarren urtez, Dbusek “Argibusa” jarduera antolatu du, Konpainiaren autobus bat erabiliz adineko pertsonei Donostiako Gabon giroa eta dekorazioa hurbiltzeko.  Oraingo honetan, San Ignacio – Hermano Garate Egoitzarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta zentro horretan bizi diren adineko 20 pertsonak aukera izan dute gaur, abenduak 18, autobusean irteera bat egiteko eta hirian dagoen gabon giroa ikusteko. […]

“Dbus eta Gabonak”, 17. Haurrentzako Marrazki Lehiaketaren sari banaketa

Hamazazpigarren urtez jarraian, Dbusek, FNAC-en parte-hartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 2 eta 12 urte arteko 1.400  haurren marrazkiak jaso baitira. Gaur, 2023ko abenduaren 15an, Donostiako Aquariumeko auditorioan sari banaketa burutu da. A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira: 1. Saria: Uxue Fernández […]

Dbusen anezka zerbitzuak bidaia kopuru bikoitza egin du lehen 7 egunetan

Illunbeko aparkalekuaren eta Donostiako erdigunearen arteko doako anezka zerbitzuak erabiltzaile kopuruaren hazkunde handia izan du zerbitzuko lehen 7 egunetan, izan ere, 2.371 bidaia egin ditu, 2022ko garai berean egindakoak baino %68 gehiago, orduan 1.413 bidaia erregistratu ziren eta.  Zehazki, 2023an batez beste 338 bidaiari erregistratu dira, 2022an erregistratutako kopuruaren ia bikoitza, orduan egunean 176 pertsona zenbatu baitziren […]

Dbus-ek bat egiten du boluntariotzaren nazioarteko egunarekin

Abenduaren 5a Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramaten dute egun osoan.

Dbus-ek bat egiten du Hiesa-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.  

Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko nazioarteko egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Eguna larunbatean, azaroaren 25ean, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, larunbatean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko […]

Dbus-ek bat egingo du Bide Indarkeriaren Biktimak Gogoratzeko Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du Bide Indarkeriaren Biktimak Gogoratzeko azaroaren 19an, igandean, ospatuko den Munduko Egunarekin. Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Dbusek bat egin du Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 17an, ostiralean, Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Eguna izango da. Sindrome hori hainbat sintoma eta osasun arazo dakartzan asaldura genetikoa da. Dbusek bat egin nahi du ASME Erakundeak (Smit-Magenis Sindromearen Espainiako Elkartea) antolatutako jarduerekin, gaixotasuna gehiago ezagutzeko asmoz, eta babesa eskaini nahi die egunero gaixotasun horri aurre egiteko borrokatzen diren pertsona guztiei. Horregatik, Donostiako hiri autobus […]

Aldaketak Dbuseko 13-17-26 lineetan

Puntualtasun arazoak konpontzeko, azaroaren 13tik aurrera, astelehena, aldaketak egingo dira Dbuseko 13-Altza, 17-Gros-Amara-Miramon eta 26-Amara-Martutene lineetan, haien zerbitzu maiztasunak aldatzeko eta, horrela, ibilbidea egiteko denbora gehiago eduki dezaten.  13- Altza: 13-Altza lineak maiztasuna aldatuko du lanegunetan, 9:00etatik 12:00etara, 14:30etik 16:30era eta 19:30etik 21:00etara, 7-8 minutuko maiztasunez emango baitu zerbitzua.  17-Gros-Amara-Miramon: Lanegunetan, 9:00etatik 20:00etara, 17-Gros-Amara-Miramon linearen […]

Dbizi-k 100.000 bidaia baino gehiago egin ditu irailean

Donostiako bizikleten alokairurako sistemak, Dbizik, emaitza onenak izan ditu irailean, 2020ko abenduan zerbitzuan jarri zenetik. Guztira, hilean 114.335 bidaia egin dira. Aurreko urteko hilabete berean baino 30.426 bidaia gehiago izan dira, orduan 83.909 bidaia erregistratu baitziren; beraz, zerbitzuaren erabilerak %36 egin du gora. Hain zuzen ere, uda honetan zabaldu du Dbizik bere sistema: uztailaren amaieran […]

Dbus-ek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Urriaren 19an, ostegunean, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartetik hainbat jarduera antolatuko dira egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbus-ek Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du

Urriaren 17a Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango dela eta, Dbusek bat egiten du egunarekin, eta kausa horrekiko sentsibilizazio eta zabalpenerako egingo diren jarduera guztien alde dagoela erakutsi nahi du. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek zero pobreziaren kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbusek bat egiten du Gaixotasun Erremautikoen Nazioarteko Egunarekin

Urriaren 12an, osteguna, Gaixotasun Erreumatikoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. EGGEk (Erreumatiko Gaixotasun Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.   Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbusek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Urriaren 13an, ostiralean, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin. Horregatik, ostiralean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.    

17. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago duten neska-mutilentzat. Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2023an lehiaketaren 17. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, […]

EGUNERAKETA: aldaketak Dbusen 5-8-9-14-16-31-42 lineetan

Dbusen zerbitzuen funtzionamendua hobetzeko helburuarekin, urriaren 18tik aurrera, asteazkena, aldaketak egingo dira 5-Benta Berri, 8-Gros-Intxaurrondo, 9-Egia-Intxaurrondo, 14-Bidebieta, 16-Igeldo, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 42-Aldapa-Egia lineetan.  Aldaketa horiek guztiak ibilbideen eta geltokien aldaketak dira. Maiztasunen aldaketak azaroan egingo dira. 5-Benta Berri: Astegunetan 5-Benta Berri lineako zerbitzu guztiak 9:00etatik 20:00etara Zumalakarregi Hiribidean eta Tolosa Hiribidean ibiliko dira, Matia eta R. […]

Iraila izan da Dbusek bere historian izan duen erabilerarik handieneko hilabetea

2023ko iraila izan da, Donostiako udalerrian,  Konpainiaren historian Dbus zerbitzuak gehien erabili diren hilabetea. Zehazki, 2.657.183 bidaia erregistratu dira, pasa den urteko irailean baino %15,13 bidaia gehiago, orduan 2.254.978 bidaia erregistratu ziren eta. Zifra horien arabera, 2023ko iraila da Dbusek eskari gehien izan duen bost hilabeteen rankingaren barruko lehena. Hauek dira, hain zuzen, bost hilabete horiek: […]

Zerbitzu gehiago Igeldora urrian

Urrian ere ordutegiaren maiztasuna handiagoa izango da 16-Igeldo linean, ohiko erabiltzaileen eta turisten eta bisitarien garraioa errazteko. Aurreko hilabeteetan bezala, 10:05etik 21:05era bitartean zerbitzua handiagoa izango da, ordu tarte horretan maiztasuna 20 minutukoa izango baita. Era berean, maiztasun handiago hau urtero eskainiko da maiatzetik urrira bitartean.

Dbus-ek bat egiten du Retinaren Mundu Egunarekin

Irailaren 23an, larunbata, Retinaren Mundu Eguna izango da. Dbusek bat egin nahi du Retina Gipuzkoa Begisare elkarteak ikusmen murriztua gehiago ezagutu dadin antolatutako jarduerekin, eta babesa erakutsi nahi die egunero-egunero egoera horren aurka borrokatzen dutenei.    Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbusen markesina berriek Navilens gidatze sistema dute, ikusmen desgaitasuna duten pertsonentzat

Dbusen markesina berriek NaviLens gidatze sistema berritzailea dute. QR kodeen sistema bat da, distantzia handiz irakurri daitekeena eta ikusmen desgaitasuna duten pertsonei aukera ematen diena Donostiako autobus geralekuak modu autonomoan kokatzeko. Lokuzioen bidez, seinaleztapen sistema horrek aukera ematen du testuinguruko informazio irisgarria lortzeko, hala nola geralekuaren izena, autobusen denbora errealeko iritsiera eta horien helmuga. Sistema […]

Dbusek QR kodearekin ordaintzeko aukera ezarri du autobusetan

Dagoeneko erabilgarri dago Dbusen autobusetan bidaia txartela QR kodearekin ordaintzeko aukera. Sistema berritzaile hori Dbusen linea guztietan erabil daiteke, eta txartela ordaintzeko beste aukera bat da, eskudirutan ordaindu ordez, Donostian autobusez bidaiatzea errazago eta erosoago eginda. Lau garraio titulu berri Zehazki, Dbusek QR kodearekin ordaintzeko lau modu berri sortu ditu. Dbusen app ofizialaren bidez eros […]

Israelgo Garraio Ministerioaren ordezkaritza bat izan da bisitan Dbusen

Israelgo Garraio Ministerioaren ordezkaritza bat izan da bisitan Dbusen instalazioetan. Kotxetegietara joan dira; han instalazioak ezagutu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez egiaztatzeko aukera izan dute. Bisitan, Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari laguntzaileak, SAE ustiapenerako laguntza sistemaren eta Dbusen ticketing sistemaren funtzionamendua erakutsi die, eta, bereziki, EMV kontakturik gabeko banku […]

Elektrifikatu egin da Illunbeko aparkalekutik Erdialdera arteko anezka zerbitzua

Dbusek Donostiako Illunbeko aparkalekuaren eta Erdialdearen artean eskaintzen duen anezka zerbitzua 12 metroko autobus %100 elektriko batekin egingo da datozen egunetan. MAN Lions City 12e modelokoa da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Jasangarritasun Turistikoaren ezohiko deialdiaren barruan erosi da, Next Generation Europako funtsek finantzatuta.   MAN TRUCK & BUS IBERIA, SAU enpresari egindako […]

Dbusek 47-Atotxaerreka linearen ibilbidea luzatuko du irailean

Irailaren 4an Dbusek 47-Atotxa Erreka linearen ibilbidearen luzapena jarriko du abian, zeinarekin Atotxa Erreka auzoa eta Añorga auzoa lotuko diren. Ibilbideak beste 6 geltoki gehiago izango ditu Añorga auzoan: Añorga Txiki I, Añorga I, Arzak Enea II, Arzak Enea, Añorga II, Añorga Txiki II Linearen luzapenak Antiguoko auzoak, Añorga eta Atotxa Erreka linea bakarrean lotzea […]

Dbusen erabileraren hazkunde ikusgarria Aste Nagusian, 765.817 bi-daia erregistratu dira-eta

Dbuseko autobusen erabilera masiboa izan da 2023ko Aste Nagusian. Abuztuaren 12tik, larunbata, 19ra, larunbata, 765.817 bidaia egin dira Dbuseko autobusetan. Hau da, 2022an erregistratutako 615.279 bidaiak baino %25 gehiago izan dira, eta 2019an, Covid19 pandemiaren aurretik, erregistratutako 762.939 bidaiak baino %0,4 gehiago ere bai. Zifra horiek ikusita, oraindik behin-behinekoak diren arren, Dbuseko autobusak izan dira […]

Dbizi beste auzo batzuetara iritsi da, 21 geltoki berriekin eta 257 bizikleta elektriko gehiagorekin

Dbizi Donostiako bizikleta alokairu sistemak beste 21 geltoki gehiago ditu dagoeneko, eta beste auzo batzuetara iritsi da, esaterako, Altzara, Bidebietara edo Añorgara. Datozen hilabeteetan, gainera, beste bi geltoki gehituko dira, izan ere, obra batzuk direla-eta bi geltoki horiek ezin dira orain jarri. Gaur aurkeztu da, ekitaldi batean, sistema beste 257 bizikleta elektriko gehiagorekin zabalduta, eta […]

Bihar hasiko da Illunbeko aparkalekuaren eta hiriko Erdialdearen artean uda honetan egongo den doako anezka zerbitzua

Bihar, larunbata, uztailak 8, zerbitzua ematen hasiko da Illunbeko aparkalekua eta hiriaren Erdialdea lotzeko uda honetan berriro egongo den doako anezka autobusa. Zerbitzu hori Dbusek eta Donostiako Udalak sustatzen dute, Mugikortasun Departamentuaren bidez. Anezka zerbitzu horrek Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako Erdialdera arteko joan-etorriak erraztuko ditu, hirian garraio publikoa sustatzeko eta trafikoa murrizteko helburuarekin. Azken […]

Dbusek bat egiten du Esklerodermiaren Munduko Egunarekin

Bihar, osteguna, ekainak 29, Esklerodermiaren Munduko Eguna izango da. Dbusek bat egin nahi du Esklerodermiaren Espainiako Elkarteak gaixotasuna gehiago ezagutzeko antolatutako jarduerekin, eta egunero-egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakutsi. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbus LGTBIQ+ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da

  Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da. Hori dela eta, bihar Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.  

Ekainaren 23tik aurrera Dbusek zerbitzu gehiago emango ditu udan

Ekainaren 23an, ostiralean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, osteguna, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako. Era berean, uda honetan berriro jarriko da abian Illunbeko aparkalekuaren eta hiriko Erdialdearen arteko anezka zerbitzua, eta Atotxa Erreka eta Antiguo lotuko dituen mikrobus linea berri bat ere […]

Dbusek mikrobus zerbitzua jarriko du abian Atotxa Errekan

Uztailaren 1ean mikrobus linea berri bat jarriko da martxan, eta linea horrek Atotxa Erreka eta Antiguo auzoak lotuko ditu 60 minutuan behin. Linea berri horrek ibilbide hau egingo du: – Joanekoa: Funikularra, Iruña, Antiguoko Anbulatorioa, Irakasle Eskola-Tolosa 14, Unibertsitatea-Tolosa 70 I, Tolosa 112, Tolosa 138, Infernua eta Atotxa Erreka 26. – Itzulerakoa: Atotxa Erreka 26, Atotxa […]

Uda honetan, anezka zerbitzua dohainik Illunbeko aparkalekutik hiriko Erdialdera

Uztailaren 8tik, larunbata, irailaren 10era arte, igandea, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bitartez, doako autobus anezka zerbitzua jarriko dute berriro, Illunbeko aparkalekua eta hiriko Erdialdea lotzeko. Anezka zerbitzu horrek Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako Erdialdera arteko joan-etorriak erraztuko ditu, hirian garraio publikoa sustatzeko eta trafikoa murrizteko helburuarekin. Azken urteetan, zerbitzua urteko bi alditan eskaini […]

Frantziako mugikortasuneko profesionalak bisitan Dbus-en

Dbusek AGIR Frantziako elkarteko kideen ordezkaritza baten bisita hartu du bere instalazioetan. Garraio publikoko operadoreetako 500 bat profesional eta Mugikortasun eta Garraioko enpresa, administrazio publiko eta adituak biltzen ditu elkarteak. Elkarteak Biarritzen jardunaldiak antolatu dituela-eta, 25 ordezkarik osatutako talde bat Kotxetegietara hurbildu da, eta han instalazioak ikusi ahal izan dituzte, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez […]

Dbusek bere flota elektrifikatzeko duen proiektua aurkeztu du UITP-ren eta ATUC-en biltzarren baitan

Egun hauetan, garraio publikorako hitzordurik garrantzitsuenetako bi egiten ari dira Bartzelonan. Alde batetik, Global Public Transport Summit egiten ari da. Garraio Publikoaren Nazioarteko Batasunak (UITP) bi urtean behin egin ohi duen biltzarra da, eta munduan dauden sektoreko enpresa nagusiak biltzen dira bertan. Hitzordu horren une berean, ATUC, Espainiako garraio operadoreen elkarte nagusia, Hiri eta Metropoliko […]

Aldaketak Dbus-eko zerbitzuetan, Easo kaleko obrak direla-eta

Easo kaleko obrak direla eta, astelehenetik aurrera, ekainak 5, eta beste abisu bat eman arte, Dbuseko linea hauetan aldaketak egongo dira: 19-Aiete-Bera Bera, 21-Mutualitateak- Anoeta, 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 36-San Roke-Aldakonea, 37– Rodil-Zorroaga eta B2-Aiete-Bera Bera.  21-Mutualitateak-Anoeta eta 28-Amara-Ospitaleak: – Erdialderantz: Antso Jakituna 11ko geltokitik Parke kalera jiratuko dute, Gernikako Arbolarantz, eta Foruetatik eta Etxaide kaletik jarraituko […]

Aldaketa 5 eta 25 lineen lehen zerbitzuek jaiegunetan dituzten irteera orduetan

Ekainaren 4tik aurrera, igandez, Dbuseko 5-Benta Berri eta 25-Benta Berri-Añorga lineen lehen zerbitzuek igandeetan eta jaiegunetan dituzten irteera orduak aldatuko dira. Hauek dira irteera ordu berriak: 5-Benta Berri: – Boulevardetik: 7:35 – 8:20 – 9:05 – 9:35 – 9:50 – 10:25 – 10:35, eta 10:50etik aurrera ohiko orduetan irtengo dira. – Errotaburutik: 7:55 – 8:40 […]

Dbusek Don Bosco Institutuko Goi mailako Mugikortasun ziklo berriko ikasleen bisita jaso du

Errenteriako CIFP Don Bosco LHII Lanbide Heziketako ikastetxe publikoan ematen den Mugikortasun Seguru eta Iraunkorreko Goi mailako Gradu berria egiten ari diren ikasleen talde bat jaso du Dbusek bere instalazioetan. Hogei bat ikaslek osatutako taldea hurbildu da Kotxetegietara, eta han instalazioak ezagutu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez egiaztatu […]

Ekainaren 1etik aurrera zerbitzu gehiago Igeldoko linean

Ekainaren 1etik aurrera, Dbuseko 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko. 16-Igeldo linea ekainaren 1ean, osteguna, hasiko da zerbitzu gehiago ematen eta irailaren 30ean, larunbata, bukatuko, egun bi horiek barruan sartuta.  10:05etik 21:05era handituko da zerbitzuaren maiztasuna, denbora tarte horretan 20 minutukoa izango baita.

Aldaketak Dbusen Uliako Taxibus zerbitzuan

Ekainaren 1etik aurrera, ostegunez, Dbusek aldaketak egingo ditu Gros auzoa eta Ategorrietako aldea lotzen dituen Uliako Taxibusaren zerbitzuan. Berriki egin den lizitazioaren ondoren, Dbusek emango du zerbitzua, Lanchas Bus enpresaren bidez.   1) Erreserbak egiteko telefono berria: ekainaren 1etik aurrera, zerbitzuak beste telefono bat izango du erreserbak egiteko: 943 930 283. Telefono berri horrek aurreko […]

[ITXITA] Gidari-Kobratzaile Balioaniztunen Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua

12. ARGITALPENA: 2023/05/22 Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko elkarrizketa eta analisi pertsonala fasearen eta merituen balorazioaren behin betiko emaitzak. Era berean, argitara ematen da azken kalifikazioa. > Emaitzak ikusi (pdf)   11. ARGITALPENA: 2023/05/16 Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko elkarrizketa eta analisi pertsonala fasearen eta merituen balorazioaren behin-behineko emaitzak. > Zerrenda ikusi (pdf) […]

[ITXITA] Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua

  10. ARGITALPENA: 2023/05/22 Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko elkarrizketa eta analisi pertsonala fasearen eta merituen balorazioaren behin betiko emaitzak. Era berean, argitara ematen da azken kalifikazioa. > Emaitzak ikusi (pdf)   9. ARGITALPENA: 2023/05/16 Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko elkarrizketa eta analisi pertsonala fasearen eta merituen balorazioaren behin-behineko emaitzak. > Zerrenda ikusi (pdf) Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko […]

Dbus-ek bi furgoneta %100 elektriko erosi ditu

Dbusek bi furgoneta %100 elektriko erosi ditu Konpainiako langileen joan-etorrietarako. Mercedes-Benzek egiten dituen eVITO Furgon eta bidaiarientzako eVITO Tourer modelo berrietako bi furgoneta dira, eta horiekin tailerretako langileek eta trafikokoek, hurrenez hurren, eguneroko zereginetarako egin behar dituzten joan-etorriak egin ahal izango dira. Furgoneta bien lizitazioa GOIKO-AUTO XXI, SLri esleitu zaio. Lizitazioaren prezioa 51.252 € + […]

Dbusek bat egingo du Lyme Gaixotasunaren aurkako borrokaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egingo du, maiatzak 17, ospatzen den Lyme Gaixotasunaren aurkako borrokaren Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute bihar, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.    

2023ko lehen hiruhilekoan, Dbusek igoera handia erregistratu du eskaeran, eta 2019ko eskaera datuak gainditu ditu

2023ko lehen hiruhilekoan igoera handia erregistratu da Dbusen zerbitzuetan egindako bidaien kopuruan. Zehazki, 7.009.139 bidaia erregistratu dira, eta aurreko urtean, denbora tarte berean, berriz, 5.925.777 bidaia kontabilizatu ziren. 1.083.362 bidaiako igoera horrek esan nahi du eskaria %18,28 handitu dela, eta zifra horiek pandemiaren aurretik erregistratutakoen antzekoak dira.   Igoera kontsolidatua da, eta denboran zehar etengabe […]

Dbus-ek 24 autobus %100 elektriko gehiago edukiko ditu Europako beste funts batzuen bitartez

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendarako Ministerioak (MITMA) behin-behinean onartu du Dbusi laguntzak ematea, Donostiako Udalaren bidez, Next Generation EU Europako funtsen bigarren deialdiaren barruan. Funts horiei esker, hiriko garraio publikoa elektrifikatzen eta digitalizatzen jarraitu ahal izango du. Zehazki, datozen urteetan autobus %100 elektriko gehiago  sartuko dira Dbusen zerbitzuan eta markesinak pixkanaka berritzen jarraituko da, Dbizi […]

Dbus-ek “5G Euskadi” proiektuan egin dituen inplementazioak aurkeztu ditu

Gaur, Bilboko BAT – B Accelerator Towerrean egin da “5G Euskadi” proiektuari amaiera emateko ekitaldia. Proiektuaren azken hiru urteetan, 5G sare esperimental bat zabaldu  da Euskal Herriko hiru parke teknologikoetan (Miramon, Zamudio eta Miñao) eta Abadiñoko herrian. Euskadin garatu den lehen 5G proiektu pilotua da, eta bere helburua zen Euskal Herriko enpresa eta zentro teknologiko […]

Dbusek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, larunbatean Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

DTK-k memoria aurkeztu du eta 2022aren balantzea egin du

DTK-k 2022ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari (ESK) buruzko Memoria aurkeztu ditu Administrazio Kontseiluan. Memoria jada eskuragarri dago esteka honetan: 2022. urteko memoria. 2022aren ezaugarri bereizgarria izan da eskaria nabarmen suspertu dela, kudeaketa efizienteari eta COVID-19ak eragindako pandemiaren inpaktua pixkanaka gutxitzeari esker. Donostia da hiri garraio publikoaren eskaria azkarren berreskuratzen ari den […]

Dbus-ek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna  da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarri du Donostiako autobusetan.  Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik eta eremu soziolaboralean ekimen […]

Dbus-ek bat egiten du Linfedemaren Nazioarteko Egunarekin

Astelehenean, martxoak 6, Linfedemaren Nazioarteko Eguna izango da. AGADELPRISEk (Lehen eta bigarren mailako Linfedema eta Lipedema jasaten dutenen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du.   Horregatik, astelehenean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela […]

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du, otsailak 28, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Horregatik, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute bihar, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.

Dbus-en 2022ko bidaien analisia

2022ko urtean Dbusen autobusetan zenbatutako bidaia kopurua 25.503.508 izan da, eta 2021ean, berriz, 22.266.087 izan ziren. Bidaia kopuruan egondako 3.237.421 bidaiako igoera horrek esan nahi du %14,54 handitu dela. Analisia lineaz linea Lineei dagokienez, 2022an gehien erabili den linea 28-Amara-Ospitaleak izan da, eta horren atzetik 13-Altza eta 5-Benta Berri lineak. Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN […]

Dbus, munduan ticketing berritzaileena duten zazpi garraio enpresen artean

Dbus da Transport Ticketing Global sarian, Garraio Enpresa Berritzaileenaren kategorian, finalista geratu diren zazpi garraio enpresetako bat. Garraio publikoko ordainketa sistemak aitortzeko nazioartean ematen den ospe handiko saria da. Garraioa jasangarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin berrikuntzak egitearen alde bikain ari diren garraio publikoko operadoreen lana azpimarratzen du sariak. Ezarri dituen jarduera ugariri esker aukeratu dute […]

Dbus-ek bat egiten du Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du otsailaren 4an ospatuko den Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Dbus-ek Bilbobusen bisita hartu du

Dbusek Bilbobusen bisita hartu du bere instalazioetan. Bilbobusen ordezkaritzak teknikariek osatuta zegoen, eta Kotxetegietako instalazioak ezagutu ahal izan ditu, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez egiaztatu ere bai. Bisitan, SAE ustiapenerako laguntza sistemaren eta Dbusen ticketing sistemaren funtzionamendua egiaztatu ahal izan dute, eta, bereziki, EMV kontakturik gabeko banku txartelaren bidez ordaintzeko sistema, […]

Dbusek amaitu ditu zerbitzua elektrifikatu ahal izateko lizitazio prozesuak

Dbusek Kotxetegiak elektrifikatzeko lanak esleitu ditu, eta, horri esker, autobus %100 elektriko berriak gehitu ahal izango dira zerbitzuan. Zehazki, Kotxetegiak elektrifikatzeko azpiegituraren proiektua idaztea eta obra gauzatzea esleitu da. Lanen helburua da Konpainiaren elektromugikortasun beharrak asetzea, Donostiako autobus flota elektrifikatzeko prozesuan bete-betean sartuta. Dbus zero emisioko flota bihurtzeko, instalazioetako azpiegitura elektrikoa eraldatu behar da. Gaur […]

Dbusek berriro antolatu du “Argibusa” jarduera, adineko pertsonek Gabonak hurbiletik bizi dezaten

Azken urteetako etenaldiaren ondoren, Dbusek “Argibusa” jarduera egingo du berriro aurten, adineko pertsonei konpainiaren autobus batetik Donostiako Gabon giroa eta apaingarriak hurbiletik ikusteko aukera emateko. Oraingoan, Villa Sacramentorekin eta Matia Fundazioarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta zentro horietan bizi diren adineko 40 lagun baino gehiagok aukera izango dute gaur eta bihar autobusean irteera bat egiteko […]

“Dbus eta Gabonak” haurren marrazki lehiaketaren 16. edizioko marrazki irabazleak

Hamaseigarren urtez jarraian, Dbusek, FNAC-en parte-hartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 3 eta 12 urte arteko 1.716  haurren marrazkiak jaso baitira. Gaur, 2022ko abenduaren 16an, Donostiako Aquariumeko auditorioan sari banaketa burutu da. A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira: 1. Saria: Nagore Lazkano […]

Dbusek bat egiten du Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin

Abenduaren 5a Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak. Horregatik, gaur Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramaten dute egun osoan.

Dbusek bat egiten du HIESaren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Dbusek Japoniako Toyama hiriko ordezkaritza baten bisita jaso du

Dbusek Japoniako Toyama hiriko ordezkaritza baten bisita jaso du bere instalazioetan. Ordezkaritzak, teknikariek osatuta zegoenak, Kotxetegietako instalazioak ezagutu ahal izan ditu, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez egiaztatu ere bai. Bisitan zehar, SAE ustiapenerako laguntza sistemaren funtzionamendua egiaztatu ahal izan dute, bai eta Dbusen ticketing sistemaren funtzionamendua ere, bereziki EMV kontakturik gabeko […]

Dbusek bat egiten du Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Eguna ostiralean, azaroaren 25ean, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, ostiralean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko […]

Gabon hauetan, anezka zerbitzua dohainik Illunbeko aparkalekutik Hiriko Erdialdera

Abenduaren 3tik aurrera, larunbata, Gabonak eta Gabon aurreko asteak direla eta, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bitartez, doako autobus anezka zerbitzua jarriko dute berriro, Illunbeko aparkalekua eta hiriko erdialdea lotzeko. Anezka zerbitzu horrek Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako erdialdera arteko joan-etorriak erraztuko ditu, hirian garraio publikoa sustatzeko eta trafikoa murrizteko helburuarekin. Azken urteetan, zerbitzua […]

Dbusek bat egin du Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 17an, ostegunean, Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Eguna izango da. Sindrome hori hainbat sintoma eta osasun arazo dakartzan asaldura genetikoa da. Dbusek bat egin nahi du ASME Erakundeak (Smit-Magenis Sindromearen Espainiako Elkartea) antolatutako jarduerekin, gaixotasuna gehiago ezagutzeko asmoz, eta babesa eskaini nahi die egunero gaixotasun horri aurre egiteko borrokatzen diren pertsona guztiei. Horregatik, Donostiako hiri autobus […]

DTK-k garapenerako duen estrategia aurkeztu du mugikortasun iraunkorrari buruzko jardunaldi batean

Gaur, Donostiako Tranbia Konpainiak (DTK) bere esperientzia eta Donostiako hiri garraioan ezarritako irtenbiderik berritzaileenak partekatu ditu, Mueve (Mugikortasun Iraunkorra, Hirigintza, Ekipamendua, Espazio Publikoaren Balorazioa, Berdetzea eta Ekitatea) proiektu europarraren barruan Donostian antolatutako mugikortasun iraunkorrari buruzko jardunaldian.  Garapen iraunkorreko 2030 Agendarekin bat etorriz, proiektuak San Jose metropoli eremuko (Costa Rica) tren elektrikoaren eragin esparruko 15 udalerrietan […]

Dbusek bat egiten du Entzutearen Egunarekin, autobusetan antzezlan inprobisatu txikiak antolatuz

Bihar, asteartea, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Aurten, Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoaren 35. urteurrena dela-eta, Dbusek eta Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak bat-bateko antzezlan txikiak antolatu dituzte, bihar Dbusen autobusetan antzezteko. Antzezlan inprobisatu horiek pertsona talde txikiek egingo dituzte, Donostiako hainbat autobus lineatan. Ekimen honen helburua da entzuteko beharra ikusaraztea eta nahi ez den bakardadeari buruz kontzientziatzea. […]

Dbusek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Urriaren 19an, asteazkenean, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartetik hainbat jarduera antolatuko dira egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbusek Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du

Urriaren 17a Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango dela eta, Dbusek bat egiten du egunarekin, eta kausa horrekiko sentsibilizazio eta zabalpenerako egingo diren jarduera guztien alde dagoela erakutsi nahi du. Horregatik, astelehenean Donostiako hiri autobus guztiek zero probreziaren kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Hobekuntzak Garberako zerbitzuan

Urriaren 17tik aurrera, astelehenez, Dbusek zerbitzu zabalagoa emango du Garberan, gaur egun dauden irteerak osatzeko. Zerbitzu berezia astelehenetik larunbatera: beste irteera bat gehiago izango da 22:45ean Garberatik, eta zerbitzu hori Intxaurrondotik eta Grosetik joango da Boulevarderaino. Zerbitzu berezi horrek (“GB Garbera-Intxaurrondo-Gros-Boulevard”) honako lekuetan egingo ditu geldialdiak: Otxoki, Baratzategi 2, Txara II, Zarategi 71, Mons 77, […]

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako XVI marrazki lehiaketa

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago neska-mutilentzat.   Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2022an lehiaketaren 16. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, […]

Dbus-ek bat egiten du Gaixotasun Erremautikoen Nazioarteko Egunarekin

Urriaren 12an, asteazkena, Gaixotasun Erreumatikoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. EGGEk (Erreumatiko Gaixotasun Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbusek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Urriaren 13an, osteguna, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin. Horregatik, ostegunean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbus-ek adimen artifizialari buruzko jardunaldi batean parte hartu du, eta zerbitzuan inplementatutako berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu bertan

Dbusek adimen artifizialari buruzko jardunaldi batean parte hartu du. Spri Taldeak, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, antolatu du jardunaldia, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, Miramonen, eta bertan egon dira adimen artifizialeko teknikariak eta adituak. Jardunaldian, Javier Vallejo Dbuseko zuzendari laguntzaileak HUPI enpresa teknologikoarekin batera Dbusen ezarritako azken soluzio berritzaileak aurkeztu ditu. Sistema horien helburua da zerbitzuak […]

Donostiak bost proiektu aurkeztu ditu Dbus-en zerbitzua elektrifikatzeko eta digitalizatzeko Europako funtsen deialdi berrian

Donostiako Udalaren bitartez, Donostiako Tranbia Konpainiak (DTK) garraio publikoa elektrifikatzeko eta digitalizatzeko bost proiektu aurkeztu ditu MITMAren (Garraioetako, Mugikortasuneko eta Ingurumeneko Ministerioa) Next Generation EU Europako funtsen bigarren deialdian. Eskaera horrek, “Donostia Electric Zen” izenekoak, 15.806.467,66 euroko aurrekontua du, eta horietatik 7.158.767€ diruz lagundutakoak izango lirateke, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan Emisio Txikiko Eremuak […]

Donostia da, Kanaria Handiko Las Palmas, Palma eta Malaga hiriekin batera, garraio publikoaren digitalizazioaren gaineko “Innobus-Tur” proiektuko partaidea

Urtebetez proiektuan lanean aritu ondoren, “Innobus-Tur” proiektuan parte hartzen duten lau hirietako ordezkariek bilera egin dute gaur Donostian, egiten ari diren ekintzen aurrerapenak aztertzeko. Garraio publikoa digitalizatzeko proiektu bat da, non Donostiako hiri autobusen udal enpresak (Dbus), Kanaria Handiko Las Palmasekoak (Guaguas Municipales), Malagakoak (EMTSAM) eta Palmakoak (EMT PALMA) parte hartzen duten, udalerrien elkarte baten […]

Dbusek egiten du erretinosi pigmentarioaren egunarekin

Irailaren 25ean, igandea, Erretinosi Pigmentarioaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei  babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du. Horregatik, igande honetan Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.     […]

Transdev-eko ordezkaritza batek Dbus bisitatu du

Dbusek Transdeveko ordezkaritza baten bisita jaso du bere instalazioetan. Transdev Frantziako garraio operadore bat da, 18 herrialdetan presentzia duena, eta horietan autobus, tranbia eta metro zerbitzuak eskaintzen ditu. Ordezkaritzarekin batera, Hupi zerbitzu teknologikoen hornitzailearen langileak ere izan dira. Kide horiek guztiek Kotxetegietako instalazioak ikusi ahal izan dituzte, bai eta Donostiako autobusen flotan ezarritako azken aurrerapen […]

Garraio publikoaren erabilera sustatzea, Mugikortasunaren Astea dela eta

Irailaren 16tik 22ra Mugikortasunaren Astea izango da, eta hori dela-eta, autobus geltokietan dagoen informazio materiala berrituko du Dbusek, lineen ibilbideen eta ordutegien irudia eguneratuz, errazago ulertzeko eta erakargarriago egiteko. Datozen egunetan hasiko dira materialak eguneratzen, eta pixkanaka eguneratuko dira Dbuseko geltoki guztietan. Era berean, Donostian zerbitzua ematen duten hiriko linea guztien ibilbideak jasotzen dituzten planoak […]

Dbusek Mercedes Benz-en 12 metroko autobus %100 elektrikoa probatuko du

Datozen egunetan, Dbusek 12 metroko autobus %100 elektrikoa eta zero emisiokoa probatuko du. Autobusa Mercedes-Benz etxekoa da, eCitaro modeloa, hain zuzen ere. Aurreikusita dago ibilgailua irailaren 21era arte egongo dela Donostiako kaleetatik bidaiariekin benetako zerbitzua ematen, Dbuseko 16-Igeldo, 25-Benta Berri-Añorga eta 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara lineen zerbitzuak eginez.  Ibilgailu %100 elektrikoa eta isila da, 12 metrokoa, eta gauean […]

Dbusek 246 markesina berrituko ditu datozen bi urteetan

Datozen bi urteetan (2022-2024), Dbusek bere historiako markesina berrikuntzarik handiena egingo du, 246 unitate berri jarriko baititu. Markesina berri horietako 136 Garraio, Mugikortasun eta Ingurumen Ministerioak (Next Generation funtsak) finantzatuko ditu, emisio txikiko eremuak ezartzeko eta hiri garraioaren eta mugikortasunaren eraldaketa digital eta jasangarria egiteko laguntzen bidez. Gainerako 110 markesina, berriz, markesinen eta hiriko altzarien […]

Dbusek bat egiten du Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Egunarekin

Irailaren 8an, ostegunean, Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Egun horretan, Euskal Herriko Fibrosi Kistikoaren Elkarteak (FQ Euskadi) jarduerak antolatuko ditu eta Dbusek bat egin nahi du jarduera horiekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbusen tarifa sistema irailaren 1etik aurrera

Aurreikusita dago irailaren 1etik aurrera, osteguna, Dbusen tarifen aldaketa indarrean jartzea, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusiak abuztuaren 4an onartu zuenaren arabera, ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuari dagokionez. Errege Lege Dekretu horren bidez, %50eko deskontua aplikatzen da garraioko abonuetan (ordainketa Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin). Tarifen aldaketa aurtengo abenduaren 31ra arte indarrean egongo […]

Mikrobus zerbitzua Pasealeku Berria eta Urgull mendiaren artean iraileko asteburuetan

Irailean Dbusek Urgull Mendira 39-URGULL linearekin ematen duen mikrobus zerbitzua larunbatetan eta igandetan izango da. Zerbitzuak 30 minuturo izango dira goizeko 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik eta 20:00etara. -Urgulleruntz irteerak SALAMANCA PASEALEKUTIK izango dira, ondorengo orduetan: 11:00 – 11:30 – 12:00 – 12:30 – 13:00 – 13:30 17:00 -17:30 – 18:00 – 18:30 – 19:00 […]

614.492 bidaia Dbusen Aste Nagusian zehar

2022ko Aste Nagusian Dbusen erabilera masiboa izan da. Larunbatetik, hilak 13tik, larunbatera, hilak 20ra, 61.492 bidaia egin dira Dbusen autobusetan, 2019ko Aste Nagusiko 762.939 bidaiekin alderatuta %19 gutxiago hain zuzen (148.453 bidaia gutxiago). Kontuan izan behar da bi egun oso joan direla oso eguraldi txarrarekin, zeinak agendako jarduera ugari bertan-behera uztera behartu zuten, su artifizialak […]

Dbusek autobus %100 elektrikoa probatuko du, MAN markakoa, 18 metrokoa

Datozen egunetan Dbusek MAN markako 18 metroko autobus %100 elektriko  eta zero emisioko bat probatuko du. Aurreikuspenen arabera, ibilgailua benetako zerbitzuan ibiliko da bidaiariekin Donostiako kaleetan abuztuaren 28ra arte, hasiera batean 17-Gros-Amara-Miramon linean zerbitzua emanez. Beste zenbait lineetan ere probatu ahalko da baldintza ezberdinetan bere emaitza ikusi ahal izateko. MAN LION ‘S CITY E (18) […]

Dbus, aitzindaria emakumeentzako eskaripeko geldialdien sistema bat ezartzen

Dbusek 2019az geroztik eskaintzen du eskaripeko geldialdien sistema bat gautxori linea guztietan, emakumeentzat eta 18 urtetik beherakoentzat. Zerbitzua ostiral, larunbat eta jai bezperetan ematen da, bai eta gaueko zerbitzuak indartzea eskatzen duten ekitaldietan ere. Ibilbideko geltoki ofizialen artean jaistea eskatzeko aukera ematen du, baldin eta geldialdi horiek beharrezko baldintzak betetzen badituzte, segurtasuna hobetzeko asmoz. Donostia […]

“ Helmuga: uda. Plan bakoitzerako autobus bat”

Beste urte batez, Dbusek zerbitzuen maiztasunak handituko ditu udan, hirian leku batetik bestera modu iraunkorrean ibiltzen laguntzeko. “Helmuga: uda. Plan bakoitzerako autobus bat” kanpainarekin asmoa da donostiarrak eta bisitariak Dbusen mugitzera animatzea, udan Donostiak eskaintzen dituen aukera guztiez ere goza dezaten. Helburu horrekin, udan, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra, Dbusek neguko lanegunetan baino 10.000 km gehiago […]

Dbusek 12 hiri baino gehiagotako garraio operadoreak bildu ditu donostian

Ekainaren 28 eta 29an Dbusek harrera egin dio Espainiako garraio operadoreen elkarte nagusiaren (ATUC) Material Mugikorraren Batzordeari. Jardunaldi horietan hainbat hiritako 12 garraio operadorek parte hartu dute, hala nola Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Gijon edo Tenerifekoek, bai eta garraio publikoarekin lotura duten enpresa teknologiko batzuek ere. Jardunaldietan, Dbusen partaidatzea duten hiru proiektu berritzaile aurkeztu dira: […]

Dbusek bat egiten du Esklerodermiaren Munduko Egunarekin

Bihar, asteazkena, ekainak 29, Esklerodermiaren Munduko Eguna izango da. Dbusek bat egin nahi du Esklerodermiaren Espainiako Elkarteak gaixotasuna gehiago ezagutzeko antolatutako jarduerekin, eta egunero-egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakutsi. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbus LGTBIQ+ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da

Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da.                                                                                                                                              Hori dela eta, bihar, ekainaren 28an, Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.

Dbusek Volvo markako 12 metroko autobus % 100 elektrikoa probatuko du

Datozen bi asteetan, Dbusek Volvo markako 12 metroko autobus %100 elektrikoa eta zero emisiokoa probatuko du. Autobusa zirkulatzen ari da jada Donostiako kaleetan. Benetako zerbitzua ematen ari da bidaiariekin, eta ziur aski uztailaren 3ra arte emango du zerbitzua, 16-Igeldo linean, larunbat, igande eta jaiegunetan, eta 25-Benta Berri-Añorga linean, lanegunetan. Azken belaunaldiko Volvo 7900e modeloa da, […]

Red.es erakundeak 5G Euskadi proiektuaren erabilera kasuak bisitatu ditu Donostian

Atzo, Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioaren Red-es erakundea bisitan egon zen Donostia – San Sebastianen, eta 5G Euskadi proiektuaren barruan hirian garatzen ari diren erabilera kasuak ezagutu ahal izan zituen. 5G Euskadi proiektua 19 enpresa eta erakunde publiko eta pribaturen baterako ekimen bat da, hiru parke teknologikoetan benetako 5G sare bat zabaltzeko eta gaitzeko […]

Dbusek bat egiten du Dravet Sindromearen inguruko kontzientziazioa bultzatzeko Nazioarteko Egunarekin

Ekainaren 23an, ostegunean, Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Dravet Sindromea edo Haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Zorrotza 4 eta 12 hilabeteko haurrengan agertzen da lehen aldiz, eta konbultsio kloniko edo toniko-kloniko orokor edo aldebakarrekin lotua dago. Orokorrean iraupen luzekoak dira konbultsioak, sukarrarekin edo gabe. Azken ikerketen arabera, gaixotasun honek 20.000 jaiotzetik 1i eragiten […]

Ekainaren 23tik aurrera Dbusek zerbitzu gehiago emango ditu udan

Ekainaren 23an, ostegunean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, asteazkena, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako. Informazioa ikusi (pdf)  

Dbus-ek autobusetako makina balioztatzaileak berrituko ditu, Next Generation funtsen bidez

DTK-k lizitaziora atera du Dbusen autobusetako makina balioztatzaileak berritzeko lana. Zehazki, 310 unitate berrituko dira. Autobusetan aurre ezkerraldean eta erdialdean dauden makina guztiak dira horiek. Izan ere, gidariaren postuaren ondoan dauden txartel makinak berriki eguneratu dira. Horrela, Dbusen autobus guztietan ordainketa makina guztiek gidatzeko postuaren ondoko makinek dituzten funtzionalitate berritzaile berberak izango dituzte. Kontratuaren barruan, […]

Grupo Avanzaren ordezkaritza bat Dbusen, bisitan

Gaur, Dbusek Grupo Avanzaren ordezkaritza baten bisita jaso du bere instalazioetan. Errepide bidezko bidaiarien garraio sektoreko operadore nagusietako bat da Grupo Avanza. Ordezkaritzako lagunek Kotxetegien instalazioak bisitatu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobusen flotan ezarritako azken aurrerapen teknologikoak zehaztasunez ezagutu. Bisitan zehar, SAE ustiapenerako laguntza sistemaren funtzionamendua egiaztatu ahal izan dute, bai eta Dbusen ticketing […]

Next Generation funtsek onartutako laguntza eskaeren lehen lizitazio orriak argitaratu ditu DTK-k

DTK-k Flota elektrifikatzeko kotxetegien azpiegitura elektrikoan egin beharreko eraberritze lanak egiteko eta Dbuseko flotarako 19 autobus %100 elektriko erosteko lizitazio orriak argitaratu ditu Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean (EBAO). Emisio gutxiko guneak ezartzeko eta hiri garraioaren eta mugikortasunaren eraldaketa digitala eta iraunkorra egiteko Garraio, Mugikortasun eta Ingurumeneko Ministerioak onartutako proiektuak dira. Lizitazio orriak, halaber, Illunbeko disuasio […]

Dbizik Aenorren ziurtagiria lortu du UNE-EN 13816 Arauaren arabera, zeinak bere zerbitzuaren kalitatea bermatzen duen

Donostiako bizikleta alokairu sistemak, Dbizik, AENORen ziurtagiria lortu du, Garraio Publikoaren Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren gaineko UNE-EN 13816 arauaren arabera, zeinak bere zerbitzuaren kalitatea aitortzen duen. Bizikleta alokatzeko enpresetatik arau honen arabera AENORen ziurtagiria eskuratu duen lehena eta bakarra da. Gaur eman zaio ziurtagiria Donostiako Udaletxean, eta ekitaldian parte hartu dute hiriko Mugikortasun eta Garraio zinegotzi […]

Dbusek E-MOBASK proiektuaren amaierako ekitaldian parte hartu du

Gaur, E-MOBASK proiektu europarrari amaiera emateko mintegia egin da Hendaian. Proiektua 2018ko urtarrilean hasi zen eta bere helburua da Euskal Eurohirian garraio publikoaren erabilera bultzatzea eta laguntzea, ibilgailu pribatuaren aldean errazagoa, erakargarriagoa eta iraunkorragoa izan dadin eta ibilgailu pribatua baino gehiago erabiltzea bultzatzeko. Dbusek Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin eta Ipar Euskal Herri – Aturriko mugikortasunen […]

Alsa Marruecos-en ordezkaritza bat Dbusen, bisitan

Gaur, Dbusek bisitan etorritako Alsa Marruecos enpresaren ordezkaritza bat hartu du bere instalazioetan. Marokoko sei hiri hauetan jarduten du Alsa Marruecos enpresak: Marrakex, Rabat, Casablanca, Tanger, Agadir eta Khourigba. Ordezkaritzako lagunek, Dbusen hainbat sistema teknologiko garatu dituen Indra enpresa teknologikoak operadore horretan ere parte hartu baitu, Kotxetegien instalazioak ezagutu ahal izan dituzte, baita Donostiako autobus […]

Dbusek bat egiten du Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Egunarekin

Bihar, maiatzaren 19an, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Eguna da eta Dbusek bat egingo du egun horrekin, bai eta eguna ospatzeko Crohn eta Kolitis Ultzeraduna duten gaixotasunen Gipuzkoako Elkarteak antolatu dituen jarduerekin ere. Horregatik, bihar Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun horiek dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta […]

Dbusek mugikortasun jasangarriarekin eta etorkizunarekin lotutako hainbat ekitalditan parte hartuko du

Dbus-ek mugikortasun iraunkorrarekin lotutako hainbat ekitalditan parte hartuko du aste honetan. Lehenengoa, eta Go Mobility by MUBIL nazioarteko aretoak eskaintzen duen topaketa-aukeraren barruan, Wake Up Post-Panp Cluster Meeting Commision de i+D+I networking tailerra izango da, gaur, apirilak 26, Gipuzkoako Teknologia eta Zientzia Parkean egiten ari dena eta Tecnaliak koordinatu eta gidatuko duena. Sektoreak azkenaldian egin […]

Dbus-ek bat egiten du Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Gaur, apirilaren 25ean Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta Dbusek adierazi nahi du egunarekin bat egiten duela, AVAIM elkarteak (Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea) antolatu dituen jardueretan lagunduz. Horregatik, gaur Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa […]

Dbusek “Handitan zer izango naiz?” izeneko kanpaina abiatu du, genero rolik gabeko haurtzaro baten alde

Apirilaren 15ean Haurren Eguna izango dela eta, Dbusek kanpaina bat abiarazi du herritarrak lanpostuei lotutako genero rolen inguruan sentsibilizatzeko eta haurrei rol horiek ez transmititzeak duen garrantziaz ohartarazteko. “Handitan zer izan nahi dut izango naiz?” leloarekin, haurtzaroan ateak irekitzeak duen garrantzia transmititu nahi da, emakumeei edo gizonei dagozkien lanen gainean dauden aurreiritziak eta oztopoak ezabatuz […]

Dbusek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, ostiralean, Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Dbusek ByD markako 12 metroko autobus elektriko berria probatuko du

Dbus-ek BYD Txinako markako 12 metroko autobus elektriko berria probatuko du. Aurreikuspenen arabera, ibilbide-simulazioak egingo ditu 25. Benta Berri – Añorga lineako autobus baten atzean lanegunetan, eta 16-Igeldo linearekin asteburuetan, apirilaren 4tik 10era, gutxi gorabehera. Hau Dbus-ek Dbus-en flota elektrifikatzeko prozesuaren aurreko fasean probatzen duen bigarren autobus elektrikoa da, MITMAri (Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren […]

Dbusek Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Egunarekin bat egingo du

Datorren apirilaren 2an, larunbatean, Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna izango da eta Dbusek bat egingo du egunarekin. Horregatik, larunbat honetan, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan, autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsona guztiei eta haien senideei babesa erakusteko eta gizartean kontzientziazioa handitzeko Gautenak (Autismoaren Gipuzkoako Elkartea) antolatutako jardueretan laguntzeko. 

Dbuseko eta Dbiziko garraio tituluak eguneratzea

2020az geroztik, Dbuseko garraio tituluak eta Dbizi bizikletak alokatzeko zerbitzuaren tarifak izoztuta mantendu dira. DTK-k, mugikortasun operadore integrala den heinean, kudeatzen dituen bi zerbitzu horiek alternatiba jasangarria izan dira donostiarren hiri barruko desplazamenduetarako. Bi garraio sistemetan erabilera asko handitu da 2021ean; hala, autobusaren kasuan, urteko hazkundea %27koa izan da, eta bizikleten kasuan, erregistratutako bidaien kopurua […]

EMT Valentziako ordezkaritza Dbusen bisitan

Dbusek EMT Valentziako delegazioko bisita hartu du bere instalazioetan, Valentziako hiri garraioko udal enpresa. Valentziako taldearen ordezkariek Kotxetegien instalazioak bisitatu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobusen flotan ezarritako azken aurrerapen teknologikoak zehaztasunez ezagutu. Topaketan berrikuntza teknologikoko gaiak jorratu dira hiriko garraio publikoan, bereziki Dbusen EMV ordainketa-sistema eta EKOBUS sistema gisa ezarritakoak, bai eta geralekuak sentsorizatzeko […]

Dbus-ek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna  da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarri du Donostiako autobusetan.  Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik eta eremu soziolaboralean ekimen […]

Dbusek bat egiten du Linfedemaren Nazioarteko Egunarekin

Igandean, martxoaren 6an, Linfedemaren Nazioarteko Eguna izango da. AGADELPRISEk (Lehen eta bigarren mailako Linfedema eta Lipedema jasaten dutenen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du. Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango […]

Dbus-ek autobus artikulatu elektriko bat sartu du bere flotan, proba moduan

Dbusek MAN markako 18 metroko autobus elektriko bat sartu du bere flotan, eta autobus hori oraingoz proba moduan erabiliko da. Aurreikusten da martxoaren 4tik 20ra bitartean egongo dela zirkulazioan, Dbusen flotako gainerako autobusekin batera, lehenengo 17-Gros-Amara-Miramon linean eta gero 28-Amara-Ospitaleak linean. MITMAri (Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioa) eskatu eta hark emandako laguntzei esker Dbusen […]

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du guar, otsailak 28, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Horregatik, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.  

Dbusek bat egingo du Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egingo du otsailaren 4an ospatuko den Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Dbusek %25 bidaia gehiago egin ditu 2021ean

Dbusek 22.266.087 bidaia erregistratu ditu 2021ean, eta 2020an, berriz, 17.818.043 bidaia erregistratu zituen. 2021eko zifrak adierazten duenez, argi dago eskaerak errekuperatu egin direla 2021ean, %25 gora egin da (4.448.044 bidaia). Dbusek segurtasun neurriak, babesekoak eta higienekoak aplikatzeko egin duen ahaleginak eta izan duen erresilientziak ekarri dute herritarrek garraio publikoaren erabileran berriro konfiantza jartzea, garraio publikoak […]

Urtarrilaren 31etik aurrera aldaketak 5 Benta Berri eta 40 Gros-Antiguo-Igara lineetan

Datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 31, 5-Bentaberri eta 40 -Gros-Antigua-Igara lineetako zerbitzuak aldatu egingo dira. Uztailean hasi ziren zerbitzuak egokitzeko aldaketak egiten eta, lan horiekin jarraituta, aldaketa batzuk egin dira zerbitzuak puntuan eskaintzeko eta ibilbide jakin batzuetan alferrikako trabak saihesteko. Honako aldaketa hauek egin dira: 5- BentaBerri-Zuatzu (eguneratuta): Zuatzuko zerbitzuak Zuatzuko biribilgunera arte baino ez dira […]

Dbizi sistema berriak urtebete egin du zifra errekorrekin

Abenduaren 11n Dbizi bizikleta alokatzeko sistema berriak urtebete egin zuen funtzionamenduan, erabiltzaile kopuruari eta egindako bidaiei dagokienez zifra errekorrak lortuta. Zerbitzu berriak, hiriko zati handi batean 46 geltoki dituenak eta guztira 437 bizikleta erabilgarri dituenak, bizikletaz egindako bidaien kopurua bikoiztea lortu du 12 hilabete baino gutxiagoan. Izan ere, 2021eko azaroaren amaieran 450.017 bidaia egin dira, […]

“Dbus eta Gabonak” haurren marrazki lehiaketaren 15. edizioko marrazki irabazleak

Dbusek “Dbus eta Gabonak” Gabonetako haurren marrazki ohiko lehiaketa antolatu du, 15. urtez jarraian. Edizio honetan 3 eta 12 urte bitarteko 1.592 haurrek parte hartu dute beren sormen lanekin. A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira: 1. Saria: Nikole Aramburu Sierra, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan […]

Dbusen “Hitzpasa” lehiaketako irabazleak

Dbusek antolatutako “Hitzpasa” lehiaketako irabazleen emaitzak ditugu jada. Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Dbusen erabiltzaileen artean euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko helburuarekin antolatutako lehiaketaren lehenengo edizio honetan 172 erabiltzailek parte hartu dute. Erantzun zuzenak zituzten parte-hartzaileen artean zozketa ausaz egin ondoren, 5 izan dira 2022an gastatzeko hilabete iraungo duen garraio-bonua izango duten […]

Dbusek bat egiten du Boluntarioen Nazioarteko Egunarekin

Abenduaren 5a, igandea, Boluntarioen Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak. Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbus-ek bat egiten du HIES-aren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin. Horregatik, asteazkenean Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Dbusek 5G konexioa ezarri du autobusetan

Dbusek 5G teknologia ezarri du bere flotako hainbat autobusetan, eta, beraz, erabiltzaileek 5G konexioa erabili ahal izango dute 28-Amara-Ospitaleak linea erabiltzen duten bakoitzean, Easo plaza eta Bulebarra arteko eta Bulebarra eta Urbieta 58 arteko bidaia zatietan. Dbus izan da estatu mailan bere hiri autobusetan 5G konexioa ezarri duen lehen mugikortasun operadorea, eta 2019az geroztik “5G […]

Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna ostegunean, azaroaren 25ean, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, ostegunean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko […]

Dbus-ek “Hitzpasa” lehiaketa antolatu du Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, DBUSek “Hitzpasa” antolatu du, Dbus-en erabiltzaileen artean euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko. Hitz bat bere definizioaren eta hitzaren lehen letraren bidez asmatzean datza, hitz-erruleta moduko bat. Parte hartzeko epea azaroaren 22tik (astelehena) abenduaren 2ra (osteguna) izango da. Abenduaren 3an jakinaraziko dira irabazleak, parte-hartze guztien artean erantzun zuzenak […]

Dbusek bat egingo du Entzutearen Egunarekin

Astelehenean, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik. Horregatik, astelehenean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbus-ek autobus hibrido artikulatu berriak jarri ditu bere flotan

Dbus-ek 18 metroko 4 autobus hibrido artikulatu berri sartu ditu bere flotan, MAN markakoak, eta datozen asteetan beste 5 iristea aurreikusten da. Lau horiek martxan daude dagoeneko Donostiako autobus lineetan, eta besteak prestatzen ari dira, datozen asteetan zerbitzuan jartzeko asmoz. MAN LION’S CITY (18 C) Efficienthybrid EURO 6d modeloko ibilgailu hibrido bat da eta eta […]

Donostia garraio publikoaren digitalizazioari buruzko “Innobus-Tur” proiektuaren buru da

Joan den astean Donostian ATUCen Teknologia Berrien, Marketinaren eta Kalitatearen Batzordea egiteko egin zen topaketak aliantzak sendotzeko balio izan zuen, bai eta Dbus buru duen Donostia, Palma, Malaga eta Kanaria Handiko Las Palmas hiri turistikoetako garraio publikoa digitalizatzeko “Innobus-Tur” proiektua aurrera eramateko eta finkatzeko ere. Lankidetza-proiektua da lau hiritan, eta autobus-sistemaren erabileragatik eta aurrerapenengatik nabarmentzen […]

Dbus-ek 21 hiri baino gehiagoko garraio operadoreak bildu ditu Donostian

DBUSek ATUCen (Espainiako garraio-operadoreen elkarte nagusia) Teknologia Berrien, Marketinaren eta Kalitatearen Batzordea hartu du urriaren 28an eta 29an. Jardunaldi horietan, Madrilgo, Bartzelonako, Valentziako, Sevillako, Palmako edo Tenerifeko 21 garraio-operadorek hartu dute parte, bai eta garraio publikoari lotutako enpresa teknologikoek ere. Batzordean sektoreko gaurkotasuneko gaiak jorratu dira. Javier Vallejok, Dbus-eko zuzendari laguntzaileak, EMV ordainketa-sistemak eta EKOBUS […]

Azaroaren 3an egingo den Global Innovation Day-rako 6 berrikuntza kasu praktikoetako bat izateko aukeratu dute Dbus

“Pertsonen zerbitzura egindako eraldaketa digitala, Covid-19aren testuinguruan: Dbus-en kasua” berrikuntza praktikoa izango da azaroaren 3an Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en egingo den Global Innovation Day 2021 ekimenean aurkeztuko diren sei kasuetako bat. Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako euskal berrikuntzaren hitzordu nagusia da, hain zuzen, Global Innovation Day, eta helburutzat dauka berrikuntzari balioa ematea eta Euskadi […]

15. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago neska-mutilentzat. Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2021ean lehiaketaren 15. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, […]

Dbusek bi proiektu teknologiko berri jarri ditu martxan

Emandako zerbitzuaren kalitatea hobetzen jarraitzeko eta konpainiaren eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin, Dbus-ek, duela gutxi, 2 proiektu teknologiko berri aurkeztu ditu hainbat deialditan. Proiektu horiek onartu egin dira, eta dagoeneko martxan daude hasierako exekuzio-fasean. Digifed-en aurkeztu den Arrapala Adimendua-Smart Ramp proiektua da bat. H2020k finantzatutako ekimena da, Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako finantzaketa-programa gisa egituratzen dena, eta […]

Dbusek bat egingo du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Urriaren 19an, asteartea, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartetik hainbat jarduera antolatuko dira egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi du jarduera horiekin. Horregatik, urriaren 19an Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbusek urrats berri bat emango du mugikortasuneko operadore integral bihurtzeko

Garraio iraunkorragoa eta integralagoa eskaintzeko, Dbusek garraio publikoaren pakete multimodalean oinarritutako mugikortasun-eredu berri bat kudeatu eta eskainiko die herritarrei. Aspaldidanik, Dbus etengabe aritu da lanean, egokitzen eta gauzatzen aldaketak eta berrikuntzak, bai eskainitako zerbitzuari dagokionez (lineak zabaltzea, BRT lineak, etab.), bai etengabeko hobekuntza-prozesuei dagokienez, batez ere teknologiaren arloan, erabiltzaileei eskainitako zerbitzuari balio erantsi handiagoa eskaini […]

Dbus-ek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Gaur, urriak 14, osteguna, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin. Horregatik, gaur Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbus-ek bat egiten du Gaixotasun Erreumatikoen Nazioarteko Egunarekin

Urriaren 12an, asteartea, Gaixotasun Erreumatikoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. EGGEk (Erreumatiko Gaixotasun Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin. Horregatik, urriaren 12an Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

“Mugitu jasangarri… mugitu osasuntsu”

“Mugitu jasangarri…mugitu osasuntsu” lemapean, Dbusek garraio iraunkorren erabileraren gaineko sentsibilizazio eta sustapen kanpaina bat abiarazi du, Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, zeina irailaren 16tik 22ra ospatuko baita. Kanpainaren helburua garraio publikoa eta jasangarria erabiliz ingurumenerako eta osasunerako onurei lotutako ideiak transmititzea da.  Aurtengo kanpaina osasun fisikoaren eta mentalaren ingurukoa da, eta gure udalerrietan modu iraunkorrean […]

Dbusek bat egiten du Fibrosi Kistikoaren Munduko Egunarekin

Irailaren 8an, asteazkenean, Fibrosi Kistikoaren Munduko Eguna ospatuko da. Egun horretan, Euskal Herriko Fibrosi Kistikoaren Elkarteak (FQ Euskadi) jarduerak antolatuko ditu eta Dbusek bat egin nahi du jarduera horiekHorregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.   

Dbus-ek Aenor-en ziurtagiriaren berritzea eskuratu du COVID-19ari aurre egiteko moduagatik

Aenorrek Covid-19ren aurka emandako ziurtagiria lortu eta urtebetera, Dbusek arrakastaz gainditu du ziurtagiri hori berritzeko ikuskaritza. Urtebete baino gehiago darama Dbusek etengabeko doikuntzak egiten COVID-19aren ondoriozko egoera berrira egokitzeko, protokolo berriak garatuz eta Konpainiako langileen eta erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko prebentzio neurri batzuk ezarriz. Horren erakusle izan dira Dbusen autobusetan ez dela izan Covid […]

Dbusen udako kanpaina, Hip, hip, uda!

Dbusek Donostiako udaz inoiz ez bezala gozatzeko proposamena egin nahi die erabiltzaileei, hiriko txoko guztiak esploratu eta uda hau betiko errutinatik kanpoko jarduerak egiteko aprobetxatu dezaten. Dbusek Donostian egiten diren plan guztien lekuko izan nahi du, udako plan horien partaide eta bideratzaile izan nahi du, erabiltzailea zaintzen jarraitu nahi du helmugara irits dadin.  Horregatik, aurten […]

Dbusek bat egiten du Esklerodermiaren Munduko Egunarekin

Bihar, asteartea, ekainak 29, Esklerodermiaren Munduko Eguna izango da. Dbusek bat egin nahi du Esklerodermiaren Espainiako Elkarteak gaixotasuna gehiago ezagutzeko antolatutako jarduerekin, eta egunero-egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakutsi. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbus LGTBIQ Kolektiboaren Askapen Afektibo-Sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da

Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen, intersexualen eta queeren Askapen Afektibo-Sexualaren Aldeko Nazioarteko Egunera batzen da.                                                                                                                                              Hori dela eta, astelehenean, ekainaren 28an, Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanez.

Dbus-ek bat egiten du Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Egunarekin

Ekainaren 23an, asteazkenean, Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Dravet Sindromea edo Haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Zorrotza 4 eta 12 hilabeteko haurrengan agertzen da lehen aldiz, eta konbultsio kloniko edo toniko-kloniko orokor edo aldebakarrekin lotua dago. Orokorrean iraupen luzekoak dira konbultsioak, sukarrarekin edo gabe. Azken ikerketen arabera, gaixotasun honek 20.000 jaiotzetik 1i eragiten […]

Ekainaren 23tik aurrera Dbus-ek zerbitzu gehiago emango du udan

Ekainaren 23an, asteazkenean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, asteartea, eskainiko dira. 1.Dbus zerbitzu gehiago udan zehar 1.1. Dbus zerbitzu gehiago auzoetara Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, hiriko gune gehienetan aparteko zerbitzuak egongo dira; izan ere, udan autobusek beranduago egingo dituzte azken irteerak, eta asteko egun guztietan zerbitzuak beranduago […]

Ekainaren 1etik aurrera zerbitzu gehiago Igeldoko linean

Ekainaren 1etik aurrera, Dbuseko 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko. 16-Igeldo linea ekainaren 1ean, asteartea, hasiko da zerbitzu gehiago ematen eta irailaren 30ean, osteguna, bukatuko, egun bi horiek barruan sartuta.  10:05etik 21:05era handituko da zerbitzuaren maiztasuna, denbora tarte horretan 20 minutukoa izango baita.

Dbus-ek bat egiten du Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Egunarekin

Bihar, maiatzaren 19an, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Eguna da eta Dbusek bat egingo du egun horrekin, bai eta eguna ospatzeko Crohn eta Kolitis Ultzeraduna duten gaixotasunen Gipuzkoako Elkarteak antolatu dituen jarduerekin ere. Horregatik, bihar Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun horiek dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta […]

[ITXITA] Lan eskaintza: Erizaina

Osasun laguntza emango die zerbitzu mediora joaten diren langileei, zerbitzu medikoaren jarraibideak betez, zerbitzu medikoari dagozkion administrazio lanak egingo ditu eta material mediko eta farmazeutikoa kudeatuko du, besteak beste. Eskatzen diren ezaugarri nagusiak: Erizaintzako diplomatura, laneko erizaintzan espezializatua, enpresako erizaintzan 3 urteko esperientzia eta tresna informatikoen ohiko erabiltzailea izatea. Bezeroari (pazienteari) komunikatzeko eta orientatzeko gaitasun […]

[ITXITA] Lan eskaintza: Biltegi eta erosketa arduraduna

Biltegiaren eta bertako langileen ardura hartuko du bere gain, bai eta materialen ordezko piezen eta kontsumigarrien erosketen, hornikuntzen, biltegiratzearen eta banaketaren plangintza eta kudeaketa ere, kudeaketa, kostuak, epeak eta prozesuak optimizatuz, bai eta stockaren eta inbentarioaren kontrola ere, besteak beste. Eskatzen diren ezaugarri nagusiak: Ingeniaritza edo ADE ikasketak, 4 urteko esperientzia erosketak eta biltegiak kudeatzen […]

[ITXITA] Lan eskaintza: Zerbitzu eta planifikazioko administraria

Honako eginkizun hauek izango ditu, besteak beste: gidarien eguneroko izendapena, aldaketen, baimenen eta bestelako egoeren erregistroa eta kontrola, beharrezko baliabideen estimazioa eta adierazleak lortzea. Eskatzen diren ezaugarri nagusiak: Goi mailako Heziketa Zikloa, LH2 edo baliokidea lanpostuarekin zerikusia duten espezialitateetan, azken 5 urteetan 3 urteko esperientzia administratiboa eta tresna informatikoen ezagutza aurreratua. Taldean lan egiteko gaitasuna, […]

Dbusek bat egiten du Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Apirilaren 25ean Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Dbusek adierazi nahi du egunarekin bat egiten duela, AVAIM elkarteak (Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea) antolatu dituen jardueretan lagunduz. Horregatik, igande honetan Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial […]

Donostia izango da MAN etxearen 12 metroko autobus %100 elektrikoa probatuko duen lehen hiria

Datozen bi asteetan, Dbusek MAN etxearen Lion ‘s City E modeloko 12 metroko autobus %100 elektrikoa probatuko du benetako zerbitzuan, bidaiariekin. Autobusak egunean 250 kilometrotik gora egiteko autonomia du. Donostia da autobus berri hau probatuko duen Estatuko lehen hiria, ondoren beste hiri batzuetan probatuko baita, hala nola Valentzian, Sevillan edo Malagan. Probak 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio […]

Dbusek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin.  Horregatik, bihar, ostegunean, Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Dbusek Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Egunarekin bat egiten du

Datorren apirilaren 2an, ostirala, Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna izango da eta Dbusek bat egiten du egunarekin. Horregatik, ostiral honetan, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan, autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsona guztiei eta haien senideei babesa erakusteko eta gizartean kontzientziazioa handitzeko Gautenak (Autismoaren Gipuzkoako Elkartea) antolatutako jardueretan laguntzeko. 

DTK-k memoria aurkeztu du eta 2020aren balantzea egin du

DTK-k 2020ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria aurkeztu ditu Administrazio Kontseiluan. Memoria jada eskuragarri dago esteka honetan: 2020. urteko memoria. 2020a aurrekaririk gabeko urtea izan da, Covid-19ak, gizarteari maila guztietan asko eragin dion munduko pandemiak, markatuta egon baita. Garraio publikoa, oro har, asko kaltetu da, eta Dbusen eskaria %60,20koa izan […]

Dbus-ek kotxetegien instalazioak handitu ditu kanpoaldean aparkaleku berri bat jarrita

Gaur aurkeztu dute Donostiako Marrutxipi inguruan dauden Dbuseko Kotxetegietan egindako handitze lana. Kanpoaldean egindako aparkaleku berria da. Aparkaleku horretan erraz aparkatu ahal izango dira flotako ibilgailu guztiak, flota etengabe hazten eta berritzen ari baita, Donostiako garraio publikoaren zerbitzura autobus berriak sartzen jarraitu ahal izateko. Aurkezpen ekitaldia instalazioetan egin da, eta bertan parte hartu dute Donostiako […]

Dbus-ek, dibertsitate funtzionala duten pertsonekin eta adineko pertsonekin batera, autobusen ezaugarriak aztertu ditu

Dbus bi egunetan aritu da lanean dibertsitate funtzionala duten pertsonekin eta adineko pertsonekin autobusen ezaugarriak eta funtzionaltasunak aztertzeko. Lan saio horiek Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailaren eta Donostia Lagunkoia programaren laguntzarekin egin dira. Programa horrek adinekoen bizi kalitatea hobetzeko eta hiria leku atseginago bat bihurtzeko lan egiten du. Kotxetegien instalazioetan egindako saioetan, Begiris, Begisare, Elkartu, Gautena […]

Autobusak zerbitzua ematen ari diren bitartean autobusen barruan dagoen CO2 maila eta aire berriztapena aztertu ditu Dbus-ek

Autobusak zerbitzua ematen ari diren bitartean aire berriztapena eta airearen kalitatea zer-nolakoak diren aztertu du Dbusek, eta berretsi du aireztapena hobetzeko ezarri diren neurriak egokiak direla. COVID-19ari aurre egiteko ezarritako neurrien barruan, Dbusek autobusetako aire berriztapena eta CO2 kontzentrazioa aztertu ditu, autobusak benetako zerbitzua ematen ari ziren bitartean, hau da, erabiltzaileak autobus barruan zeuden bitartean. Azterketa hori […]

[ITXITA] Lan poltsa sortzeko deialdia eta hautaketa prozesua: Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailea

  29. ARGITALPENA: 2021/03/25 Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko Merituen Balorazioaren eta Euskara Egiaztatzearen behin betiko emaitzak. Era berean, argitara ematen da azken kalifikazioa.

Dbusek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna  da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarri du Donostiako autobusetan.  Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik eta eremu soziolaboralean ekimen […]

Dbusek bat egiten du Linfedemaren Nazioarteko Egunarekin

Bihar, larunbata, martxoak 6, Linfedemaren Nazioarteko Eguna izango da. AGADELPRISEk (Lehen eta bigarren mailako Linfedema eta Lipedema jasaten dutenen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela […]

Mugi txarteleko diru kargak jada 20 minutura daude erabilgarri Dbusen

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Mugi txartela web orriaren eta apparen bidez kargatzeko sistema aldatu du, online egiten diren kargak 20 minutura gutxi gorabehera erabilgarri egon daitezen Dbuseko autobusetan. Bidaia gidariaren postuaren ondoan dagoen txartel makinan ordaintzean aktibatzen dira karga horiek. Orain arte, web orrian edo appean kargak 23:00ak baino lehen egin behar ziren hurrengo […]

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du igandean, otsailaren 28an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Horregatik, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.  

Dbus-ek bat egiten du Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du otsailaren 4an ospatuko den Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko. 

Dbusek bat egiten du San Sebastian egunarekin

Urtarrilaren 20an San Sebastian eguna ospatzen da. Aurten, COVID-19a dela-eta, ezingo ditugu ohiko danborradak ikusi hiriko kaletatik, baina urtarrilaren 20an, asteazkenez, gure eguna oso presente egon dadin, Donostiako hiriko autobus guztiek hiriaren bandera eramango dute egun osoan, kartel batean.  Dbusek San Sebastian egun zoriontsua opa nahi die donostiar guztiei. Gora Donostia!

Dbusek bere historiako flotaren berrikuntzarik handienari ekin dio

Dbusek bere flota progresiboki berritzeko zereginean jarraitzen du, 12 metroko 12 autobus hibrido gehituta. Autobusak 10 urterako 3.444.000€-ko mailegu jasangarri bati esker erosi dira, eta Kutxabanken proposamena izan da merkatutik jasotako eskaintzarik onena. Mailegua gaur sinatu da Donostiako udaletxean, eta ekitaldian parte hartu dute Ogasuneko eta Finantzetako Zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak, Dbuseko Zuzendari Gerente Igor Gonzalezek […]

Dbusen gautxori zerbitzuak bertan behera

COVID-19aren ondorioz, ez da gautxori zerbitzurik egongo besterik jakinarazi arte.

Kudeaketa energetikoaren ISO 50001 AENOR ziurtagiria eskuratu du Dbus-ek

Energiaren Kudeaketarako Sistemaren UNE-EN ISO 50001 araua ezarri du Dbusek, baliabide energetikoak modu efizientean erabiltzen utziko dion tresna bat edukitzeko eta horren bidez Konpainiaren energiaren kontsumoa eta igorpen kutsatzaileak murrizteko. AENORek ziurtatu du arau berri horren ezarpena, eta Dbusen jarduera guztietan erabiltzen den energiaren iraunkortasunarekiko eta efizientziarekiko konpromiso etengabearen adierazgarria da. Arau horren barruan sartzen […]

“Dbus eta Gabonak” haurren marrazki lehiaketaren 14. edizioko marrazki irabazleak

Dbusek “Dbus eta Gabonak” Gabonetako haurren marrazki ohiko lehiaketa antolatu du, 14. urtez jarraian. Edizio honetan 3 eta 12 urte bitarteko 1.405 haurrek parte hartu dute beren sormen lanekin. A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira: 1. Saria: Xabier Saiz, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi […]

Dbuseko geltoki berria 19, 31 eta B2 lineetan

Abenduaren 17ik aurrera, osteguna, Dbuseko 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera lineek geltoki berri bat edukiko dute, Lizarra geltokia. Aieterantz doazela, Larramendi kalean geldialdia egin ondoren, Lizarra kaletik jarraituko dute eta Aldapeta María Ikastetxearen aurrean geldialdia egingo dute, eta beren ibilbidea egiten jarraituko dute Aldapetatik.

Martxan dago Dbizi sistema berria

Gaur aurkeztu da Dbizi, Donostiako bizikletak alokatzeko sistema berria, jada martxan dagoena. Dbizik 46 geltoki ditu hiriko hainbat aldetan, eta 437 bizikleta, jada erabiltzeko prest. Aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Donostiako Alkate Eneko Goiak, Mugikortasuneko eta Garraioetako Zinegotzi Pilar Aranak, Dbuseko Zuzendari Gerente Igor Gonzalezek, Udaleko Mugikortasun Zuzendari Jone Argoitiak,  URBASEReko Kontseilari Delegatu José María […]

Jada irekita dago Dbizi sistema berrian izena emateko epea

Jada irekita dago Dbizin, Donostiako Bzikletak alotzeko sistema berrian, izena emateko epea. Izen ematea web orriaren bitartez (www.dbizi.eus) egin daiteke, eta banakako abonu arruntean deskontuak eskuratu daitezke baldin eta izen ematea 2021eko urtarrilaren 6a baino lehen egiten bada. Zehazki, lehengo sistemaren erabiltzaileek (2020ko ekainean sistema zaharrari baja eman zitzaionean abonatuak zirenak) %50eko deskontua izango dute banakako abonu […]

Dbusek bat egiten du Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin

Abenduaren 5a, larunbata, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbusek bat egiten du Euskaraldiarekin eta Euskararen Nazioarteko Egunarekin

Dbusek Euskaraldiaren alde dagoela adierazi nahi du, eta Euskaraldiari zabalkundea eman, zeinarekin herritarren hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera areagotu nahi den. Horregatik, bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, Dbuseko autobusek kanpainaren kartel bat eramango dute egun osoan.  

Dbus: IGO GARRAIO SEGURURA

Dbusek informazio kanpaina bat abian jarri du garraio publikoa sustatzeko garraiobide seguru eta iraunkor gisa, segurtasun eta higiene neurri guztiak betetzen duen garraiobidea baita; izan ere, COVID-19ari aurre egiteko moduaren AENOR ziurtagiriak hori bermatzen du.  Kanpaina azterketa zientifikoetan eta osasun publikoko adituen iritzian oinarritzen da, eta autobusean bidaiatzea seguru egiten duten arrazoi nagusiak biltzen ditu: […]

Dbuseko autobusetako aireztapena indartzea

Dbusek COVID-19ari aurre egiteko moduagatiko AENOR ziurtagiria dauka, zeinarekin bermatuta dago Konpainiak ematen duen zerbitzuan Dbsuek egoera berri honi aurre egiteko duen protokoloan bertan ezarritako protokolo eta neurriak betetzen direla. Ibilgailuetako aireztapena hobetzea da neurri horietako bat. Dbuseko autobusak etengabe aireztatuta daude zerbitzua ematen ari diren bitartean, geltokietan ate eta leiho guztiak irekiz eta ibilgailua […]

Dbusek bat egiten du HIES-aren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin. Horregatik, asteartean Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Dbizi bizikletak alokatzeko sistema berriaren gaineko informazio guztia zure eskura

Datozen asteetan, hiriko bizikleta alokatzeko sistema berria edukiko du Donostiak, Dbizi sistema, alegia. UTE BIZISSek (MOVUSek eta URBASERek eratutako ABEEa) kudeatuko du udal sistema, Dbusen eta Donostiako Udalaren bitartez. Sistema berriak aurrekoak baino sare zabalagoa dauka, 46 geltokirekin eta 437 bizikletarekin, eta bizikleta horietatik 120 elektrikoak dira, eta 317 mekanikoak. Geltoki guztiak mistoak dira, hau […]

Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna asteazkenean, azaroaren 25a, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, asteazkenean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko […]

Emakundek antolatu duen enpresetako berdintasunari buruzko jardunaldi batean parte hartu du Dbusek

BAI SAREAren Soldata Arrakalaren lantaldeak garatutako lan bati buruzko hitzaldi bat eman da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak enpresetako berdintasunaren alorreko aurrerapenei buruz antolatu duen jardunaldi batean, eta hitzaldi horretan parte hartu du Dbusek. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakundeen sarea da BAI SAREA, eta Emakundek sustatua da, lan eremuan berdintasuna sustatzeko eta bermatzeko. Soldata Arrakalaren lantaldean, […]

Dbusek bat egin du Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 17an, asteartean, Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Eguna izango da. Sindrome hori hainbat sintoma eta osasun arazo dakartzan asaldura genetikoa da.  Dbusek bat egin nahi du ASME Erakundeak (Smit-Magenis Sindromearen Espainiako Elkartea) antolatutako jarduerekin, gaixotasuna gehiago ezagutzeko asmoz, eta babesa eskaini nahi die egunero gaixotasun horri aurre egiteko borrokatzen diren pertsona guztiei. Horregatik, Donostiako hiri autobus […]

Dbusek bat egingo du Entzutearen Egunarekin

Igandean, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik.  Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irisgarritasuneko hobekuntza garrantzitsuak dituzten 12 autobus hibrido berri gehitu ditu Dbus-ek bere flotan

MAN markako 12 metroko 12 autobus hibrido berri gehitu ditu Dbusek bere flotan. Horietako sei martxan daude dagoeneko Donostiako autobus lineetan, eta beste sei prestatzen ari dira, datozen asteetan zerbitzuan jartzeko asmoz. MAN LION’S CITY (12 C) EURO 6d modeloko ibilgailu hibrido bat da, DGTren Eco etiketa daukana, Dbusen neurrira egin da, bere bidaiariek egun […]

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan, Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzua eta berdintasuna Kudeatzen duen esperientzia aurkeztu du Dbus-ek

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan, zeina eremu horretako jardunbide egokiak trukatzeko egiten baita, Dbusek enpresaren politikarako funtsezkoak diren bi arloren kudeaketan duen esperientzia aurkeztu du. Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzua eta Konpainiaren barruko Berdintasunaren Kudeaketa izan dira bi arlo horiek, eta arlo horietako esperientziak aurkezteko bi jardunaldi egin dira, bata Donostiako Udalak antolatuta eta bestea Emakundek eta […]

Dbusek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du urriaren 19an ospatzen den Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.  Horregatik, Donostiako hiri autobus guztiek lazo arrosa bat eramaten dute gaur, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Dbusek Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du

Urriaren 17a Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango dela eta, Dbusek bat egiten du egunarekin, eta kausa horrekiko sentsibilizazio eta zabalpenerako egingo diren jarduera guztien alde dagoela erakutsi nahi du.  Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek zero probreziaren kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

14. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

Osasun egoera dela-eta, aurten ezingo da Gabonetako haurren marrazki lehiaketako sari banaketarik egin. Laster iragarriko da zer marrazkik irabazi duten lehiaketa eta nola banatuko diren diplomak eta sariak. _____ “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago neska-mutilentzat. Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2020an lehiaketaren 14. edizioa izango […]

Dbusek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Urriaren 8an, osteguna, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

“Donostia iraunkor baten alde… mugitu Dbusen”

“Donostia iraunkor baten alde… mugitu Dbusen” lemapean, Dbusek autobusaren erabileraren gaineko sentsibilizazio eta sustapen kanpaina bat abiarazi du, Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, zeina irailaren 16tik 22ra ospatuko baita. Kanpainarekin asmoa da garraio publikoaren onurei lotutako ideiak zabaltzea eta mugikortasun ohitura iraunkorrak eta osasuntsuak sustatzeko Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak bultzatu duen programan parte hartzea.  Autobus […]

Dbusek bat egiten du Fibrosi Kistikoaren Munduko Egunarekin

Irailaren 8an, asteartean, Fibrosi Kistikoaren Munduko Eguna ospatuko da. Egun horretan, Euskal Herriko Fibrosi Kistikoaren Elkarteak (FQ Euskadi) jarduerak antolatuko ditu eta Dbusek bat egin nahi du jarduera horiekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbusek AENOR-en ziurtagiria eskuratu du COVID-19ari aurre egiteko moduagatik

Azken hilabeteetan, Dbusek etengabeko doikuntzak egin ditu COVID-19aren ondoriozko egoera berrira egokitzeko, protokolo berriak garatuz eta Konpainiako langileen eta erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko prebentzio neurri batzuk ezarriz. Zentzu horretan, Dbusek AENORen ziurtagiria eskuratu du, non AENORek egiaztatzen baitu Konpainiak egoera berri honi aurre egiteko Dbusek berak landu duen protokoloan ezartzen diren eta beharrezkoak diren […]

“5G Euskadi” proiektuaren barruan, Dbusek 5G konexioa probatuko du 17 eta 28 lineetan

Dbus “5G Euskadi” proiektuan parte hartzen ari da, zeinaren bidez 5G sare esperimental bat hedatuko baita Euskal Herriko hiru parke teknologikotan (Miramon, Zamudio eta Miñao) eta Abadiñoko herrian. Euskadiko lehen 5G proiektu pilotua da, eta bere helburua da Euskal Herriko enpresa eta zentro teknologiko nagusien berrikuntza eta eraldaketa industriala bultzatzea. Proiektuan 13 agente parte hartzen […]

Dbusen ordaintzeko modu lehenetsiak

Osasun arrazoiengatik, Dbuseko zerbitzuen erabiltzaileei eskatzen zaie bidai txartela ordaintzeko, ahal dela MUGI edo Lurraldebus txartelak –bere aldaera guztiak–, BAT eta BARIK txartelak edo turista txartelak edo EMV kontakturik gabeko banku txartelak erabiltzeko. EMV kontakturik gabeko banku txartelekin ordaintzeko, berriz, txartela bera edo txartelari lotutako aplikazio mugikorrak erabili ahal izango dira, eta transakzioagatik ez da […]

“Donostia” modelo berriko lehen autobus markesina instalatu du Dbusek

Dbusek, Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuarekin elkarlanean, proiektu pilotu bat abian jarriko du, datozen urteetan, markesinak berritzeko eta hiriko markesinen heren bat eguneratzeko egingo diren lanen barruan, Donostian instalatuko diren markesinen modelo berriko markesina bat instalatzeko. Donostia modeloa da, eta duela hilabete batzuk Promedios Taldearen PM TRANS EUROPE S.L.U. enpresari esleitu zitzaion lizitazioan aukeratu zen.  Markesina […]

Bizikletak alokatzeko Dbizi sistemaren kudeaketarako kontratua izenpetu dute Dbusek eta BIZISS ABEE-k

COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz aurreko zerbitzua eten ondoren eta sistema berri abian jartzeko lanetan eragin duen atzerapenaren ondoren, Dbusek eta BIZISS ABEEk (MOVUSek eta UEBASERek eratutako ABEE) hiriko bizikleten alokairurako Dbizi sistema berriaren kudeaketarako kontratua izenpetu dute.Sistema berria mistoa izango da, bizikleta mekanikoak eta elektrikoak edukiko baititu. Bizikleta horiek diseinu funtzional erakargarria eta esklusiboa edukiko […]

Dbus LGTBIQ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da

Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da. Hori dela eta, igandean, ekainaren 28an, Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.

“Dbus, zugatik egiten dugu lan”, garraio publikoa sustatzeko kanpaina

COVID-19aren ondoriozko egoeretara moldatuz joateko hainbat hilabetetan gogor lan egin ondoren, Dbusek garraio publikoa sustatzeko kanpaina bat abiarazi du etapa berri honetan, Donostian autobusez mugitzen diren pertsona guztiei kalitateko zerbitzua eman ahal izateko, eta are gehiago egoera berri honetan, Konpainiaren barruan egiten den lana erakutsita eta balioetsita: “Dbus, zugatik egiten dugu lan”.  Kanpainak erabiltzaileen konfiantza […]

Dbusek bat egiten du Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Egunarekin

Ekainaren 23an, asteartean, Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Dravet Sindromea edo Haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Zorrotza 4 eta 12 hilabeteko haurrengan agertzen da lehen aldiz, eta konbultsio kloniko edo toniko-kloniko orokor edo aldebakarrekin lotua dago. Orokorrean iraupen luzekoak dira konbultsioak, sukarrarekin edo gabe. Azken ikerketen arabera, gaixotasun honek 20.000 jaiotzetik 1i eragiten […]

Dbusek memoria aurkeztu du eta 2019aren balantzea egin du

Dbusek 2019ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria aurkeztu du Administrazio Kontseiluan.   Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zabala da dokumentua. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotura duten alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak […]

Solaris High Energy+ bateriak dituen solaris etxearen autobus %100 elektrikoa probatuko du Dbusek

Hiru astean, Dbusek Solaris High Energy+ bateriak dituen Solaris etxearen lehen autobus %100 elektrikoa probatuko du Donostian. Solaris Urbino 12 electric modeloa da, 12 metrokoa eta igorpen kutsatzailerik eta igorpen akustikorik gabekoa. Modelo honen 1.000 unitate baino gehiago daude jada zirkulazioan, Europako 18 herrialdetako 75 hiri baino gehiagotan, eta 35 milioi km baino gehiago ibili […]

Dbus-ek autobus artikulatu berriak jarri ditu zerbitzuan, haur aulkietarako eta gurpildun aulkietarako hiru lekurekin

Dbusek 18 metroko lau autobus artikulatu berri jarri ditu zerbitzuan. MAN etxearen Lion´s City G Euro 6 modeloko autobus artikulatuak dira, eta duela gutxi iritsi dira Kotxetegien instalazioetara. Azken asteetan egokituz joan dira, zerbitzua ematen hasi ahal izateko. COVID-19a dela eta, autobusen leku kopuru maximoa aldatu da eta autobus artikulatu berriak zerbitzuan jartzen direnean egungo […]

Objektu galduen entrega Dbusen – COVID-19

COVID-19a dela eta, Dbuseko autobusetako objektu galduen kudeaketa aldatu da. Hurrengo abisura arte, objektu galduak Udaltzaingoan erregistratuko eta entregatuko dira (943 48 13 00), Udaltzaingoa izango baita objektu galduak kudeatzeaz eta erabiltzaileei entregatzeaz arduratuko dena. Dbusen Erabiltzaileen Arretarako bulegoa, Kotxetegietan dagoena (Fernando Sasiain, 7), jendearentzat itxita dago, baina telefonoz (943 000 200) eta posta elektroniko […]

Uruguaiko ordezkaritza baten bisita eduki du Dbusek

Egun hauetan gure lurraldean egiten ari den Go Mobility azokaren barruan, Dbusek Uruguaiko ordezkaritza baten bisita eduki du, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eta Ficobak elkarlanean antolatuta. Ordezkaritzako kideek Kotxetegietako instalazioak ikusi  ahal izan dituzte, bai eta Donostiako autobusen flotan ezarritako azken aurrerapen teknologikoak eta autobus elektrikoak zehaztasunez ezagutu ere. Montevideon hiriko garraio zerbitzua eskaintzen duen CUTCSA […]

Dbusek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Igandean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarriko du Donostiako autobusetan.  Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik eta eremu soziolaboralean […]

Dbusek bat egiten du Linfedemaren nazioarteko egunarekin

Bihar, ostirala, martxoak 6, Linfedemaren Nazioarteko Eguna izango da. AGADELPRISEk (Lehen eta bigarren mailako Linfedema eta Lipedema jasaten dutenen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei  babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela […]

“Ondo bidaiatu” kanpaina abiarazi du Dbus-ek, garraio publikoaren erabilera egokia bultzatzeko

Dbusek kanpaina bat abiarazi du, “Ondo bidaiatu” lelopean, autobus barruan batzuetan gertatzen diren bost kasuren inguruan, erabiltzaile guztiek bidaia atseginago egin dezaten bost gomendio emanda. Kanpainak autobus zerbitzuen gainerako erabiltzaileak errespetatzeak duen garrantzia azpimarratu nahi du, portaera zuzenak nabarmenduta portaera lotsagabeen eta batere zibiko ez direnen aldean.  Beste kanpaina batzuetan jada bildu diren arren autobusetan […]

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du bihar, otsailaren 29an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Horregatik, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.  

Euskotrenen ordezkaritza baten bisita eduki du Dbusek

Euskotrenen autobus zerbitzuaren ordezkaritza baten bisita hartu du Dbusek bere instalazioetan. Eusko Jaurlaritzaren errepideko garraio zerbitzuaren ordezkaritzaren bisita izan da. Euskotrenen ordezkariek kotxetegietako instalazioak ikusi ahal izan dituzte, eta Donostiako autobusen flotan ezarritako azken aurrerapen teknologikoak eta flotako autobus elektrikoak zehaztasunez ezagutu.  Bisitan, autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzen erabiltzen diren giza baliabideak eta baliabide teknikoak […]

Dbusek kanpaina bat abiarazi du emakumeak gidarien deialdi berrira aurkeztera animatzeko

Gidarien lan poltsa berri bat sortzeko deialdi berri bat abian jarri dela-eta, Dbusek informazio kanpaina bat sortu du Donostian autobus gidari izan nahi duten emakumeei zuzenduta.  “Inork ez zaitzala frenatu”, “Emakumea zara? Primeran” eta “Zurekin abiatu nahi dugu” leloak erabiliz, Dbusek emakumeak animatu nahi ditu prozesu horretara aurkeztera. Konpainiako emakume gidariak izango dira kanpainaren protagonistak, […]

Dbus, Realarekin bat eginda

Ostegun honetan, C.D. Mirandeseren aurka Anoetan jokatuko den Errege Kopako partidaren finalerdia dela-eta, Dbusek Realari babesa erakutsi nahi dio, Anoetara futbol zerbitzua egiten duten autobusetan talde donostiarraren bandera eramanda. Horrela, hiriari kolorea eman ez ezik, herritarrak animatu nahi dira Anoetara autobusean joan daitezen.  1993an Anoetako estadioa inauguratu zen eta, harrez geroztik, partida dagoen egun guztietan […]

Hobekuntzak Dbus-eko B3, B6 eta B10 gautxori lineetan

Otsailaren 14tik aurrera, ostirala, Dbusek hobekuntzak egingo ditu B3-Egia-Intxaurrondo, B6-Altza eta B10-Zubiarre-Bidebieta-Buenavista lineetan, bai eta 9-Egia-Intxaurrondo eta 14-Bidebieta lineen gautxorien aurreko zerbitzuetan ere, gaueko zerbitzuak hiriko alde gehiagotan emateko asmoarekin. B3-EGIA-INTXAURRONDO  Gaueko linea honek Erdialdea, Egia, Intxaurrondo eta Gros elkartzen ditu, eta ibilbide luzeago egingo du Intxaurrondon, Zarategi aldean eta Pilarreko aldapan zerbitzua emateko. Linearen […]

Dbus-ek gero eta bidaia gehiago dauka eta 2019an errekor absolutua erregistratu du Donostian

2019an Dbusek 29.583.538 bidaia erregistratu ditu, eta aurreko urtean, berriz, 29.168.773 erregistratu zituen. Horrek esan nahi du asko handitu dela urteko bidai kopurua (414.765 bidaia gehiago), Konpainiak bere 133 urteko historian eduki duen bidaien errekor absolutua hautsita. Hau da garraio publikoaren erabileraren rankinga Donostian:                     Era […]

Datorren udan bost gautxori linea berri jarriko ditu zerbitzuan Dbusek

Dbusen Administrazio Kontseiluak gaur, otsailak 6, egindako bileran bost gautxori linea berriren sorrera aurkeztu du,  oraindik gaueko linearik ez duten hiriko guneei zerbitzua emateko. Linea berriak udan jarriko dira martxan.  Gaur egun Dbusek bederatzi Gautxori linea ditu eta horiek ostiraletan, larunbatetan eta jaiegun bezperetan ematen dute zerbitzua urte osoan zehar. Salbuespena da B7-Igeldo linea, udan […]

Dbus-ek bat egiten du Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du otsailaren 4an ospatuko den Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute,  gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko. 

Dbus-eko autobusen erabilera handia San Sebastian egunean, 124.000 bidaiarekin

Urtarrilaren 19an eta 20an, San Sebastian eguna dela eta, erabiltzaile asko erregistratu dira Dbuseko autobusetan. Urtarrilaren 19tik urtarrilaren 20ra bitartean,  hau da, igandetik astelehenera bitartean, 124.355 bidaia zenbatu dira guztira (behin-behineko datua). 2014. urtearekin alderatuta, orduan ere urtarrilaren 19a eta 20a igandea eta astelehena izan baitziren, 13.967 bidaia gehiago erregistratu dira, hau da, %12 bidaia […]

Dbuseko autobusen erabilera handia San Tomas egunean

Pasa den abenduaren 21ean, larunbatean, 2019ko San Tomas eguna ospatu zen, eta egun horretan Dbuseko autobusen erabilera handia erregistratu da. 112.648 bidaia zenbatu dira, kopuruak behin-behinekoak badira ere.   Emaitza horiek kontuan izanda, bidaiarik gehien eduki duen larunbata da Dbusen historian, hiri zerbitzuak Donostian soilik ematen dituenetik. Kopuru horiek 2013an erregistratutakoak gainditzen dituzte; orduan ere San […]

Dbusek berriro hurbildu dizkie Gabonak adineko pertsonei “Argibusa” jarduerarekin

Bigarren urtez jarraian, Dbusek “Argibusa” jarduera antolatu du, Konpainiaren autobus bat erabiliz adineko pertsonei Donostiako Gabon giroa eta dekorazioa hurbiltzeko.  Oraingo honetan, Zorroaga Fundazioarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta zentro horretan bizi diren adineko 24 pertsonak aukera izan dute gaur, abenduak 19, autobusean irteera bat egiteko eta hirian dagoen gabon giroa ikusteko. Hiria lagunkoia izaten […]

Dbus, “Mugikortasuna genero ikuspegitik” izeneko jardunaldiko partaide

Gaur, “Mugikortasuna genero ikuspegitik” izeneko jardunaldia egin da Bilbon, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzako Zuzendaritzak antolatuta, eta Dbusek bertan parte hartu du.  Jardunaldian, garraioaren sektoreko emakumeen ikuspegi profesionaletik zein emakumeen mugikortasunaren beraren ikuspegitik landu da gaia, kontu hauei helduta: emakume gidarien presentzia garraio publikoan; sektoreko berdintasun politikak; autobus lineetako eskaripeko geldialdiak edo […]

Dbusek autobus linea guztietara hedatu du banku txartelaz ordaintzeko aukera

Dbusek jada inplementatu du Donostiako autobus linea guztietan bidaiak banku txartelaz ordaintzeko aukera. Sistema 2017ko abuztuan jarri zen abian Dbusen 16-Igeldo eta 45-Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete lineetan, proiektu pilotu gisa, eta orain, berriz, Konpainiaren linea guztietara hedatu da. Ekimen hori E-MOBASK europar proiektuaren baitakoa da eta Kutxabankekin batera gauzatu da, enpresa hori izan baitzen horrelako eragiketak burutzeko […]

“Dbus eta Gabonak”, 13. haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa

Hamahirugarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en parte-hartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 3 eta 12 urte arteko 1.407 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira. Gaur, 2019ko abenduaren 14an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu da. A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) […]

Dbusek enpresetako soldata arrakala aztertzeko estrategia aurkeztu du BAI SAREA-ren 3. batzarrean

BAI SAREA-k, lan eremuan berdintasuna bultzatzeko eta bermatzeko asmoz Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak bultzatuta eratu den Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Erakunde Laguntzaileen sareak, hirugarren batzarra egin du, eta Dbusek bertan parte hartu du.  Jardunaldi honetan, Dbuseko Pertsonen eta Giza Baliabideen arduradun Nerea Diezek lan merkatuko ordainsari arrakalaren azterketarako BAI SAREAn sortutako lantaldeak egindako lana aurkeztu […]

Noizbehinkako bidai txartelaren aldaketa Dbusen

Abenduaren 10etik aurrera, asteartea, Dbuseko noizbehinkako bidai txartela aldatzea aurreikusten da. Hauek dira aplikatuko diren prezio berriak: Noizbehinkako txartela: 1,80 € Gaueko txartela: 2,10 € Joan den apirilaren 1ean MUGI eta LURRALDEBUS garraio txartelei aplikatzen zaizkien prezioak aldatu ziren: Hil bereko 1-20 bidaiak: 0,95 € Hil bereko 21-50 bidaiak: 0,77 € Hil bereko 51. bidaiatik […]

Azaroan, Dbusek bere historiako batez besteko erabilerarik handiena erregistratu du lanegunetan

Pasa den hilean, 2019ko azaroan, Dbuseko autobusen erabilerak igoera handia eduki du lanegunetan, egunean batez beste 97.730 bidaia egin baitute, bere historiako bidai kopururik handiena izanik. Guztira, 2.486.844 bidaia zenbatu dira azaroan.   Zehazki, Dbuseko hiru lerro nagusiek –5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak–9.984, 11.427 eta 13.153 bidaia egin dituzte batez beste lanegunetan, hurrenez hurren.  Oso […]

Dbus-ek bat egiten du Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin

Abenduaren 5a, osteguna, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak.  Horregatik, ostegunean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Datozen lau urteetan Dbus-en 12 metroko autobusen %90 hibrido-elektrikoak izango dira

Dbusek MAN TRUCK & BUS IBERIA, SAUri esleitu dio 12 metroko hamabi autobus hibridoren erosketa, datozen hiletan Donostiako autobus lineetan zerbitzuan jartzeko. Datozen lau urteetan ezaugarri horiek dituzten 39 autobus -gehienez ere- eskuratzeko aukera emango duen eta horrekin zerbitzuan hobekuntzak egitea ahalbidetuko duen kontratu baten barruan sartzen da erosketa hau. MAN Lions City 12C Efficienthybrid autobusa da […]

Dbus eta Deustoko ikasleak elkarlanean autobus barruko giza harremanak hobetzeko estrategiak lantzen

Dbus eta Deusto Business Schoolen Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterra (MUMA) egiten ari diren ikasleak elkarrekin aritu dira marketin erlazionaleko estrategiak lantzen, Donostiako autobus zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen esperientzia hobetu ahal izateko asmoz. Lana pasa den irailean hasi zen, Masterreko irakasle Alazne Mujika Alberdiren ekimenez, eta azken hilabete hauetan masterreko ikasleek egoeraren diagnostiko bat egin dute, […]

Dbus-ek bat egiten du HIESA-aren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin. Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna astelehenean, azaroaren 25a, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, astelehenean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko […]

Dbusek bat egingo du Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 17an, igandean, Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Eguna izango da. Sindrome hori hainbat sintoma eta osasun arazo dakartzan asaldura genetikoa da.  Dbusek bat egin nahi du ASME Erakundeak (Smit-Magenis Sindromearen Espainiako Elkartea) antolatutako jarduerekin, gaixotasuna gehiago ezagutzeko asmoz, eta babesa eskaini nahi die egunero gaixotasun horri aurre egiteko borrokatzen diren pertsona guztiei. Horregatik, Donostiako hiri autobus […]

Dbusek bat egingo du Bide Indarkeriaren Biktimak Gogoratzeko Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du Bide Indarkeriaren Biktimak Gogoratzeko azaroaren 17an, igandean, ospatuko den Munduko Egunarekin. Horregatik, larunbatean Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Dbus-ek bat egingo du Entzutearen Egunarekin

Bihar, ostirala, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik.  Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdetik etorritakoen bisita hartu du Dbus-ek bere instalazioetan

E-MOBASK mugaz gaindiko proiektu europarraren baitan, Dbuseko teknikariak eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko teknikariak Kotxetegien instalazioetan elkartu dira mugikortasuneko esperientziak partekatzeko eta erronka komunak aztertzeko. Bisita horretan, Dbusek azken 15 urteetan enpresak egin dituen aurrerapenen berri eman die. Besteak beste, zerbitzuan egindako hobekuntzak, ezarri diren teknologiak, lortu diren emaitzak eta jaso diren aitortzak jakinarazi dizkie, eta […]

Dbus-ek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du urriaren 19an ospatuko den Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.  Horregatik, larunbatean Donostiako hiri autobus guztiek lazo arrosa  bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Dbusek bere garapen estrategia aurkeztu du mugikortasun iraunkorrari buruzko jardunaldi batean

 “Garraio publikoko sistema arrakastatsu baten gakoak” izenburuarekin, Dbusek Donostiako hiri garraioan inplementatutako soluziorik berritzaileenak eta horri lotuta eduki duen esperientzia ezagutarazi ditu, Titsa operadoreak (Tenerifeko Hiri arteko Garraioak) egun hauetan Tenerifen antolatu duen mugikortasun iraunkorraren gaineko jardunaldian. Beste hiri batzuetako operadoreak, esaterako, Gasteizkoa, Valentziakoa edo Las Palmasekoa ondoan zituela, Dbuseko Zuzendari Gerente Igor Gonzalezek Dbusen […]

Haurrentzako XIII. marrazki lehiaketa “Dbus eta Gabonak”

Dbusek eta San Martin Azokak 2019ko “Dbus eta Gabonak” haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa hamahirugarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean.  Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio […]

Dbusek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Urriaren 10ean, osteguna, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin. Horregatik, ostegunean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbusek bat egiten du Erretinosi Pigmentarioaren Egunarekin

Irailaren 29an, igandea, Erretinosi Pigmentarioaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei  babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du. Horregatik, igande honetan Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbus, Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Jardunaldietan partaide

CAPBren mugaz gaindiko Lankidetza Estrategiaren lanketaren esparruan, pasa den ostiralean, irailak 20, Dbuseko zuzendariordeak, Javier Vallejok,  “Lurralde Irisgarritasunak eta Mugikortasunak” izeneko jardunaldietan parte hartu zuen, Baionan, eta bertan E-MOBASK proiektu europarra aurkeztu zuen.  E-MOBASK proiektuak garraio publikoa hobetzea bilatzen du, mugaz gaindiko eremuan garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta bultzatzeko, garraioa errazagoa, erakargarriagoa eta iraunkorragoa izan […]

Ikastetxeetan sensibilizazio jarduerak Europako Mugikortasun Astearen barnean

Europako Mugikortasunaren Astea dela eta aurten antolatu diren jardueren barruan, Dbusek ikasleei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina bat antolatu du, garraio publikoak ibilgailu pribatuaren aldean dituen onurei buruzko ideiak transmititzeko. Ekimena Mahi-Mahi by Askora proiektuaren barnean garatu da, jangela garaian haurren esperientzian oinarritzen dena hain zuzen ere.   Jarduera irailaren  20an egin da Jesuitak ikastetxean, non lehen hezkuntzako […]

“Jar zaitez nire lekuan” jarduerak zailtasun sentsorialak esperimentatzeko aukera emango digu enpatia bultzatzeko

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, irailaren 17an eta 18an Dbusek eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak “Jar zaitez nire lekuan” izeneko jarduera antolatu du hainbat erakunderekin elkarlanean.  Bi egun horietan, 10:00etatik 13:00etara Dbuseko autobus bat jarriko da Alderdi Ederren, bertara hurbiltzen direnek zailtasun sentsorial batzuk esperimentatzeko hainbat jardueratan parte hartu ahal dezaten, erabiltzaileen arteko enpatia […]

2019ko Zinemaldia (Nazioarteko Zinema Jaialdia) Dbus autobus zerbitzua

2019ko ZINEMALDIA dela eta, Dbus-ek autobusen zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 20tik, ostirala, irailaren 28ra, larunbata. Zerbitzuak ikusi (pdf-a)

[ITXITA] Lan eskaintza: Ordutegiak planifikatzeko arduraduna

Linea bakoitzeko zerbitzuak estaltzeko beharreko ibilgailuak planifikatu eta esleitzeaz arduraluko da, hori guztia gidarien plangintzarekin koordinatuta. Bestalde, planifikazioa optimizatzeko denborak hartuko ditu, ibilbideak diseinatzen lagunduko du eta informazioa ustiatzen lagunduko du. Eskatzen diren ezaugarri nagusiak: Unibertsitate prestakuntza teknikoa, nahiago ingeniaritza alorrekoa, ardura egiaztatua plangintza eta kudeaketa sistemetan eta informatika jakitea (ERP eta Kudeaketa Sistemak). Antolakuntza […]

“Dbus, 133 urtez Donostian” erakusketa

Irailaren 16tik 22ra bitartean Europako Mugikortasun Astea ospatuko da, eta hori dela-eta Dbusek erakusketa bat antolatu du Konpainiaren historiaz eta 1886an sortu zenetik eduki duen bilakaeraz. “Dbus, 133 urtez Donostian” izena du erakusketak, eta gaur inauguratu da Aiete Kultur Etxean. Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak eta Dbuseko zuzendari gerente Igor Gonzalezek hartu dute parte […]

Dbus-ek hainbat jarduera antolatu ditu Europako Mugikortasun Astearen barruan

Irailaren 16tik 22ra Europako Mugikortasunaren Astea ospatuko da, eta hori dela-eta Dbusek hainbat jarduera antolatu ditu hiriko autobus garraioaren zerbitzua ezagutarazteko eta bere erabilera bultzatzeko, Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuak bultzatutako programaren barruan.   1) “Dbus, 133 urtez Donostian” erakusketa: 1886an sortu zenetik gaur arte Dbusek eduki duen historia eta bilakaera jasotzen ditu. Dbus, Donostiako Tranbia […]

Dbus-ek bat egiten du Fibrosi Kistikoaren Munduko Egunarekin

Irailaren 8an, igandean, Fibrosi Kistikoaren Munduko Eguna ospatuko da. Egun horretan, Euskal Herriko Fibrosi Kistikoaren Elkarteak (FQ Euskadi) jarduerak antolatuko ditu eta Dbusek bat egin nahi du jarduera horiekin. Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Mikrobus zerbitzua Pasealeku Berria eta Urgull Mendira iraileko asteburuetan

Irailean Dbusek Urgull Mendira 39-URGULL linearekin ematen duen  mikrobus zerbitzua larunbatetan eta igandetan izango da. Zerbitzuak 30 minuturo izango dira goizeko 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik eta 20:00etara. Urgulleruntz irteerak SALAMANCA PASEALEKUTIK izango dira, ondorengo orduetan:            11:00 – 11:30 – 12:00 – 12:30 – 13:00 –  13:30 –  17:00 -17:30 […]

Dbuseko autobusen erabilera masiboa Aste Nagusian, 761.824 bidaia egin dira

2019ko Aste Nagusian autobusaren erabilera masiboa izan da hirian. Momentuz astea guztian zehar, abuztuaren 10etik, larunbata, abuztuaren 17ra, larunbata, 761.824 bidaiari izan ditu Dbusek. Alegia, %0,56ko hazkundea 2018an erregistratutako 757.582 bidaien aldean. Zifra hauekin, oraindik probisionalak, Dbuseko autobusak berriro ere garraiobide publiko erabilienak izan dira Donostiako jaietan. 2019ko Aste Nagusian erabilera gehieneko egunak hauek izan […]

Exterion Media enpresari esleitu dio Dbusek Donostiako autobusetako publizitatearen kudeaketa

Duela hilabete batzuk argitaratu zen Donostiako autobusetako publizitatea ustiatzeko lehiaketa publikoa, eta orain Dbusek Exterion Media enpresari esleitu dio lizitazioa. Kontratuak 3 urteko iraupena edukiko du, baina urte batez luzatu ahal izango da bi aldiz. Kontratuaren barruan, berriz, lan hauek sartzen dira: Dbuseko flotako autobusetako publizitate materialaren kudeaketa komertziala, ekoizpena eta inprimaketa, eta jartzeko eta […]

Dbusen autobusen erabilerak gora egin du 2019ko lehen seihilekoan

Dbusen autobusetan zenbatutako bidai kopuruak goraka jarraitzen du. 2019ko ekainaren 30ean urteko 29 milioiko bidai kopurua gainditu da berriro, izan ere, azken 12 hilabeteetan 29.311.304 bidaia erregistratu dira. Kopuru hori errekor historikoa da, Donostian autobusek historian izan duten erabilerarik handiena izan baita.   Aurretik, 2011ko ekainean lortu zen kopuru historiko bat; orduan, 29.297.317 bidaia erregistratu […]

Dbusek 18 metroko hamar autobus artikulatu berri sartuko ditu bere flotan

Datozen egunetan, Dbus lizitazio prozesu bati ekingo dio 2020-2022 aldian 18 metroko 10 autobus artikulatu erosteko. Ibilgailuen erosketa horren esleipena 2020ko lehen seihilekoan egin ahal izatea espero da, 2020ko bigarren seihilekoan 3 autobus jasotzeko, 2021ean 4 autobus, eta 2022an 3. Lizitazioz erosten diren 18 metroko autobus artikulatu berriek Dbuseko flotaren ezaugarri guztiak beteko dituzte. Horrek […]

Dbusek 17-Gros-Amara-Miramon linea elektrifikatuko du

Donostiako hainbat lineatan egindako elektromugikortasuneko proiektuen ostean, Dbusek erabaki du BEI (Bus Elektriko Adimenduna) sistema inplementatzea 17-Gros-Amara-Miramon linean.  Linea horrek Erdigunea eta Gros autobus geltokiarekin eta Renfeko geltokiarekin lotzen ditu, baita Amararekin, Donostiako Ospitaleen gunearekin eta Miramongo parke teknologikoarekin ere.   Linea horren elektrifikazio osoa Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak sinatuko duten […]

Aldaketak 26, 31, 41 eta B4 lineetan Txomin Eneako lanak direla-eta

Txomin Eneako eta Aintzieta pasealekuko obrak direla eta, astelehenetik aurrera, uztailak 15, 15:00etatik aurrera gutxi gora-behera, aldaketak egitea aurreikusita dago Dbuseko autobus linea hauetan: 26–Amara-Martutene; 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza; 41-Gros-Egia-Martutene; eta B4-Amara-Erriberak-Martutene. Fase honetan, ibilgailuentzat itxita egongo da Aintzieta pasealekuaren zati bat, eta zati horretan dauden geltokiak, beraz, Felisa Martin Bravo Hiribidera eramango dira, auzo berriaren barruan. Hauek […]

Donostiako autobus markesinak berritzeko lanak esleitu ditu Dbusek

Orain dela hilabete batzuk hiriko markesinen kudeatze integralerako lehiaketa publikoa argitaratu zen eta orain, berriz, Dbusek Promedios Taldeko PM TRANS EUROPE S. L. U. enpresari esleitu dio lizitazioa. Kontratuak 15 urteko iraupena izango du, eta bere barruan sartzen dira hiriko garraio sareko geltokien instalazioa, birkokapena eta mantentze lanak, eta, horiez gain, publizitatearen ustiapena ere bai. […]

Dbus LGTBQ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren nazioarteko egunera batzen da

Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da. Hori dela eta, bihar, ostiralean, ekainaren 28an, Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.

Dbus-ek bat egiten du Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Egunarekin

Ekainaren 23an, igandean, Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Dravet Sindromea edo Haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Zorrotza 4 eta 12 hilabeteko haurrengan agertzen da lehen aldiz, eta konbultsio kloniko edo toniko-kloniko orokor edo aldebakarrekin lotua dago. Orokorrean iraupen luzekoak dira konbultsioak, sukarrarekin edo gabe. Azken ikerketen arabera, gaixotasun honek 20.000 jaiotzetik 1i eragiten […]

Ekainaren 23tik aurrera Dbus-ek zerbitzu gehiago emango ditu udan

Ekainaren 23an, igandean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, larunbata, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako. Era berean, udako hilabete horietarako, Dbusek “Elkartzen duten lineak” izeneko kanpaina abian jarriko du, garraio publikoa sustatzeko, egunetik egunera ehuntzen diren eta Dbuseko autobus lineekin elkartzen gaituzten […]

Mikrobus zerbitzua Pasealeku Berria eta Urgull mendira ekainean

Ekainaren 1etik aurrera, larunbata, Dbusek mikrobus zerbitzua emango du Urgull Mendian, 39-URGULL linearekin. Ekainaren 22ra arte, zerbitzuak larunbatetan eta igandeetan emango dira, baina ekainaren 23an zerbitzuak egunero ematen hasiko dira. Zerbitzuak 30 minuturo izango dira goizeko 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik eta 20:00etara. -Urgull alderantz irteerak SALAMANCA PASEALEKUTIK izango dira, ondorengo orduetan: 11:00 – 11:30 […]

Ekainaren 1etik aurrera zerbitzu gehiago Igeldoko linean

Ekainaren 1etik aurrera, Dbusen 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko. Iaz egin zen bezala, 16-Igeldo linea ekainaren 1ean, larunbata, hasiko da zerbitzu gehiago ematen eta irailaren 30ean, astelehena, bukatuko, egun bi horiek barruan sartuta.  10:05etik 21:05era handituko da zerbitzuaren maiztasuna, denbora tarte horretan 20 minutukoa izango […]

Dbus-en geltoki berria 36-San Roke linean

Dbusen zerbitzua hobetzeko, gaurtik aurrera, maiatzaren 22a, asteazkena, 36-San Roke-Aldakonea lineak geltoki berri bat edukiko du Aieten: Isturin.  Geltoki berria Konkorrenea alderantz kokatuta egongo da, Donostizahar eta Melodi-Puo Baroja geltokien artean, Isturin kaleko 55 zenbakian gutxi gorabehera (planoa ikusi). 

Dbusek bat egiten du Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Egunarekin

Igandean, maiatzaren 19an, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Eguna da eta Dbusek bat egiten du egun horrekin, bai eta eguna ospatzeko Crohn eta Kolitis Ultzeraduna duten gaixotasunen Gipuzkoako Elkarteak antolatu dituen jarduerekin ere. Horregatik, bihar, ostirala, maiatzaren 17a, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun horiek dituzten pertsonek egunero bizi dituzten […]

Dbusek sistema bat probatuko du geltokietako zerbitzua erabiltzaileen eskariaren arabera egokitzeko

Autobus geltokietan zain dagoen pertsona kopurua abiapuntu hartuta zerbitzua erabiltzaileen benetako eskaerara egokitzea ahalbidetuko dion sistema berritzaile bat inplementatu du Dbusek. Sistemak aukera ematen du denbora errealean kalkulatzeko zenbat pertsona dauden autobusaren zain geltokian, datu horrekin jakiteko noiz indartu behar den zerbitzua autobus gehiagorekin, eta, horretarako, ikusmen artifizialeko sentsoreak erabiltzen ditu. ATUCek (Hiri Garraio Kolektiboen […]

Eguzki energiaz elikatzen diren bi informazio panel berri instalatu ditu Dbusek

Eguzki energiaz elikatzen diren bi informazio panel berri instalatu ditu Dbusek autobus geltokietan. Donostian teknologia honekin funtzionatzen duten lehen bi panel elektronikoak dira. Panel horiek autobusen geltokietako iritsiera orduak ematen dituzte, bai eta erabiltzaileentzat interesgarriak diren beste abisu batzuk ere. Hirian instalatuta dauden gainerako panelen aldean, panel berriek elikatze sistema alternatibo eta berriztagarria erabiltzen dute, […]

Algaraklown elkarteak hainbat jarduera egingo ditu Dbusen barreak duen indar terapeutikoa bistaratzeko

Datorren maiatzaren 13an Haur Ospitaleratuen Eguna izango da, eta hori dela-eta Algaraklown pailazo elkarteko kideen sudur gorriek Dbuseko autobusak beteko dituzte jendeari irribarreak ateratzeko eta Donostia Ospitalean, batez ere, baina adineko pertsonen egoitzetan ere ematen duten laguntza terapeutikoa bistaratzeko. Algaraklown elkartea hamabi pailazok osatuta dago, eta astero Donostia Ospitaleko Ama-Haurren Sailean ospitaleratuta dauden haurrak bisitatzen […]

Egindako azken hobekuntzen ondoren, hazkunde handia erregistratu da Dbus-eko 35 linearen bidai kopuruan

Pasa den apirilaren 1ean Dbusek hainbat hobekuntza jarri zituen martxan autobus linea batzuetan. 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak linea da horietako bat. Linearen maiztasuna bikoiztu egin da lanegunetan Antiguo-Aiete-Ospitaleak loturan, eta, gainera, beste ibilbide gehigarri bat dauka, Errotaburu eta Matia Zentroa Antiguorekin, Aieterekin, Miramonekin eta Ospitaleekin lotzeko. Lehen hilabete honetan, balorazioa oso positiboa izan da, lanegunetako erabiltzaile kopuruak gutxi […]

Dbus-ek bat egiten du Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Apirilaren 25ean Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Dbusek adierazi nahi du egunarekin bat egiten duela, AVAIM elkarteak (Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea) antolatu dituen jardueretan lagunduz. Horregatik, bihar, osteguna, Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial […]

Dbusek 12 metroko bederatzi autobus berri edukiko ditu bere flotan

Datozen egunetan, Dbusek 12 metroko bederatzi autobus erosteko lizitazio prozesuari ekingo dio. Autobusak 2019an erosiko dira, eta 2020an jarriko dira zerbitzuan. Espero da ibilgailuen erosketa honen esleipena datozen hilabeteetan egin ahal izatea, eta datozen lau urteetan ezaugarri horiek dituzten beste 30 autobus gehiago ere erosi ahal izatea. Lizitatuko diren autobus berriek Dbuseko flotaren ezaugarri guztiak […]

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, astelehenean Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Hasi da eskaripeko geldialdien sistema Dbus-eko Gautxori linea guztietan

Ostiral honetatik aurrera, apirilak 5, Dbuseko gautxori linea guztietan eskatu ahal izango da eskaripeko geldialdien sistema. Sistemari esker, linea horien zati jakin batzuetan eskatu ahal izango da ibilbidearen geltoki ofizialen artean gelditzeko.  Bakarrik emakumeek eta 18 urte baino gutxiagoko pertsonek eskatu ahal izango dituzte zerbitzu horiek, eta bakarrik ostiraletan, larunbatetan, jai bezperetan eta ekitaldi jakin […]

Bukatu dira Vectiaren autobus hibrido-elektrikoaren lehen probak Dbus-en

Datozen egunetan aurreikusita dago CAF taldeko Vectia enpresak fabrikatutako autobus hibrido-elektrikoa probatzeko Dbusen egiten ari den proiektu pilotua bukatzea. Ibilgailua irailaz geroztik egon da martxan Dbuseko linea hauetan: 9-Egia-Intxaurrondo, 13-Altza eta 14-Bidebieta,  Altza, Bidebieta, Gros, Egia eta Intxaurrondo auzoetan zerbitzua ematen. Proba pilotua oso positiboa izan da eta orain bai Dbus bai Vectia elkarrekin ari […]

Dbus-ek memoria aurkeztu du eta 2018aren balantzea egin du

Dbusek 2018ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria aurkeztu du Administrazio Kontseiluan. Memoria jada eskuragarri dago webgunean. Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zabala da dokumentua.  Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotura duten alderdiak, egindako […]

Dbus-ek aztarna ekologikoari buruzko mahai inguru batean parte hartu du, Eskolako Agenda 21aren barruan

Gaur, Dbusek aztarna ekologiko eta ingurumenaren gaineko mahai inguru batean parte hartu du, Donostiako Udalaren Osoko Bilkurako Aretoan, Cristina Enea Fundazioak antolatuta. Jarduera Eskolako Agenda 21 ekimenaren barrukoetako bat da, izan ere, ikasturte honetan egungo bizimoduak ingurunean dituen ondorioen azterketan zentratuta egongo baita ekimena. Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten Donostiako hainbat ikastetxetako 16 eta […]

Apirilaren 1etik aurrera 26, 35 eta 45 lineetako hobekuntzak ezarriko ditu Dbus-ek

Apirilaren 1etik aurrera, astelehena, Dbusek 26-Amara-Martutene, 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak eta 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete lineen zerbitzua hobetuko du, erabiltzaileen premietara egokitzeko. 1) 26-Amara-Martutene linea: lanegunetan, maiztasuna 12 minutukoa izango da egungo 15 minutukoa izan beharrean. Hona hemen maiztasun berriak: – Lanegunak: 12 minutuan behin. – Larunbatak:  15 minutuan behin. – Igandeak: 20 minutuan behin. > Kontsultatu hemen linearen […]

Eskaripeko geldialdien sistema Gautxori linea guztietara zabalduko du Dbus-ek

Apirilaren 5etik aurrera, emakumeek eta 18 urtetik beherakoek Dbuseko gautxori linea guztietan eskatu ahal izango dute eskaripeko geldialdien sistema. Sistema B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa linean inplementatu zen joan zen ekainean, eta hilabete hauetan funtzionamenduan egon ondoren gaueko linea guztietara zabalduko da funtzionamendu berdinarekin. Jarraian, linea bakoitzean sistema erabilgarri egongo den zatiak jaso dira eta, ondoren, zerbitzuaren baldintzak […]

Dbus-ek kudeatuko du Dbizi Donostiako alokairuko bizikleta publikoen sistema

Mugikortasun iraunkorraren kudeaketa eraginkorra eta garraio publikoaren garapen handiagoa lortzeko xedez, Donostiako Udalak Donostiako alokairuko bizikleta publikoen sistema kudeatzeko enkargua egingo dio Dbusi. Horren harira, gero eta gehiago dira bizikleta publikoaren sistemak hiri garraio gisa hartzen dituzten hiriak eta, hori dela eta, garraio publikoko enpresa operadoreak hasi dira sistemok kudeatzen. Martxoaren 12an Dbuseko Administrazio Kontseilua […]

Dbus-ek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarriko du Donostiako autobusetan. Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik eta eremu soziolaboralean […]

Dbus-ek bat egiten du Linfedemaren Nazioarteko Egunarekin

Bihar, asteazkena, martxoak 6, Linfedemaren Nazioarteko Eguna izango da. AGADELPRISEk (Lehen eta bigarren mailako Linfedema eta Lipedema jasaten dutenen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei  babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela […]

Dbus Madrileko Udal Garraio Enpresan, bisitan

Dbusen eta Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuaren ordezkaritza bat Madrileko Udal Garraio Enpresaren (EMT) instalazioetan egon da bisitan, Mugikortasuneko eta Garraioetako zinegotzi Pilar Arana buruan zutela. Bisitan, elektromugikortasunaren alorrean eta autobus %100 elektrikoak kudeatzen duten esperientziaren berri eman ahal izan dute, bai eta dituzten ticketing soluzio berritzaileak jakinarazi ere, hala nola autobusetan EMV kontakturik gabeko banku […]

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du bihar, otsailaren 28an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Egunaren eslogan ondorengoa izango da: “Gaixotasun arraroak, erronka integrala, mundu mailako erronka”. Horregatik, bihar Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala […]

14 autobus hibrido gehiago Dbus-en flotan

Dbusek badauka jada 12 metroko 14 autobus hibrido gehiago. MAN etxearen Lion’s City NL HIBRIDO modeloko autobusak dira (A37), Dbusek bere flotan sartu duen autobus hibridoaren azken modelokoak, alegia. Gaur aurkeztu dira ibilgailuak, Donostiako Udaletxean egindako ekitaldi batean, Udaleko alkate Eneko Goia, Mugikortasun eta Garraioen zinegotzi Pilar Arana, Dbuseko zuzendari gerente Igor Gonzalez eta MAN […]

KaTy robota Dbus-eko autobus batean joan da Donostia Ospitalera haurrei bisita egitera

Gaur, otsailak 15, Haurren Minbiziaren Nazioarteko Eguna da eta, hori dela-eta, Dbuseko autobus elektriko batek gaur arratsaldean Donostia Ospitalera eraman du KaTy robota, Star Warseko beste pertsonaia batzuekin batera, ospitaleko Pediatria Unitatean gaixorik dauden haurrak bisitatzeko. Gaurkoarekin Dbusek bigarren aldiz parte hartu du ekitaldi horretan. Ekitaldia Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak antolatu du Osakidetzarekin eta ASPANOGIrekin […]

Dbus-ek bere 500. autobusa gehitu du bere flotan

Dbus autobus hibrido berriak gehitzen ari da bere flotan, eta datozen egunetan aurkeztuko dira autobus horiek. 14 ibilgailu berri etorriko dira eta horien artean egongo da flotako 500. autobusa, kontuan izanda Konpainiaren zati izan diren autobusak eta trolebusak. MAN etxearen Lion’s City NL HIBRIDO autobusa da (A37), eta 804 zenbakia ezarri zaio Dbusen flota osoaren […]

Dbus-ek mugikortasun elektrikoan duen esperientziaren berri eman du

Gaur mugikortasunari buruzko MOUVEMENTS jaialdia egin da Donibane Lohizunen,  Euskal Hirigune Elkargoaren Mugikortasun Sindikatuak antolatuta, eta Dbusek elektromugikortasunari lotuta dituen esperientziak eta proiektuak jakinarazi ditu bertan. Mugikortasunari lotutako agente batzuk bildu eta haien artean esperientziak eta ezagutzak trukatzeko asmoarekin egindako foro bat da jaialdia. Jardunaldian, Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari ondokoak, Dbusek elektromugikortasunarekin eta ingurumenaren ikuspegitik […]

Dbus-ek bat egiten du Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du otsailaren 4an ospatuko den Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, astelehenean, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Bukatu da Dbus-en lehen autobus %100 elektriko artikulatuaren proba pilotua

Azken 6 hilabeteetan Dbus bere lehen autobus %100 elektriko artikulatua probatzen aritu da. Irizar Taldeak fabrikatutako ie tram modeloan frogatu da lehen esperientzia pilotu hori. Ibilgailuak 28-Amara-Ospitaleak linean eman du zerbitzua, hau da, Dbuseko linearik erabilienean eta Euskadin urtean bidaiari kopururik handiena erregistratzen duen linean. Proba pilotu berritzaileari esker, sistemaren funtzionamendua egiaztatu ahal izan da. […]

Dbus-eko autobusen erabilera handia San Sebastian egunean, 157.025 bidaiarekin

Urtarrilaren 19an eta 20an, San Sebastian eguna zela eta, erabiltzaile asko erregistratu dira Dbuseko autobusetan. Guztira, urtarrilaren 19tik urtarrilaren 20ra bitartean,  hau da, larunbatetik igandera bitartean, 157.025 bidaia zenbatu dira (behin-behineko datua). 2013. urtearen aldean, orduan ere urtarrilaren 19a eta 20a larunbata eta igandea baitziren, 3.554 bidaia gehiago erregistratu dira. Era berean, ohiko larunbat eta […]

Dbus-eko bidaien gorakada historikoa

2018an, 29.168.562 izan dira Dbusen zerbitzuetan autobusez egindako bidaiak (behin-behineko datua), eta aurreko urtean, berriz, 28.402.059 bidaia erregistratu ziren. Horrek esan nahi du bidai kopuruak igoera handia eduki duela, urtean 766.503 bidaia gehiago egin baitira. 2000tik egon den igoerarik handiena izan da, eta orain arteko bigarren bidai kopururik handiena, 2012an  29.216.698 bidaia erregistratu ziren eta. […]

Dbus-ek erabiltzaileen profila aztertu du zerbitzua hobetzeko

Zerbitzua hobetu eta garapen estrategiak analizatzeko helburuarekin, Dbusek azterketa bat egin du Donostiako autobusak erabili ohi dituzten pertsonen profila ezagutzeko. Azterketan kontuan hartu dira 2017an Mugi txartel pertsonalizatuekin egindako bidaia guztiak, adin tarte batzuen, generoaren, bizilekuaren eta autobus lineen arabera bereizita. Dbuseko autobusen erabiltzaileek oso profil zehatza dute: gehienbat emakumeak dira eta batez ere 49 […]

[ITXITA] Lan eskaintza: Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria

Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeaz arduratuko da. Horretarako, arriskuak identifikatu eta ebaluatuko ditu eta honako eginkizun hauek izango ditu: prebentzio planen ezarpena; prestakuntza eta informazioa; planen eta haien emaitzen plangintza, jarraipena, kontrola eta hobekuntza; alorrean ziurtapena lortzeko prozeduren ezarpena eta barne auditoretzak; Laneko Segurtasun eta Osasun Komitean parte hartzea, kudeaketa integralarekin loturiko beste hainbat eginkizunez gainera. […]

Mugikortasun Klusterreko eta Garapenerako Banku Interamerikarreko ordezkariak Dbus-en izan dira

Gaur, Garapenerako Banku Interamerikarraren ordezkaritza bat, Euskadin barna bisita tekniko bat egiten ari dena, Dbuseko instalazioetan izan da, Mugikortasun eta Logistika Klusterreko kide batzuen laguntzarekin. Ordezkariek kotxetegietako instalazioak bisitatu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobusen flotan ezarritako punta-puntako aurrerapen teknologikoak zehaztasunez ezagutu dituzte. Era berean, ordezkariei interesa piztu diete Dbusen ticketing sistemak eta eskudirutan ordaintzeko […]

Suitzako ordezkaritza bat Dbus-en bisitan, ibilgailu elektrikoez interesatuta

Suitzaren iparraldean, Alemaniarekin muga egiten duen Schaffhausen hiriaren ordezkaritza bat egon da duela gutxi Dbusen, bisitan. Suitzako ordezkaritza hiriko udalaren eta bere garraio publikoko operadorearen izenean etorritako pertsonek osatzen zuten, eta Dbusen autobus elektrikoen funtzionamendua ezagutzeko interesa zuten. Schaffhausen hiriak ibilgailu elektrikoez hornitu nahi ditu bere ibilgailu flota eta, horretarako, eremu horretan egiten ari diren […]

Dbusek Errege Magoei lagunduko die opariak banatzen

Dbuseko autobusek Ekialdeko Errege Magoei lagunduko diete aurten ere Gabonetako opariak banatzen Donostiako kaleetan zehar. Opariz betetako ibilgailu hibrido bat izango da Erregeekin urtarrilaren 5eko desfilean. Horrela, Dbusek bat egiten du haurrek gehien espero duten jarduetariko batekin, autobusaren erabilera bultzatuz hirian garraiobide publiko gisa.  

San Tomas egunean Dbusen autobusen erabilera errekorra

2018ko San Tomas egunean, abenduaren 21a, ostiralean, Donostia hiriko autobusek erabilera handia izan zuten, 2012an ezarritako errekorra haustera iritsiz. Guztira 128.960 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar Dbusen autobusetan. Autobusaren erabilera masiboari esker aurretik ezarritako marka hautsi zen, 2012ko San Tomas egunean ezarri zena hain zuzen, 124.818 bidaiarekin. Erabilera masiboak aurreikuspen guztiak gainditu zituen, izan […]

Gabonak adineko pertsonengandik hurbil, Dbus-i esker

Aurten, Dbusek ekimen hunkigarria jarri du abian Gabonak eta Donostiako dekorazioa Matia Fundazioaren Lamourous Zentroan bizi diren adineko pertsonengana hurbiltzeko. Gaur, abenduak 20, Konpainiaren autobus batek egoitzan bizi diren adineko 15 pertsonak osatutako talde bat eraman du hiritik, Dbuseko autobusetik Donostiako Gabonetako giroa ikus dezaten. Hiria lagunkoiagoa izaten laguntzeko eta adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko […]

“Dbus eta Gabonak”, 12. haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa

Hamabigarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en parte-hartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 1 eta 12 urte arteko 1.866 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira. Gaur, 2018ko abenduaren 15ean, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu da. A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) […]

Dbus-eko linea guztietan bankuko txartelarekin ordaintzeko sistema inplementatzeko kontratua izenpetu dute Dbus-ek eta Kutxabank-ek

Gaur izenpetu dute Dbusek eta Kutxabankek datorren udan Donostiako autobus guztietan bidaiatzeko ohiko tiketa kontakturik gabeko banku txartelarekin ordaintzeko aukera emango duen kontratua. Horretarako, beharrezkoa izan da eragiketa horiek egin ahal izateko ordainketa pasabide baten kontratazioa lizitatzea. Lizitazioa lehiaketa publiko bidez egin da eta Kutxabank izan da lehiaketaren enpresa esleipenduna. 2017ko abuztuan Dbusek banku txartelarekin […]

Dbus-ek Donostia jokoan parte hartzen du

Donostia jokoa mahai joko bat da, non Donostiako kale, denda eta elementu garrantzitsu batzuk agertzen diren irudikatuta, oka joko tradizionalean eta Monopoly-an bezala. Taulan hiriko auzoak eta elementu nabarmen batzuk agertzen dira, eta horien artean Dbuseko autobus geltokiak daude, zeintzuen bitartez laukien artean mugitu ahal izango garen eta helmugarantz aurrera egin. Jokoa euskaraz eta gaztelaniaz […]

Dbus-ek bat egiten du HIES-aren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Hobekuntzak Dbuseko 26, 35, 45 eta 46 lineetan

Azaroaren 28an egin zen Dbuseko Administrazio Kontseiluaren bileran 26, 35, 45 eta 46 lineen zerbitzuan hobekuntza garrantzitsuak egiteko behar den aldaketa aztertu ziren. Hobekuntzak, 2019an jarriko dira martxan.   1) 26-Amara-Martutene linea Linearen maiztasuna hobetuko da lanegunetan, egun duen 15 minutukoa izatetik 12 minutukora izatera igarota.  Honela geratuko dira linearen ordutegiak: – Lanegunak: 12 minutuan […]

Dbus-ek 110 markesina berrituko ditu hirian

Datozen hiletan Dbusek hiriko 110 markesina berritzeko eta Irisgarritasunari buruzko Legera egokitzeko lizitazioa kaleratuko du. Gaur arte Dbusek berritu duen markesina kopururik handiena da, 2013tik markesinen kudeaketa Dbusen esku baitago. Une honetan Donostiak 563 autobus geltoki dauzka, eta horietatik 309 markesina erakoak dira eta 254 zutoin erakoak. Berritze planaren barruan markesinak baino ez dira sartzen, […]

Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna igandean, azaroaren 25a, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean […]

Dbus-ek euskaraldia kanpaina bultzatzen du autobusetan kanpainaren kartelak jarrita

Dbus Euskaraldiaren bultzatzailea da beste erakunde batzuekin batera, esaterako Donostiako Udalarekin; hori horrela, kanpaina babesten duela erakutsi nahi du eta kanpainaren zabalkundea egin, zeinarekin euskararen erabilera sustatu nahi den, baita erakundeen barruan bertan ere. Horregatik, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte, hau da, Euskararen Nazioarteko Egunera arte, autobusek kanpainaren kartela eramango dute barruan. Era berean, abenduaren […]

Dbusek bat egin du Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 17an, larunbata, Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Eguna izango da. Sindrome hori hainbat sintoma eta osasun arazo dakartzan asaldura genetikoa da. Dbusek bat egin nahi du ASME Erakundeak (Smit-Magenis Sindromearen Espainiako Elkartea) antolatutako jarduerekin, gaixotasuna gehiago ezagutzeko asmoz, eta babesa eskaini nahi die egunero gaixotasun horri aurre egiteko borrokatzen diren pertsona guztiei. Horregatik, Donostiako hiri autobus […]

Dbus-ek bat egingo du Entzutearen Egunarekin

Bihar, osteguna, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Desgaitasuna duten pertsonekiko harremanaren gaineko prestakuntza eskaintzen jarraitzen du Dbus-ek gidarientzat

Bigarren urtez jarraian,  Dbusek prestakuntza ikastaro bat antolatu du gidarientzat, Gureaken laguntzarekin, desgaitasuna duten erabiltzaileekiko harremana eta tratua hobetzeko asmoarekin. Prestakuntzaren asmoa da gidariei tresnak eta teknikak ematea Dbusen zerbitzuak erabiltzen dituzten desgaituekin harreman egokia eduki dezaten. Pasa den edizioan 60 gidarik parte hartu zuten, eta aurten, berriz, beste 60 gidari joan dira prestakuntza saioetara. […]

[ITXITA] Lan poltsa sortzeko deialdia eta hautaketa prozesua: Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailea eta Garbiketa-Erregai deposituak betetzea

18. ARGITALPENA: 2018/10/24 Argitara ematen dira Garbiketa-Erregai deposituak betetzearen lan poltsa osatzeko hautaketa prozesuko elkarrizketa pertsonala, merituen balorazioa eta euskarazko probaren  behin-betiko emaitzak. Era berean, argitara ematen da azken kalifikazioa.

Dbus, mugikortasun elektrikoari buruzko jardunaldi bateko partaide

Urriaren 22tik 23ra bitartean negozio berrien gaineko kongresu bat dago Aranjuezen, Carril Bus sektoreko aldizkari espezializatuak antolatuta, eta Dbusek elektromugikortasunari lotuta daukan esperientzia eta egin dituen proiektuak ezagutarazi ditu bertan. Ibilgailu elektrikoak dituzten beste hiri batzuetan, esaterako Madrilen, Valentzian, Bartzelonan edo Malagan diharduten operadoreen ordezkariekin batera, Dbuseko zuzendari nagusi Igor Gonzalezek solasaldi batean parte hartu […]

Dbus-ek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du urriaren 19an ospatuko den Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, bihar, ostirala, Donostiako hiri autobus guztiek lazo arrosa  bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Dbus-ek flota osoan inplementatuko du EKObus sistema

E-MOBASK proiektu europarraren barruan, Dbusek EKObus sistema flotako autobus guztietan inplementatzeko lanak esleitu ditu. Eraginkortasunez gidatzen laguntzeko munduan dagoen sistema aitzindaria da EKObus sistema. DATIK izan da inplementazio lanen lehiaketa publikoan esleipendun atera den enpresa. Enpresa teknologiko hori bera izan zen 2013an sistema garatu eta Dbuseko 5-Benta Berri, 21-Mutualitateak-Anoeta, 25-Benta Berri-Añorga eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan zerbitzua […]

Haurrentzako XII. Marrazki lehiaketa “Dbus eta Gabonak”

Dbusek eta San Martin Azokak 2018ko “Dbus eta Gabonak” haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa hamabigarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean. Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio […]

Transportes Unidos de Asturias enpresako eta Emtusa-ko ordezkaritza bat dbus-en, bisitan

Dbusek Transportes Unidos de Asturias (TUA) enpresako eta EMTUSA-ko ordezkaritzaren bisita bat eduki du; Oviedoko eta Gijongo hiri garraioa kudeatzen dituzte erakunde biek, hurrenez hurren. Asturiasko eta Gijongo garraioa kudeatzeaz arduratzen diren erakundeak dira.  Asturiasko taldearen ordezkariek kotxetegietako instalazioak bisitatu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobusen flotan ezarritako azken aurrerapen teknologikoak eta autobus elektrikoak zehaztasunez […]

Dbus-ek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Urriaren 11n, osteguna, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin. Horregatik, ostegunean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Pays Basque-Adourreko Mugikortasuneko Sindikatuaren ordezkaritza tekniko bat Dbus-en bisitan

Syndicat des Mobilités Pays Basque-Adour (SMPBA) erakundeko teknikari batzuek osatutako ordezkaritza bat Donostian egon da hiriak mugikortasun elektrikoaren alde egindako apustua ezagutzeko Dbusen eskutik. Dbus eta Pays Basque-Adourreko Mugikortasuneko Sindikatua E-MOBASK proiektu europarraren parte hartzen ari dira elkarrekin. Proiektuak Euskal Eurohirian garraio publikoaren erabilera bultzatzea eta erraztea du helburu, erabilera errazagoa, erakargarriagoa eta iraunkorragoa izan […]

Ezagutu Donostiako hiriko ingurune naturala Dbuseko markesinetan

Urriaren 1ean Habitataren Munduko Eguna izango dela eta, Dbusek eta Cristina Enea Fundazioak indarrak batu dituzte Donostiako fauna eta flora autoktonoa ezagutarazteko, horretarako hiriko autobus markesinak erabiliz. “Hurrengo Geltokia: hiriko natura” da kanpainaren leloa, eta Hiri Berdearen jardueretako bat izanik, bere helburua da Donostiako ingurune naturala ezagutaraztea eta balioestea eta garraio publikoa bultzatzea, hiritik mugitzeko […]

Dbusek bat egiten du Erretinosi Pigmentarioaren Egunarekin

Irailaren 30ean, igandea, Erretinosi Pigmentarioaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei  babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du. Horregatik, igande honetan Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbus-eko autobusen erabilerak gora egin du 2018ko lehen seihilekoan

Azken urteetako joerari jarraituta, 2018ko lehen seihilekoan 14.195.767 bidaia erregistratu dira Dbuseko autobusetan; horrek esan nahi du aurreko urteko denbora tarte berean baino 255.463 bidaia gehiago egin direla. Hurrengo grafikoan, lehen seihilekoko emaitzek azken urteetan eduki duten bilakaera ikus daiteke, kontuan izanda 2013an Tarifa Bateratua sartzean erregistratu zen beherakada handia. Analisia lineaz linea Lineei dagokienez, […]

Vectiaren autobus hibrido-elektriko bat probatuko du Dbusek

Garraio gero eta iraunkorragoaren alde konprometituta, Dbusek proiektu pilotu bat aurkeztu du, non CAF Taldeko Vectia enpresak fabrikatutako autobus hibrido-elektriko bat probatuko duen. Proiektuak 6 hilabete iraungo du gutxi gorabehera, aurtengo irailetik 2019ko otsailera arte, eta hiriko ekialdean dabiltzan autobus lineetan probatuko da: 9-Egia-Intxaurrondo, 13-Altza eta 14-Bidebieta; hau da, Altza, Bidebieta, Gros, Egia eta Intxaurrondo […]

“Zurekin edonora”: Dbus-ek bat egiten du Mugikortasun Iraunkorrararen Europako Astearekin

Irailaren 16tik 22ra arte Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuko da eta, hori dela-eta, Dbusek “Zurekin edonora” kanpaina abian jarri du, Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuak aste horretarako bultzatu duen programaren barruan, garraio publikoaren erabilera bultzatzeko eta autobusetan elkarbizitza sustatzeko, erabiltzaileen artean autobusa errespetuz eta elkartasunez erabiltzea bultzatuta. Kanpainarekin, “Laguntzaileak” ekimenari jarraipena eman nahi zaio, zeina pasa […]

Dbus-ek bat egiten du Fibrosi Kistikoaren Munduko Egunarekin

Irailaren 8an, larunbatean, Fibrosi Kistikoaren Munduko Eguna ospatuko da. Egun horretan, Euskal Herriko Fibrosi Kistikoaren Elkarteak (FQ Euskadi) jarduerak antolatuko ditu eta Dbusek bat egin nahi du jarduera horiekin. Horregatik, bihar, larunbata, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbus-eko geltoki berria 27, 31, 33 eta 38 lineetan

Dbuseko zerbitzua hobetzeko, irailaren 10etik aurrera, astelehena, 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio eta 38-Trintxerpe-Altza-Molinao lineek geltoki berri bat edukiko dute Herreran, Txingurri 40an: – 27 linea: Intxaurrondo alderantz, Larratxo III eta Garbera geltokien artean. – 31 linea: Loiola alderantz, Larratxo III eta Poligono 27ko biribilguneko geltokien artean. – 33 linea: Intxaurrondo alderantz, Larratxo I eta Otxoki geltokien […]

Dbuseko autobusen erabilera masiboa Aste Nagusian, 756.826 bidaia egin dira

2018ko Aste Nagusian autobusaren erabilera masiboa izan da hirian. Momentuz astea guztian zehar, abuztuaren 11tik, larunbata, abuztuaren 18ra, larunbata, 756.826 bidaiari izan ditu Dbus-ek. Alegia, %1,47ko hazkundea 2017an erregistratutako 745.897 bidaien aldean. Zifra hauekin, oraindik probisionalak, Dbus-eko autobusak berriro ere garraiobide publiko erabilienak izan dira Donostiako jaietan. 2018ko Aste Nagusian erabilera gehieneko egunak hauek izan dira: […]

Geltokien eta ibilbideen aldaketak Dbus-eko 26, 41 eta B4 lineetan

Abuztuaren 8tik aurrera, asteazkena, 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Riberas-Martutene lineek beren ibilbideen zati bat eta geltoki batzuk aldatuko dituzte Amaran eta Martutenen, puntualtasuna hobetzeko eta Martutene, Txomin, Loiola eta Erriberetako erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzeko. Horrela errazago izango da lineetarako ezarritako ordutegia betetzea. 26-Amara-Martutene: – Martutene alderantz: Antso Jakituna 12, Madril 10 eta Pilareko Ama geltokiak kenduko […]

24-27-41 lineak ohiko ibilbideak egiten ari dira Astiñeneko zubia ireki ondoren

Astiñeneko zubiko lanak bukatu direla eta, Dbuseko 24, 27 eta 41 lineak beren ohiko ibilbideak egiten ari dira. 27-ALTZA-GROS-ANTIGUO-INTXAURRONDO –Larratxo alderantz: Loiolan zerbitzua ematen hasi da berriro eta La Salle, Patxillardegi, Loiola Parking, Bartzelona 26, Bartzelona 10 eta Toribio Alzagako geltokiak lehengora bueltatu dira. Obrek iraun duten bitartean egon diren behin-behineko geltoki hauek, ordea, zerbitzurik gabe geratu […]

Donostiako Udalak kanpaina bat abiarazi du Dbusen autobusen bidez GGEE-en Aldarrikapen Unibertsala aditzera emateko

Uztail-abuztuetan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko artikulu banarekin “jantziko” dira Dbuseko 30 autobus. Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak onartu zituen, 1948an. Diseinatzaile profesionalek kartel bidez eginiko artelanez ilustratuta egongo dira 30 artikuluok —euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez—. EHUk bultzatzen duen Giza eskubideei begira erakusketa kolektiboa eratzen dute kartelek. Giza Eskubideen Bulegoak antolatu du ekimena, eta helburu […]

Dbus LGTBQ kolektiboaren Askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da

Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da. Hori dela eta, bihar, ostegunean ekainaren 28an, Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.

Ekainaren 29an hasi zen eskaripeko geldialdien zerbitzua Dbus-en B8 gaueko linean

Dbusek eta Donostiako Udalak eskaripeko geldialdien sistema bat probatuko da Dbuseko B8-Mirankontxa-Benta Berri-Seminarioa gautxori linean.  Linea horren zati jakin batzuetan eskatu ahal izango da ibilbidearen geltoki ofizialen artean gelditzeko.  Ekainaren 29an,ostirala, hasi zen zerbitzua. Zerbitzua ezagutzera emateko, eskuorri bat argitaratu zen, zerbitzuaren gaineko informazioarekin. Eskuorria buzoietan banatu zen, lineak eskaripeko geldialdiak egin ditzakeen guneetan. Era berean, […]

Dbus-ek bat egiten du Dravet Sindromearen inguruko Kontzientziazioa bultzatzeko Nazioarteko Egunarekin

Ekainaren 23an, larunbatean, Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Dravet Sindromea edo Haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Zorrotza 4 eta 12 hilabeteko haurrengan agertzen da lehen aldiz, eta konbultsio kloniko edo toniko-kloniko orokor edo aldebakarrekin lotua dago. Orokorrean iraupen luzekoak dira konbultsioak, sukarrarekin edo gabe. Azken ikerketen arabera, gaixotasun honek 20.000 jaiotzetik 1i eragiten […]

Plaka bat Mikel Zabalzaren eta Angel Portugalen oroimenez, Dbus-en egoitzan

Donostiako Udalak eta Dbusek plaka oroigarri bat jarri dute Dbusen instalazioetan, Euskal Herrian modu batean edo bestean azken hamarkadetan egon den biolentziaren biktima izan diren langileen omenez. Plakak testuinguru horretan hil ziren Dbuseko bi langileren aipamena egiten du, Konpainiaren gidari izan ziren Mikel Zabalza eta Angel Portugalena. Plaka gaur goizean egindako ekitaldi batean ezagutarazi da, […]

Aurkeztu da Dbus-en lehen autobus %100 elektriko artikulatua

Datozen egunetan zerbitzua ematen hasiko da Donostian lehen autobus %100 elektriko artikulatua, Irizar Taldeak fabrikatutako ie tram modeloa. Ibilgailua berritzailea da eta gaur goizean aurkeztu da. 6 hilabetez egongo da Dbuseko 28-Amara-Ospitaleak linean, autobusak benetako baldintzetan eta bidaiariekin nola funtzionatzen duen frogratzeko egiten ari den proiektu pilotu baten barruan. Proiektuaren aurkezpen ekitaldian parte hartu dute […]

Start-Stop sistema ezarrita, diesel autobusen kontsumoa eta igorpenak murriztuko ditu Dbus-ek

Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Munduko Eguna da eta, egun horrekin bat etorrita, Dbusek bukatu berri du Konpainiaren diesel autobusen efizientzia energetikoa hobetzeko sistema bat ezartzen. Zehazki, Start-Stop sistema ezarri da flotako bi autobusetan. Sistema horri esker, autobusa gelditzen denean, esaterako autobus geltokietan, semaforoetan edo auto pilaketetan, motorra ere gelditzen da, erregai kontsumoa murrizteko, kutsatzaile gutxiago […]

Ekainaren 1etik aurrera zerbitzu gehiago Igeldoko linean

Ekainaren 1etik aurrera, Dbuseko 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko. Beste urte batzuetan, uztailean eta abuztuan zabaldu da linearen zerbitzua, baina aurten ekainaren 1ean, ostirala, hasiko da zerbitzu gehiago ematen eta irailaren 30ean, igandea, bukatuko, egun bi horiek barruan sartuta. 10:05etik 21:05era handituko da zerbitzuaren maiztasuna, denbora […]

Dbusek 14 autobus hibrido gehiago edukiko ditu

2018aren bukaerarako, Dbusek 12 metroko 14 autobus hibrido gehiago edukiko ditu. MAN etxearen Lion’s City NL HÍBRIDO modeloko autobusak izango dira (A37), Dbusek bere flotan sartu duen autobus hibridoaren azken modeloa, alegia. Dbuseko Administrazio Kontseiluan eta Donostiako Udalbatzarrean onartu da hori. 2018rako aurreikusitako autobusak ez ezik, aurten 2019rako aurreikusita zeudenak ere erosiko dira. Era berean, […]

Dbus-ek bat egiten du Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Egunarekin

Larunbatean, maiatzaren 19an, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Eguna da eta Dbusek bat egiten du egun horrekin, bai eta eguna ospatzeko Crohn eta Kolitis Ultzeraduna duten gaixotasunen Gipuzkoako Elkarteak antolatu dituen jarduerekin ere. Horregatik, bihar, ostirala, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun horiek dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik […]

Dbusek eskaripeko geldialdien sistema bat probatuko du uda honetan gautxorien B8 linean

Udara begira, Dbus proiektu pilotu bat prestatzen ari da gaueko zerbitzuetan eskaripeko geldialdiak probatzeko. Zehazki, B8-Miraconcha-Benta Berri-Seminario gautxori linean egingo da proba. Linea horretan emakumeek eta 18 urtetik beherakoek ibilbidearen geltoki ofizialen artean zati jakin batean gelditzeko eskaera egin ahal izango dute, autobuseko bidaia seguruago izan dadin beraientzat. Seguru asko, proiektu pilotua ekainean hasiko da. Mota […]

“Laguntzaileak” kanpainak elkarbizitza bultzatzen du Dbus-eko autobusetan

Dbusek autobusa bultzatu nahi du belaunaldi desberdineko pertsonen arteko elkarbizitzarako leku gisa, eta horretarako abian jarri du “Laguntzaileak” kanpaina, gazteen zein pertsona helduen partaidetzarekin. Donostiako Udalak Goazen Donostia estrategia bultzatu du, gure hiria eta Dbuseko autobusak elkargune eta elkarbizitzarako leku lagunkoiak izan daitezen, eta kanpaina hau estrategia horren barruan kokatzen da.   “Dbus, batzen gaituen […]

Dbus-ek bat egiten du Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Apirilaren 25ean Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Dbusek adierazi nahi du egunarekin bat egiten duela, AVAIM elkarteak (Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea) antolatu dituen jardueretan lagunduz. Horregatik, bihar, asteazkena, Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial […]

Hasi dira Dbusen autobus %100 elektriko artikulatuaren lehen probak

Miramonen, hasi dira jada lehen autobus %100 elektriko artikulatua probatzeko egingo den proiektu pilotuaren garapenerako beharrezkoa den azpiegitura instalatzeko lanak. Irizar Taldeak fabrikatutako autobusa da probatuko dena eta Dbuseko 28-Amara-Ospitaleak linean egingo dira probak. Proiektua uda inguruan hasiko da, eta gutxi gorabehera 6 hilabete iraungo du. Dbusek Irizar ie tram modeloa probatuko du; 18 metroko […]

Dbuseko sormen lehiaketako sari banaketa “cdec” publizitate kongresuaren baitan

Dbusek eta Club de Creativos klubak gaur entregatu dituzte “c de c 2018” sormenaren urteko kongresuaren baitan antolatutako sormen lehiaketako sariak. Donostian egin da kongresua 2018ko apirilaren 12 eta 14 artean, eta azken jaian entregatu dituzte lehiaketako sariak, Kursaalen, eta hauek hartu dute parte: Eneko Goia Donostiako alkateak, Pilar Arana Mugikortasun eta Garraio saileko zinegotziak, […]

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Hobekuntzak Dbus-eko 38 autobus linearen geltokietan

Erabiltzaileentzako informazioa eta zerbitzua hobetzeko asmoarekin, apirilaren 2tik aurrera, astelehena, Dbusek 38-Trintxerpe-Altza-Molinao autobus linearen hainbat geltoki aldatuko ditu Trintxerpe aldean. Izena eta kokalekua aldatuko zaizkie, Dbusen informazioa eta zerbitzuak hiri arteko autobusekin koordinatzeko. Hauek dira aldaketak: Euskadi Etorbidea 25: aurrerantzean Euskadi Etorbidea-Azoka deituko da. Anbulategia: metro  batzuk aurrerago eramango da eta Ricardo Arrillaga 6 deituko […]

Dbusek Memoria aurkeztu du eta 2017aren balantzea egin du

Dbusek 2017ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria onartu ditu. Memoria jada eskuragarri dago webgunean: www.dbus.eus. Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da dokumentua. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotura duten alderdiak, egindako jarduketak, […]

Dbusek beste mikrobus linea bat jarri du martxan Morlans aldean

Martxoaren 26an 46-Morlans mikrobus linea berria jarriko du martxan Dbusek. Linea berriak Morlans aldean emango du zerbitzua, alde hori hiriko Erdigunearekin lotuta, 30 minutuan behin. Zerbitzu horrek, halaber, Erdialdea eta Aieten, Morlanseko mendi hegalean, jarriko den igogailuarekin lotzeko balioko du. Zerbitzu berriarekin garraio publikoa asko hobetuko da Morlanseko behealdean eta goialdean, izan ere, gaur egun […]

Dbus-ek bat egiten du BAI SAREA berdintasunerako erakunde laguntzaileen sarearekin

Dbus BAI SAREA-ko kidea da. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean laguntzen duten erakundeek osatzen dute sarea, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak bultzatuta, eta bere helburua da lan eremuan berdintasuna bultzatzea eta bermatzea. Gaur aurkeztu da ofizialki sarea, Vitoria-Gasteizen, eta bertan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako eta sarea osatzen duten erakundeetako ordezkariek. Erakunde horiek guztiek dute Emakumearen […]

Dbus-ek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarriko du Donostiako autobusetan.  Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik eta eremu soziolaboralean […]

Abiarazi da E-MOBASK proiektua, garraio publiko praktikoa eta iraunkorra mugaz gaindik bultzatzeko

Egun hauetan E-MOBASK proiektu europarraren partzuergoaren lehen bilera egiten ari da Dbusen, eta bertan parten hartzen ari dira Dbus, Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintzaritza (GGLA) eta Euskal Kosta-Aturriko Mugikortasun Sindikatua (SMPBA), Euskal Eurohirian garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta errazteko asmoarekin. Proiektua POCTEFA 2014-2020 programakoa da, eta programa, berriz, Europako lurralde lankidetzarako INTERREG tresnaren zati bat da. […]

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du bihar, otsailaren 28an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Egunaren eslogan ondorengoa izango da: Biharkoa gaur eraiki dezagun. Horregatik, bihar Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren […]

Dbus-ek bere flota berritu du autobus hibrido gehiago sartuta

Euro 6c Araudia (ingurumenarekiko begirunerik handiena duena) betetzen duten 12 eta 18 metroko diesel autobus berriak ere gehitu dituen lehen operadorea da. 2018ko otsailaren 20an Dbusek 12 metroko lau autobus hibrido gehitu ditu bere flotan, MANen Lion’s City NL HIBRIDO (A37) modeloko autobusak, hain zuzen ere. Autobus berri horiekin Dbusek flota gazteenetariko eta gutxien kutsatzen […]

EMTUSAko ordezkaritza bat Dbusen bisitan

Dbusek EMTUSAko delegazio baten bisita hartu du bere instalazioetan; Gijon hiriko garraioen enpresa da EMTUSA. Asturiaseko taldearen ordezkariek Kotxetegien instalazioak bisitatu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobusen flotan ezarritako azken aurrerapen teknologikoak zehaztasunez ezagutu, batez ere planifikazioko sistema adituak. Sistema horiei esker eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko giza baliabideak eta baliabide teknikoak. […]

Garraioko Langileen Europako Federazioa Dbus-en bisitan, EBSF_2 proiektua ezagutzeko

Gaur EBSF_2 – European Bus System of the Future 2 (Etorkizuneko Autobus Europarren Sistema 2) programa europarraren jardunaldia egin da Dbuseko instalazioetan, eta jardunaldi horretan Donostiako eta Bartzelonako eraskusleetan probatu diren gidariari laguntzeko teknologiak ezagutu ahal izan dituzte Garraioko Langileen Europako Federazioko kideek (ITF- European Transport Workers’ Federation). Jardunaldia Dbusek eta Garraio Publikoko Nazioarteko Batasunak […]

Otsailaren 23tik, ostirala, 6 urtera bitarteko adingabeek doan bidaiatu ahal izango dute Dbus-en

Otsailaren 23an, ostirala, 6 urtetik beherako adingabeentzako doako bidai txartela sartuko da indarrean Dbusen. Horrela, urte bat gehiagokoa izango da doako bidai txartelarekin bidaiatzeko adin tartea, lehen 5 urtera artekoa baitzen. Beraz, 6 urte bete ondoren bidai txartela ordaindu beharko dute. 

“Bidai txartela zure asegurua da” kanpaina Dbus-eko autobusetan

Donostiako Udalak eta Dbusek kanpaina bat abiarazi dute Dbuseko autobusak erabiltzen dituzten pertsonak ohartarazteko garrantzitsua dela beti bidai txartela ordaintzea eta, txartel pertsonalizatuarekin ordainduz gero, nork bere txartelarekin ordaindu behar duela.  Bidai txartela bidaiarien asegurua da eta beharrezkoa da bidaiariek garraio titulu baliodunarekin bidaiatzea eta bidaiak irauten duen denbora osoan garraio titulua gainean eramatea edo […]

Dbus autobusen erabileraren errekor historikoa San Sebastian egunean ia 195.000 bidaiarekin

Urtarrilaren 19an eta 20an, San Sebastian eguna izan dela eta, Dbusen autobusen erabilerak errekor historikoa lortu du. Guztira, urtarrilaren 19tik, ostirala, 20ra, larunbata, 194.945 bidaia (behin-behineko datua) erregistratu dira Dbuseko autobusetan. Horrek esan nahi du pasa den urtean erregistratutako 181.513 bidaiarekin alderatuta ia-ia %7,4ko igoera gertatu dela.  Dbusek zerbitzu gehigarriak jarri zituen auzo guztietarako lineetan […]

Dbus-ek proiektu pilotu bat jarriko du abian autobusetako seinaleak hobetzeko

Herritarrei garraio erosoagoa, seguruagoa eta irisgarriagoa eskaintzeko, Dbusek autobusetako seinaleak berrituko ditu, seinale errazagoak eta ulerkorragoagoak jarrita. Autobusetan eskaintzen den irudi bidezko informazioa hobetzea da asmoa, autobus barruan zein kanpoan dauden guneen erabilerari buruzko informazio argiagoa eta osotuagoa emanda. Erabiltzaileek egindako ekarpenak izan dira hobekuntza honen abiapuntua.   Seinaleak eguneratzeko lanak egun hauetan hasiko dira eta, […]

Dbus-ek 28 linean probatuko du Irizarren lehen autobus %100 elektriko artikulatua

Donostia izango da Irizar Taldeak fabrikatutako lehen autobus %100 elektriko artikulatua, Irizar ie tram modeloa, benetako bidaia batean eta bidaiariekin probatuko duen lehen hiria. Udaleko udal arduradunek, Alkate Eneko Goia buruan zutela, bertatik bertara ezagutu dute ibilgailua, Irizarrek Adunan duen lantegian. Ibilgailua uda inguruan hasiko da funtzionatzen Gipuzkoako hiriburuan. Dbusen flota operatiboko ibilgailuetako bat izango […]

Dbusek Errege Magoei lagunduko die opariak banatzen

Dbuseko autobusek Ekialdeko Errege Magoei lagunduko diete aurten ere Gabonetako opariak banatzen Donostiako kaleetan zehar. Opariz betetako ibilgailu hibrido bat izango da Erregeekin urtarrilaren 5eko desfilean. Horrela, Dbusek bat egiten du haurrek gehien espero duten jarduetariko batekin, autobusaren erabilera bultzatuz hirian garraiobide publiko gisa.    

Santo Tomas egunean Dbusen autobusen erabilera handia izan da

2017ko Santo Tomas egunean, atzo, abenduaren 21a, ostegunean, Donostia hiriko autobusek erabilera handia izan zuten. Behin-behineko zifrak kontuan hartuta, 120.193 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar Dbusen autobusetan. Autobusaren erabilera masiboak aurreikuspen guztiak eta aurreko zifrak gainditu zituen. Enpresak Donostian soilik hiri garraio zerbitzua ematen duenetik bostgarren kopuru handiena da. Abenduko lanegunetako batazbesteko erabiltzaileen kopurua kontuan […]

“Dbus eta Gabonak”, 11. haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa

Hamaikagarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en partehartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako partehartzea paregabea izan da, 1 eta 12 urte arteko 1.400 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira. Gaur, 2017ko abenduaren 16an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu da. A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) […]

Dbus, ticketing sistema berritzaileenak dituzten munduko 8 enpresen artean

Dbus da Transport Ticketing nazioartean prestigio handia duen sarirako zortzi finalistetako bat, Ordainketa Sistema Adimendunik Hoberena kategorian. Sariak mundu osoko garraio publikoko operadoreen eta enpresa teknologikoen bikaintasuna azpimarratzen du, garraioaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko asmoz ordainketa sistemetan berrikuntzak egitearen aldeko apustuari dagokionez.  Zortzi finalisten artean, Dbus ez ezik Eskoziako eta Skaneko (Suedia) garraio publikoko enpresak […]

Dbus-ek bat egiten du HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin.  Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.  

EBSF_2 proiektu europarraren barruan garatutako berrikuntzak aurkeztu dituzte Donostiak eta Madrilek

Gaur, EBSF_2 – European Bus System of the Future 2 (Etorkizuneko Autobus Europarren Sistema 2) proiektu europarrari buruzko jardunaldi bat egingo da Donostian, eta bertan Donostiak eta Madrilek, proiektuaren hiri erakusleek, garatu eta analizatu dituzten berrikuntza teknologikoak aurkeztuko dira. Europako Batzordeak Horizon 2020 programaren baitan finantzatutako proiektua da, eta bere helburua da autobusak garraio publiko […]

Dbus-ek 21 hiri baino gehiagoko garraio operadoreak bildu ditu Donostian

Azaroaren 27 eta 28an Dbuseko instalazioetan elkartu da ATUC Espainiako garraio operadoreen elkarte nagusiaren Teknologia Berriak, Marketina eta Kalitatea Batzordea. Jardunaldi hauetan hainbat hiritako 21 garraio operadorek parte hartu dute, hala nola , hala nola Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Palma edo Tenerifekoek, bai eta garraio publikoarekin lotura duten enpresa teknologiko batzuek ere. Sektorean gaur-gaurkoak diren […]

Dbus-ek bat egingo du Euskararen Nazioarteko Egunarekin, autobusetan antzezlan txikiak antolatuz

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Dbusek erakutsi nahi du egun horrekin bat egiten duela eta euskararen zabalkunderako eta sustapenerako egun horretan antolatzen diren jarduerak babesten dituela. Horretarako, aurten Dbusek antzezlan txiki batzuk antolatu ditu Donostiako autobusetan.  Ostegunean Dbuseko autobusean aktore batzuk joango dira, bidaiarien artean, eta bidaiariak harrituko dituzte “Euskastellano” lanaren antzezpen […]

Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna bihar, azaroaren 25a, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan.  Horregatik, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean […]

Transports Metropolitans de Barcelona (TMB) enpresaren ordezkaritza bat Dbus-en, bisitan

Dbusek Transports Metropolitans de Barcelona (TMB) enpresaren ordezkaritza baten bisita eduki du gaur. Bartzelonako gune metropolitanoko metro eta autobus garraio publikoak kudeatzen dituen enpresa nagusia da TMB. TMBko teknikariek Kotxetegien instalazioak ezagutu dituzte, eta autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu dituzte, aurrerapen horiei esker Dbuseko autobusek abiadura komertzial handia baitute. Ordezkaritza oso interesatuta […]

Dbus-ek eta Club de Creativos-ek sormen lehiaketa bat antolatu dute “c de c” publizitate kongresuaren barruan

2018ko apirilaren 12tik 14ra bitartean sormenari buruzko “c de c 2018” urteko kongresua egingo da Donostian, eta kongresu horren barruan Dbusek eta Club de Creativos erakundeak sormen lehiaketa bat abiarazi dute autobusa publizitaterako euskarri gisa erabiltzea sustatzeko eta sektoreko ikasle eta profesionalen artean sormena bultzatzeko. Horretarako, publizitate diseinu bat landu beharko dute Dbuseko autobus baterako.  […]

E-MOBASK proiektuak garraio publiko praktikoa eta iraunkorra bultzatzen du mugaz gaindik

Dbus eta Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritza (GGLA), Baionako Aglomerazioko Garraio Sindikatuarekin batera (STACBA), E-MOBASK proiektuan parte hartzen ari dira Euskal Eurohiriaren garraio publikoaren erabilera bultzatzeko eta errazteko.  Proiektuan parte hartzeko hiru erakundeek eratu duten partzuergoa onartua izan da POCTEFA 2014-2020 programaren deialdian. Europako lurralde lankidetzarako INTERREG tresnaren zati bat da programa hau. Proiektuak 3 urteko […]

Literaktumen, “Liburuak Martxan” ekimenak liburuak banatuko ditu Dbus-eko bidaiarien artean

Bigarren urtez jarraian, Donostia Kulturak eta Dbusek Liburuak martxan ekintza antolatu du, Literaktum literatura jaialdiaren barruan, Donostiako garraio publikoan irakurketa bultzatzeko. Azaroaren 14tik 25era, jaialdiak irauten duen bitartean, Dbuseko autobusean irakurtzen doazenek liburu bat jasoko dute opari.    Liburuak martxan ekimena pasa den urtean egin zen lehenengo aldiz, Liburu bat, bidaia bat lelopean, 2016ko Europako Kultur […]

Dbus-ek bat egingo du Entzutearen Egunarekin

Bihar, asteazkena, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik.  Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Dbus-eko APP-ak 68.541 deskarga baino gehiago lortu ditu

Dbuseko app-a da donostiarrek gehien erabiltzen dituzten udal aplikazioetako bat. Aurtengo ekainean aplikazio mugikorraren bertsio berria kaleratu zen, eta harrez gero app-aren  68.541 deskarga baino gehiago egin dira.  App-a doakoa da eta Android, iOS eta Windows Phoneko online dendetan deskargatu daiteke. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. Azken bertsioak informazio osotuagoa eskaintzen du eta […]

Dbus-eko gidariek desgaitasuna duten pertsonekiko harremanaren gaineko prestakuntza jaso dute

Desgaitasuna duten erabiltzaileekiko harremana eta tratua hobetzeko asmoarekin, Dbusek prestakuntza ikastaro bat antolatu du gidarientzat, Gureaken laguntzarekin. Prestakuntzaren asmoa da gidariei tresnak eta teknikak ematea Dbusen zerbitzuak erabiltzen dituzten desgaitasuna duten pertsonekin harreman egokia eduki dezaten.    Lehen saio hauetara 60 gidari joaten ari dira, eta poliki-poliki plantillako gainerakoei ere emango zaie prestakuntza hori Prestakuntzan desgaitasunaren […]

Dbus-ek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du urriaren 19an ospatuko den Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.  Horregatik, bihar, osteguna, Donostiako hiri autobus guztiek lazo arrosa  bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko. 

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako XI. marrazki lehiaketa

Dbusek eta San Martin azokak “Dbus eta Gabonak” 2017 marrazki lehiaketa antolatu dute neska-mutikoentzat. Neska-mutikoen sormena sustatzeaz gain, lehiaketaren asmoa da Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantziaz ohartaraztea, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko. LEHIAKETAREN OINARRIAK 13 urtetik beherako […]

Frankfurteko ordezkaritza bat Dbus-en, ibilgailu elektrikoez interesatuta

In Der City Bus Frankfurten egoitza duen autobuseko garraio operadore alemaniarraren ordezkaritza bat egon da Dbus bisitatzen, Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko eta Konpainiak dituen autobus elektrikoen funtzionamendua zehaztasunez ikusteko.  Ordezkaritzako kideek aukera izan dute Dbusek dituen 3 autobus %100 elektrikoak ezagutzeko, zeinak Irizarrek fabrikatutakoak baitira. Ibilgailu horiekin zaratarik eta igorpen kutsatzailerik gabeko garraio publikoa eskaini daiteke. […]

Dbus-ek bere autobusetako irudi korporatiboa eguneratuko du

Dbusek bere autobusetako irudi korporatiboa eguneratuko du, Donostiako Udalaren irudi berria gehituz. Eguneraketa hau 2017ko uztailaren 21ean onartu zuen Dbuseko Administrazio Kontseiluak, erabiltzaileekiko komunikazioa hobetzeko eta Dbuseko zerbitzua Udalaren garraio zerbitzua dela identifikatzeko. 2004an Dbusek bere irudi korporatiboa modernizatu zuen, logotipotzat Euskal Herriko hegoaldeko zuhaitz igela hartuta eta izen komertzialtzat Dbus izena. Era berean, diseinuan […]

Autobusetan banku txartelarekin ordaintzeko proiektu pilotuaren lehen emaitzak aurkeztu ditu Dbus-ek

ATUC Hiriko Garraio Kolektiboen Enpresa Kudeatzaileen Elkartearen Teknologia Berrietako, Marketineko eta Kalitateko Batzordeak bilera egin du Madrilen, eta Dbusek Donostiako autobusetan kontakturik gabeko EMV banku txartelarekin ordaintzeko proiektu pilotuaren lehen emaitzak aurkeztu ditu bertan. Batzordean 50 pertsona inguruk parte hartu dute, eta horien artean ziren Madril, Malaga, Valentzia, Sevilla, Tenerife, Las Palmas, Alacant, Tarragona edo […]

Donostiako herritarrek oso ondo baloratzen dute hiriko garraio publikoa

Donostiako Udalak Herritarren Pertzepzioen gaineko Inkestaren emaitzaren berri eman du. Inkesta hiriaren 2020ko Plan Estrategikoaren jarraipenerako lanetako bat izan da. Inkestaren ondorioa izan da Donostiako herritarrak oso pozik daudela hiriko bizimoduarekin; izan ere, 8,75 puntu eman diote bertako bizimoduari, 10 puntutik. Garraio publikoa izan da donostiarrek hoberen baloratutako alderdietako bat, 7,7ko puntuazioa eman baitiote. Herritarren […]

80 bat istorio “Pertsonak eramaten dituzten pertsonak” izeneko kanpainan

“Pertsonak eramaten dituzten pertsonak” izeneko kanpainan gidarien eta erabiltzaileen 80 bat Dbus istorio bildu ditu Dbusek. Kanpaina ekainaren erdialdean jarri zen martxan, enpresako enplegatuen lana balioesteko eta donostiarrei gidarien irudi gizatiarragoa helarazteko.  Kanpainan Dbuseko gidari askoren istorioak bildu ziren eta hainbat euskarritan jarri ziren ikusgai, hala nola markesinetan. Era berean, web berezi bat sortu zen […]

Dbus, mugikortasun elektrikoari buruzko jardunaldi bateko partaide

Gipuzkoako lurraldeak eta Gipuzkoako enpresek mugikortasun iraunkorragoa garatzeko duten estrategiaren berri emateko jardunaldi bat egin da, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, eta Dbusek bertan hartu du parte.  Jardunaldian, mahai inguru bat egin da elektromugikortasunaren inguruan diharduten enpresa teknologikoen ordezkariekin batera. Enpresa horietako bat izan da Irizar e-mobility, Irizar Taldearen eta Ibilen elektromugikortasuneko enpresa, zeina ibilgailu elektrikoak […]

Mikrobus zerbitzua Pasealeku Berria eta Urgull mendira iraileko asteburuetan

Irailean Dbusek Urgull Mendira 39-URGULL linearekin ematen duen mikrobus zerbitzua larunbatetan eta igandetan izango da. Zerbitzuak 30 minuturo izango dira goizeko 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik eta 20:00etara.  -Urgulleruntz irteerak SALAMANCA PASEALEKUTIK izango dira, ondorengo orduetan: 11:00 – 11:30 – 12:00 – 12:30 – 13:00 – 13:30 17:00 -17:30 – 18:00 – 18:30 – 19:00 […]

Dbuseko autobusen erabilera masiboa Aste Nagusian, 746.484 bidaia egin dira

2017ko Aste Nagusian autobusaren erabilera masiboa izan da hirian. Momentuz astea guztian zehar, abuztuaren 12tik, larunbata, abuztuaren 19ra, larunbata, 746.484 bidaiari izan ditu Dbus-ek. Horrek esan nahi du 2016an erregistratutako 771.633 bidaiarekin alderatuta %1,47-ko jeitsiera igoera gertatu dela. Halaber, bidaiari kopurua gaueko zerbitzuetan nabarmen igo da, %10 zehazki.  Zifra hauekin, oraindik probisionalak, Dbus-eko autobusak berriro […]

Dbus-ek proiektu pilotu bat jarri du abian bere autobusetan banku txartelekin ordaindu ahal izateko

Autobuseko bidaia banku txartelarekin ordaintzea errealitatea da jada Dbuseko 16-Igeldo linean eta 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete linean. Dbusek GEKOIN INGENIEROSekin eta Santander Bankuarekin  batera garatu duten proiektu pilotu bat da, zeinak bidaia kontakturik gabeko Visa, Mastercard eta American Express kreditu txartelekin eta zordunketa txartelekin eta mugikorretako aplikazio batzuekin ordaintzen uzten baitu. Horrela, erabiltzaileei autobusera igotzea errazten zaie […]

Dbus-ek Uliako Taxibus zerbitzua hobetuko du

Abuztuaren 1etik aurrera, asteartea, Dbusek Uliako Taxibus zerbitzua –TB6– hobetuko du, Gros aldeak eta Ategorrietako aldeak Uliarekin duten konexioa hobetuta. Zerbitzuaren baldintzak hobetzeko, erreserbak egiteko epea luzatuko da eta Kolon pasealekuko irteera orduak aldatuko dira. 1) Zerbitzua erreserbatzeko epea: eskaripeko zerbitzu hau erreserbatzeko epea luzatzea da hobekuntza nagusietako bat. Hobekuntzarekin, erreserbak 30 minutuko aurrerapenez ere […]

Dbus LGTBQ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da

Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da.                                                                            […]

Dbus-ek bat egiten du Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Egunarekin

Ekainaren 23an, ostiralean, Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da.  Dravet Sindromea edo Haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Zorrotza 4 eta 12 hilabeteko haurrengan agertzen da lehen aldiz, eta konbultsio kloniko edo toniko-kloniko orokor edo aldebakarrekin lotua dago. Orokorrean iraupen luzekoak dira konbultsioak, sukarrarekin edo gabe. Azken ikerketen arabera, gaixotasun honek 20.000 jaiotzetik 1i eragiten […]

Dbusek mugikorretarako duen App-aren bertsio berria kaleratu du, hobekuntza ugarirekin eta funtzionaltasun berriekin

Datozen egunetan Dbuseko erabiltzaileek smartphoneetarako Dbusen app ofizialaren bertsio berria deskargatu ahal izango dute. Bertsio berriak hobekuntza ugari eta funtzionaltasun berriak ditu, eta aldaketa horiek denek bere funtzionamendua optimizatzen dute eta zerbitzu berriak eskaini, nabigazioa errazagoa, azkarragoa eta intuitiboa izan dadin. Bertsio berria doakoa da eta jada eskuragarri dago Android-eko online dendan. Laster iOS-eko online […]

Dbus ONCE-ren “Garraio Tour”-en partaide

ONCEren Astea dela eta, Dbusek “Garraio Tour” jardueran parte hartu du. Jarduera hori Gipuzkoako hainbat garraiobidetan egin da, eta bere helburua izan da jendea ohartaraztea zer zailtasun dituzten itsuek garraio publikoan bidaiatzen dutenean eta erakustea zer esfortzu egiten duten garraio operadoreek irisgarritasunaren alorrean. Gipuzkoako hainbat garraio operadorek eta erakundek parte hartu dute jardueran, hala nola […]

Hazien azken perching-a Dbus-eko autobusetan

Bihar, asteartea, hasiko da hazien laugarren eta azken perching-a Dbuseko autobusetan. Ekainaren 20, 21 eta 22an entsalada hostoen 2.000 hazi poltsa banatuko dira autobus flotaren autobus hibridoetan, ingurumena gehiago errespetatzen duen teknologia baitute.  Azken hilabeteetan, Dbusek hiru perching ekintza egin ditu autobusetan eta arrakastatsuak izan dira. Zehazki, ziazerben haziekin, hainbat eratako zerben haziekin eta tomate […]

Dbus, pertsonak eramaten dituzten pertsonak

“Pertsonak eramaten dituzten pertsonak” da Dbusek enpresako enplegatuen lana balioesteko eta donostiarrei gidarien irudi gizatiarragoa helarazteko abiarazi duen kanpainaren leitmotiv-a. Kanpainak Dbuseko gidari askoren istorioak biltzen ditu; gidarien kontakizun laburrak dira, euren eguneroko lanaren gainean ez dakizkigun gauzak eta haien kezkak eta bizipenak azaltzen. Ekimen honen helburua da donostiarrek pixka bat gehiago ezagutu eta ulertu […]

Dbus-eko langileek enpresaren 130. urteurrena ospatu dute jai familiar batekin

Gaur, Konpainiako langileek eta beren senideek jai alaitsua egin dute Dbuseko Kotxetegian enpresaren 130. urteurrena dela eta. Lehen ordutik adin guztietarako jarduera asko eduki dituzte disfrutatzeko: puzgarriak, trikkeen zirkuitua (monopatinak), formula 1en simulagailuak, haurrentzako jolasak, Irrien Lagunak-en ikuskizuna… Jaian, patata tortillen lehiaketa bat ere antolatu da. Lehiaketa oso animatuta egon da, eta Dbuseko langileek sukaldean […]

Dbus-ek ingurumenarekin errespetutsua den teknologia duten 31 autobus berri edukiko ditu

Datozen lau urteetan Dbusek 12 eta 18 metroko 31 autobus berri gehiago izango ditu gehienez. Autobus berri guztiek ingurumenarekin errespetutsua den igorpen teknologia edukiko dute, beraz, agerian geratzen da Dbusek ekologiarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromiso etengabea.  Dbusek MAN TRUCK & BUS IBERIA, SAU enpresari esleitu dio hiru autobus sortaren erosketa. Zehazki, diesel teknologia duten 12 […]

Mikrobus zerbitzua Pasealeku Berria eta Urgull mendira ekaineko asteburuetan

Ekainaren 3tik aurrera, larunbata, Dbusek mikrobus zerbitzua emango du Urgull Mendira, ekaineko larunbata eta igandetan, 39-URGULL linearekin. Zerbitzuak 30 minuturo izango dira goizeko 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik eta 20:00etara.   -Urgulleruntz irteerak SALAMANCA PASEALEKUTIK izango dira, ondorengo orduetan: 11:00 – 11:30 – 12:00 – 12:30 – 13:00 – 13:30 17:00 -17:30 – 18:00 – […]

Grupo Acha enpresaren ordezkaritza bat Dbus-en, bisitan

Gaur, Grupo Acha Movilidad enpresaren ordezkaritza bat Dbusen egon da, bisitan, Kotxetegien instalazioak ezagutzeko eta Dbuseko autobus flotan instalatu diren azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak eta Dbusen autobus elektrikoak ikusteko. Enpresak Derion du egoitza, eta autobus bidezko garraio zerbitzu bereziak ematen ditu. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaibus programako operadorea ere bada.   Ordezkaritzak Dbusen inplementatutako planifikazio sistema […]

Dbus eta Reala, batera #NikEreDbus kanpainan

Reala da Dbusek bere 130. urteurrena dela-eta abian jarri duen #NikEreDbus kanpainako bideo berriaren protagonista. Horrela, talde txuri-urdinak babesa erakutsi nahi izan dio Dbusi eta garraio publikoaren erabileraren alde dagoela agertu, Donostiako garraiobide iraunkor gisa. Reala bideo bateko protagonista da, non Xabi Prieto eta Joseba Zaldua jokalariek Dbusen egiten zituzten bidaien gogorapenak elkarri kontatzen dizkioten. […]

Dbus-ek bat egiten du Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Egunarekin

Bihar, maiatzaren 19an, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Eguna da eta Dbusek bat egiten du egun horrekin, bai eta eguna ospatzeko Crohn eta Kolitis Ultzeraduna duten gaixotasunen Gipuzkoako Elkarteak antolatu dituen jarduerekin ere. Horregatik, bihar Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun horiek dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta […]

Dbus-ek eskudiruzko ordainketa murrizteko duen estrategia aurkeztu du

Maiatzaren 3an eta 4an, ATUC Hiri Garraio Kolektiboaren Enpresa Kudeatzaileen Elkarteak Teknologia Berriak, Marketina eta Kalitatea izeneko batzordea egin du Madrilen. Bilera horretan, Donostiarekin batera beste hiri batzuek parte hartu dute, hala nola Bartzelonak, Madrilek, Malagak, Sevillak, Tarragonak, Gironak edo Gijonek.  Jardunaldietan, Dbusek Donostiako autobusetan eskudiruzko ordainketa murrizteko duen estrategia aurkeztu du. Gaur egun, Dbuseko […]

Donostiako garraio publikoaz interesatuta dauden teknikari belgikarrak Dbusen bisitan

Gaur, 39 teknikari belgikar egon dira Dbusen instalazioetan bisitan, Ganten dagoen Mugikortasunaren eta Espazioaren Planifikazioaren Eskolatik etorrita (School of Mobility & Spatial Planning). Ordezkaritza belgikarrak, zeina mugikortasuneko eta diseinuko adituek eta Flandriako Administrazioko kideek osatuta baitzegoen, aukera eduki du enpresaren barruko antolaketa zehatza ezagutzeko, bai eta Dbusen eta Dbuseko autobusetan ezarritako sistema teknologikoak ere.   […]

Dbus-ek bat egiten du Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Apirilaren 25ean Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Dbusek adierazi nahi du egunarekin bat egiten duela, AVAIM elkarteak (Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea) antolatu dituen jardueretan lagunduz.  Horregatik, bihar, asteartea, Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial […]

Dbus-ek Aenorren kalitate egiaztagiria eskuratu du berriro

Dbuseko 5-Benta Berri lineak, 13-Altza lineak eta 28 Amara-Ospitaleak lineak berriro eskuratu dute AENORek Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera ematen duen kalitate egiaztagiria. Gaur egun, arauak ezartzen dituen konpromisoak, egiaztagiria dute lineetan ez ezik, autobus flota osoan eta Konpainiaren eguneroko jardunean ere ezartzen dira. Dbusek eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatean eta Dbuseko erabiltzaileek […]

Luxenburgoko ordezkaritza bat Dbus-en, ibilgailu elektrikoez interesatuta

Luxenburgoko Garraioko eta Azpiegituretako Departamentuaren ordezkaritza bat Dbusen egon da gaur, bisitan, Kotxetegien instalazioak ezagutzeko eta eta Dbuseko autobus flotan instalatu diren azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak eta flotako ibilgailu elektrikoak eta hibridoak ikusteko.  Ordezkaritzako kideek aukera izan dute Dbusek dituen 3 autobus %100 elektrikoak ezagutzeko, zeinak Irizarrek fabrikatutakoak baitira. Ibilgailu horiekin zaratarik eta igorpen kutsatzailerik […]

WRI Mexico aholkularitzaren ordezkaritza bat Dbus-en bisitan, elektromugikortasunaren alde egindako apustua ezagutzeko

WRI Mexico aholkularitza (World Resources Institute) garapenari, hiritarren ongizateari eta baliabideen ustiapenari buruzko ikerketak egiten dituen erakunde bat da, eta Mexikoko Hirian du bere egoitza. Erakundearen ordezkaritza bat egon da Dbuseko instalazioetan, bisitan. Ordezkaritzak, Europatik bisita teknikoak egiten ari baita, Kotxetegien instalazioak ezagutu ahal izan ditu eta Dbuseko autobus flotan instalatu diren azken aurrerapen teknologikoen […]

Dbus, gidaritza eraginkorrean laguntzeko NONVIS sistema berritzailea probatzeko aukeratua

Etorkizuneko autobusa diseinatzea helburua duen EBSF-2 proiektu europarraren barruan (European Bus System of the Future 2), Dbusek proiektu pilotu bat jarri du abian hainbat ibilgailutan. Proiektuak hiru hilabeteko iraupena edukiko du, eta gidaritza eraginkorrean laguntzeko sistema berri bat probatzeko izango da. NONVIS izena du sistemak, eta gailu haptiko bat erabiltzen du gidariekin komunikatzeko. EBSF-2 proiektu […]

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

BAT eta BARIK txartelak jada erabilgarri Dbus-eko linea guztietan

BAT (Araba) eta BARIK (Bizkaia) txartelak erabiltzen dituzten pertsonek Dbuseko linea guztietan ordaindu ditzakete jada bidaiak. Aurtengo otsailean hasi zen Interoperabilitateko proiektua Dbusen, 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete linean, zehazki, Gipuzkoako Garraio Agintaritzak, Dbusek eta Donostiako Udalak izenpetutako hitzarmenari esker. Harrez gero, astero-astero Dbuseko gainerako lineetara zabaltzen joan da, eta horri esker erabiltzaileek berdin-berdin erabili ditzakete MUGI, […]

Dbusek memoria aurkeztu du eta 2016aren balantzea egin du

Dbuseko Administrazio Kontseiluak 2016ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria onartu ditu. Memoria jada eskuragarri dago  www.dbus.eus webgunean.     Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da dokumentua. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotura duten […]

Perching ekintza berria Dbus-eko autobusetan

Aurreko 2 ekintzen arrakastaren ondoren, martxoaren 21, 22 eta 23an tomate hazien poltsak zintzilikatuko dira autobus hibridoetako heldulekuetatik, Dbuseko erabiltzaileek hartzeko eta etxean landatzeko.  Hirugarren “perching” ekintza hau Dbusen 130. urteurrena ospatzeko programazioaren zati da. Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean egin da, garraio publikoaren erabilera eta bizitzeko ohitura osasungarriak bultzatzeko asmoarekin.  Guztira, sasoiko haziak dituzten 2.000 […]

REPLICATE proiektuaren barruan Dbus-ek inplementatu duen linea elektrikoa ezagutu du Europar Batasuneko Presidenteordeak

Europar Batasuneko presidenteorde eta Union Energy Europako Erkidegoko ekimenaren arduradun Maros Sefcovic Donostian egon da bisitan, REPLICATE proiektu europarraren barruan hirian ezartzen ari diren neurriak bertatik bertara ezagutu ahal izateko, Dbus proiektuko partaidea da eta. Proiektu europarraren helburua da hiri adimendunaren eredu bat garatzea, hiru ardatz hauen inguruan: mugikortasun iraunkorra, efizientzia energetikoa eta Informazioaren eta […]

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du bihar, otsailaren 28an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Egunaren eslogan ondorengoa izango da: Ikerketa, gure itxaropena.  Horregatik, bihar Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak […]

Valentziako eta Asturiaseko ordezkaritzak Dbus-en bisitan

Aste honetan hainbat erakundetako ordezkaritzak egon dira Dbusen bisitan, Dbuseko Kotxetegiak eta funtzionamendua ezagutzeko asmoarekin. Valentziako EMTko eta Asturiaseko Garraio Partzuergoko ordezkaritzak Donostiara hurbildu dira enpresaren barruko antolaketa eta Dbusen eta bere flotan ezarritako sistema teknologikoak zehaztasunez ezagutzeko asmoarekin.   Ordezkaritzak, halaber, interesatuta agertu dira Dbusek dituen autobus elektrikoez, ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia baitute. Kotxetegiak bisitatu […]

Dbusen autobus lineei buruz informatzeko liburuxka berriak

Donostiako Udalak eta Dbusek liburuxka berriak argitaratu dituzte, Dbusen hiri autobusen linea bakoitzeko bana. Guztira, 30 liburuxka desberdin dira. Haietako bakoitzean, linea bati buruzko informazio guztia ematen da, hala nola, linearen mapa, ordutegiak eta geraleku nagusien artean autobusak, gutxi gorabehera, ematen duen denbora.  Liburuxken helburua da autobusaren erabiltzaileek eta, batez ere, gaur egun garraio publikoa […]

Dbusek bat egiten du Minbizia duten Haurren Nazioarteko Egunarekin

Otsailaren 15ean, asteazkenean, Minbizia duten Haurren Nazioarteko Eguna da. Gaixotasuna hobeto ezagutzeko eta gaixotasun horrekin egunero borrokan ari diren haur guztiei babesa erakusteko Aspanogik hainbat jarduera antolatu ditu, eta Dbusek bat egin nahi du Aspanogik antolatutako jarduera horiekin.  Horregatik, asteazken honetan Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

BAT eta BARIK txartelak erabiltzen dituzten pertsonek Dbus-eko bidaiak ordaintzeko ere erabili ditzakete jada txartel horiek

BAT (Araba) eta BARIK (Bizkaia) txartelak erabiltzen dituzten pertsonek Dbuseko autobus 45 linean  ordaindu ditzakete jada bidaiak eta horrela tarifa hobaridunak eskuratu. Proiektua 45.Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antigua-Aiete autobus linean hasi da, ondoren, progresiboki, Dbuseko gainerako lineetara zabaltzeko, Dbuseko sarean interoperabilitatea errealitate bihurtuta, Dbus baita urtean bidai kopuru gehien erregistratzen duen euskal operadorea. Proiektua Dbuseko 45 linean […]

Dbuseko autobus berriek izena dute jada

Urgulleko sugandila,  hagina, martin arrantzalea eta Artikutzako desman iberiarra dira Dbuseko autobus lineetan martxan jarri berri diren SOLARIS markako Urbino Hybrid 12 lau autobus hibridoetarako Dbuseko erabiltzaileek aukeratu dituzten lau izenak. Dbusek “Eman izena zure autobusari” kanpaina antolatu zuen Cristina Enea Fundazioarekin batera, eta kanpaina horren barruan aukeratu dira izenak.  Hilabete batean, ehun bat erabiltzaileek […]

Dbus autobusen erabilerak gora egiten jarraitzen du San Sebastian egunean ia 180.000 bidaiarekin

Urtarrilaren 19an eta 20an, San Sebastian eguna izan dela eta, Dbusen autobusek erabilera handia izan dute. Guztira, urtarrilaren 19tik, osteguna, 20ra, ostirala, 179.695 bidaia (behin-behineko datua) erregistratu dira Dbuseko autobusetan. Horrek esan nahi du pasa den urtean erregistratutako 175.600 bidaiarekin alderatuta ia-ia %2,3ko igoera gertatu dela. Dbusek zerbitzu gehigarriak jarri zituen auzo guztietarako lineetan 19ko […]

Dbusek Errege Magoei lagundu die opariak banatzen

Dbuseko autobusek Ekialdeko Errege Magoei lagundu diete aurten ere Gabonetako opariak banatzen Donostiako kaleetan zehar. Opariz betetako ibilgailu hibrido bat izan da Erregeekin urtarrilaren 5eko desfilean. Horrela, Dbusek bat egin du haurrek gehien espero duten jarduetariko batekin, autobusaren erabilera bultzatuz hirian garraiobide  publiko gisa.  

Dbus bidaien hazkundea 2016an

2016. urtean Dbuseko zerbitzuetako autobus bidaiak 28.500.092 izan dira (behin-behineko datua); aurreko urtean 28.243.454 bidaia erregistratu ziren eta, beraz, urtean 256.638 bidaiako hazkundea gertatu da. Datu horiekin eta beste hiri batzuetako datuekin alderatuta, Donostiak lehenengo postuan jarraitzen du autobusaren erabilerari dagokionez. Kontuan hartuta, gainera, Lurraldebus eta Euskotren sareetan beste 3 milioi hiri bidaia egiten direla, […]

Dbus-eko autobusak, ezusteko antzezlan baterako eszenatokia

Donostia 2016k eta Bagera elkarteak elkarrekin garatutako Euskarriak proiektuaren baitan (www.euskarriak.eus) egiten ari den “Antzerki soziala” ekimena dela eta, atzo, ostegunez, Dbuseko autobusak eszenatoki bihurtu ziren “Din dan don” antzezlanerako, zeinaren bidez euskararen erabilera bultzatzen baita.  Antzezpenak 5-Benta Berri eta 25-Benta Berri-Añorga lineetako autobusetan egin ziren, Dbuseko autobus erabiltzaileak esuztean harrapatuz, aktoreak bidaiarien artean zeuden […]

Santo Tomas egunean Dbusen autobusen erabilera handia izan da

2016ko Santo Tomas egunean, atzo, abenduaren 21a, asteazkenean, Donostia hiriko autobusek erabilera handia izan zuten. Behin-behineko zifrak kontuan hartuta, 118.125 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar Dbusen autobusetan. Autobusaren erabilera masiboak aurreikuspen guztiak eta aurreko zifrak gainditu zituen. Enpresak Donostian soilik hiri garraio zerbitzua ematen duenetik seigarren kopuru handiena da. Abenduko lanegunetako batazbesteko erabiltzaileen kopurua […]

Dbus-ek tresna berri bat dauka olioen analisiaren jarraipenerako

Dbuseko tailerretako langileek tresna berri bat daukate flotako autobusen motorren eta transmisioen funtzionamendu egokiaren jarraipenerako. Diesel autobusetan instalatu den QR kodeen sistema baten bidez egiten da jarraipena. Proiektu pilotua TOTAL olio eta izotz aurkakoen fabrikatzaileak garatu du Dbusekin elkarlanean, Dbus baita honen moduko funtzionaltasuna duen lehen operadorea estatu mailan.  Anac Mobile mugikorretarako webgunearen bitartez, tailerretako […]

Dbusek Gabon Zoriontsuak opa dizkizue!

1886tik Donostia eta Dbus elkarrekin etorkizuna eraikiz. Dbusek jai zoriontsuak eta 2017ko urte oparoa opa dizkizue. 2017an ere erabili Dbus mugitzeko! Zer da zuretzat Dbus? #NikEreDbus kanpaina Zer da zuretzat Dbus? Adin guztietako donostiarrek hartu dute parte Dbusen 130. Urteurreneko ospakizunen programako #NikEreDbus kanpainan, beraien gogorapen eta pasadizoak kontatzen. Istorio horiek guztiak jasotzen dituen bideoa ikusgai dago […]

Dbuseko gidari batek pairatutako erasoa gaitzetsi dute Donostiako Udalak eta Dbusek

Autobusen udal konpainiako gidari batek pairatutako erasoa gaitzetsi dute Donostiako Udalak eta Dbusek. Gertakaria atzo izan zen, abenduak 19, 26-Amara-Martutene linean, bidaiari batek Dbuseko gidaria eraso zuenean. Erasotzaileak beste bidaiari batzuei aurre egin zien, bere jarrera aurpegiratu baizioten, eta mehatxuka aritu zitzaion, baita ere, adineko pertsona bati. Gidariak egintzak salatu zituen Udaltzaingoan; udaltzainak, berriz, berehala […]

“Dbus eta gabonak”, 10. haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa

Hamargarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en partehartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako partehartzea paregabea izan da, 4 eta 12 urte arteko 1.400 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira. Gaur, 2016ko abenduaren 17an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu da. A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) […]

Valladolideko autobusen udal enpresako ordezkaritza bat Dbus bisitatzen

Dbusek AUVASA Valladolideko autobusen udal enpresako ordezkaritza baten bisita hartu du bere instalazioetan, Konpainiak zehatz-mehatz nola funtzionatzen duen ikusten.  Ordezkaritzak Dbusen inplementatutako planifikazio sistema adituak ezagutu ditu. Sistema horiei esker eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko giza baliabideak eta baliabide teknikoak.  Ordezkaritzak Dbusen azken urteetan martxan jarri diren beste sistema teknologiko batzuk ere […]

Dbus-ek bigarren “perching” ekintza abiarazi du eta sasoiko haziak banatuko ditu berriro autobusetan

Sasoiko haziekin egindako lehen “perching” ekintzaren arrakastaren ondoren, banatutako 2.000 hazi poltsa agortu baitziren, Dbusek bigarren hazi banaketa abiarazi du Konpainiaren 130. urteurrenaren programazioaren barruan. Haziak flotako autobus hibridoetan banatuko dira, ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia duten autobusak baitira. Oraingo honetan, zerba barietate desberdinen haziak dira, eta autobusen heldulekuetan jarriko dira abenduaren 13, 14 eta 15ean, […]

Eman izena zure autobusari!

Konpainiaren 130. urteurrenarekin bat eginda eta Hiri Berdea kanpainaren baitan, Dbusek erabiltzaileengana hurbildu nahi du garraio publikoa eta horretarako aukera ematen die flotara gehitu berri diren lau autobus hibridoen izenak aukeratzeko, “Eman izena zure autobusari” jardueraren bitartez. Helburua ingurumenarekiko errespetua eta bizi ohitura iraunkorrak bultzatzea da, tartean dela garraio publikoaren erabilera. Horregatik, gaurtik aurrera hainbat proposamen egongo dira […]

Dbus-ek bat egiten du HIES-aren Aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren Aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun horren biktima direnei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko. 

Erabiltzaileek leku batetik beste batera mugitzeko dituzen ohiturak eraikitzeko sistema aitzindari bat aurkeztu du Dbus-ek

Dbus lanean ari da Konpainiako autobusetan bidaiatzen duten pertsonek egin ohi dituzten bidaien hasiera eta bukaera puntuak eraikitzeko gai den programa berritzaile bat garatzeko, big data abiapuntu hartuta. Javier Vallejo, Dbuseko zuzendari ondokoak, programaren lehen emaitzak aurkeztu ditu ATUC hiri garraio kolektiboen enpresa kudeatzaileen elkarteak egin duen Teknologia Berrietako, Marketineko eta Kalitateko Batzordean, non estatuko […]

Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna bihar, azaroak 25, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean […]

Euskadiko VII. ITS kongresuan, Dbus-ek ibilgailu autonomarekin mugikortasunaren kudeaketa nola izango litzatekeen azaldu du, bere ikuspegitik

Garraio Sistema Adimendunak (Intelligent Transport Systems) ibilgailu automatizatuen garapenean nola erabili izan da gaur, Donostian, Euskadiko Mugikortasun eta Logistikako Klusterrak antolatuta egin den Euskadiko VII. ITS Kongresuaren ardatza. Jardunaldian, Igor Gonzalezek, Dbuseko zuzendari gerenteak, etorkizunean ibilgailu autonomoarekin mugikortasuna nola kudeatuko lizatekeen azaldu du, konpainiaren ikuspegitik.  Igor Gonzalezek mahai inguru batean parte hartu du, enpresa teknologiko […]

Dbus-ek bat egingo du Bide Indarkeriaren biktimak ogoratzeko munduko egunarekin

Dbusek bat egingo du Bide Indarkeriaren Biktimak Gogoratzeko azaroaren 20an ospatuko den Munduko Egunarekin. Horregatik, egun horretan Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Ibilgailu elektriko bat probatzen Taxibus zerbitzuan

Gaur, Ulia aldean zerbitzua ematen duen Dbuseko TB6 Uliako Taxibusa Mercedes etxearen ibilgailu elektriko bat erabiltzen ari da. Ibilgailua Goiko-Autori laga zaio eta Taxi Donostia probatzen ari da, Gros eta Ulia bitartean dauden eskaerei erantzuteko Dbusekin batera eskaintzen duen zerbitzuan. Lagapena Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuak kudeatu du, hiriko taxi zerbitzuak ibilgailu horien ezaugarriak frogatu ahal […]

Dbus-ek bat egingo du Haurtzaroan Sexu-Indarkeriaren Prebentziorako Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 19an Haurtzaroan Sexu-Indarkeriaren Prebentziorako Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, Dbusek egun horren alde dagoela erakutsi nahi du egun horretarako GASJEk (Gipuzkoako Abusu Sexualak Jasandakoen Elkartea) antolatu dituen jarduerei babesa emanez.   Horregatik, bihar, larunbata, Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial […]

Dbus-ek bere flota berritzen jarraitzen du, lau autobus hibrido berrirekin

Datorren egunetan Dbusek SOLARIS etxeko Urbino Hybrid 12 modeloko lau autobus hibrido gehiago edukiko ditu Donostiako kaleetan martxan. Autobus berriak Konpainiak bere flotan jada dituen 16 ibilgailu hibridoei batuko zaizkie, bere flota baita Euskadiko flotarik ekologikoena eta elektromugikortasunean erreferente nagusietakoa estatu mailan.   Autobus hibridoak SOLARIS Bus & Coach enpresari erosi zaizkio. Ibilgailu berri horiek […]

Dbus-ek bat egingo du Entzutearen Egunarekin

Bihar, asteartea, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

TUVISA-ko ordezkaritza bat Dbus-en bisitan

Dbusek TUVISA Vitoria-Gasteizko autobusen udal enpresako ordezkaritza baten bisita hartu du bere instalazioetan. Ordezkaritzak Kotxetegietako instalazioak ikusi ditu eta Dbusen funtzionamendua egiaztatu du zehatz-mehatz. TUVISAko teknikariak interesatuta agertu dira Konpainiaren barruko antolaketaz, bai eta Dbusen eta Dbuseko autobusetan ezarritako sistema teknologikoez ere.  Kotxetegietara egin duten bisitan, TUVISAko ordezkariek ezagutu dituzte Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE), antibunching […]

Ingalaterrako ordezkaritza bat Dbusen bisitan, Replicate proiektu europarraz interesatuta

Dbusek Londres inguruko sei udalerritatik etorritako teknikari ingelesen bisita hartu du bere instalazioetan. Ordezkaritzak Donostiaraino bidaiatu du, Udalaren Mugikortasun Departamentuaren eta Dbusen eskutik hirian arlo honetan ezarritako soluzioak eta Europako SCC1 Smart Cities and Communities deialdiaren barruko REPLICATE proiektua ezagutzeko. Proiektua H2020 programak kofinantzatuta dago, eta Donostia Sustapenak eta Udalak gidatzen dute. Proiektuan, Donostiak ez […]

130 urteko historia

Abuztuaren 28an 130 bete dira Dbus sortu zenetik. Hona hemen bere historiako unerik azpimarragarrienen laburpen bat –  1886: Donostiako Tranbia Konpainia sortu zen. – 1887: lehen linea jarri zen martxan, Kontxa, Bulebarra eta Ategorrieta artean. Zaldiek tiratutako tranbia bat zen. – 1897: lehen tranbia elektrikoak hasi ziren ibiltzen. – 1948: trolebus elektrikoak sartu ziren. – […]

Mallorcako Garraio Partzuergoaren ordezkaritza bat bisitan Dbus-en

Dbusek Mallorcako Garraio Partzuergoaren ordezkaritza baten bisitan hartu du bere instalazioetan. Mallorcako ordezkaritzako kideek Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu dituzte. Ordezkaritzak Dbusen inplementatuko sistemak ezagutu ditu. Esaterako, antibunching-erako (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema,  Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE) edo Donostiako […]

Dbus-ek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du urriaren 19an ospatuko den Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.  Horregatik, bihar, asteazkena, Donostiako hiri autobus guztiek lazo arrosa  bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko. 

Naturaren egunean, Dbus haziak banatzen ari da autobusetan, “perching” ekintza berritzaile batekin

Naturaren Babesaren Munduko Eguna dela eta, Dbusek “perching” ekintza berritzaile bat jarri du martxan autobusetan, eta ekintza horren bitartez ziazerben haziak banatzen ari dira poltsetan, ingurumena errespetatzeak duen garrantziaz eta bizimodu osasuntsuak duen balioaz sentsibilizatzeko. Dbusek bere 130. urteurrena ospatzeko egin duen programazioko ekintzetako bat da, eta Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean garatu da. Horrela, urriaren […]

Haurrentzako X. Marrazki Lehiaketa, “Dbus eta Gabonak”

Dbusek eta San Martin Azokak 2016ko “Dbus eta Gabonak” haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa bederatzigarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean. Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio […]

Dbus-ek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Urriaren 13an, osteguna, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.  Horregatik, ostegunean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Peruko profesionalak bisitan Dbuseko instalazioetan

Dbusek Peruko GMD talde teknologikoko ordezkaritza bat hartu du bere instalazioetan. GMD enpresa inplementazio teknologikoetan espezializatuta dago garraio arloan. Peruko ordezkaritzako kideek Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu dituzte. Ordezkaritzak Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE) ezagutu du. Sistema horrek teknologia berriak erabiltzea ahalbidetzen du erabiltzaileei […]

Jarraitu Dbusen egunerokoa Instagramen

Jakin nahi al duzu nola funtzionatzen duen Dbusek barrutik? Dbusen Instagrameko kontuan (dbusdonostia) egunero-egunero egiten dugun lanaren kronikaren jarraipena egin dezakezu. Argitalpen guztiek #descubredbus eta #dbusezagutu hashtaga daramate, haien arrastoari jarraitu ahal izateko.  Instagramen, adibidez, ikusi dezakezu nola egiten den lan departamentu guztietan, zer jarduera antolatzen ditugun eta Dbusen gaineko beste bitxikeria batzuk ere bai.  

Santanderreko hiri garraioko zerbitzuaren ordezkaritza bat Dbus bisitatzen

TUS Santanderreko Hiri Garraioko Zerbitzuaren ordezkaritza bat Kotxetegien instalazioetan egon da, Dbusek zehatz-mehatz nola funtzionatzen duen ikusten.  Donostiako autobusen mantentze lanak kudeatzeko Dbuseko tailerretan ezarri den plangintza sistemak ezagutu ditu ordezkaritzak. TUSen arduradunak interesatuta agertu dira autobusen eta tailerretako eta garbiketako langileen antolaketan Dbusek egiten duen giza baliabideen eta baliabide teknikoen kudeaketa eraginkorragaz, bai eta […]

Dbusek bat egiten du Erretinosi Pigmentarioaren Egunarekin

Irailaren 25ean, igandea, Erretinosi Pigmentarioaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei  babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du.  Horregatik, igande honetan Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

“Hide or Reveal”, gogoeta bat Dbus-eko autobusetako leihoaren bitartez

Hiriburutzaren programaren barruan, Dbusek eta Donostia 2016k “Hide or Reveal” instalazioa jarri dute abian (Ezkutatu edo erakutsi), Dbuseko 26-Amara-Martutene lineako bi autobusetan leihoetan jarri diren argazkien bitartez beste leku batzuetara bidaia egiteko aukera eskainiz.  Helena Wikström eta Una Bauer artistek egindako 8 argazki dira, eta bidaiaren inguruko begirada bat planteatzen dute, autobuseko leihoaren bitartez gogoeta […]

Autobus Berdea haurrentzako tailerrerako izena emateko epea irekita

Dbusek, bere 130. urteurrenaren programazioaren barruan, materialak birziklatuz autobusen maketak egiteko familia tailer bat antolatu du: “Autobus Berdea”.   Jarduera honen asmoa da haurrak ohartaraztea mugikortasun iraunkorrak eta autobusaren erabilerak duten garrantziaz, horretarako sormenaz baliatuz. Ontziak, poteak, kartoiak eta beste elementu batzuk erabiliko dira autobusak sortzeko, aldi berean mugikortasun iraunkorra eta naturaren zaintza lotzen lagunduta. […]

Dbus-ek bat egingo du Mugikortasun Iraunkorrararen Europako Astearekin

Irailaren 16tik 22ra bitartean Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuko dela eta, Dbusek jarduera ugari antolatu ditu garraio publikoaren erabilera sustatzeko.  Zehazki, bi heziketa kanpaina jarri ditu abian; bat, erabiltzaileei zuzenduta, autobusetan belaunaldien arteko bizikidetza sustatzeko, eta bestea, adineko pertsonei zuzenduta, haien segurtasuna eta erosotasuna areagotzeko.  Era berean, atal berri bat sortu da web orrian, irisgarritasunari buruzko informazioarekin.  Neurri horiek guztiak Dbuseko zerbitzua […]

Donostiarra trainerua, #NikEreDbus kanpainarekin bat

Dbusek eta  Donostiarra traineruak indarrak batu ditzute #NikEreDbus kanpainan; izan ere, Dbusen 130. urteurrena dela-eta, Donostiako traineruko arraunlariek babesa erakutsi nahi izan diote Dbusi.  Horrela, Kontxako banderako estropadetan bete-betean sartuta gaudela, Donostiarrako kideek bideo bat egin dute, beraiek protagonista izanda, Dbuseko autobusetan izandako bizipenak gogora ekarrita. Bideoa Dbusen web orrian eta Youtubeko kanalean dago ikusgai. […]

Dbus-ek bere esperientzia partekatu du lan jardunaldi batean, Buckinghamshiren

CIVITAS CAPITAL proiektu europarraren baitan, Dbusek lan jardunaldi batean parte hartu du Ingalaterrako Buckinghamshire konderrian, High Wycomben zehazki.  Proiektuaren helburua da Europako hiriek praktika onak trukatzea, garraio publikoa hobetzeko. Lankidetza hau Ingalaterrako hiriaren eskariz sortu zen; izan ere, Buckinghamshire konderriak Donostiaren antzeko ezaugarriak ditu, eta Donostian garraio publikoan arrakastaz funtzionatzen ari diren hainbat neurri ezarri […]

Dbuseko autobusen erabilera masiboa Aste Nagusian, 771.633 bidaia egin dira

2016ko Aste Nagusian autobusaren erabilera masiboa izan da hirian. Momentuz astea guztian zehar, abuztuaren 13tik, larunbata, abuztuaren 20ra, larunbata, 771.633 bidaiari izan ditu Dbus-ek. Horrek esan nahi du 2015ean erregistratutako 746.397 bidaiarekin alderatuta %3,27ko igoera gertatu dela. Zifra hauekin, oraindik probisionalak, Dbus-eko autobusak berriro ere garraiobide publiko erabilienak izan dira Donostiako jaietan. 2016ko Aste Nagusian […]

Dbus-en 130. urteurrena ONCEren kupoian

Dbusen 130. urteurrena dela eta, datorren abuztuaren 28an, igandean, Dbus ONCEren kupoiaren protagonista izango da. Hain zuzen ere, 1886ko abuztuaren 28an eratu zen Konpainia, eta handik hilabete batzuetara zerbitzua ematen hasi zen, 1887ko uztailean, zehazki. Kupoi oroigarri hau argitaratuta, ONCEk eskerrona erakusten dio Dbusi garraio publikoan erreferente den enpresa gisa egiten duen lanagatik, Donostian kalitateko […]

Mexikoko profesionalak bisitan Dbuseko instalazioetan

Dbusek Mexikoko Senda taldeko ordezkaritza bat hartu du bere instalazioetan. Monterrey hirian dihardu Senda taldeak. Mexikoko ordezkaritzako kideek Kotxetegien instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu dituzte. Ordezkaritzak Dbusen inplementatutako planifikazio sistema adituak ezagutu ditu. Sistema horiei esker eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko […]

Dbus-ek bere 130. urteurrena ospatuko du

2016ko uztailetik 2017ko uztailera bitartean Dbusek bere 130. urteurrena ospatuko du jarduera ugariekin. 130 urte horietan Konpainiak bilakaera etengabea izan du bai eskainitako zerbitzuei dagokienez, bai zerbitzuen kalitateari dagokionez.  Donostian zerbitzua ematen hasi zenetik 130. urte bete dituela ospatuta, Dbusek azpimarratu nahi du hiriari egiten dion ekarpena, garraio hurbila, irisgarria eta ekologikoa den heinean, bere […]

[ITXITA] Lan medikuntzako mediku espezialista

Osasuna zaintzeko prebentzio kudeaketaz arduratuko da eta osasun arreta emateko azterketak eta prestazioak eskainiko dizkie langileei laneko medikuntza testuinguruan. Era berean, Laneko Osasun Batzordean parte hartuko du, besteak beste. Eskatutako ezaugarri nagusiak: Medikuntzan lizentziatua, Laneko medikuntza espezialitatean, esperientzia egiaztua enpresako medikuntzan, komunikatzeko eta pertsonen arteko harremanerako trebetasuna, eta baita taldean lan egiteko ere, eta balioa […]

[ITXITA] Kontabilitate burua

Sozietateren kontabilitate kudeaketaz arduratuko da finantza, analitika eta aurrekontu alderdietan, arloko administrazio taldearen lana gainbegiratuz. Era berean, arlo desberdinetarako txostenak egingo ditu, erabakien hartzea errazteko, besteak beste. Eskatutako ezaugarri nagusiak: Unibertsitate mailako prestakuntza arlo ekonomikoan, gutxienez 3 urteko esperientzia azken 5 urteetan antzeko erantzukizuna duten egitekoetan, pertsonekin harremanak izateko eta taldean lan egiteko gaitasun handia, […]

Udan hirira sartzeko bideak eta mugikortasuna hobetzeko plana

Hirira sartzeko bideak hobetzeko, trafikoa arintzeko eta garraio publikoaren funtzionamendua eta haren erabilera errazteko, hiriko eta inguruetako aparkalekuak eguneratu eta identifikatzeko lana egin du Donostiako Udalak, aparkaleku denak plano berri batean bilduz.  Planoak aparkaleku aukera guztiak jasotzen ditu, era ikonografiko eta xehatuan: lurpeko aparkaleku ordainduak, TAO eremuak eta disuasio aparkalekuak edo doakoak, hiriko erdialdearekin lotuta […]

Dbus-eko 26-Amara-Martutene lineak %65 kutsatzaile gutxiago igorriko du urtean

Uztailaren 5etik aurrera bi autobus %100 elektriko eta bi autobus hibrido arituko dira Dbuseko 26-Amara-Martutene linean. Horrela, Urumearen ibai ertzean (Erriberak, Loiola, Txomin eta Martutene) batere zaratarik egin eta kutsatzailerik igortzen ez duen garraio publikoko zerbitzua ibiliko da, zeina ingurumenarekin errespetutsuagoa izango den eta hiritarren bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen.  Bi autobus %100 elektriko berriek […]

Dbus, LGTBQ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren nazioarteko egunera batzen da

Dbus ekainaren 28an ospatzen den Transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da.                                                                            […]

Dbus-ek autobus zerbitzu berriak jarriko ditu martxan

Datozen egunetan Dbusek hainbat hobekuntza jarriko ditu martxan bere autobus lineetan. Horietako batzuk betiko dira eta beste batzuk, berriz, udan zerbitzua hobetzeko neurriak dira. Ondorengo estekan informazio guztia aurkituko duzu. > Informazioa ikusi (pdf)

Dbus-ek bat egiten du Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Egunarekin

Ekainaren 23an, ostegunean, Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da.  Dravet Sindromea edo Haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Zorrotza 4 eta 12 hilabeteko haurrengan agertzen da lehen aldiz, eta konbultsio kloniko edo toniko-kloniko orokor edo aldebakarrekin lotua dago. Orokorrean iraupen luzekoak dira konbultsioak, sukarrarekin edo gabe. Azken ikerketen arabera, gaixotasun honek 20.000 jaiotzetik 1i eragiten […]

Bilbobus-eko eta Idom-eko profesionalak bisitan Dbuseko instalazioetan

Dbusek Bilbobus-eko, Bilboko udal autobusen enpresa, eta Idom aholkulari enpresako ordezkaritza bat hartu du bere instalazioetan. Ordezkariek Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu dituzte, esaterako antibunching-erako (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, itsuentzako audio bidezko informazio sistemak edo billeteak baliozkotzeko makina […]

“Goruntz begira”, argazki erakusketa Dbus-eko markesinetan

Dbuseko autobusen geltokietako markesinak marko bitxia bihurtu dira “Goruntz begira” erakusketa osatzen duten argazkietarako.  Jarduera Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteak antolatu du, Donostia 2016ren programaren barruan, eta Dbusen laguntza izan du.   Ekimenaren helburua da argazkigintza kalera ateratzea eta donostiarrengana hurbiltzea, Dbuseko markesinak gune artistiko bihurtuta eta autobusak iritsi zain egotea esperientzia ikaragarri. Horretarako, 70 argazki instalatu dira […]

Dbus-en Gymkhanaren arrakasta

Maiatzaren 20an Dbusen Gymkhana egin zen Olatu Talka kultur jaialdiaren barruan, hiriko garraio publikoa modu didaktikoan ezagutzera emateko.  Jaialdi ireki eta parte hartzailea da, herritarrek bidalitako proposamenekin osatua, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren parte da.  Jarduerak erabateko arrakasta izan zuen; 50 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte, eta hainbat arrastoren bitartez Dbusen eta […]

“Etorkizuneko autobusa” marrazki lehiaketaren sari banaketa

“Etorkizuneko autobusa” marrazki lehiaketaren sari banaketa

Buckinghamshire County Counciletik bisitan etorritako ordezkaritza bat Dbusen

Maiatzaren 11tik 13ra bitartean, CIVITAS CAPITAL programaren barruan, Buckinghamshire konderritik bisitan etorritako hainbat teknikari ingeles hartu ditu Dbusek bere instalazioetan.  Buckinghamshire konderriak Donostiaren antzeko ezaugarriak ditu, eta Donostian garraio publikoan arrakastaz funtzionatzen ari diren hainbat neurri ezarri nahi dituzte bertan, beraien garraio publikoaren efizientzia, kalitatea eta abiadura komertziala hobetu eta kutsadura eta kontsumoa murrizteko asmoarekin. […]

«Liburu bat, bidaia bat», garraio publikoan irakurketa sustatzeko ekimena

Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Dbusek «Liburu bat, bidaia bat» ekimena abiarazi dute, autobusean irakurtzen doazen bidaiariei liburu bat eta doako autobus-bidaia batzuk oparitzeko.  Ekintza ostiralean egingo da (maiatzaren 13an) hiriko autobus-linea batzuetan, eta Literaktum festibaleko programazio zabalaren parte da.  Ostiral honetan, maiatzaren 13an, goizean goizetik, Donostia 2016ko hamar boluntario baino gehiago hiriko hainbat autobus-lineatan […]

Dbus, “2016ko Urrezko Kriskitina” sarirako izendatuta, bere garraio irisgarriagatik

Dbus ONCEk antolatuta egiten den “Urrezko Kriskitina” sariaren 2016ko ediziorako izendatu dute, pertsona guztientzat irisgarriagoa den garraio publikoaren aldeko hartu duen konpromisoagatik. ONCEk ematen du saria. 2013az geroztik Dbuseko autobusek soinu bidezko informazio sistema bat dute, eta sistema horrekin itsuek eta ikusmen murriztua duten pertsonek autonomia eta segurtasun handiagoz bidaiatu dezakete.    Sistemak autobus lineen […]

Dbusek hurrengo geltokiaren berri emateko sistema berritu du beste linea batzuen iritsiera denborak gehituta

Autobus linea guztietan hurrengo geltokiaren berri emateko sistema hobetu du Dbusek. Sistema berriak beste linea batzuen iritsiera denborak ere ematen ditu, geltoki bakoitzean egin daitezkeen loturen gaineko informazio zehatzagoa eta zabalagoa edukitzeko. Horrenbestez, autobusez aldatu behar duten erabiltzaileek planifikatu ahal izango dute. Izan ere, autobusetako panelek bidaiariei jakinaraziko diete geltoki bakoitzean zein lotura egin ditzaketen […]

Uliako taxibus zerbitzu berria, eskaripekoa

2016ko apirilaren 18an Dbusek hobekuntza garrantzitsuak jarriko ditu abian Ulia aldean zerbitzua ematen duen TB6- Taxibus zerbitzuan. Orain arte zerbitzua Ulia 180raino heltzen zen, eta orain Uliako Aterpetxeraino luzatuko da ibilbidea, eta 60 minutuko maiztasunarekin ibiliko da, asteko egun guztietan, baita jaiegunetan ere. 

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den ijito herriaren nazioarteko egunarekin.  Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Dbus eta Citymobil2 proiektua elkarrekin lanean, Miramonen garraio publikoaren erabilera bultzatzeko

Dbus eta Citymobil2 proiektua elkarrekin lanean, Miramonen garraio publikoaren erabilera bultzatzeko

Donostiako garraioari buruzko araudi berria funtzionamenduan Dbusen

Apirilaren 7an, osteguna, hasiko da aplikatzen Donostiako garraioari buruzko araudi berria, 2001az geroztik gaur egun indarrean dagoenaren ordez. Araudi berri hori Donostiako Udalbatzak onartu du osoko bilkuran. 

Dbuseko tarifa sistema 2016ko apiriletik aurrera

Apirilean indarrean sartuko dira Dbuseko tarifa berriak. Tarifak 2014an berrikusi ziren azken aldiz, eta harrez gero, azken bi urteetan, tarifak ez dira aldatu.

Dbus-ek 2015eko Memoria aurkeztu eta aurreikuspenak hobetzen dituen balantzea egin du

Dbusen Administrazio Kontseiluak 2015eko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria onartu ditu. Memoria dagoeneko web orrian dago eskuragarri: https://www.dbus.eus/konpainia/urteko-txostena  Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da dokumentua. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotura duten alderdiak, […]

Geltoki aldaketak Amaran

Dbusen autobusen erabiltzaileei konexioak errazteko asmoz, martxoaren 7tik aurrera, astelehena, Amaran geltokia batzuetan aldaketak egingo dira.  Horrela, Antso Jakituna eta Madril hiribideetan 17-Gros-Amara-Miramon (otsailean bere ibilbidea Miramoneraino luzatu du) eta 28-Amara-Ospitaleak lineek geltokiak partekatuko dituzte. Gainera, 23-Errondo eta 32-Puio-Errondo lineek Antso Jakituna 28 II geltokia Pio XII-ra lekualdatuko dute.  • 17-Gros-Amara-Miramon: Antso Jakituna 28 I […]

Dbusek bat egiten du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egiten du gaur, otsailaren 29an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Egunaren eslogan ondorengoa izango da: Itxaropen sareak sortzen.  Horregatik, gaur Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak […]

Dbus, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailea

Dbusek Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jaso du Emakunderen eskutik, Bilbon egindako ekitaldi batean, non 73 euskal enpresak eta erakundek parte hartu duten. Bereizgarri horrekin, Emakundek aitortzen du Dbusek enpresa barruan emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren alorrean aurrera egiteko eta bide batez gizartean eta lan eremuan ekimen berriak bultzatzeko hartutako […]

Otsailaren 6an, larunbatean, Dbusek bi linea berri jarriko ditu martxan autobus geltoki berria Erdialdearekin eta Antiguorekin lotzeko

Donostiako Autobus Geltoki berriaren irekierak hirira autobusez edo trenez iristen diren pertsonentzat mugikortasun aldaketak ekarriko ditu. Behar berriei erantzuteko asmoz, Dbusek bi linea berri sortu ditu, 44 Renfe-Bus Geltokiak eta 45 Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo, eta autobus geltoki berria martxan jartzean, larunbatean, otsailaren 6an hasiko dute euren lana. Linea berri hauek Donostiako Autobus Geltokia eta Iparreko Geltokia […]

Dbusen zenbait lineetan hobekuntzak egingo dira otsailaren 6tik aurrera

Larunbatean, 2016ko otsailaren 6an, Dbuseko autobus lineetan zenbait hobekuntza jarriko dira martxan:  –       17-Gros-Amara-Miramon linea: ordutegiak zabalduko dira eta ibilbidea Ospitaleetaraino eta Miramoneraino luzatuko da. –       31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linea: ibilbidea aldatuko da Grosetik. –       37-Rodil-Zorroaga linea: ibilbidea aldatuko da Aldunaenetik. –       41-Martutene-Egia-Gros linea: ibilbidea aldatuko da Atotxa eta Aldunaenetik Martuteneko norabidean. –       16-Igeldo, 36-San Roke-Aldakonea eta […]

Dbusen esperientzia, Mugikortasunari buruzko Hirugarren Foroan

Elektromugikortasuna izan da gaur Kursaalean egin den Mugikortasunari buruzko Foroaren ardatza, eta Igor Gonzalezek, Dbuseko  zuzendari gerenteak, Konpainiaren kasua aurkeztu du bertan. Foroa, zeina Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak antolatu baitu, hirugarrena izan da, eta bertan hainbat hiritan, Donostian esaterako, abian jarri den mugikortasun elektrikoa aztertu dute garraioaren sektorean eta hirigintzan aditu diren […]

Emakunderen berdintasunaren bereizgarria eskuratu du Dbus-en II. Berdintasun Planak

Dbusen II. Berdintasun Planak, zeina 2014-2017 aldirako egin den, Emakunderen aitortza eskuratu du, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren alde diharduen Erakunde Laguntzaile gisa. Dbusek bazuen jada berdintasun plan bat, eta harekin bereizgarri hau bera eskuratu zuen 201ean; orain, azken urteetan berdintasunaren alorrean erregistratutako eskakizunak eta aurrerapenak gehituz aitortza hori arautzen duen dekretu berriaren arabera eguneratu […]

Dbus autobusen erabilera handia Donostia 2016ren inaugurazioan

Larunbat honetan, hilak 23, Donostia 2016ren inaugurazioa izan dela eta, Dbusen autobusek erabilera handia erregistratu dute, 92.641 bidaia kontabilizatu baitira. Horrek esan nahi du 30.000 bidaia gehiago egin direla urtarrileko larunbat batekin alderatuta; hau da, % 32 baino gehiago.  Kopuru hauek azken urteotan Aste Nagusiko larunbatetan erregistratutako datuak  gainditzen dituzte. Beraz, Dbusen azken urteotan bidaia […]

Informazio panel elektroniko gehiago instalatu ditu Dbus-ek

Azken asteetan Dbusek autobusen iritsiera orduak adierazten dituzten panel elektroniko gehiago instalatu ditu autobus geltokietan eta jada ari dira informazioa ematen. Hauek dira zerbitzu hori eskaintzen duten geltoki berriak: – Zubieta 14 (Erdialdean, 16-18 lineen berri emateko): – Frantziskotarrak (Egian, 9-41 lineen berri emateko). – Tabakalera (Egian, 9-42 lineen berri emateko). – Madril 28 (Amaran, […]

Dbus autobusen erabilera masiboa San sebastian egunean

Urtarrilaren 19an eta 20an, San Sebastian eguna izan dela eta, Dbusen autobusak masiboki erabiliak izan dira. Guztira, urtarrilaren 19tik, asteartea, 20ra, asteazkena, 172.826 bidaia erregistratu dira Dbuseko autobusetan. Horrek esan nahi du pasa den urtean erregistratutako 158.389 bidaiarekin alderatuta ia-ia %10eko igoera gertatu dela.  Dbusek zerbitzu gehigarriak jarri zituen auzo guztietarako lineetan 19ko arratsaldetik, bandera […]

Dbusek Errege Magoei lagunduko die opariak banatzen

Dbuseko autobusek Ekialdeko Errege Magoei lagunduko diete aurten Gabonetako opariak banatzen Donostiako kaleetan zehar. Opariz betetako ibilgailu bat izango da Erregeekin urtarrilaren 5eko desfilean, kabalgata itxiz.  Horrela, Dbusek bat egiten du haurrek gehien espero duten jarduetariko batekin, autobusaren erabilera bultzatuz hirian garraiobide publiko gisa.  

Bidaia kopuru gehiago Dbusen 2015.urtean

2015. urtean Dbuseko zerbitzuetako autobus bidaiak 28.233.941 izan dira (behin-behineko datua); horrek esan nahi du pasa den urtean erregistratutako 28.077.725 bidaiarekin alderatuta %0,55eko igoera gertatu dela, eta 155.765 bidaiako igoera honekin hasierako aurreikuspen guztiak gainditu direla.  Datu horiekin eta beste hiri batzuetako datuekin alderatuta, Donostiak lehenengo postuan jarraitzen du autobusaren erabilerari dagokionez. Donostiar bakoitzak batez […]

“Dbus eta Gabonak”, 9º haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa

Bederatzigarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en partehartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako partehartzea paregabea izan da, 3 eta 12 urte arteko 2.451 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira.  Aurten ere lehiaketak partehartze berezia izan du, Atzegiko marrazki taldeko 21 ikaslerena hain zuzen ere. Iaz bezala, elkarbanatu dituzte gure lehiaketan […]

Dbusek Donostiako garraio publikoa aurkeztu du Mugikortasun Adimendunari buruzko jardunaldi batean

FEMPek (Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioa) eta ATUCek (Hiri Garraio Kolektiboen Enpresa Kudeatzaileen Elkartea) “Mugikortasun adimenduna, hirian bizitzeko” izeneko jardunaldia antolatu dute Madrilen, eta Dbusek Donostiako hiri garraio publikoaren kudeatzaile gisa duen esperientzia aurkeztu du bertan.   

Dbusek bat egiten du HIES-aren Aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin.  Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun horren biktima direnei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.  

Dbusek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin

Dbusen tarifa berriak 2016ko apirilaren 1etik aurrera

Dbusen tarifa berriak 2016ko apirilaren 1ean indarrean sartuko dira

“Dbus eta Gabonak” Haurrentzako IX. Marrazki Lehiaketa

“Dbus eta Gabonak” Haurrentzako IX. Marrazki Lehiaketa

Dbusek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbus-ek Pobrezia Errotik Ezabatzearen Aldeko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du

Dbus-ek Pobrezia Errotik Ezabatzearen Aldeko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du

#dbusUDA “Bizi Donostia!” argazki lehiaketako irabazleak

#dbusUDA “Bizi Donostia” argazki lehiaketako irabazleen zerrenda

Dbusek elektromugikortasuna bultzatzen du ibilgailu elektriko gehiago sartuta

Dbusek elektromugikortasuna bultzatzen du ibilgailu elektriko gehiago sartuta

Dbusek bat egiten du Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearekin

Dbusek bat egiten du Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearekin

#dbusUDA udako argazki lehiaketaren argazki finalistak

#dbusUDA udako argazki lehiaketaren argazki finalistak

Dbus, Donostiarra traineruarekin

Dbus, Donostiarra traineruarekin

The Academy of Urbanism Hirigintzako Akademiaren ordezkaritza bat Dbus-en, bisitan

The Academy of Urbanism Hirigintzako Akademiaren ordezkaritza bat Dbus-en, bisitan

Dbuseko autobusen erabilera masiboa Aste Nagusian

Dbuseko autobusen erabilera masiboa Aste Nagusian

Basque Card turista txartel berriak

Basque Card turista txartel berriak

Dbusek hurrengo geltokiaren berri emateko sistema berritu du

Dbusek hurrengo geltokiaren berri emateko sistema berritu du

Dbus, EBSF 2 proiektuaren lehen bilerako partaidetako bat

Dbus, EBSF 2 proiektuaren lehen bBilerako partaidetako bat

“Bizi Donostia!” udako argazki lehiaketa

“Bizi Donostia!” udako argazki lehiaketa

IHEDATE institutuko ordezkaritza bat bisitan Dbus-eko instalazioetan

IHEDATE institutuko ordezkaritza bat bisitan Dbus-eko instalazioetan

Dbus LGTBQ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da

Dbus LGTBQ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da

Dbus-ek bat egiten du Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa bultzatzeko Nazioarteko Egunarekin

Dbus-ek bat egiten du Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa bultzatzeko Nazioarteko Egunarekin

Txileko garraio arloko profesionalak bisitan Dbus-eko instalazioetan

Txileko garraio arloko profesionalak bisitan Dbus-eko instalazioetan

Oso balorazio altua Dbus-en zerbitzuarentzat

Oso balorazio altua Dbus-en zerbitzuarentzat

Dbus-ek autobus zerbitzu berriak martxan jarriko ditu

Dbus-ek autobus zerbitzu berriak martxan jarriko ditu

Dbus-ek Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko 2014ko memoria argitaratu du

Dbus-ek Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko 2014ko memoria argitaratu du

Dbus-ek bere mikrobusen flota berritzeko lanak amaitu ditu erabat

Dbus-ek bere mikrobusen flota berritu du

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbus-ek AENORren kalitate egiaztagiria eskuratu du berriro

Dbuseko 5-Benta Berri lineak, 13-Altza lineak eta 28 Amara-Ospitaleak lineak berriro eskuratu dute AENORek Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera ematen duen kalitate egiaztagiria.

Dbusek bat egiten du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egiten du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbus-en autobus linea bakoitzari buruz informatzeko liburuxka berriak

Donostiako Udalak eta Dbusek liburuxka berriak argitaratu dituzte, Dbusen hiri autobusen linea bakoitzeko bana.

Bidaia kopuru gehiago Dbusen 2014. urtean

2014. urtean DBUSeko zerbitzuetako autobus bidaiak 28.077.715 izan dira (behin-behineko datua); horrek esan nahi du pasa den urtean erregistratutako 27.652.029 bidaiarekin alderatuta %1,5eko igoera gertatu dela, eta 425.686 bidaiako igoera honekin hasierako aurreikuspen guztiak gainditu direla.

Dbus-ek erregaia eta CO2 igorpenak murrizten dituzten 5 ibilgailu hibrido gehitu ditu bere flotan

Abenduaren 29an Dbusek 12 metroko 5 autobus hibrido gehitu ditu bere flotan, eta laster hasiko dira ibiltzen Donostiako hiri autobusen lineetan.

Santo Tomas egunean autobusen erabilera masiboa izan da. Dbus-eko erabiltzaileen errekor historikoa jaiegunean

2014ko SANTO TOMAS egunean, atzo, abenduaren 21a, igandean, Donostia hiriko autobusak masiboki erabiliak izan dira. Behin-behineko zifrak kontutan harturik, 84.987 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar Dbusen autobusetan. Autobusaren erabilera masiboak aurreikuspen guztiak eta aurreko zifrak gainditu zituen. Kopuru hori enpresak historia osoan jaiegunetan izan duen handiena da eta jaiegunetako batazbesteko erabiltzaileen kopurua bikoizten du. […]

Dbusen aplikazio ofiziala

Dbusen aplikazio mugikor ofizial berria dagoeneko  deskargatu daiteke  iOSerako Apple Store dendan. App hau  doakoa da eta Androiderako smartphone honen online dendan ere deskargatu daiteke (Android Market). Aplikazioarekin erabiltzaileek lineen gaineko informazioa eta iritsiera denborak ezagutzeko aukera izango dute.

Dbus-ek ingurumena gehiago errespetatzen duten eta modernoagoak diren lau mikrobus berri gehiago ditu bere flotan

Dbus-ek ingurumena gehiago errespetatzen duten eta modernoagoak diren lau mikrobus berri gehiago ditu bere flotan

Dbus-ek bere webgune berria aurkeztu du: www.dbus.eus

Dbusek webgune eleaniztun berria jarri du abian, hainbat berritasun garrantzitsurekin, eta, horien artetik, mugikorretarako aplikazio ofiziala da nabarmentzen den bat. Dbusen www.dbus.eus web orri berria egokigarria da, eta edozein ordenagailu, telefono edo tabletatatik kontsultatu daiteke. Euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri, eta .eus domeinua erabiltzen du, Udalak euskararen eta euskal kulturaren hedapenerako duen domeinu […]

“Dbus eta Gabonak”, 8. Haurrentzako Marrazki Lehiaketaren sari banaketa

Zortzigarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en partehartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako partehartzea paregabea izan da, 2 eta 12 urte arteko 1.193 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira.

Dbusek “2015. Urteko Enpresa” saria jaso du hiri garraioaren kategorian

“Urteko Enpresak” izeneko sarien XXII. edizioan Dbus-ek “2015. urteko Enpresa” saria jaso du bidaiarien hiri garraioaren kategorian. Saria entregatzeko jendaurreko ekitaldia atzo izan zen Madrilen. “Autobuses&Autocares” aldizkari espezializatuak antolatutako sariak dira, eta sektorean prestigio handia dute. Sariak 1992az geroztik ematen dira eta bidaiarien garraio operadore estatalek garatzen duten lana azpimarratzen dute beraien lau negozio segmentuetan: garraio […]

Baionako garraio arloko profesionalak bisitan Dbus-eko instalazioetan

Gaur Dbusek Baionako ACBA Euskal Kosta-Aturri Aglomerazio Elkargotik bisitan etorritako ordezkaritza bat hartu du bere instalazioetan. Profesionalek Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu dituzte. Ordezkaritzak Dbuseko autobus elektrikoa ezagutu du. Autobus hori Irizarrek sortu zuen eta uztailean jarri zen martxan. Ezaugarri horiekin Europan dagoen […]

Dbus-ek bat egiten du HIES-aren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin. Horregatik, datorren astelehenean Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun horren biktima direnei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Dbus-ek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna bihar, azaroak 25, ospatuko da. Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunean […]

Dbus “2015. urteko Enpresa” aukeratu dute hiri garraioaren kategorian

“Urteko Enpresak” izeneko sarien XXIII. edizioan Dbus “2015. urteko Enpresa” aukeratu dute bidaiarien hiri garraioaren kategorian. “Autobuses&Autocares” aldizkari espezializatuak antolatutako sariak dira, eta sektorean prestigio handia dute. Saria entregatzeko jendaurreko ekitaldia Madrilen egingo da, abenduaren 11an. Sariak 1992az geroztik ematen dira eta bidaiarien garraio operadore estatalek garatzen duten lana azpimarratzen dute beraien hiru negozio segmentuetan: garraio erregularra, […]

Dbus-ek bere tarifa sistema aurkeztu du ATUC elkartearen “Teknologia Berriak, Marketina eta Kalitatea” izeneko Batzordean

Urriaren 28 eta 29an, ATUC Hiri Garraio Kolektiboaren Enpresa Kudeatzaileen Elkarteak Teknologia Berriak, Marketina eta Kalitatea izeneko batzordea egin zuen Madrilen, Dbus batzordeko buru izanik. Bilera horretan, non beste hiri batzuek ere hartu zuten parte, esaterako Tarragonak, Badalonak, Sevillak, Madrilek edo Lleidak, Dbusek kasu arrakastatsu bat aurkeztu zuen: Donostiako tarifa sistemaren esperientzia, azken urteetan ordainketa […]

Monterreyko garraio arloko profesionalak bisitan Dbus-eko instalazioetan

Urriaren 21ean, asteartea, Dbusek Monterreyko Garraio eta Bidezaintzako Estatuko Kontseilutik (Mexiko) bisitan etorritako ordezkaritza bat hartu zuen bere instalazioetan.  Euskadira egindako bisita tekniko horretan, CETyV erakundeko profesionalek Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu zituzten, esaterako antibunching-erako (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako […]

VIII. Gabonetako Marrazki Lehiaketa

Dbus eta San Martin Azokak 2014ko “Dbus eta Gabonak”  haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa zortzigarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean. Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren […]

Dbus-ek Pobrezia Errotik Ezabatzearen Aldeko Nazioarteko Egunarekin bat egingo du

Urriaren 17an Pobrezia Errotik Kentzeko Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, Dbusek kausa horrekiko sentsibilizazio eta zabalpenerako egingo diren jarduera guztiekin bat egiten duela erakutsi nahi du. Hori dela eta, Donostiako hiriko autobus guztiek, milaka pertsonak hirian egunero erabiltzen duten garraioa izanik, 0 Pobreziaren logoaren kartelak eramango dituzte urriaren 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19an. 

Dbusek 13, 37 eta 41 lineetan ordutegi eta geltoki batzuk aldatuko ditu zerbitzua hobetzeko

2014ko irailaren 1etik, astelehenetik, aurrera, Dbusek 13, 37 eta 41 lineetako geltoki eta ordutegi batzuk aldatzeko neurri berriak jarriko ditu martxan. Erabiltzaileek eskatuta hartuko dira neurri horiek eta autobus linea horietan zerbitzua hobetzea eta herritarrek garraio publikorako sarbide hobea izatea eragingo dute. Ikusi informazio gehiago (pdf)  

Dbus-eko autobusak, erabilera masiboa Aste Nagusian

2014ko Aste Nagusian autobusaren erabilera masiboa izan da hirian. Momentuz astea guztian zehar, larunbata 9tik larunbata 16ra, 708.737 bidaiari izan ditu Dbus-ek. Zifra hauekin, oraindik probisionalak, DBUS-eko autobusak berriro ere garriobide publiko erabilena izan da Donostiako festetan. 2014ko Aste Nagusian erabilera gehieneko egunak abuztuaren 14a Ama Birjinaren bezpera, 106.792 bidaiarirekin, eta astelehena, abuztuaren 12a izan […]

Dbus-ek Irizarren lehen autobus elektrikoa dauka bere autobus flotan

Uztailaren 23tik aurrera duela gutxi aurkeztu den Irizarren lehen autobus elektrikoa Donostiako kaleetatik ibiltzen egongo da, Dbuseko hiriko beste autobus lineekin batera. Ezaugarri hauekin Europan dagoen lehen autobusa da eta Donostia autobus hori zirkulazioan izango duen lehen hiria izango da. Autobusa Irizar Taldeak fabrikatu du, Dbusekin elkarlan estuan arituta. Proiektuan JEMA eta Datik enpresek parte […]

Dbus-ek flota berritzeko autobus hibridoen alde egin du

Dbus Donostiako Tranbia Konpainiak 12 metroko ibilgailu berriak sartuko ditu bere flotan. Erosiko diren autobus guztiak hibridoak izango dira, ingurumenarekin errespetutsuagoa den igorpen teknologia bat dutenak, Dbusek ekologiarekin eta iraunkortasunarekin hartuta duen konpromiso etengabea nabarmenduta. Autobus berri horiekin Konpainian dauden autobus diesel zaharrenak ordeztuko dira poliki-poliki, flota berritzeko planarekin jarraituta. Autobus hibridoen erosketa SOLARIS Bus & Coach enpresari esleitu zaio. Hasieran Dbusek bederatzi […]

Dbus-ek informazio kanpaina bat egingo du autobusetan segurtasuna hobetzeko

Ekainaren 9az geroztik Dbus “Bidaiatu Dbusen segurtasunez” kanpaina egiten ari da Donostiako hiri autobusetan. Kanpaina Willis Iberia aseguru artekaritzaren laguntzarekin garatzen ari da, eta bere helburua da bidaiariak seguruago eta erosoago joatea Dbuseko autobusetan doazenean.      Kanpaina erabiltzaile guztiei zuzenduta dago, baina bereziki adineko pertsonei, horiek dira-eta istripua izateko arrisku gehien dutenak.   Kanpaina […]

DBUS-ek ekologikoagoak diren lau autobus artikulatu gehitu ditu bere flotan

Gaur, ekainaren 2an, Dbusek 18 metroko lau autobus artikulatu berri aurzkeztu ditu. Autobusak berehala hasiko dira zerbitzua ematen Donostiako hiri autobusen lineetan. Autobusak MAN etxekoak dira eta Euro 6 teknologia dute, ingurumena gehien errespetatzen duen teknologia, alegia. Dbus da fabrikatzailearen teknologia berri hori, hau da, igorpenak gutxitu eta merkatuko igorpen maila txikienetara jaistea ahalbidetzen duen […]

Balorazio altua Dbus-en zerbitzuen erabiltzaileen aldetik

Konpainiako erabiltzaileek oso ondo baloratu dituzte Dbuseko linea nagusien zerbitzuak, haiekiko gogobetetzeari dagokionez. Hala erakutsi dute erabiltzaileen gogobetetzea neurtzeko 2013ko bigarren seihilekoan egindako azken inkestan lortutako emaitzek. Inkesta hori urtero egin ohi da, Dbuseko Kalitate Planaren arabera. Aurten gogobetetzeari buruzko inkesta hiriko ardatz nagusietan dabiltzan hiru lineetan egin da, hau da, 13-Altza, 5-Benta Berri eta 28-Amara Ospitaleak […]

Dbus-ek mugitzeko dituzten ohituren gainean galdetuko die auzoetako bizilagunei

Martxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean, Dbusek hiriko zenbait auzotako bizilagunak kontsultatuko ditu Donostia barruan zein kanpoan mugitzeko dituzten ohituren gainean. Dbus-en helburu iraunkor eta nagusia Konpainiak gaur egun eskaintzen duenautobus zerbitzua hobetzea, eta, horretarako, funtsezkoa da ondo ezagutzea Donostiako hiritarrek ohiko garraiobidea aukeratzerakoan dituzten ohiturak, joerak, motibazioak eta hobespenak. Hasteko, azterketa Altza, Intxaurrondo, Loiolako Erriberak, Loiola eta Aieteko auzoetan egingo da. Proiektuaren […]

Dbus-ek mikrobusen flota berrituko du, Integraliak jarritako karrozeria duten Mercedes Benz etxeko mikrobusekin

Dbusek bere mikrobusen flota berritzeko lanak Goiko Autori, Mercedes Benz etxeak Donostian duen kontzesionarioari, esleitu dizkio. Mikrobus berriak Euro 6 teknologiadunak dira, eta Mercedes etxeko Sprinter txasisa dute. Txasisa, ordea, Integraliak jarriko die mikrobusei. Ibilgailuak 26 plazakoak dira, eta behe plataforma integrala dute. Era berean, mugikortasun urria duten pertsonentzako lekua dute. Esleipenarekin Donostiako goi aldeetan […]

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den ijito herriaren nazioarteko egunarekin.    Horregatik, egun horretan Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.  

Dbus-ek Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko 2013ko Memoria argitaratu du

Dbusek 2013ko ekitaldiari dagokion Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria argitaratu du. Memoria web orri honetan bertan dago eskuragarri.  2013ko memoria Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotutako alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko […]

Dbus-ek autobus zerbitzua handituko du Zuatzu eta Añorgan

Erlazionatutako lineak: 05, 25 Otsailaren 17tik aurrera, Dbusek Zuatzuko eta Añorgako autobus zerbitzua hobetuko du, Benta Berriko linearen (5 linea) eta Benta Berri-Añorgako linearen (25 linea) ibilbideak luzatuta, alde horietako bizilagunen eta langileen premiei erantzuteko.  IBILBIDEA LUZATZEA BENTA BERRIKO LINEAN (5 LINEA) Dbusek bi geltoki gehiago jarriko ditu Zuatzuko enpresa parkearen barruan, eremuan zerbitzu zabalagoa emateko, gaur egun enpresa […]

Hartu parte Dbus-en autobusetan ordainketa NFC mugikorren bitartez egiteko proiektuan

Dbusek hiriko autobusetan ordainketa telefono mugikorren bitartez egiteko proiektuaren beste fase bati ekin dio. Fase berrian Konpainiako autobusetan ohiko bidaiari diren 50 lagunek hartuko dute parte.  Telefono mugikorretako teknologien aurrerapenei esker, etorkizunean gero eta errazagoa eta erosoagoa izango da bidai txartelaren ordainketa egitea garraio publikoan; izan ere, laster posible izango da eguneroko zerbitzu asko gailu bakar batez egitea. […]

Dbus, munduko garraio enpresarik berritzaileenetakoen artean hautatua izan da

Dbus MasterCard Transport Ticketing sariaren bost finalisten artean dago, Garraio Enpresa Berritzaileenaren kategorian. Mundu mailan ospe handia duen aintzatespena da hori. Sariak garraio publikoko eragileen bikaintasuna azpimarratzen du, euren garraioaren berriztapenerako apustua azpimarratuz, garraio jasangarriago eta eraginkorrago baten alde.  Bost finalisten artean, Dbus ez ezik, gure aldean baliabide asko dituzten enpresa handiak daude eta, beraz, horrek Dbusen izendapena […]

Carlos Daganzok 2013ko urriaren 9an egindako konferentziaren bideoa

Dagoeneko ikusgai dago Dbuseko web orrian eta YouTube kanalean Carlos F. Daganzo, Berkeleyko Unibertsitateko Garraio Zientzien Katedratikoak, pasa den urriaren 9an Donostiako udalean eman zuen hitzaldia, osorik. Modu honetan, denok ezagutu ahal izango ditugu XXI. mendeko hirien konfigurazio jasangarriaren arloan eman diren berrikuntzak. Carlos F. Daganzo irakaslea da mugikortasun jasangarriaren arloan mundu mailan dagoen ikertzaile […]

Arrakasta handia izan du Dbus-ek antolatutako Carlos F. Daganzo irakaslearen hitzaldiak

Ehun lagun inguru hurbildu ziren pasa den urriaren 9an, asteazkena, Dbusek antolatuta Carlos F. Daganzo irakasleak, Berkeleyko (Kalifornia) Unibertsitateko Garraioaren Zientzietako Katedradunak, Donostiako Udaleko Bilkura Aretoan eman zuen hitzaldira. Mugikortasun, ingurumen eta ingeniaritzaren alorretako profesionalek, eta Donostiako zein Donostia inguruko herritar ugarik ere, Bartzelona eta Yokohama hiriek, esaterako, konfigurazio eraginkorragoa eta iraunkorragoa izatea ahalbidetu duten […]

Dbus-ek QR kodeak instalatu ditu geltokietan, autobusen iritsiera orduak kontsultatzeko

Dbusek autobusen iritsiera orduak denbora errealean kontsultatzeko QR kodeen bitartezko sistema berri bat jarri du erabiltzaileen esku. Kodeak gaur egun informazio panel elektronikorik ez duten geltokietan daude erabilgarri, eta kode horien bitartez internet konexioa duen telefono mugikorra dutenek kontsultatu ahal izango dute zenbat denbora falta den autobusa beraien geltokira heltzeko. Gaur egun, internet konexioa duten […]

Dbus-ek eraginkorrago gidatzeko eta geltokietara puntualtasun handiagoz iristeko sitema berritzailea aurkeztu du

Dbusek bere autobusen eraginkortasun energetikoa eta zerbitzuaren puntualtasuna hobetzeko sistema berritzailea instalatu du autobusetan. Donostian instalatu den sistema berriak EKObus izena dauka eta aitzindaria da munduan, lehenengo aldiz instalatu baita. EKObusek, euskarri gisa, Tablet bat dauka gidariaren postuaren ondoan, zeinak, irudi bidezko kontsignen bitartez, modu iraunkorragoan eta ezarritako ordutegiak betez gidatzen laguntzen baitu. Gaur egun […]

Dbus-ek Metrobus Mexikoren ordezkaritza baten bisita izan du

Urriaren 2an, asteazkenean, Dbusek Metrobus Mexiko Hiriko garraio publikoko konpainia nagusietakoaren zuzendaritzatik bisitan etorritakoak hartu zituen bere instalazioetan. Metrobus Bus Rapid Transit (BRT) sisteman oinarritutako garraio modua da, 380 autobus ditu, horietatik 320, 18 metroko artikulatuak eta 25 metroko biartikulatuak direlarik, eta egunean 800.000 erabiltzaile baino gehiago garraiatzen ditu. Metrobus Latinoamerikako erreferente nagusietakoa da bere […]

Asteazkena urriak 9, “XXI. mendeko teknologia garraio publiko hobea edukitzeko” hitzaldia

Urriaren 9an, asteazkenean, 11:30ean, “XXI. mendeko teknologia gure hirietan garraio publiko hobea eta mugikortasun iraunkorragoa edukitzeko” hitzaldia ospatuko da Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkura aretoan. Hizlaria Carlos F. Daganzo izango da, Garraio Zientziako Katedraduna Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia), eta Honoris Causa Doktorea Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. Hiri Garraioaren Etorkizunari buruzko Volvo Fundazioaren Bikaintasun Zentroko zuzendaria da, eta irakasle […]

Dbus-ek MAN etxeko Euro 6 motorra duten autobus artikulatu ekologiko berriak edukiko ditu bere autobus flotan

Donostiako Tranbia Konpainiak, Dbusek, bere autobus flota berritzeko planaren baitan, 18 metroko autobus artikulatu ekologiko berriak erosiko ditu eta horniketa hori MAN Truck & Bus Iberia enpresari esleitu dio. Hasieran Dbusek lau autobus erosiko ditu eta horiek 2014an sartuko dira flotan, eta ondoren, baliteke, beste hiru unitate gehiago erostea. MANen eskaintzako autobusek ekologia, efizientzia eta […]

Dbus saritu dute ingurumenarekin duen konpromisoarengatik

Dbus Donostiako Tranbia Konpainiak Ecostars Ohorezko Diploma eskuratu du hiri garraio iraunkorragoaren aldeko ekimen eta proiektuekin hartuta duen konpromisoarengatik, Logistika eta Mugikortasun Iraunkorraren Euskal Erakundeak (IVL) egindako batzar nagusiaren eskutik. Ecostars (Efficient and Cleaner Operations STARS) dugu garraio flotaren ingurumeneko kudeaketa efizientea eta iraunkorra dela egiaztatzeko 2012az geroztik Dbusek duen protokoloa. Konpainia izan zen aitorpen […]

Dbus, LGTBQ kolektiboaren askapen sexualaren nazioarteko egunera batzen da

Dbus, ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da. Hori dela eta, Donostiako autobus guztiek ekainaren 28an, ortzadar bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.

Dbus-ek bere aurrerapen teknologikoak aurkeztu ditu Donostian Garraio Sistema Adimendunei buruz egin den XIII. Biltzarrean

Ekainaren 18tik 20ra bitartean Garraio Sistema Adimendunei buruzko Espainiako XIII. Biltzarra egin da CEITek (Azterketa eta Ikerketa Teknikoen Zentroa) Donostian duen egoitzan, eta bertan mugikortasun, trafiko eta garraio publikoarekin lotuta dauden azken aurrerapen teknologikoak aurkeztu eta eztabaidatu dira. Biltzarreko saio teknikoetan Dbusen partaidetza garrantzitsua izan da. Inaugurazio ekitaldian Konpainiaren Zuzendari gerente Gerardo Lertxundik garraio publikoko […]

Dbus-ek erdiko ateko sarbidea hobetu du mugikortasun urriko pertsonentzat eta haurren aulkiekin bidaiatzen dutenentzat

Dbusek txartelak baliozkotzeko makinak jarriko ditu bere autobusetako erdiko atean mugikortasun urria izan eta gurpildun aulkian doazen pertsonek eta haurrentzako aulkiekin bidaiatzen dutenek garraio publikora igotzea errazago izan dezaten. Baliozkotzeko makina erdiko atean jartzearen arrazoia izan da gero eta premia handiagoa dagoela autobus irisgarriagoak eta egokituagoak edukitzeko, bidai txartela eroso eta seguru ordaindu ahal izateko. […]

Dbus, Alemanian egindako garraioari buruzko nazioarteko goi bileran sarituta

Maiatzaren 23an, ostegunean, “Garraioaren Lorpenak” izeneko sari ospetsua banatu zen Leipzigen, Alemaniako hirian egin den Garraioari buruzko Nazioarteko Goi Bileraren baitan. Lehen saria Kansaiko (Japonia) Aireportu Internazionalari eman zioten, garraio publikoko azpiegiturak finantzatzeko duen eredu berritzailearengatik. Dbusek epaimahaiaren aitorpena eskuratu du eta mundu mailako hautaketa prozesuko fase guztiak gainditu ditu, finalerdietan lehen postua lortuta eta […]

Mexikotik etorritako garraio publikoan aditu diren hainbat lagunek osatutako ordezkaritza bat Dbusen bisitan

Pasa den maiatzaren 7an Dbusek garraio publikoan aditu diren hainbat lagun hartu zituen bere instalazioetan. Adituak Mexikotik zetozen, bertako hainbat enpresa handiren ordezkari gisa. Dbus bisitatzeko etorri ziren enpresek Mexikoko iparraldean dihardute eta lurreko zein aire bidezko garraio zerbitzuak eskaintzen dituzte. Denen artean 9.000 autobus baino gehiagoko flota dute eta 2 milioi kilometro baino gehiago […]

Dbus-ek Grupo Promedios enpresari esleitu dio autobusetako eta markesinetako publizitatearen ustiapena

Grupo Promedios izango da datozen urteetan Donostiako autobusean eta autobus geltokietako markesinetan jarriko den publizitatearen ustiapenaz arduratuko dena. Lehiaketa publikoa banandutako bi lotetan esleitu zen eta Grupo Promediosen eskaintza izan da lote bietan puntuaziorik altuena lortu duena. Eskaintzan bai proposamen teknikoa bai proposamen ekonomikoa baloratu dira. Horrela, Grupo Promedios enpresak Donostiako hiri autobusen kanpoaldean gaur […]

Dbusek bidezko merkataritzaren alde egiten du barre kutsagarriekin

Datorren maiatzaren 11ean ospatuko den Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Dbusek Adsis, Alboan, Caritas Gipuzkoa eta Emaus Fundazioarekin kolaboratu du flashmob baten grabaketan, bidezko merkataritza pertsona guztien artean zabaltzeko asmoz. > Bideoa ikusi “Algo que si lo practicas, contagia” lelopean, flashmob -ak barrea kutsatu daitekeela erakutsi nahi du, bidezko merkataritzaren moduan, norberaren adibidea erabiliz. […]

Dbus, “Urrezko Kriskitina” sarirako izendatuta, bere garraio irisgarriagatik

Dbus izendatu dute ONCEk ematen duen “Urrezko Kriskitina” sarirako 2013ko edizioan, pertsona guztientzat irisgarriagoa den garraio publikoaren aldeko hartutako konpromisoagatik. Informazio paneletan eta autobusen kanpoaldean instalatu berri duen soinu bidezko informazioari esker eta autobusen barrualdeko informazio sisteman egindako hobekuntzari esker, itsuak eta ikusmena urritua dutenak Dbuseko autobusetan garraiatu daitezke orain, autonomia eta segurtasun handiagoz. Geltokietako […]

Dbus-ek Aenorren kalitate egiaztagiria eskuratu du berriro

Duela gutxi Dbuseko Benta Berri lineak, 5 lineak, berriro eskuratu du AENORek Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera ematen duen kalitate egiaztagiria. 5 lineak 2009n lortu zuen egiaztagiri hori, 28 Amara-Ospitaleak linea baino bi urte beranduago; ondoren, Altzako lineak, 13 lineak eskuratu zuen 2010ean. Gaur egun hiru lineek indarrean dute egiaztagiri hori bere […]

Dbus soinu bidezko informazio sistema berriak instalatzen ari da itsuentzat eta ikusmen urria duten pertsonentzat

Dbus soinu bidezko informazio sistema berriak instalatzen ari da bere garraio sarean, itsuen eta ikusmen urria duten pertsonen mugikortasuna hobetzeko asmoarekin. Apustu honekin Dbusek bere zerbitzuen irisgarritasuna eta erosotasuna areagotu nahi du, pertsona guztiek Dbuseko autobusetan arazorik gabe bidaiatu ahal dezaten. Proiektuaren barruan hiru jarduera garatuko dira:• Audio sistema bat instalatuko da autobusen barrualdean, hurrengo […]

DBUS-ek Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko 2012ko memoria argitaratu du

Dbusek 2012ko ekitaldiari dagokion Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria argitaratu du. 2012ko memoria Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotutako alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko […]

Dbus-ek autobus artikulatu berriak erosiko ditu

Donostiako Tranbia Konpainiak, Dbusek, 18 metroko autobus artikulatu erosteko lehiaketa plazaratu du. Lehenengo momentuan gehienez ere lau autobus artikulatu eskatuko direla. Aitzitik, aurreikusten da Donostiako Tranbia Konpainiak beste unitate batzuk ere eskatu ahal izango dituela, gehienez ere beste hiru, 4 urteko epean asko jota. Eskaintzen diren autobusen luzera 18 metro inguru izango da, beheko pisu […]

Dbus-ek autobusen eta markesinen kanpoko publizitatearen ustiapena lehiaketara atera du

Donostiako Tranbia Konpainiak, Dbusek, lehiaketara atera du bere autobus flotaren kanpoaldean eta Donostian instalatutako garraio publikoaren markesinetan jarriko duen publizitatearen ustiapena. Lizitazioa bakoitza bere aldetik doazen bi sortatan banatu da, bereizita esleitzeko, baina, halere, lizitatzaile berari esleitu ahal izango zaizkio biak. Era berean, lizitatzaileak sorta baten zein biren lizitaziora aurkeztu ahal izango dira. Autobusen kanpoaldeko […]

28,9 milioi bidaia Dbus-en 2012an

2012. urtean Dbusek Donostiako hiri autobusen 28.964.333 bidaien kopurua lortu zen. Zifra horrek esan nahi du % 0,87ko jaitsiera txikia egon dela aurreko urtearekin alderatuta, baina, dena den, Konpainiak bere historian izan duen hirugarren zifrarik handiena da hiriko bidaiari kopuruari dagokionez, baita tamaina aldetik antzekoak diren gainerako hirietan erregistratzen diren zifrak baino askoz zifra handiagoa […]

Dbus-ek % 28 baino gehiago murriztu du bere kontsumo elektrikoa

Argiak graduatzeko eta pizteko sistema adimendun berrien instalazioaren ondorioz, Dbusen elektrizitate kontsumoa % 28 baino gehiago murriztu da azken hilabeteetan. Zehazki, otsaileko kontsumoa azken zortzi urteotako kontsumorik txikiena izan da. Emaitzek erakusten dute energia kontsumitzeko joera beherantz doala nabarmen, Konpainiak erabiltzen ari den aurrezpen eta iraunkortasun politikari esker, bai bere instalazioetan, bai autobusen flotan bertan. […]

Martxoak 14, Kutxan eta Euskadiko Kutxan Dbus txarteletako saldoa berreskuratzeko azken eguna

Martxoaren 14a, osteguna, azken eguna izango da Dbus txartelen erabiltzaileek Kutxan eta Euskadiko Kutxan bere Dbus txarteletan duten saldoa berreskuratu ahal izateko. Kutxako txartelen kasuan, eragiketa hori Kutxako kutxazainetan egin ahal izango da zuzenean; Euskadiko Kutxako txartelen kasuan, berriz, bakarrik Euskadiko Kutxako bulegoetan egin ahal izango da, bulegoetako leihatiletan.   Gipuzkoako Tarifa Bateratua ezarri eta […]

Dbusen autobusetan bidaiatzeko baliagarri diren txartelak

2013ko martxoaren 4tik aurrera, garraio txartel berria behar duten bidaiariek Mugi txartela eskatu beharko dute. Halere, Lurraldebus txartelek ere balioko dute Dbuseko autobusetan bidaiatzeko, orain arte moduan eta Mugi txartelen baldintza berberetan. Denbora batean, Dbuseko hileko bonuak eta Dbuseko bonobus sozialak baliagarri izaten jarraituko dute Dbusen bidaiatzeko, baina ezin izango dira kargatu. Dbuseko hileko bonuak […]

Martxoak 3, Dbuseko bonobus arruntak erabiltzeko azken eguna

Martxoaren 4an, astelehenean, Gipuzkoako Tarifa Bateratua indarrean jarriko da; beraz, martxoaren 3a izango da Dbuseko bonobus arruntak Dbuseko autobusetan bidaiatzeko erabili ahal izango diren azken eguna. Denbora bat da Dbuseko txartel arruntak kargatu ezin direla, baina, martxoaren 4tik aurrera Dbuseko txartel bat ere ezin izango da gehiago kargatu. 2008an Dbusek txartelak aldatzeko prozesua abian jarri […]

Dbus txartelen erabiltzaileentzako informazio garrantzitsua tarifa bateraketari dagokionez

2013ko martxoaren 4an dago aurrikusita martxan jartzea Gipuzkoako garraio publikoaren Tarifa Bateratua, Garraioaren Agintaritzak bultzatu eta dagoeneko Donostiako Udalak onartu duena. Dbusek 2012ko urrian hasi zuen bateratzeko prozesuranzko prozesua, garraio txartelen trantsizioa ahalik eta progresiboena eta mailakatua izan zedin. Datozen asteetan Dbusek aurreikusitako azken neurriak aplikatuko ditu, tarifa bateratu eta gero Dbuseko erabiltzaileek Donostiako autobusak […]

Dbusen Ohiko Galderak Gipuzkoako Tarifa Bateraketaren Inguruan

1. TARIFAK BATERATZEA   – Zer da tarifak bateratzea?Tarifak bateratzea da Gipuzkoako garraio publikoan ordaintzeko sistemak batzea, donostiar eta gipuzkoar guztiek lurralde osoan txartel berarekin bidaiatu ahal izan dezaten garraio publikoan. – Noiz jarriko da martxan tarifa bateratua?Gipuzkoako garraio publikoaren tarifa bateratua martxan da jada, 2013ko martxoaren 4tik aurrera. – Zer garraiobide integratu dira sistema […]

Dbus autobusen erabilera masiboa San Sebastian egunean

Urtarrilaren 19ko gauean Donostiako gaueko hiri garraio publikoaren marka guztiak gainditu ziren. Guztira, 13.376 bidaia egin ziren. Era berean, banderaren jaitsieraren egunean 3.228 bidaia egin ziren, eta honek ere marka guztiak gainditu zituen. Guztira, urtarrilaren 19tik, larunbata 20ra, igandea, 149.672 bidaia erregistratu ziren DBUSeko autobusetan, San Sebastian eguna igandea izan zen azken urtean (2008) alderatuta […]

Dbus-eko autobusek nazioarteko adituen errekonozimendua jaso dute gutxi kutsatzen dutelako

Duela gutxi erregai alternatiboetan eta ingurumeneko kutsadura murrizteko bideetan aditu diren nazioarteko lagun batzuek Dbuseko autobusen isurketen maila neurtu zuten eta balorazio bikaina eman zioten Dbusi beren autobusek ingurumenera egiten dituzten CO2 eta partikulen isurketen maila txikia delako. Autobusetan egindako analisiek erakutsi dutenez, erregai ekologikoen erabilerari eta flotaren mantentze lan sakonei esker eguratsera igortzen dituzten […]

Semaforo lehentasunak Dbusen abiadura komertziala %4 igotzea ahalbidetu du

Garraio publikoaren puntualtasuna %97,8raino igo da. > Albiste osoa ikusi (pdf – gazteleraz)

Santo Tomas egunean autobusen erabilera masiboa izan da. Dbus-eko erabiltzaileen errekor historikoa

SANTO TOMAS egunean, aurreko abenduaren 21a, ostirala, Donostia hiriko autobusak masiboki erabiliak izan dira. Behin-behineko zifrak kontutan harturik, 124.815 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar. Kopuru hori 2012 urtean DBUS autobusek erabilera gehien izan zuten eguna izango litzateke. Orain arte, zifra altuenak Donostia Egun bezperan, urtarrilak 19an, 118.756 bidaiarekin eta Aste Nagusiko abuztuaren 14ean 113.769 […]

Dbus Enterprise 2020 europar programaren partaide

Enterprise 2020 europar programaren barnean dagoen RadarlSE proiektuan dihardu Dbus 2011ko maiatzetik. Proiektuaren helburua da Enpresen Gizarte Erantzukizunaren alorrean lehiakortasun jasangarria hobetzea. Egitasmoaren liderra Euskal Herriko Sinnple aholkularitza da eta bertan hartzen dute parte estatuko 20 enpresa baino gehiagok, hala nola; Euskaltel, Euskadiko Kutxa, Hispavista, eta NH Hotelak. Enpresa hauen arteko hartu-emanetarako gunea eskaintzeaz gain, […]

Garraio iraunkorraren alorreko aditu europar batzuk bisitan Dbus-eko instalazioetan

Pasa den asteartean, azaroaren 27an, Dbusek Quest proiektu europarraren ordezkaritzan etorritako garraio iraunkorraren alorreko aditu batzuen bisita izan zuen; izan ere, Donostiak proiektu horretan parte hartzen du esperientzia pilotu gisa. Quest proiektuaren ordezkaritzak, Ingalaterrako, Suediako eta Italiako ordezkariek osatuta zegoenak, Dbuseko instalazioak bisitatu zituen Konpainiaren ordezkari batek eta Donostiako Udaleko teknikari batek lagunduta. Adituek oso […]

Dbusek bat egiten du HIESaren aurkako borrokaren munduko egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESaren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin. Horregatik, egun horretan Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun horren biktima direnei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Dbusek ibilgailu elektriko bat erosi du

Energia berriztagarrien eta garraio iraunkorraren aldeko apustuarekin jarraituz, Dbusek ibilgailu elektriko bat erosi du autobusen mantentze lanak direla-eta konpainiako teknikariek egin ohi dituzten joan-etorrietarako. Erosi den ibilgailua Renault markako Kango Z.E. modelokoa da, 170 Km inguruko autonomia dauka, eta gutxi gorabehera 155 Wh kontsumitzen ditu Km-ko. Ibilgailua kargatzeko Dbusek karga elektrikorako puntu bat instalatu du […]

Dbus-ek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunarekin

Zazpigarren urtez, Dbusek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna datorren igandean, azaroak 25, ospatuko da. Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunean […]

Dbus-ek saria eskuratu du administrazioaren web orririk hoberena izateagatik

Dbusen www.dbus.eus webguneak Gipuzkoako Administrazioaren webgune onenaren saria jaso zuen atzo Irungo Ficoba erakustazokan ospatu zen sari banaketa ekitaldian. Sarietara 400 webgune baino gehiago aurkeztu ziren, Dbusen webgunea izanik Administrazioaren webgune onenaren kategorian hiru finalistetako bat. Internet esparruko epaimahai profesional batek webgunearen hainbat alderdi baloratu zituen, hala nola berrikuntza, diseinua, erabilgarritasuna, social medien erabilera eta […]

Dbusek linea bakoitzaren esku orriak banatuko ditu autobusetan

Datozen asteetan Dbusek linea bakoitzaren informazioko esku orriak banatuko ditu hainbat autobusetan. Esku orrietan linearen geltoki guztien termometroa, ibilbidearen plano osoa eta geltoki nagusietako irteera orduak adieraziko dira. Asmoa esku orriak, kotxetegietan egon ohi direnak, ohiko erabiltzaileentzat zein noizbehinkako erabiltzaileentzat gida bat izatea da, batzuek zein besteek Dbuseko lineen gainean dakitena indartzeko. Ekimen berri honekin […]

Adineko pertsonak garraio publikoan laguntzeko europar proiektu berrian parte hartuko du Dbusek

Dbus, Tecnaliarekin batera, parte hartzen dihardu adineko pertsonak lagundu nahi dituen ASSISTANT proiektuan, garraio publikoaren erabileran adineko pertsonak ibilbide osoan zehar lagunduko dituen aplikazioaren bidez. Joan den ekainean abiatutako ASSISTANT egitasmoaren helburua adineko pertsonen hiri barneko mugikortasuna erraztea da, pertsona helduen autonomia eta bizi kalitatea hobetzeko. Horretarako, tresna bat garatuko da ibilbide osoa planifikatzeko; jatorrizko […]

BEZ berriaren aplikazioa DBUSen tarifatan

Garraio publikoan BEZaren igoera dela eta, gaur jarriko dira martxan autobuseko tarifa berriak. Tarifa berriak Donostiako Udaleko Osoko Bilkuran onartu ziren irailak 10ean, eta ondorengoak dira:   –          Aldizkako txartela: 1,50 € –          Txartel berezia: 2 € –          Bonobus arrunta: 0,78 € –          Bonobus soziala: 0,38 € –          Hileko bonobus mugagabea: 38 € –          Gazteentzako […]

DBUSen oharra autobusetan txartelen erabileraren inguruan sortu diren zalantzak argitzeko

Dbus 2008tik ari da Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalarekin elkarlanean Gipuzkoako garraio sistema ezberdinetan ordainketa txartel bakarra egon dadin. Lan honen ondorioz, egunean 25.000 lagun baino gehiagok darabilte Lurraldebus txartela Dbusen autobusetan, eta datozen hilabeteetan kopuru honek gora egitea espero da, txartel bakar batekin hiri barneko eta hiri arteko autobusetan bidaiatzearen abantailak nabarmenduz. Lurraldebuseko […]

Urriaren 8tik aurrera Dbuseko zenbait txartel ezingo dira gehiago birkargatu

Urriak 8 astelehenetik aurrera, Dbusen Kutxak 2007ko urtarrila aurretik egindako txartelak eta Euskadiko Kutxako argazki gabeko txartelak ezingo dira gehiago birkargatu. Txartel hauek abenduak 1 arte erabili ahalko dira Dbusen autobusetan. Beraz, erabiltzaileek txartelean duten saldoa erabiltzeko aukera izango dute epe horretan. Egun hortatik aurrera, Dbusen autobusen erabiltzaileek Lurraldebus txartelarekin bidaiatzen jarraitu ahalko dute. Halaber, […]

Donostiak Civitasen “Urteko Hiria” saria eskuratu du bere garraio iraunkorrarengatik

Aditu independenteek osatutako epaimahaiak Donostia hiria aukeratu du Europan mugikortasun iraunkorraren inspirazio eta eremu horretan jarraitu beharreko adibide gisa. CIVITASen Urteko Hiria saria garraio iraunkorragoaren alde Europan ematen den saririk garrantzitsuena da. Azken urteotan sari hori eskuratu duten hiriak, Donostiaren aurretik, Utrecht, Bolonia eta Gante izan dira. Juan Karlos Eizagirre Donostiako alkateak Gasteizen egin zen […]

Lurraldebus txartela Dbusen ere txartel bakarra bihurtuko da

Gaur egun dauden Lurraldebus txartelak 2008an hasi ziren Donostiako autobusetan funtzionatzen, eta horrekin erabiltzaile askori erraztu egin zitzaien Gipuzkoako lurraldea-ren barruan bidaiatzeko modua. Urte hauetan guztietan txartelei funtzionaltasun berriak gehitu zaizkie Dbuseko autobusetarako, garraio publikoak gehiago integratzen lagundu-ta. Gaur egun Lurraldebus txartel guztiak, Haurrak txartela izan ezik, Dbusen erabil daitezke. Gainera, txartel horiek Dbuseko txartel […]

Donostiak Vitoria-Gasteizen egingo den Civitas kongresuan aktiboki parte hartuko du

Irailaren 24tik 26ra bitartean CIVITAS Forum 2012 urteko bilera egingo da Vitoria-Gasteizen, 2012ko Europako Hiriburu Berdean. Mugikortasun eta Garraio Iraunkorrari buruzko Kongresu bat da, Europan ingurumena errespetatzen duen Garraioarekin gehien konprometituta dauden hiriak elkartzen dituena eta gaur egun eremu horretan urtero dagoen hitzordurik garrantzitsuena dena. 2002an abian jarri zenetik gaur arte, proiektuan sartuta dauden hiri […]

300 inguru haurrek bisitatu dute Dbus uda honetan Kutxako Donostia Ezagutu 2012 programaren baitan

Bigarren urtez jarraian, Kutxak urtero antolatzen duen “Donostia ezagutu” programara batu da Dbus. Programa honi esker, uztaila eta abuztua artean 300 inguru haurrek bisitatu dituzte Dbuseko kotxerak, instalazioak bertatik ezagutuz. Bisitak ikuspuntu didaktikoarekin planteatu dira eta Donostiako enpresa garrantzitsuenetakoa den Dbusen funtzionamendua azaltzen da. Bisita hauen helburuetako bat haurrak garraio publikoa gehiago ezagutzea da, honen […]

2012ko gogobetetzeari buruzko inkestan Dbus-ek balorazio ona jasu du bere erabiltzaileen aldetik

Bere Kalitate Planaren baitan DBUSek merkatu ikerketa bat egin du 2012ko lehen seihilekoan DBUSeko linea guztietako erabiltzaileen gogobetetze maila neurtzeko helburuarekin. Horretarako, inkesta bat egin du autobusetan bertan, zerbitzurako esanguratsuak diren alderdiez galdetuta eta alderdi horiei 1etik 10erako puntuazioa emateko eskatuta. Oro har, erabiltzaileek oso ondo baloratu dituzte aztertutako alderdi guztiak. Batez beste 7,42ko puntuazioa […]

Berkeleyko Unibertsitateko garraio alorreko adituak Dbus-en bisitan

Pasa den abuztuaren 14an Dbusek Kaliforniako (AEB) Berkeleyko Unibertsitateko Ingeniaritza Zibileko Sailetik bisitan etorritako ordezkariak hartu zituen Donostian dituen instalazioetan. Bisita Berkeleyko Unibertsitateko Garraio Ikasketetarako Institutuak Dbuseko kudeaketa sistema ezagutzeko zuen interesak bultzatuta izan da, eta batez ere Dbusi bidaiarien garraio sare bat eraginkortasunez kudeatzea eta, horregatik, erreferentziazko enpresa bat izatea ahalbidetu dioten garapen teknologikoak […]

Bidaiatu Dbus-en Lurraldebus txartelarekin

Lurraldebuseko txartelak Dbusen lehendik zenituen abantaila guztiak eskaintzen dizkizu, azkarragoa eta errazagoa da birkargatzeko, eta gainera Gipuzkoa guztian zehar ordainketa modu berarekin bidaiatzeko aukera ematen dizu. Txartel eskaera, birkargatzea eta erabilera Lurraldebuseko txartelak baimendutako kioskoen sarean birkargatu daitezke, bai eta horretarako prestatuta dauden Kutxabankeko kutxazainetan ere. Gainera, orain Askatasunaren Hiribideko 20.ean eguneko 24 orduetan irekita […]

Savannah hiri Estatubatuarreko bisita Dbus-en

Pasa den uztailaren 24an Dbusek Georgiako Savannah hiri estatubatuarreko ordezkaritza bat izan zuen bisitan. Bisitara hiri horretako garraio konpainiaren arduradunak etorri ziren, bai eta garraio publikoan aditua diren aholkulari estatubatuarrak ere. Taldeak CAT garraio konpainiaren Zuzendari Exekutiboa izan zuen buru. Savanna Georgia estatuko hiri garrantzitsuenetarikoa da, bere erakargarritasun turistikoagatik ezaguna, urtero milioi batetik gora bisitari […]

Dbusen autobusen irisgarritasunak kalifikaziorik hoberena jaso du Espainia mailako txosten batean

Eroski Consumer aldizkariko teknikariek azterlan bat egin dute Espainiako 18 hiriburutan gurpildun aulkian mugitzen den erabiltzaile baten laguntzarekin eta Dbusen autobus eta markesinen egokitasuna goraipatu dute. Dbusen zerbitzua lider da irisgarritasuna hobetzeko teknologiaren aplikazioan, eta erabiltzaileek beraiek ere lorpen hori aitortu diote. Eroski Consumer aldizkariak egindako azterlanean, Dbusek notarik altuena jaso du hiri garraioaren irisgarritasunean. […]

125 urte Donostiarren zerbitzura

1886an Donostiak 26.000 biztanle baino zertxobait gehiago zituen eta hedatze prozesuan sartuta zegoen. 22 lehenago harresiak eraitsi zituzten eta urte bete beranduago Gran Casino inauguratuko zen. Hiritar batzuen ekimenez, abuztuaren 28an Donostiako Tranbia Konpainia jaio zen, eta 11 hilabete beranduago, 1887ko uztailaren 18an, zerbitzua ematen hasi zen zaldiek tiratutako tranbiekin; handik gutxira tranbia horiek kendu […]

Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrenaren balantzea

Aste honetan bete dira 125 urte Donostiako Tranbia Konpainiak bere lehen zerbitzua eskeini zuenetik. Honekin batera 125.urteurren honetan ospatutako ekitaldi eta ospakizunei amaiera eman zaie. Azken hamabi hilabetetan hiritar guztien parte-hartze irekia izan den hogei ekitaldi baina gehiago ospatu dira, urteurren garrantzitsu hau ospatu asmoz. Horien artean kultur ekintzak, argazki, kontakizun eta bideo lehiaketak, herri […]

Dbus-ek Alderdi Ederren ospaturiko autobusen erakusketa arrakastatsua izan da

Ehunka pertsona hurbildu ziren aste-bukaeran zehar Dbus-en autobus esanguratsuenen erakusketara Alderdi Ederren. Bertan Londrestik etorritako trolebus zahar bat, iada erretiratuta dagoen Mercedes 318 bat eta egun kalean dabilen autobus hibridoa izan ziren ikusgai. Dbus-etik erakusketa arrakastatsutzat jotzen dugu, ehunka hiritar eta bisitari hurbildu baitziren Alderdi Ederreko lorategietara Konpainiako autobus esanguratsuenak bertatik ikusi eta esploratzeko. Ikusmin […]

DTKren historiako 3 ibilgailuren erakusketa Alderdi Ederren

Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrenaren ospakizun ekitaldiekin jarraituz, Dbusek erakusketa antolatu du DTKren historiako epe desberdinetako 3 autobusekin. Ekitaldi hau Carrocerias Burilloren laguntzarekin antolatu da. Uztailaren 6an, 7an eta 8an Alderdi Ederreko zabalgunean, udaletxe aurrean, DTK-k historian zehar izan dituen 3 autobus mota egongo dira ikusgai. Erakusketa ireki honi esker hiriko garraio publikoaren udal enpresak […]

Lurraldebus-eko txartelak kargatzeko makina berria jarri da Donostian, aurrenekoa bide publiko batean

Abian da Donostian Lurraldebuseko txartelak kargatzeko makina, bide publikoan jartzen den horrelako lehena. Askatasunaren hiribideko 20. zenbakiaren parean kokatu da, Txurruka kalearen kantoian. Txartela eskudirutan ordainduko da, eta makinak 50 zentimo, euro 1 eta 2 euro, eta 5, 10 eta 20 euroko billeteak onartuko ditu. 20 euro arte kargatu ahal izango dira, 5en multiploetan. Erabiltzaileek […]

Dbus LGTB Kolektiboaren Askatasunaren Nazioarteko Egunera batzen da

DBUS, ekainaren 28ean ospatzen den LGTB kolektiboaren askatasunaren nazioarteko egunera batzen da.Hori dela eta, Donostia Hiriko autobus guztiek ekainaren 28 eta 29an, ortzadar bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.

Dbus eta Donostiako Udalak Atlantiar Eremuko hirien topaketa hartu dute

Dbusek eta Donostiako Udalak SITE –Smart Travelling in Atlantic Cities– poiektu transnazioanalaren lehen topaketa hartu dute ekainaren 18an, 19an eta 20an Donostian. Proiektu honen helburuak hiri garraio sinpleagoa eta eraginkorragoa eskaintzea eta hiri parte-hartzaileen bidaiarien mugikortasuna hobetzea dira. Dbus eta Donostiako Udalak proiektu honetan eremu atlantikoko beste hainbat hiri erreferenteren alboan hartzen dute parte, hala […]

DTK-ren 125. urteurreneko azken ate irekien jardunaldia

Dbus-ek DTK-ko Kotxeretako azken ate irekien jardunaldia ospatuko du datorren ekainaren 27 eta 28an, Añorga eta Igeldoko bizilagunentzat. Ordutegia: 11:00etan. Ezinbestekoa apuntatzea. [email protected] – 943 000 200 DKT-ko 125.urteurrena dela eta 9 hilabete daramagu Donostiako auzo guztietako biztanleentzat ate irekien jardunaldiak ospatzen. Jardunaldi hauek itxiera emanaz, hilabete honen amaieran ospatuko dugu azkena Añorga eta Igeldoko […]

Ate irekien jardunaldia Dbus-eko langile eta familiartekoentzat

Pasa den larunbatean, ekainak 2, CTSS-ren 125.urteurrenaren ospakizun ekitaldiekin jarraituz, Dbus-ek ate irekien jardunaldia antolatu zuen bere langile eta hauen familiartekoentzat. Antolatutako ekintzen partehartzea nabarmentzekoa da, jardunaldiaren arrakasta erakutsiz. Egun osoan zehar haurrentzat hainbat ekintza ospatu ziren, bai eta helduentzat ere. Azken hauek gida baten eskutik instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten, enpresa sakonago ezagutzeko asmoz. […]

Ezintasuna duten pertsonentzako garbiketa horniketa lanposturako deialdian 4.go fasearen behin-betiko emaitzak

Laugarren Fasearen eta mediku azterketaren alegazioak jasotzeko epea amaituta eta alegaziorik jaso ez dela kontuan hartuta, hautaketa batzordeak ondokoa EBAZTEN DU (pdf)

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, LOIOLAKO ERRIBERAK eta AMARA auzoetako bizilagunentzat

DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko ekainaren 6-7an izango da. Oraingo honetan, Loiolako Erriberak eta Amara auzoetako bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak. Ordutegia: 11:00etan. Ezinbestekoa apuntatzea. [email protected] – 943 000 200   Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta […]

DBUS, DRAVET SINDROMEA dutenei laguntzeko “dortsal solidarioaren” alde

DBUS Dravet Sindromearen Fundazioak abian jarritako ekimenaren alde dago, gaixotasuna antzemateko metodoak finantzatzeko dirua bildu nahian. DBUSeko langile baten semeak Dravet Sindromea dauka (haurtzaroko epilepsia miokloniko larria). Gaixotasun hori sendatzeko bideren bat aurkitu nahian, Estatuan arazo hori duten haur batzuen gurasoek “Dravet Sindromearen Fundazioa” eratu dute. Ikusi bideoa Fundazioa ikerketarako baliabideak bilatzen ari da etengabe […]

DBUS linea pilotu berria MIRAMONEN

Maiatzaren 7an, astelehena, Dbusek MIRAMON PARKE TEKNOLOGIKO linea pilotu berria jarriko du martxan Parke Teknologikoan zehar zerbitzua emateko.  DBUS eta Miramon Parke Teknologikoak akordio bat lortu dute proba pilotu bat egiteko parke teknologikoaren barruan zerbitzua emateko. Linea proban egongo da maiatzetik azaroa arte, eta hilabeteotan doakoa izango da erabiltzaile guztientzat,  2011 EVE-IDAE programaren bidez diruz […]

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, SEMINARIO eta AIETE auzoetako bizilagunentzat

DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko maiatzaren 16-17an izango da. Oraingo honetan, Seminario eta Aiete auzoetako bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak. Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, […]

Apirilaren 25ean, asteazkena , Gerardo Lertxundiren hitzaldia

Apirilaren 25ean,, Gerardo Lertxundik – DBUSesko Zuzendari Kudeatzailea – “Donostiako Tranbia Konpainia, atzo, gaur eta bihar” izeneko hitzaldia emango du. DTKren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren lau hitzaldietako azkena izango da. Lekua: Arrasate kaleko Kutxa aretoanOrdua: 19:30 JENDE GUZTIARENTZAT IREKIA Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren ospakizunekin jarraituta, DBUSek, Gizarte Kutxaren laguntzari esker, […]

Mikrobusetan lortutako “bost” milioi bidaiariko kopurua dela eta, “bost” erabiltzaile saritu dituzte

Mikrobusak “bost” milioi erabiltzaileko kopurura iritsi zirenez otsailean, Dbusek mikrobusetako “bost” erabiltzaile saritu ditu. 2005eko apirilaren 4an Donostian mikrobusen lehen zerbitzua martxan jarri zuten eta, aurtengo otsailean, zerbitzu hori “bost” milioi bidaiariko kopurura iritsi da mikrobusen linea ugarietan. Mikrobusetan 5 milioi bidaiariko kopurua iritsi izanaren arrakasta ospatzeko asmoz, DBUSek otsailean mikrobus horietakoren bat erabili zuten […]

DBUSen argazki historikoen erakusketa ibiltaria Okendo Kultur Etxean

“DBUSen argazki historikoen erakusketa” ibiltaria ikusgai azken aldiz Okendo Kultur Etxean, apirilak 17-27 bitartean. Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta antolaturiko ekitaldien agendarekin jarraituz, DBUSek “irudi historikoen erakusketa” antolatu du DBUSen azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz. DTKren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta Konpainiaren […]

DTKko 125. urteurrenaren hitzaldien bideoak web-ean eskuragarri

Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta, DBUSek kutxarekin batera antolatutako hitzaldien grabaketak, www.dbus.es web orrian eta YouTube-n eskuragarri daude. Orain arte ospaturiko 3 hitzaldiak, ondorengoak izan dira: • Juanjo Olaizolak lehen hitzaldia eman zuen eta bertan DTKren 125 urteei errepasoa egin zien historialari baten ikuspuntutik, enpresa sortu zenetik gaur arte tranbiek teknologiaren aldetik izan duten […]

DTKko 125. urteurrenaren hitzaldien bideoak web-ean eskuragarri

Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta, DBUSek kutxarekin batera antolatutako hitzaldien grabaketak, www.dbus.es web orrian eta YouTube-n eskuragarri daude. Orain arte ospaturiko 3 hitzaldiak, ondorengoak izan dira: • Juanjo Olaizolak lehen hitzaldia eman zuen eta bertan DTKren 125 urteei errepasoa egin zien historialari baten ikuspuntutik, enpresa sortu zenetik gaur arte tranbiek teknologiaren aldetik izan duten […]

DBUSen argazki historikoen erakusketa ibiltaria Okendo Kultur Etxean

“DBUSen argazki historikoen erakusketa” ibiltaria ikusgai azken aldiz Okendo Kultur Etxean, apirilak 17-27 bitartean.   Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta antolaturiko ekitaldien agendarekin jarraituz, DBUSek “irudi historikoen erakusketa” antolatu du DBUSen azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz. DTKren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta […]

DBUSen Argazki Historikoen Erakusketa ibiltaria Casares Kultur Etxean

“DBUSen argazki historikoen erakusketa” ibiltaria ikusgai Altza auzoko Casares Kultur Etxean, apirilak 2-13 bitartean. Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta antolaturiko ekitaldien agendarekin jarraituz, DBUSek “irudi historikoen erakusketa” antolatu du DBUSen azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz. DTKren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta Konpainiaren […]

Ezintasuna duten pertsonentzako garbiketa horniketa lanposturako deialdian onartuak

Deialdiko hautagai onartuek, badaezpadan onartuek eta baztertutakoek alegazioak egiteko epea amaituta, Hautaketa Batzordeak ondorengoa EBAZTEN DU

DBUSek, ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBO MEMORIA AZALTZEN DU BERE WEB ORRIAN, 2011 URTEAN EGINIKO EKINTZAK

Donostiako Tranbia Konpainia-k (DBUS), Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko memoria argitaratu berri du, 2011eko ekitaldiari dagokiona alegia. Urteko memoria, 2011 urtean DBUSek izandako egintzen laburpen zabal da. Memoria 52 orriz osatu dago eta bertan, bidaiari zenbakiak, bidaiariak garrai titulo desberdinekiko, ontzidiaren autobusak, egintza teknologikoak, emaitza ekonomikoak, esker onak eta sariak, besteak beste…. jasotzen dira. Memoria, DBUSek […]

DBUSek, ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBO MEMORIA AZALTZEN DU BERE WEB ORRIAN, 2011 URTEAN EGINIKO EKINTZAK

Donostiako Tranbia Konpainia-k (DBUS), Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko memoria argitaratu berri du, 2011eko ekitaldiari dagokiona alegia. Urteko memoria, 2011 urtean DBUSek izandako egintzen laburpen zabal da. Memoria 52 orriz osatu dago eta bertan, bidaiari zenbakiak, bidaiariak garrai titulo desberdinekiko, ontzidiaren autobusak, egintza teknologikoak, emaitza ekonomikoak, esker onak eta sariak, besteak beste…. jasotzen dira. Memoria, DBUSek […]

Ezintasuna duten pertsonentzako garbiketa horniketa lanposturako deialdian onartuak

Deialdiko hautagai onartuek, badaezpadan onartuek eta baztertutakoek alegazioak egiteko epea amaituta, Hautaketa Batzordeak ondorengoa EBAZTEN DU

DBUSen Argazki Historikoen Erakusketa ibiltaria Casares Kultur Etxean

“DBUSen argazki historikoen erakusketa” ibiltaria ikusgai Altza auzoko Casares Kultur Etxean, apirilak 2-13 bitartean.   Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta antolaturiko ekitaldien agendarekin jarraituz, DBUSek “irudi historikoen erakusketa” antolatu du DBUSen azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz. DTKren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta […]

MARTXOAREN 28an, ASTEAZKENA, JOSE MANUEL ETXANIZEN HITZALDIA

“Tranbia Hipomobilak – Zaldiz tiratutako tranbiak” JENDE GUZTIARENTZAT IREKIA Lekua: Arrasate kaleko Kutxa aretoa.    Ordua: 19:30h. Martxoaren 28an, Jose Manuel Etxanizek ” tranbia hipomobila ” izeneko hitzaldia emango du. DTKren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren lau hitzaldietako hirugarrena izango da. Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren ospakizunekin jarraituta, DBUSek, Gizarte Kutxaren laguntzari esker, […]

MARTXOAREN 28an, ASTEAZKENA, JOSE MANUEL ETXANIZEN HITZALDIA

“Tranbia Hipomobilak – Zaldiz tiratutako tranbiak” JENDE GUZTIARENTZAT IREKIA Lekua: Arrasate kaleko Kutxa aretoa.    Ordua: 19:30h. Martxoaren 28an, Jose Manuel Etxanizek ” tranbia hipomobila ” izeneko hitzaldia emango du. DTKren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren lau hitzaldietako hirugarrena izango da. Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren ospakizunekin jarraituta, DBUSek, Gizarte Kutxaren laguntzari esker, […]

Hautaketa prozesua: Komunikazio teknikaria

Iragarkia ikusi (pdf)

DBUSek ECOSTARS ziurtagiria jaso du

Dbus Garraio Publikoko udal enpresak Europako Ecostars ziurtagiria jaso du garraioaren kudeaketa jasangarriari. Era honetan, Dbus da Mugikortasun Iraunkorra eta Logistikako Euskal Erakundeak (IVL) banatzen duen aitorpen hau jaso duen aurreneko garraio enpresa. Ecostars (Eficent and Cleaner Operations STARS) garraio operatzaileei aholkularitza emateko borondatezko egiaztatze protokolo bat da, flotaren (kamioiak, autobusak edo beste ibilgailu komertzialak) […]

Autobus linea bakoitzari buruz informatzeko liburuxkak

Donostiako Udalak eta Dbusek, hirian mugikortasun sostengagarria sustatu nahi duen CIVITAS ARCHIMEDES proiektuaren barruan, liburuxka batzuk argitaratu dituzte, Dbusen hiri autobusen linea bakoitzeko bana. Lehenengo aldia da liburuxka desberdinak argitaratzen direla autobus linea bakoitzeko. Guztira, 26 liburuxka desberdin dira. Haietako bakoitzean, linea bati buruzko informazio guztia ematen da, hala nola, linearen mapa, ordutegiak eta geraleku […]

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, INTXAURRONDO, ATEGORRIETA eta ULIA auzoetako bizilagunentzat

DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko martxoaren 27-28an izango da. Oraingo honetan, Ategorrieta, Intxaurrondo eta Ulia auzoetako bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak. Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze […]

DBUSen argazki historikoen erakusketa ibiltaria Okendo Kultur Etxean

“DBUSen argazki historikoen erakusketa” ibiltaria ikusgai Okendo Kultur Etxean, martxoak 19-29 bitartean.  Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta antolaturiko ekitaldien agendarekin jarraituz, DBUSek “irudi historikoen erakusketa” antolatu du DBUSen azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz. DTKren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta Konpainiaren historiaren bidez […]

Kalean iada, DBUSBERRI aldizkariaren 12. zenbakia

DBUSek, DBUSBERRI aldizkari ale berria argitaratu du, non 125. urteurrenarekin zerikusia duten albisteak jasotzen diren. 12. ale hontan eduki ezberdinak aurki daitezke: DBUSen web mugikor berria, elkarrizketak, bai DTKko lehen emakume gidariari egindakoa, bai Konpainiako historiaren partaideak diren lankideei eta DBUSi buruzko bitxikeri asko.  DBUSBERRI orain dela 2 urte sortu zen, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio […]

Martxoaren 7an, Javier Maria Sadaren hitzaldia, “tranbiak, autobusak eta trolebusak”

Martxoaren 7an, Javier Maria Sadak “Tranbiak, autobusak eta trolebusak” izeneko hitzaldia emango du. DTKren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren lau hitzaldietako bigarrrena izango da. Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren ospakizunekin jarraituta, DBUSek, Gizarte Kutxaren laguntzari esker, lau hitzaldik osatutako ziklo bat antolatu du DTKren historiako 125 urteei buruz otsail, martxo eta apirilerako. […]

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, BIDEBIETA, HERRERA eta MIRAKRUZ GAINEKO bizilagunentzat

DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko martxoaren 7-8an izango da. Oraingo honetan, Bidebieta, Herrera eta Mirakruz Gaineko bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak. Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze […]

Pertsona ezinduentzat zuzendutako garbiketa-erregai deposituak betetzea lanposturako lan poltsa bat sortzeko deialdia eta hautaketa prozesua arautuko duten baldintza orokorrak

LEHENA.- DEIALDIAREN XEDEA Deialdi honen xedea da pertsona ezinduentzat zuzenduta Garbiketa-erregai deposituak betetzea lanposturako lan poltsa bat eratzea Donostiako Tranbia Konpainia SA enpresarako. Oinarriak ikusi (pdf) Oinarrien eranskina ikusi (pdf)

DBUSek bere web mugikor berria aurkeztu du

Erabilgarri dago jada DBUSeko web mugikorra, edozein tokitatik terminal mugikor baten bitartez autobusen iritsiera orduei buruzko informazio praktiko guztia azkar eta erraz eskuratu ahal izateko. Errealitate Areagotua Aplikazioa. DBUSek, bere zerbitzuak hobetzeko etengabe egiten duen apustuan, DBUSeko web mugikorra aurkeztu du, erabiltzaileek egindako eskari bati erantzuteko; izan ere, erabiltzaileek gero eta gehiago erabiltzen dituzte telefono […]

DBUSek autobusen iritsiera orduak adierazten dituzten informazio panel gehiago instalatu ditu auzoetan

DBUSek autobusak geltokietara zein ordutan iristen diren jakinarazten duten panel elektroniko gehiago instalatu ditu azken hilabetetan. Hablaber, TFT panel berriak eta hobeak instalatu dira Boulevardeko geltokietan eta gainontzeko geltokietako Led panelak hobetu dira, informazioa azkarrago agertzen bait da. Gehiago irakurri (pdf)

Otsailaren 22an Juanjo Olaizolak DTK-ren historiako 125 urteei buruzko hitzaldia emango du

DTKren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren lau hitzaldietako lehena izango da. Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren ospakizunekin jarraituta, DBUSek, Gizarte Kutxaren laguntzari esker, lau hitzaldik osatutako ziklo bat antolatu du DTKren historiako 125 urteei buruz otsail, martxo eta apirilerako.   DTKren historia eta bilakaera oso lotuta dago Donostiako hiriaren beraren bilakaerarekin, eta […]

Bihartik aurrera, otsailak 15, Dbusen abantaila gehiago Lurraldebuseko txartelarekin

Bihartik aurrera, otsailak 15, DBUSeko autobusetan hobaria duten kolektiboentzako Lurraldebuseko txartelak erabili ahal izango dira eta posible izango da Dbus-Dbus autobus aldaketa egitea Lurraldebuseko txartelekin.   Berriki, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, DBUSeko garrraio publikoa txartel bakarrean integratzeko hitzarmena aldatzea erabaki dute. Erabaki berri horren ondorioz, DBUSeko autobusetan hobaria duten kolektiboentzako Lurraldebuseko txartelak erabili ahal […]

Dbus argazki historikoen erakusketa ibiltaria hiriko kultur etxeetan

“DBUSen argazki historikoen erakusketa” ibiltaria ikusgai Intxaurrondo Kultur Etxean, otsailak 8-23 bitartean.  Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta antolaturiko ekitaldien agendarekin jarraituz, DBUSek “irudi historikoen erakusketa” antolatu du DBUSen azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz. DTKren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta Konpainiaren historiaren bidez […]

Donostia aukeratu dute garraio publikoaren hobekuntzarako SITE proiektu europarrean parte hartzeko

SITE (Smart Integrated Ticketing for Europe ) proiektu europar bat da autobusetako sistema teknologikoak eta ordainketa sistemak hobetu eta garraio publikoaren erabilera bultzatzeko. Proiektua Europar Batasunak aukeratu du INTERREG ekimenaren baitan garatutako Atlantic Area Programmen barruan, eta kalifikaziorik handienarekin baloratu dute. Proiektua Eskualdeen Garapenerako Europako Fondoak (FEDER) finantzatuta dago. SITE proiektuan Donostiak beste hainbat hiri […]

Euskara planaren garapenaren esperientzia azaldu du DBUS-ek

DBUSek euskara planen arloan izan duen esperientzia azaldu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak antolatu duen “Euskara Entitate Publikoetan” jardunaldian.       Jardunaldia 2012ko otsailaren 2an izan da Arabako Teknologia Parkean, Miñaon. Jardunaldi hau antolatu da Sozietate Publiko eta Zuzenbide Pribatuetako erakunde Publikoen arloan euskara planak garatzeko esperientziak konpartitu eta beharrak eta iritziak antzemateko helburuarekin. DBUSek […]

DBUS-EKO MIKROBUSEK JADA 5 MILIOI BIDAIARI GARRAIATU DITUZTE

2005eko apirilaren 4an Donostian mikrobusen lehen zerbitzua abian jarri zenetik gaur arte bost milioi bidaiarik erabili dituzte jada mikrobus horien lineak. Lehen zerbitzua SAN ROKE-ALDAKONEA 36. Linea sortzearekin bat jarri zen abian ordura arte garraiorako taxibusak erabiltzen zituzten aldeetan.  Ondoren, RODIL-ZORROAGA 37.linea gehitu zen, ordura arte taxibus zerbitzuak zituzten beste alde batzuk lotzeko. Linea horien […]

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, ALDE ZAHARRA eta ERDIALDEko bizilagunentzat

DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko otsailaren 15-16ean izango da. Oraingo honetan, Alde Zaharra eta Erdialdeko bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak. Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, […]

DONOSTIA festan DBUS autobusen erabilera haundia

DBUS autobusen erabilera izugarri haundia izan da Donostia jai egunean zehar. Urtarrilak 19an DBUS autobusek 118.597 bidaiari izan zituzten. Datu hau azpimarratzeko da, ihazko urtearekin alderatuz, 2.055 bidaiari gehiago egon bait dira. Urtarrilak 19 eta 20ean egon ziren gautxori zerbitzuek, gaueko erabiltzaileen marka apurtu zuten, 14.497 bidaiari egon bait ziren. Konkretuki, 2012 urtarrilak 19ko gaua […]

DBUSen argazki historikoen erakusketa Kultur Etxeetan

“DBUSen argazki historikoen erakusketa”-ren inaugurazioa Ernest Lluch Kultur Etxean burutu zen, urtarrilaren 17an, asteartea, 19:00etan. Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta antolaturiko ekitaldien agendarekin jarraituz, DBUSek “irudi historikoen erakusketa” antolatu du DBUSen azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz. DTKren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta […]

DBUSen 125 urteurrena Errealarekin bideoa

Donostiabusek bere 125 urteurrena dela eta ospatzen ari dituen ekintzekin jarraituz, Donostiako autobusak Errealaren zaleekin erlazionatzen dituen bideo bat egin du. 30 segundutako iraupena iraupena duen bideoak, Errealaren zaleak autobusean futbol zelaira doazteneko, zein taldearen golak ospatzen dituzteneko irudiak jasotzen ditu. Bideo honekin, DBUSek, Donostiarekin eta hiriarentzako hain garrantzitsua den Errealarekin duen konpromezua nabarmendu nahi […]

Donostiabusek SmartCEM proiektu europarrean parte hartuko du

Donostiabusek, Donostiako Udalarekin eta Europako beste hiri eta erakunde batzuekin batera, SmartCEM (Connected Electro Mobility) izeneko proiektu piloto berritzailean parte hartuko du. Proiektua 2012ko urtarrilean jarriko da abian eta 30 hilabetetan garatuko da. SmartCEM proiektua Europar Batzordeak berrikuntzako programa pilotoei buruz egindako 2011ko deialdian aurkeztu zen. SmartCEM proiektua aukeratukoetako bat izan da. Proiektu horren bitartez, […]

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, LOIOLA ETA MARTUTENEko bizilagunentzat

DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko urtarrilaren 25 izango da. Oraingo honetan, Loiola eta Martuteneko bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak. Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, […]

DBUSek berriro ere bidaiarien marka historikoa lortu du 2011. urtean

DBUSen zerbitzuetan autobusean bidaiatu dutenen kopurua 29.216.698koa izan da 2011. urtean. Ikusi albiste guztia (pdf)

TELEDONOSTIK DONOSTIABUS saritu zuen urtezahar gauean

2011ko abenduaren 31ko gauean Teledonostik urte amaierako kanpaiak emateko Donostiako Amara Plaza Hotelean prestatu zuen saio berezian 2011ko unerik hoberenen sariak banatu ziren. Tito Irazusta Teledonostiko zuzendariak aurkeztutako saioan urtean zehar Donostian jazotako gertakari esanguratsuenen irudiak aurkeztu ziren. DBUSen 125. urteurrena izan zen abenduko albisterik adierazgarriena epaimahaiaren ustez, DBUSek Donostiako hiriari 125 urte hauetan eskaini […]

Santo Tomas egunean autobusen erabilera masiboa izan da. DBUS-eko erabiltzaileen errekor historikoa

SANTO TOMAS egunean, aurreko abenduaren 21a,  asteazkena, Donostia hiriko autobusak masiboki erabiliak izan dira. Behin-behineko zifrak kontutan harturik, 124.028 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar. Nahiz eta azkeneko datuen kontabilizazioaren zain egon, 2011 urtean DBUS autobusek erabilera gehien izan zuten eguna izango litzateke. Orain arte, zifra altuenak Donosti Egun bezperan, urtarrilak 19, 116.942 bidaiarekin eta […]

DBUS-en 125. urteurrena dela, PEÑALOSA jaunak Donostian eman duen hitzaldiak arrakasta handia izan du

DBUSaren 125. urteurrena dela eta, Donostian egin berri den “Erronka berriak, hiri berriak”izeneko hitzaldiak sekulako arrakasta izan du, 150 pertsona baino gehiagoren partaidetzarekin. Hiri espazioa gaur eguneko hirietan eta etorkizunari begira hiri espazio horrek dituen erronkak izan dira Guillermo Peñalosa jaunak, gaur eguneko hirietan mugikortasuna iraunkorra lortzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta espazio publiko egokien diseinuaren […]

DBUSEK 125. urteurrenaren liburua aurkezten du

Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela eta, DBUSek “DBUS 125 urte/años” liburua argitaratu du, non DTK-k 125 urte hauetan hirian egin duen ibilbide historikoa jasotzen baita. DTKren historia eta bilakaera oso lotuta dago Donostiako hiriaren beraren bilakaerarekin, eta Konpainiaren historiaren bitartez ikus dezakegu nolakoa izan den hiriaren beraren garapena. Liburuak 240 orrialde ditu, eta orrialde […]

Donostiabusek 2011ko Protagonistas Gipuzkoa Saria eskuratu du

Pasa den ostiralean, abenduak 2, Punto Radio Gipuzkoa irratiak 2011ko Protagonistas Gipuzkoa sariak banatu zituen. Sari banaketa, GIPUZKOA Y PUNTO irrati saioan zuzenean eman zena, Kontxa badia aurrean dagoen Londres hotelean izan zen, eta 200 bat gonbidatu egon ziren bertan. Gala horretan DBUSek “SARIA BIZITZA OSO BATI” izeneko saria eskuratu zuen, duela 125 urtetik hona […]

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, ANTIGUO, BERIO eta IGARAko bizilagunentzat

DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2011ko abenduaren 14-15an izango da. Oraingo honetan, Antiguo, Berio eta Igarako bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak. Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, […]

Erronka berriak, hiri berriak hitzaldi irekia

Hiri espazioa egungo hirian eta espazio horrek etorkizunari begira dituen erronkak dira datorren azaroaren 17an, 9:00etatik aurrera, DTKren 125. urteurrena dela eta, Donostiako Udaleko Udalbatza Osoko bilkuretarako Aretoan egingo den hitzaldiaren gaia. Oso aukera ona da Guillermo (Gil) Peñalosari zuzen-zuzenean entzuteko. Peñalosa, zeinak jendearengan pentsatutako hiriak sortzea oso gustuko baititu, erreferente ospetsua da nazioartean hiri […]

Eskolek ere DBUSeko kotxerak bisitatuko dituzte 125. urteurrenean

Hiriko eskolek, DBUSeko Kotxerasetera egiten dituzten bisitak, martxan jarraitzen dute. DBUSeko kotxerak bisitatzen disfutatu duten azkeneko neska mutilak, Zurriola Ikastetxea eta Mariaren Bihotzakoak izan dira.  Gehiago irakurri… (pdf)

Ate irekien jardunaldiak DBUS-en, GROS eta EGIAKO bizilagunak

2011ko azaroaren 16-17an egingo da DBUSeko Kotxerak ikusteko hurrengo bisita. Aldi hontan Gros eta Egiako bizilagunek izango dute aukera bisita egiteko. Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi […]

DBUSek, 125.urteurrenaren DBUSBERRI ale BEREZIA argitaratzen du

DBUSek, 125. Urterurrenaren DBUSBERRI aldizkariko “ale berezia” argitaratu du, 2011ko abuztuaren 28an, Donostia Tranbia Konpainiaren 125. Urteurrena bete bait da. 11. ale hontan eduki ezberdinak aurki daitezke: DTKren gertaera nagusien historia laburra, elkarrizketak, bai Donostiako alkateari egindakoa, Juan Karlos Izagirre, bai Konpainiako historiaren partaideak diren lankideei eta DBUSi buruzko bitxikeri asko. DBUSBERRI orain dela 2 […]

Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunek DBUSeko Kotxerak bisitatu dituzte

Gaur, 2011ko urriak 20, Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunek Dbuseko Ate Irekiko lehenengo Jardunaldian parte hartu dute. Azaldutakoek DTKren 125 Urteurrenaren historioa ezagutu ahal izan dute Gerardo Lertxundik, DBUSeko Zuzendari Kudeatzailea, eman duen aurkezpenarekin. 1886ko abuztuaren 28an sortu zen Donostiako Tranbiaren Konpainia (DTK), beraz, aurten 125. urteurrena da. Arrakastazko ibilbide hori ezin izango zatekeen burutu […]

Ate irekien jardunaldiak DBUS-en

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten. Ate irekien 10 jardunaldi antolatu dira hiriko auzoetatik banatuta, eta aurreikusten da 2011ko urritik 2012ko ekainera bitartean egingo direla. Lehen jardunaldiak 2011ko urriaren 19 eta 20an egingo dira eta Altza, Larratxo […]

DTK-ren 125. Urteurrenaren Ospakizunean donostiarren partaidetza handia

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete ditu eta Urtemuga hori dela-eta, DBUSek urte hauetan guztietan beren autobusen erabiltzaileek erakutsi duten leialtasuna saritu nahi izan du ospakizun batekin. Mila pertsona baino pertsona gehiago parte hartu zuten 2011ko irailaren 21ean Alderdi Ederren egin zen ospakizunean, MAN-ek babestua, gonbidatzen zuen eta saltxitxa alemaniar bat eta garagardo bat dastatzeko […]

Donostiak badu jada seriean fabrikatutako “LION’S CITY HYBRID” lehen autobus hibridoa

Dbusek badu jada MAN fabrikatik atera den serieko lehen autobus hibridoa. Europan, eta Donostian ere, zirkulatu duten unitate guztiak azken bertsio optimizatu honen prototipoak izan dira orain arte. Autobusa CIVITAS Archimedes proiektuaren diru laguntzarekin erosi da. Azken prototipoa gure kaleetatik ibili da ekainetik hona %100ean funtzionatuta Dbuseko linea batzuetan. Eta bere emaitza positiboak honako gauzetan […]

Kotxerasen rotulazio berria

DBUS-en Kotxeras-eko eraikinan DTK-ko 125. urteurrena ospatzen duen logoarekin rotulatu da. Konpainiaren 125 urte ospatzen dela eta, jardunaldi-egutegiarekin batera, rotulazioa berria 2012ko uztailara arte egondo da, 1887an konpainiak egindako lehen zerbitzuaren urteurrenera arte, hain zuzen ere. 125. urteurrena bukatu ondoren berriro, DBUS-eko irudi originala jarriko da. Irudia ikusi

DTK-ren hasierei buruzko TESINA

125. urteurreneko ekimen oroigarriekin jarraituz, DTKren lehenengo urteetako dokumentu istorikoa DBUSeko webgunean dago eskuragarri. Lan hori 1965ean jaiotako eta Azpeitiako Trenbidearen Euskal Museoko egungo zuzendaria den Juanjo Olaizola donostiarrak egin du. Gehiago irakurri… (pdf)

DTK-ren 125. URTEURRENA

1886ko abuztuaren 28an sortu zen Donostiako Tranbiaren Konpainia (DTK), beraz, aurten 125. urteurrena da. Gaur egun bidaiarien garraioa egiten duten konpainia zaharrenetakoa da. Informazio guztia ikusi (pdf)

Dbusek eta Vicomtech-IK4k ikusteko desgaitasuna dutenen mugigarritasuna hobetzeko nabigatzaile berria probatu dute

Dbusek eta Vicomtech-IK4 zentro teknologikoak hiriko inguruneetan ikusteko desgaitasuna dutenen mugigarritasuna errazteko aitzindaria den nabigatzaile berria probatu dute Donostian. INFORMAZIO GUZTIA IKUSI

Donostiako Tranbia Konpainiaren Administrazio Kontseilu berriaren izendapena

Donostiako Alkate jauna, Juan Karlos Izagirre izendatu zuten Konpainiako lehendakari gisa uztailaren 27an burutu zen Donostiako Tranbia Konpainiaren azken Administrazio Kontseiluan. Era berean, Gizarte ongizate, Kooperazio eta Mugikortasun arloetako kontseilari delegatua den Ion Albizu izango da lehendakariorde berria. Saio honetan Donostiako udalean presentzia duten alderdi politiko guztietako kontseilari ordezkariak ere izendatu ziren. Gainera, Administrazio Kontseiluko […]

DBUS, ADEGIREKIN elkarlanean ari da, lana eta familia arteko uztarketari buruzko gida bat egiteko

DBUS, Erantzukizun Sozial Korporatiboko politikak modu egokian garatzeko egiten ari den apustu sendoaren barruan, ADEGI Gipuzkoako patronalarekin elkarlanean ari da enpresetan lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzen laguntzeko ezarri daitezkeen neurri batzuei buruzko aholkuen gida bat argitaratzeko. Kontziliazio gida hau DBUSek pertsona, langile eta gizarteaz oro har duen etengabeko arduraren erakusgarria da, bai eta enpresa […]

DONOSTIABUSEK BERRIRO BIDAIARIEN ERREKORRA HAUTSI DU 2011KO LEHEN SEIHILEKOAN

Azken hamabi hilabetetan, hau da, 2010eko uztailaren 1etik 2011ko ekainaren 30era bitartean, DBUSeko bidaiari kopuruak errekorra hautsi du berriro ere 29.297.180 bidaiarirekin. Aurreko urtean, epealdi berean, izan ziren bidaiariekin alderatuta, 409.441 bidaiari gehiago egon dira, eta azken bi urtetako datuak aztertuta, bidaiarien igoera 1.072.776koa izan da. DBUSeko zerbitzuetako autobus bidaiarien kopurua nabarmenki igo da 2011ko […]

DBUS autobus elektriko baten garapenean parte hartzen du

Donostiabusek, IRIZAR taldearekin batera lan egiten du %100 elektrikoa den hiriko autobus baten garapenean, 2014an autobus hori errealitate egingo den esperantzarekin. DBUS eta IRIZARekin batera, JEMA eta I&T enpresesak eta CEIT, Tecnalia eta Vicontech Teknologia Zentroek parte hartzen dute proiektu honetan. Funtsean, proiektu berritzaile horrekin autobus elektriko berri bat garatu nahi da, hain zuen ere […]

DBUSek Donostian antolatutako “hiri garbiak” konferentzia arrakasta haundia izan du

Ekainaren 15ean eta 16an, Europako 90 bat aditu elkartu dira Miramar jauregian garraio publikoetan erregai berriztagarriak edo elektromugikortasuna erabiltzeak etorkizunerako ekar ditzakeen onurez gogoeta egiteko eta aztertzeko neurri horiek zenbateraino hobetuko lituzketen eguratsaren kalitatea eta irisgarritasuna etorkizuneko hirietan. INFORMAZIO GUZTIA IKUSI AURKEZPENAK IKUSI

DBUS-ek “LION’S CITY HYBRID” lehen autobus hibridoa ekarriko du Donostiara

Dbusek MAN fabrikatik aterako den serieko lehen autobus hibridoa erosi du. Autobusa uztailean helduko da Donostiara, eta Europan egiten den autobus horren lehen entrega izango da. Autobus horren zain gaudela eta uztailaren bukaerara arte, aurreserieko antzeko autobus bat ibiliko da Donostiako kaleetatik. Behin-behineko modelo horrek behin betikoaren ezaugarri tekniko berak izango ditu. Barruko banaketari begiratuta […]

DBUS-ek sistema aintzindari bat abian jarri du geltokietan autobusen iritsiera denborak BLUETOOTH bidez jakinarazteko

DBUSek geltokietan daudenei autobusen iritsiera orduak jakinarazteko duen sistema hobetzen jarraitzen du. Hasteko, INFOBLUE sistema (autobusen iritsiera orduak Bluetooth bidez jakinarazteko sistema), gaur egun panel elektronikorik ez duten 20 geltokitan instalatu da. Orain arte geltoki horien erabiltzaileek SMS bidez edo webgunearen bidez jakin zitzaketen autobusak geltokira iristeko orduak, eta, hemendik aurrera, telefono mugikorretako Bluetooth bidez […]

Bide heziketako eskola kanpainaren emaitzak

Beste urtebetez, Donostiako Udalak, udaltzaingoaren bitartez eta DBUSen lankidetzarekin, Bide Heziketako Kanpaina bat antolatu du hiriko ikastetxeetan garatzeko. Maiatzean zehar, Donostiako ikastetxeetako 974 neska-mutikok parte hartu dute Bide Heziketako Eskola Kanpaina horretan. Haur askok DBUSeko autobusak erabili dituzte Groseko Okendo Kultur Etxera joateko, bertan egiten ari zen marrazki erakusketa ikusteko. Informazio guztia ikusi

DBUS-ek Jose Luis Perez saria eskuratu du sariaren IX. edizioan enpresak gizartearekin duen erantzukizunagatik

Maitzaren 24an, asteartez, Giza Baliabideen Gestiorik hoberenari ematen zaizkion Capital Humano sariak eta enpresen erantzukizun sozialari ematen zaion Jose Luis Perez saria banatu ziren Madrileko Comillas Unibertsitate Pontifizioko Areto Nagusian, Wolters Kluwer Empresas-ek eta Capital Humano aldizkariak antolatutako ekitaldi batean. Jose Ramon Bustos Saiz Errektore Gorena izan zen ekitaldiaren buru, eta bertan Donostiako Tranbia Konpainiak […]

Donostia garraio publikoaren gaineko europar proiektu baterako hautatua

Donostia aukeratua izan da mugikortasun jasangarria sustatzeko QUEST proiektuan parte hartzeko. QUEST proiektua Europar Batasunak finantzatzen du STEER programaren baitan. QUEST programa honetan, Donostiaz gain, Belgikako Gante, Finlandiako Turku, Eslovakiako Gävle, Italiako Padua eta Ingalaterrako Bath and North East Somerset Council hiriek hartuko dute parte, eta baita beste aholkularitza hauek ere; Madrileko ETT, Ingalaterrako TTR, […]

Donostiak energetikoki efizientea den mugikortasuna bultzatzeko den Aeneas proiektua aurkeztu du Bruselan

AENEAS (Attaining Energy-Efficient Mobility in an Ageing Society) proiektu europar bat da Europarako Energia Adimendunaren programaren baitan (IEE) garatua, eta bere helburu nagusia da Energetikoki Efizientea den Mugikortasuna bultzatzea zahartzen ari den gizarte batean. Informazio gehiago (pdf)

Donostiak elektromugikortasunaren gainean duen ikuspegia azaldu du Bruselasen

Joan den Apirilaren 6an, “Elektromugikortasunean aplikatutako Garraioaren Sistema Adimendun”en gaineko Foruma ospatu zen Bruselan ERTICO ITS Europa erakundeak antolatuta. Forum horretan Donostiak Elektromugikortasunaren gainean duen ikuspegia azalduko du. Informazio gehiago (pdf)

Donostiak sari europar bat eskuratu du Londresen bere Hiriko Garraio Publikoaren eraginkortasunagatik

Apirilaren 7an Hiriko Garraioen berrikuntzari buruz egin zen “NICHES+ Proiektuaren bukaerako Konferentzia”n zehar OSMOSE sariak banatu ziren. Sari horiekin eskertu nahi dira Hiri Garraioa eraginkorra eta iraunkorra duten Europako hiri eta eskualdeak. Informazio guztia ikusi (pdf)

Mugikorrarekin ordaintzea Donostiako autobusetan

DBUSek ordainketak mugikorrarekin egin ahal izateko proiektu pilotoa abian jarri du bere autobusetan NFC teknologiaren bidez (Near Field Communication). Informazio guztia ikusi (pdf)

DBUS-ek 2010eko balantzea egin du eta bere aurreikuspen guztiak hobetu ditu

Donostiako Tranbia Konpainiaren Administrazio Kontseiluak Dbusen 2010eko Urteko Memoriako datuak onartu ditu, bai eta emaitza ekonomikoak ere. Memorian nabarmentzen da, batez ere, bidaiarien kopuruak izan duen igoera. Izan ere, 28.460.380 izatetik 29.015.007 izatera pasatu dira 2009tik 2010era bitartean. Hau da, 2009an egon zirenak baino 554.627 bidaiari gehiago egon dira 2010ean. Informazio guztia ikusi

Hazkunde ikaragarria www.dbus.es webgunearen erabileran

Azken 5 urtetan sekulako hazkundea egon da DBUSeko web orriko bisita kopuruan. Hain zuzen ere 2010ean www.dbus.es  web gunea 454.030 aldiz bisitatu da, eta 2009an, berriz, 349.425 aldiz. Horrek esan nahi du %30 igo direla bisitak aurreko urteko datuekin alderatuta. Informazio guztia ikusi(pdf)

“Ibili DBUSen segurtasunez” kanpaina

DBUSek eta Willis Iberia bere aseguru artekaritzak “Ibili DBUSen segurtasunez” izeneko kanpaina jarri dute abian Donostiako Udalaren laguntzarekin, DBUSeko autobusetan dabiltzan bidaiariek segurtasunez eta eroso bidaia dezatela ziurtatzeko eta bidaiarien segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko. Informazio guztia ikusi (pdf) Triptikoa eskuratu (pdf)

OSO BALORAZIO HANDIA ERABILTZAILEEN ALDETIK GOGOBETETZEARI BURUZKO AZKEN INKESTAN

2010eko azken hiruhilekoan, UNE 13816 arauaren arabera kalitate egiaztatzeko prozesuaren baitan, DBUSek merkatu ikerketa bat egin du 5., 13. eta 28. lineak (Benta Berri, Altza eta Amara-Ospitaleak lineak) erabiltzen dituzten pertsonen gogobetetze maila neurtzeko. Horretarako, inkesta bat egin du autobusetan bertan, zerbitzurako esanguratsuak diren alderdiez galdetuta eta alderdi horiei 1etik 10erako puntuazioa emateko eskatuta. Oro […]

DBUSek, DBUSBERRI aldizkariaren 8. zenbakia kaleratu du

DBUSek DBUS BERRI aldizkariaren zortzigarren alea kaleratu du, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan. Aldizkaria pdf formatoan

13-ALTZA lineak baita ere, AENOR egiaztagiria jaso du

DBUSek AENORen beste egiaztagiri bat eskuratu du Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arau espainiarraren arabera. Oraingo honetan egiaztagiria bere 13. linearako izan da (Altzako linea), eta egiaztagiri hori Benta Berriko lineak eta Amara-Ospitaleak lineak aurretik eskuratuta dituzten eta orain berritu zaizkien egiaztagiriei batu behar zaie. INFORMAZIO GUZTIA IKUSI (pdf)

Donostiako jaiegunean, DBUS autobusen erabilpen haundia

Urtarrilak 19 eta 20ean zehar, Donostiako Jai eguna dela eta, 180.000 bidaiari baino gehiago zenbatu ziren DBUS autobusetan. Datu hau aurreko urteko zenbakiekiko %6 handitzea suposatzen du. DBUS-ek auzo guztietako lineetan zerbitzu berezi gehigarriak ipini zituen, bai Bandera Igoera baino lehen 19 egunaren arratsaldean zehar, bai gau guztian zehar Bandera Igoera ondoren 20eko goizeko lehenego […]

MARKA HISTORIKOA: 29 MILLOI BIDAIARIAK GAINDITU DIRA

DBUSen zerbitzuetan autobusean bidaiatu dutenen kopurua 29.015.007koa izan da 2010. urtean. Horri esker, lehen aldiz 29 milioi bidaiariren kopurua eta hasierako aurreikuspen guztiak nabarmen gainditu dira.  Kopuru horrek marka historiko berria ekarri du berekin; izan ere, zerbitzua udalekotu eta CTSSk beste udalerri batzuei zerbitzuak emateari utzi zionetik Donostiako Tranbia Konpainiak inoiz izan duen bidaiarien kopururik […]

Mimo antzezpenak Donostia hiriko autobusetan

Pasa den asteartean, 2011ko urtarrilaren 4an, DBUSeko erabiltzaileek mimoen antzezlanez gozatzeko eta bertan parte hartzeko aukera izan zuten autobusean, Viento en Pompa izeneko mimo antzezle bikoteak hiriko autobusen hainbat lineatan mimo saioak eskaini zituzten eta. Argazkiak ikusi (pdf)

Santo Tomas egunean autobusen erabilera masiboa izan da. DBUS-eko erabiltzaileen errekor historikoa

SANTO TOMAS egunean, atzo, abenduaren 21ean, DBUS hiriko autobusetan 122.031 bidaia egin ziren. Kopuru hori enpresak historia osoan egun bakarrean izan duen handiena da eta aurreko errekorrarekin (aurreko urteko egun berekoa) alderatuta, igoera 1.346 bidaiarikoa izan da.  Lineen arabera, hauek izan dira erabilienak: – 28-AMARA-OSPITALEAK: 19.248 bidaiari. – 13-ALTZA: 15.587 bidaiari. – 5-BENTA BERRI: 15.506 […]

Donostia aho batez eredutzat onartua mugikortasun iraunkorrari buruzko jardunaldi europarretan

Urriaren 25etik 29ra bitartean Donostian Mugikortasun Iraunkorrari buruzko jardunaldi europarrak egin dira CIVITAS Archimedes proiektuaren baitan, eta jardunaldi horietan Europako hainbat herrialdetatik, Italia, Holanda, Frantzia, Ingalaterra, Alemania, Belgika, Errumania, Txekia eta Danimarkatik esaterako, etorritako ordezkari eta politikariek hartu dute parte. Jardunaldi horietan hiri guztiek mugikortasunaren alorrean dituzten antzeko arazoak aztertu dira Hirietako espazio urria, desplazamenduetan […]

SMS zenbaki berria: 217377 – busa iristeko denbora

Erabiltzaile guztiei jakinarazten zaie, CMT-ak (Comisión del Mercado de las Telecomunicaciones) SMS zenbaki berriak izendatu dituenez, autobusen iristeko ordua eskaerak 217377 zenbakira bidali behar direla. Sistema honen bitartez, mukikorrarekin mezu bat bidali eta autobusa iristeko ordua jakingo dezu. Geltokiaren kodea jakinda eta mugikor batekin, geltokian egon beharrik gabe zein odrutan iritsiko den autobusa jakingo dezu. […]

Donostia, mugikortasun iraunkorrago baten alde dauden hirien bilerarako tokia

Urriaren 25, 26, 27 eta 28an Donostiako hiriarekin batera CIVITAS-ARCHIMEDES proiektuan ari diren Aalborg (Danimarka), Brighton (Erresuma Batua), Iasi (Errumania), Monza (Italia), Ústí nad Labem (Txekiar Errepublika) hirietako ordezkari politiko eta teknikoek proiektu europarraren urteko bilera egingo dute Donostian. Bileran Europako Batzordeko ordezkariak ere egongo dira. Donostiak proiektuan dituen tokiko lankideak dira UPV-EHU Euskal Herriko […]

Arrakastatsua ATUC elkarteak Donostian egin duen urteko kongresua

ATUC Hiri Garraio Kolektiboen Enpresa Kudeatzaileen Elkarteak urriaren 6, 7 eta 8an egin duen urteko kongresua guztiz arrakastatsua izan da bertaratu den lagun kopurua eta bertan entzun ahal izan ziren hitzaldien kalitateari begira. 290 lagun baino gehiago egon dira bertan, ekitaldiak orain arte izan duen lagun kopururik handiena alegia, eta haien parte hartzea garatu diren […]

Donostiak saria irabazi du Malmon, Suedian, egin den CIVITAS hirien urteko bileran

Pasa den astean CIVITAS hirien urteko bilera egin zen Malmon, Suedian. Ekitaldian Europar Batasunak garraio iraunkorrago baten alde diharduten hiriei ematen dizkien CIVITAS sariak banatu ziren 2010eko edizio honetan elkartu ziren 120 baino gehiago hirien artean. Lehenengo kategorian, hau da, Berrikuntza Teknologikoari dagokion kategorian, epaimahaiak, Europar Batzordeak izendatutako bost aditu europar independientek osatuta zegoenak, bigarren […]

ATUC elkartearen Hiri eta Motropoli-barrutiko Garraioaren Kongresu Nazionala Donostian egingo da urriaren 6,7 eta 8an

Donostiako Tranbia Konpainia dugu ATUC Hiri Garraio Kolektiboaren Enpresa Kudeatzaileen Elkarteak antolatu eta Gipuzkoako hirian lehenengo aldiz egingo den Hiriko eta Metropoliko Garraioaren Kongresu Nazionalaren XVII. edizioaren anfitrioia. ‘Hiri iraunkorrago baten alde: Plangintza, Gestioa eta Finantzaketa’lemapean bilduko dira sektoreko profesionalak. Informazio gehiago ATUC Kongresua, Victoria Eugenia Antzokian egingo dena, hiru egunez egingo da, eta espero […]

Euskararen aldeko kanpaina DVBusen

Autobusetako pantailetan euskara ikasteko hainbat ariketa eta denbora-pasa erakusten dira. DVBus informazio zerbitzu bat da, Tranbia Konpainiaren erabiltzaileekin batera bidaiatzen duena, eta ekimen berritzailea aurkeztu du, Donostiako Udalarekin batera abiarazita. ‘Autobusean euskara ikasiz’ programa da, eta hasieratik bidaiariek oso harrera ona egin diote. Erabiltzaileek ariketa errazak ikusi ahal izango dituzte, euskaraz ezer ez dakitenentzat edo […]

Garraiobideek hiriguneak okupatzeari buruzko erakustaldi estatikoa

Joan den igandean, hilak 19, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea garatu dela eta, DonostiaBusek erakustaldi estatikoa antolatu zuen, Donostiako Udalarekin batera, Kontxa pasealekuan bertan, hainbat garraiobidek hirigunea nola okupatzen duten bista-ratzeko. Informazio guztia ikusi

DBUS-ek Donostiako Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean parte hartzen du

Irailaren 16tik osteguna, irailaren 22ra, “adimena erabiliz mugitu eta hobeto bizi” lemapean, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuko da. Donostian aste berezi hau irailaren 24ra arte luzatuko da eta asko izan dira aurtengo ediziorako antolatu diren jarduerak. DBUS ere Mugikortasun Iraunkorraren aldeko ekintzetan parte hartu nahi izan du eta horretarako egitarau ofizialeko zenbait ekintza sustatu ditu. […]

DBUSek berriro bidaiarien errekorra hautsi du 2010eko lehen seihilekoan

DBUSeko zerbitzuetako autobus bidaiarien kopurua nabarmenki igo da 2010eko lehen seihilekoan, 14.177.071 bidaiari izan dira eta. ZIfra horrek esan nahi du 427.359 bidaiari gehiago egon direla 2009ko lehen seihilekoarekin alderatuta, eta berretsi egiten du 2005eko lehen seihilekoan egon ziren 12.737.640 bidaiarirekin alderatuta egon den 1.439.431 bidaiariko igoera. Azken hamabi hilabetetan, hau da, 2009ko uztailaren 1etik […]

DBUSek 845.438 bidaiari izan ditu Aste Nagusian, marka berria

Hiri autobusak inoiz baino gehiago erabili dira 2010eko Aste Nagusian eta erabilera marka berria ezarri da. 845.438 bidaiarik erabili dituzte DBUSeko autobusak Aste Nagusian zehar, aurreko urtearekin alderatuta baino 28.198 gehiago. Donostiako jaietan gehien erabili den garraio publikoa izan dira DBUSeko autobusak. Hauen erabilera progresiboki haziz joan da azken urteotan, eta 145.000 erabiltzaile ge-hiago zenbatu […]

DBUSek, DBUSBERRI aldizkariaren 6. zenbakia kaleratu du

DBUSek DBUS BERRI aldizkariaren seigarren alea kaleratu du, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan. Aldizkaria pdf formatoan

Aurreztutako C02 emisioei buruzko informazioa webgunean

Aurreztutako CO2 emisioei buruzko informazio zerbitzu berria daukagu www.dbus.es webgunean, Ibilbideak planifikatzeko zerbitzuarekin lotuta. DBUSek ibilbideak planifikatzeko eskaintzen duen zerbitzuari esker ezagutu dezakegu zein diren leku batetik beste batera joateko garraio publikoak ematen dituen aukerak, baina horretarako erabiltzaileak Donostia-San Sebastian hirian abiapuntu bat eta helmuga bat adierazi beharko ditu. Era berean, autoa eta autobusa alderatzen […]

Olioa birziklatzea bultzatzeko kanpaina: Mugaritz Jatetxean afariaren irabazleak

DBUSek Donostiako Udaletxearekin batera antolatu zuen olioa birziklatzeko kanpainan parte hartu zuten 94 pertsonei eskerrak emateko, bi pertsonarentzako bi afari zozketatuko dira partaideen artean. Afariak Andoni Luis Adurizen Mugaritz Jatetxean izango dira. Irabazleak ondorengoak izan dira:– Rosa Mari Lasheras Gil– Marian Sampedro Cubillo Informazio guztia ikusi (pdf)

DBUSen bidaiari kopuruaren hazkundea berria 2010eko lehenengo hiruhilekoan

2010eko lehenengo hiruhilekoan Donostiabusen zerbitzuek izan dituzten bidaiari kopurua 7.096.423 izan da. Kopuru horrek esan nahi du soilik urteko lehenengo hiruhilekoan autobus erabiltzaileen kopurua 198.097 bidaiaritan hazi dela, 2009 urteko epe berdinarekiko. Informazio guztia ikusi (pdf)

Magia Donostia hiriko autobusetan

Hurrengo ostegunean, maiatzak 20, 5-BENTA BERRI linean magia ikuskizunak. Informazio guztia ikusi (pdf)

DBUSek Mondragon Unibertsitatearen aitorpena jaso du

DBUSek Mondragon Unibertsitatearen enpresa laguntzaile gisako aitorpena jaso du. Aitortza ekitaldia 2010eko maiatzaren 13an izan zen Irungo Ficoba erakustazokan, eta Luxio Ugarte, Enpresa Zientzietako dekano-ordeak oroigarri bat eman zien DBUSeko giza baliabideetako arduradunei. Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien fakultateak 2003an zabaldu zuen Bidasoako kanpusa. DBUSek aktiboki parte hartu izan du erakunde honekin fakultatea ireki zenetik. 2003ko […]

DBUS autobusek erabiltzen duten Biodiesela, birziklatutako oliotik dator

Donostiako Tranbia Konpainiak, hiri garraioko empresa den heinean, aspalditik erantzukizun hori bere gain hartu du eta bere jarduerak ingurumenari egiten dizkion kalteak minimizatzeko neurriak aplikatzen ari da. Esaterako, birziklatutako olioetatik datorren biodiesela erabiltzen du bere autobusean. Informazio guztia ikusi (pdf)

Arrakasta, CIVITAS + proiektu barruko mugikortasun iraunkorreko tailer parte hartzaileetan izandako partaidetzan

Mugikortasun Iraunkorraren aldeko neurriak garatzen dituen CIVITAS proiektu europarraren baitan, Donostiako hiriak zenbait jarduera egin ditu, besteak beste apirilak 19ko astean zehar egin diren lau tailer parte hartzaileak.  INFORMAZIO GUZTIA IKUSI (PDF)

DBUS-ek berdintasunaren aldeko bereizgarria eskuratu du Emakunderen eskutik

DBUSek saria eskuratu du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren aldeko erakunde laguntzaile gisa. Saria, DBUSeko giza baliabideetako saileko arduradunek jaso zuten 2010eko apirilaren 13an Emakundek Gasteizen duen egoitzan, Maria Silvestre Emakundeko zuzendariaren eskutik. INFORMAZIO GUZTIA IKUSI (PDF)

DBUS-ek 2009ko balantzea egin du eta bere aurreikuspen guztiak hobetu ditu

Guztira, 28.460.380 bidaiari egon dira, beste marka bat bidaiarien kopuruari dagokionez.Dbusen sarrerak %10,32 gehiago izan dira. Donostiako Tranbia Konpainiak Dbuseko 2009ko urteko Memoriaren datuak aurkeztu dizkio Administrazio Kontseiluari. Memorian, batez ere bidaiarien kopurua azpimarratzen da, 2008tik 2009ra bitartean 28.002.785 izatetik 28.460.380 izatera pasatu baitira, hau da, 457.595 bidaiari gehiago izan dira. INFORMAZIO GUZTIA IKUSI (pdf)

DBUS-eko autobusak ekologikoagoak dira orain

DBUSen 2010eko “Autobus Ekologiko” berriak heltzen hasi dira. Aurten hiriko 8 autobus berri ibiliko dira Donostiako kaleetatik zehar. Azkeneko autobus berriak bezala, hauek ere MAN Lion’s City dira eta EEV teknologia ekologikoa dute. DOKUMENTU GUZTIA IKUSI (PDF)

Donostiako hiriko autobus zerbitzuak AENORREK Kalitateagatik ematen dituen beste errekonozimendu batzuk jaso ditu

DBUSek AENOR ziurtagiria eskuratu du bere “Benta Berri” 5. lineagatik Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-En 13816 arauaren arabera. Ziurtagiri hau berau “Amara-Ospitaleak” 28. lineak ere eskuratu zuen aurretik, eta oraingoan linea honek ere ziurtagiria berriro eskuratu du. DOKUMENTU GUZTIA IKUSI (PDF)

DBUSen balorazio oso ona azken gogobetetze galdetegian

UNE 13816 arauaren kalitate ziurtagiria lortzeko prozesuaren baitan, 2009ko azken hiruhilekoan DBUSek gogobetze galdetegi bat egin du 5-Benta Berri eta 28-Amara-Ospitaleak lineetako era-biltzaileen artean. Horretarako, inkesta bat egin da autobusetan bertan, 1etik 10eko puntuazioarekin baloratuz zerbitzuaren 23 atal esanguratsu. INFORMAZIO GUZTIA IKUSI (pdf)

DBUSen, bidaiarien marka historikoa 2009. urtean

DBUSen zerbitzuetan autobusean bidaiatu dutenen kopurua 28.460.380koa izan da 2009. urtean. Horri esker, 2008. urtean lehen aldiz lortu ziren 28 milioi bidaiariren kopurua eta hasierako aurreikuspen guztiak nabarmen gainditu dira. Kopuru horrek marka historikoa ekarri du berekin; izan ere, zerbitzua udalekotu eta CTSSk beste udalerri batzuei zerbitzuak emateari utzi zionetik Donostiako Tranbia Konpainiak inoiz izan […]

Donostiako jaiegunean, DBUS autobusen erabilpen haundia

Urtarrilak 19 eta 20ean zehar, Donostiako Jai eguna dela eta, 170.000 bidaiari baino gehiago zenbatu ziren DBUS autobusetan. Datu hau aurreko urteko zenbakiekiko %10 handitzea suposatzen du. DBUS-ek auzo guztietako lineetan zerbitzu berezi gehigarriak ipini zituen, bai Bandera Igoera baino lehen 19 egunaren arratsaldean zehar, bai gau guztian zehar Bandera Igoera ondoren 20eko goizeko lehenego […]

Santo Tomas egunean autobusen erabilera haundia. DBUS erabiltzaileen marka historikoa

Abenduaren 21ean ospaturiko SAN TOMAS egunean, DBUSeko hiri-autobusetan 119.364 bidai egin ziren. Erabiltzaile-kopuru hau Konpainiak egun batean inoiz izan duen handiena da, 2007.urteko izandako marka baino 4.000 bidai gehiago egin zirelarik. Gehien erabili diren autobus-lineak honakoak dira: – 28-AMARA-OSPITALEAK: 19.213 bidaiari– 13-ALTZA: 16.731 bidaiari– 5-BENTA BERRI: 14.477 bidaiari– 26-AMARA-MARTUTENE: 7.300 bidaiari– 25-BENTA BERRI-AÑORGA: 5.443 bidaiari– […]

DBUSek lehen autobus hibridoa ekarri du Donostiara

Azaroaren 21etik aurrera Donostiako kaleetan zehar autobus hibridoa dabil zirkulatzen. Autobus hau probetan egongo da aste batean zehar. MAN etxe alemaniarrak ekoiztu duen azken modelo hibridoa da eta Lions City modelotik eratorria da. Teknologia honetan egindako lehen prototipoetako bat da eta aurrerapauso garrantzitsua dakar hiri garraio jasangarriaren arloan. Documento adjunto: autobus-hibrido-eu.pdf (266,578 KB)

Europar Batasunak Donostiaren hiri garraio politikari errekonozimendu garrantzitsua eskaini dio

Donostiaren hiri garraio politika saritua izan da urriaren amaieran Cracovian (Polonia) ospatu den CIVITAS FORUM Conferencean. Bertan, Europar Batasuneko goi ordezkariak eta europako hiri garrantzitsunetako dezkariak zeuden bilduta. Hiri garraio garbiari Europa mailan eskaintzen zaizkion sari garrantzitsuenen finalista izan da Donostia. Frantziako Nantes hiria izan da garailea. Donostia eta Nantesekin batera, beste finalistak Estokolmo eta […]

Espainia mailako garraio publikoaren inguruko biltzar garrantzitsuena ospatuko da Donostian 2010ean

ATUCek (Asociación de Empresas Gestoras del Transporte Urbano Colectivo ) 2010ean antolatuko duen Garraio publikoaren inguruko Biltzarra Donostian izango da. Espainia mailako garrantzitsuena da sektorean. Urriaren 28 eta 29an Tarragonan ospatu den ATUCen Hiri Garraioaren inguruko Nazio Mailako XVI: Biltzarrean aukeratu da Donostia 2010eko irailean egingo den biltzarreko egoitza izateko. Biltzar garrantzitsu honetan Garraio Kolektiboko […]

DBUSEK berrikuntza garrantzitsuak gehitu dizkio web orri berriari

DBUSek www.dbus.es orria berritu egin du. Diseinua aldatu egin da erabiltzaileei informazioaren bilaketa errazteko abiadura handiagoan, funtzionalitate berriak erantsi zaizkio, eta orriaren segurtasuna hobetu egin da. DOKUMENTU GUZTIA (pdf)

Pertsona nagusien mugikortasunari buruzko jardunaldi europearrak hartu ditu Donostiak

Urriaren 28, 29 eta 30ean, pertsona nagusien mugikortasunaren inguruko lan jardunaldiak antolatu dira Donostian, AENAS programaren baitan, Europar Batasunaren diru-laguntzarekin, energetikoki eraginkorra den mugikortasuna bultzatzeko zahartzen ari diren gizarteetan. INFORMAZIO GUZTIA IKUSI (pdf)

DBUSek, DBUSBERRI aldizkariaren 3. zenbakia kaleratu du

DBUSek DBUS BERRI aldizkariaren hirugarren alea kaleratu du, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan. Aldizkaria pdf formatoan

DBUSek autobusen denborei buruzko informazio panel elektroniko gehiago jarri ditu auzoetan

DBUSek autobusak iristerako falta den denboraren inguruko informazioa ematen duten panel elektroniko berriak jartzen ari da autobus geltoki berrietan. Hurrengo egunetan martxan egongo diren panelak 8 geltoki huatekoak izango dira: Ulia (José Elosegi etorbidean, 13, 14, 24 eta 31 lineen berri emateko) San Martzial – Txapiñene 44 (Altzan, 24, 31 eta 38 lineen berri emateko) Martillum – Lauaizeta 33 […]

Obrak Katalunia Plazan, 8, 17, 40 eta 41 lineak ibilbide aldaketa

Abuztuak 18 asteartetik aurrera, katalunia plazan dauden obrak direla eta, zabaleta kaletik pasatzen diren zerbitzuak ibilbide berria izango dute: Iparraguirre kaletik, zuzen, Miguel Imaz kalera joango dira eta gero Zurriolara egingo dute bira, Nafarroa Hiribideraino jarraituz. Zurriola 20-an geltoki berri bat egongo da. Zabaleta 32-ko geltokia Zurriola 36-ra lekualdatzen da. Aldaketa honek linea hauetan izango […]

Aste Nagusian DBUS autobusen erabilera ugaria

2009ko Aste Nagusian, hiribusen erabilera ugaria izan da eta errekor berria lortu da. Aste Nagusian, 801.237 bidaiarik erabili dituzte DBUS autobusak; hau da, joan den urteko aldi berberari erreparatzen badiogu, 28.785 bidaiaritan igo da kopurua. DBUS autobusak Donostiako jaietako garraiobide erabilienen artean finkatu dira. Erabilera azken urteetan hazi egin da, zehazki, azken 4 urteotan 100.000 […]

DBUS-eko bidaiarien marka berria 2009ko lehen seihilekoan

2009ko lehen seihilekoan DBUSeko zerbitzuak erabili dituzten bidaiari kopuruak igoera nabarmena izan du. 13.749.681 izan baitira autobusa erabili duten bidaiariak. Aurreko urteko lehen seihilekoarekin alderatuta, 221.588 bidaiari gehiago egon dira aurten, eta 2005eko lehen seihilekoan baino 1.012.041 gehiago. 12.737.640 bidaiari egon ziren urte hartan. Azken hamabi hilabeteetan, 2008ko uztailaren 1etik 2009ko ekainaren 30era, DBUSek bidaiari […]

DBUSek DBUS BERRI aldizkariaren bigarren zenbakia kaleratu du

DBUSek DBUS BERRI aldizkariaren bigarren alea kaleratu du, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan.  Aldizkaria pdf formatoan

Marka guztiak hautsi ditu donostian burutu den mugikortasun iraunkorrari buruzko kongresuak

5 kontinentetako 30 herrialdetatik etorritako 434 delegatuk mugikortasunari buruzko 120 lan zientifiko baino gehiago aurkeztu dituzte. Parte-hartze eta asistentzia marka guztiak gainditu ditu Donostiako Kurtsalean, udaleko mugikortasun zuzendaritza eta Donostiabusek elkarlanean antolatu duten European Conference on Mobility Management ECOMM 2009 kongresuak, maiatzaren 13 eta 15 artean. Bere historia luzeko ediziorik hoberena bezala kontsideratu dute bertaratuek. […]

DBUSen bidaiari kopuruaren hazkundea 2009ko lehenengo hiruhilekoan

2009ko lehenengo hiruhilekoan Donostiabusen zerbitzuek izan dituzten bidaiari kopurua 6.898.071 izan da. Kopuru horrek esan nahi du soilik urteko lehenengo hiruhilekoan autobus erabiltzaileen koprua 319.044 bidaiaritan hazi dela. Aurtengoarekin lehenengo hiruhilean bidaiari kopurua guztira bost urtetan jarraian hazi da. Azkeneko bost urteetan lehenengo hiruhileko autobus erabiltzaile kopuru osoa 765.785 bidaiaritan hazi da, horrek %12.5 gehiago […]

DBUSek DBUS BERRI aldizkari berria kaleratu du

DBUSek DBUS BERRI aldizkariaren lehenengo alea kaleratu du, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan. 5.000 aletako tirada izango duen aldizkaria, hiru hilero argitaratuko da eta doakoa izango da, eta Donostiako autobus erabiltzaileak hiriko garraio publikoaren inguruan informazio hobea izateko balioko du. DBUSek egin dezakeen aldizkaria da, CTSSrentzat inolako kosturik gabe, bere iragarkigile eta […]

2009 osasuna, kirola eta enpresa lasterketa

Donostian ospatutako “II Kirola eta osasun Azoka”ren ekintza desberdinen artean, aurreko igandean apirilak 26, 2º Enpresen Lasterketa ospatu zen. Gipuzkoako enpresa desberdinen partaidetza izan zuen 7km-tako lasterketak, hiriko ka-leetan zehar ospatu zen. Partu hartutako taldeak, 4 langilez osatuta egon behar ziren. DTK, 2 taldeetan banatuta zeuden 12 korrikalariz ordezkaturik egon zen. DTK-ren aldetik sailkatutako lehen […]

Bidaiarien marka historikoa 2008an

28.002.785 izan dira 2008an zehar DBUSeko zerbitzua erabili duten bidaiariak. Aurreikuspen guztiak eta 28 milioi bidaiarien zenbatekoa gainditu egin dira. Zifra hau marka historikoa da, Donostiako Tranbia Konpainiak beste udalerriei zerbitzuak emateari utzi zionetik eta zerbitzua udalekotu zenetik DTK-k izan duen bidaiari kopuru altuena baita. Laugarren urtez jarraian, urteko bidaiari kopurua hazi egin da. Azken […]

Donostiako festan, DBUS-en autobusen erabilpen haundia

Urtarrilak 19 eta 20ean zehar, Donostiako Jai eguna dela eta, 150.000 bidaiari baino gehiago zenbatu ziren DBUS-eko autobusetan. Datu hau aurreko urteko zenbakiekiko 6% handitzea suposatzen du, nahiz eta lehengo urtean jai eguna asteburuan izan. DBUS-ek auzo guztietako lineetan zerbitzu berezi gehigarriak ipini zituen, bai Bandera Igoera baino lehen 19 egunaren arratsaldean zehar, bai gau […]

DBUS zerbitzuak oso balorazio altua jaso du erabiltzaileen eskutik

Kalitate planaren barruan, DBUSek inkesta berri bat egin du bere erabiltzaileen artean 2008ko irail, urri eta azaroan. 1.270 inkesta egin dira Donostiako Tranbia Konpainiak eskaintzen dituen hiri autobusen 26 lineetan, hainbat ordutegitan eta, bai adinari bai erabilera maiztasunari bai bizitokiari dagokienez, oso ezaugarri desberdinak dituzten erabiltzaileak kontuan hartuta. Inkestatik ateratako emaitzen artean, hona hemen nabarmentzeko […]

Santo Tomás egunean autobusen erabilera haundia

Abenduaren 21ean ospaturiko SAN TOMAS egunean, DBUSeko hiri-autobusetan 83.346 erabiltzaile izan genituen. Autobusaren erabilera izugarri honek, egindako aurreikuspen guztiak eta orain arteko erabilpen kopuruak autsi zituen. Erabiltzaile-kopuru hau Konpainiak jai-egun batean inoiz izan duen handiena da, jai-egun batean izandako kopururik handienaren bikoitza baino gehiago izanda. 2003ko abenduaren 21-arekin alderatuz, Santo Tomas eguna jai izan zen […]

DBUSek merkatuko autobus ekologikoenak sartu ditu bere flotan

Gaur, 2008ko abenduak 19, hasiko dira Donostiako kaleetan zehar ibiltzen MAN etxeko 3 autobus ekologiko berriak, EEV teknologiarekin. Hurrengo hilabeteetan autobus hauetako hogei gehiago sartuko dira, EURO 1 modelo zahar eta kutsatzaileagoak ordezkatzeko. Europar Batasunak 4,600.000¤-ko inbertsio hau diruz laguntzen du parte batetan. Erosketa hauek Europako CIVITAS Archimedes proiektuaren baitan sartzen dira. Donostiak proiektu honetan Europako […]

Marrazki lehiaketa sari banaketa eta erakusketa

UMEENTZAKO MARRAZKI LEHIAKETA: AUTOBUSA ETA GABONAK.OKENDOKO KULTUR ETXEAN MARRAZKIEN ERAKUSKETA   1.- SARI BANAKETA. 2.008ko Abenduaren 13an SAN MARTIN MERKATUKO FNACen ospatu da, autobusaren irudia bultzatzeko asmoz, gabonarekin lotuz, DBUS eta SAN MARTIN MERKATUak antolatutako umeentzako “Autobusa eta gabonak” 2. marrazki lehiaketaren sariak emateko ekitaldia. Lehiaketak parte-hartze arrakastatsua izan du, 386 ume parte hartu dutekarik. […]

DBUSeko autobusetan Lurraldebuseko txartelak erabili daitezke

Donostiako Udaletxeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako akordioaren ondoren, gaurtik aurrera, 2008ko abenduak 12, orain arte herri arteko autobusetan erabil zitezkeen LURRALDEBUSeko txartelak, Donostia Hiri barneko autobusetan erabili daitezke baita ere. LURRALDEBUS txartela eta LURRALDEBUS TURISTA TXARTELA Donostiako Tranbia Konpainiako edozein autobusetan erabili daitezke. Bi txartel hauetako edozeinekin egindako ordainketek DBUSeko bono-bus arruntaren prezio berbera […]

AENORek, DBUSeko 28 linearen kalitatea ziurtatzen du

DBUSek, AENORen UNE-EN 13816 Bidaiarien Garraiorako arauaren ziurtagiria jaso du 28 linean. AENORen ziurtagiriak aipatutako araua egiaztatzen du. Arau honek, garraio publikorako edozein enpresak eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatearen helburuak finkatzeko eta hauen neurketa eta jarraipena egiteko sistema zehazten du. Arau honetan jasotzen diren kalitatearen konpromisoak zuzenean bidaiarien ongizatean eragina dute. Konpromiso hauek honakoak jasotzen dituzte: […]

Web bidezko sistema berria autobusen iristeko denboraz informatzeko

DONOSTIABUSeko erabiltzaileek autobus bakoitzak geltoki guztietara iristeko behar duen denbora jakin ahal izango dute web orriaren bidez. Horretarako, erabiltzaileak www.dbus.es web orrira sartu beharko du, BUS IRISTEKO DENBORA atalera joan eta WEB DENBORA aukeratu. Ondoren, linea aukeratu eta honen geltoki guztiak azalduko dira. Geltokia aukeratuta mezu bat azalduko da hortik pasako diren autobusen ondorengo deborak […]

Hurrengo geltokirako soinu bidezko abisua DBUSeko autobusetan

Hurrengo geltokirako soinu bidezko abisua martxan jarri da DBUS-eko linea guzietan. Soinu bidezko abisua aktibatzeko erabiltzaileak egingo duen ibilbiderako eskatu beharko dio gidariari. Abisua aktibatzeak ikusteko arazoak dauzkaten pertsonei mugitzen lagunduko die. Sistema hau DV-BUSek eskaintzen duen multimedia kanalean dago integratuta eta autobusetako monitore guztietan ikusten den hurrengo geltokirako abisuaren osagarria da. Erabiltzaileek informazioa mapa […]

Autobusak iristen behar duen denboraz informatzeko zerbitzu berria SMS bidez

DBUSeko erabiltzaileek geltokietatik autobusen iriste ordua jakin ahal izango dute SMS mezu erraz baten bidez. Bezeroentzako informazio sistema berri honekin DBUSeko geltokietan ezarritako informazio sistema osatzen da. Horretarako, orain urte bete baino gehiago linea guztietako geltoki esanguratsuenetan 75 panel elektroniko jarri ziren. SMS bidezko informazio sistema honen bidez oraingo sistema hobetzen eta osatzen dugu hiriko […]

Donostia eta DBUS Europar Batasuneko CIVITAS programarako aukeratuak

Europar Batasunak Donostia aukeratu du, Europar Batasuneko Ikerketa eta Garapenerako zazpigarren Programa Markoaren barnean garatuko den CIVITAS PLUS programan parte hartzeko. Donostiak Europar partzuergo batetan parte hartuko du ondorengo hiriekin batera: Donostia, Aalborg (Danimarka), Brighton (Erresuma Batua) eta Iasi (Rumania), hiri lider gisa jardungo dutenak, eta Üsti Nad Labem (Txekiar Errepublika) eta Monza (Italia) hiri […]

DBUSek 222 panel fotovoltaiko jarri ditu Kotxerasen

Dbusek 36kWp potentziako 222 panel fotovoltaiko jarri ditu kotxerasen. Dbusek duen 2007-2008 epealdiko Plan Estrategikoaren ekintzetan aurreikusita dago eta hone-kin Dbusek atmosferara jaulkitzen duen gas kutsakor kopurua gutxituko nahi du. 234.000 euroko instalazio hau Energiaren Euskal Erakundeak ezarri eta zuzendu du eta Dbuseri errenditzen eman dio instalazioa. Instalazioa Norsolarrek burutu du eta honek ISOFOTÓN ISF-200/18 […]

Martutene – Riberas de Loiola- Gros autobus zerbitzu berria

2008ko ekainak 23tik aurrera, DBUS-ek, Martutene Riberas de Loiola, Egia eta Gros-ekin zuzeneko konexioa izando duen autobusa ipiniko du, 41-MARTUTENE-EGIA-GROS linearekin, eta Loiolako geltokiak aldatuko ditu. 41 linearen luzapenarekin, Martuteneko bizilagunek zuzeneko konexioa izando dute Egia eta Gros-ekin, 30 minuturo astegunetan eta 60 minuturo igandetan. Linea berri hau, Martutene auzoak zerbitzu gehiago edikitzea suposatzen du, […]

Donostia Kultura eta DBUS-en acordioa

Donostia kultura eta Dbus, Donostia kulturak Donostian dituen liburutegi publikoetan Dbus-ek argitaratutako liburuak kokatzeko akordiora iritsi dira. Liburuak egongo diren liburutegiak ondorengoak dira: – Biblioteca Central de Alberdi Eder– Central Infantil– Amara Ernest Lluch– Oquendo– Tomasene (Altza)– Intxaurrondo Berri– Loiola– Lugaritz– Larratxo– Egia Dbus-ek 2007 urtean zehar autobusetan doain banatutako liburu hauek, azken urteetako Donostia-Kutxa […]

DBUS-ek bere autobus ontzidia berritzen du

Bere autobus ontzidia berritzeko lanean, DBUS-ek 12 autobus berri dauzka 2008ko urtarriletik hona. Horietatik hamaika, hamabi metroko autobusak dira eta bat, mikrobusa. Hamabi metroko autobusak MAN Lion’s City A21 dira, eta mikrobusa, Mercedes Benz Sprinter WDB 906. Autobus berri hauekin Konpainiak irudi eta erosotasunean aurrerapausoak eman nahi ditu, ibilgailu horiek diseinu eta ikusmolde aldetik modernoak […]

DBUS-i saria garraio publikoaren bultzadarengatik

Vallinaren 10. urteurrenarengatik ospatutako ekiltadian, Donostiabusek, egun hontarako sortutako saria jaso du. Sari hau, Donostiabus-ek Donostiako garraio kolektiboari emandako bultzadarengatik eskeini da. Apirilak 3ean Donostian ospatutako ekitaldian, hainbat agintari eta sektoreko hainbat pertsona bildu ziren. Eta Donostiabusek, beste perstona fisiko eta elkarte batzuekin batera, Vallinaren zuzendarien eskutik saria jaso zuen. Donostiabus harro sentitzen da jasotako […]

Klima aldaketaren kontrako telebistaren kanpainia internazionala

DONOSTIABUS, UNEP (United Nations Environment Programme) eta UITP (International Association of Public Transport)-rekin batera, garraio publikoa sustatzen duen klima aldaketaren kontrako Telebisten Nazioarteko Kanpainara batzen da.  Horetarako, hurrengo hilabetetan zehar, autobusetako telebistetan kanpainaren “spot”-a igorriko da. Halaber, www.dbus.es web orrian bideoa ikus daiteke. Kanpainia honen bitartez, hiritarrak kontzientziatu nahi dira garraio publikoa erabiliz, klima aldaketa […]

Internet bidezko bonobus txartelen birkarga

Duela egun batzuk aurrerapen teknologiko berria, internet bidezko birkarga, erabiltzen ari da Donostiabus konpainiak bere bonobus txartelak kargatzeko. KUTXAK garatu duen sistema honen bidez, kutxanet-eko txartel atalean, donostiabuseko bonobus txartelak aurrez kargatu ahal dira. Ekintza honekin erraz erantzun nahi izan zaie beste erabiltzaileen txartel ordainketa egiten duten kasuei adibidez, gurasoek seme-alaben edo enplegatzaileek langileen ordainketak […]

DVBUS, Donostiako autobusetan komunikazio zerbitzu berria

Donostiako Tranbia Konpainiak, DTK, bere autobus guztietan DV-Bus informazio eta denbora-pasa kanala jarri du. Kanal berri hau, bertako albisteak, nazionalak eta internazionalak dituen ataletan zatitua dago. Halaber, erabiltzaileak lehiaketetan parte hartu dezakete; osasun, elikadura, sukalde eta etxeko aholkuak jaso ditzakete; dauden aisia eskaintzak ezagutu edo meteorologia aurreikuspenak jaso ditzakete. Autobus erabiltzaileak baita ere, garraio publikoaren […]

Dtk hiri- garraio enpresarik onena

Autobusak eta autokarrak aldizkariak BIDAIARIEN HIRI-GARRAIO ENPRESARIK ONENA DKT enpresa aukeratu du. Sari hau alor honetan eta administrazioan entzutetsuak diren hainbat adituz osatutako epaimahaiak eman du. Sari-emate hau parte hartzen duten enpresa bakoitzaren kudeaketa-datuak zehatz-mehatz aztertu ondoren eman da ( linea-sarea, azken erosketak, ibilitako km-ak, bidaiari-kopurua, tarifak, autobusen okupazio-maila edo langile-kopurua, eta beste hainbat.. ) […]

Emakume gidariei errekonozimendua integrazio proiektua

EMAKUME GIDARIEN INTEGRAZIO PROIEKTUAN ERAKUTSITAKO INPLIKAZIOAGATIK DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIARI ETA BERTAKO EMAKUME GIDARIEKO ERREKONOZIMENDUA. Euskal Herriko Unibertsitateak oinarrizko prozesu psikologikoak eta beren garapena izeneko departamentuko ikerketarako lan-taldearen bitartez honako ikerketa-proiektua bideratu du: Autobusetako emakume gidariak: eskumenen transferentzia eta jokaera berritzaileak, Emakumearen Euskal Institutuak, EMAKUNDE-k, finantzatu duena. Ikerketa honek batik bat eskumenen transferentzia eta autobus-gidari diren […]

Lineen obekuntzarako ikasketa eta DBUSeko bidaiarien gehikuntza

Donostiako Tranbia Konpainiak La Compañía del Tranvía de San Sebastián (DONOSTIABUS) , Donostia hiriko autobus lineen berrantolaketarako ikasketa bat egin du. Ikasketa hontatik, Donostiako hiri barneko desplazamenduetan autobusak, kotxe pribatuekiko buruan daudela ondorioztatzen da.Desplazamenduen %65etarako, kotxe pribatuaren ordez, beste aukera batzuk erabiltzen dira. Ikasketan, gaur egungo garraio sarearen sendotasun eta ahuleziak aztertu egiten dira, eta […]

TFT pantaila berriak Boulevard-ean

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, AITZINDARI, TFT PANEL BERRIAK AUTOBUS GELTOKIETAN JARTZEN Hurrengo egunetan, Boulevard-eko geltokietan TFT informazio panel berriak ibiltzen hasiko dira. Informazio panel hauek oso berriak dira eta panel hauek autobus geltokietan ipintzen Donostiako hiria da lehena estatu mailan. Panel hauek, garraio publiko eta publiko orokorrari, autobusa iristeko falta den denbora adierazteaz aparte, entretenitu eta […]

Donostiako autobusak puntualenak dira

Erabiltzaileen Kontsumitzaileen Erakundearen OCU-ren informe batek, autobusen kalitatea, puntualitatea, geltoki sarea, informazioa eta gidatze gozoa nabarmentzen du. 2005eko urrian, Erabiltzaileen Kontsumitzaileen Erakundeak (OCU), estatu espainoleko 32 hirien autobus zerbitzu munizipala aztertu zuen. Helburua, alderdi ezberdinak aztertzea izan zen, hala nola, geltoki kopurua, puntualitatea, sarbidea edo gidatzeko modua. Otsailean kaleratutako informe publikoan, bukaerako kalifikazioek Donostiako hiria, […]

“Garraio Publikoan Goaz” kanpaina

Donostiako Tranbia Konpainia, Donostiako Udaltzaingoak maiatzan zehar antolatu duen “GARRAIO PUBLIKOAN GOAZ”” Kanpainanan lagundu egin du, elkarlanean arituz. 20 ikastetxetatako ikasle, Okendo Kutur Etxera eta Donostiako Udaltzainen bulegoetan eskeini den Bide Hezkuntzari buruzko erakusketara, D.T.K-ko autobusetan joan dira. Guztira, 8 eta 10 aurte bitarteko 606 ikasle izan dira D.T.K-k eskeintzen dituen autobus desberdinak erabili dituztenak. […]

Autobusetako aurreko errotuluak aldaketak eta informazio panelak geltokietan

2004ko azaroaren 29tik aurrera, 8, 9, 14, 16, 26, 29, 31 eta 35. lineetako autobusek aurrean duten errotuluetan HELMUGA adieraziko da: 8.LINEA– Basotxiki (Intxaurrondo) norabidea: “8-GROS-INTXAURRONDO””– Boulevard (Hirigunea) norabidea: “8-BOULEVARD”” 9.LINEA– Baratzategi (Intxaurrondo) norabidea: “9-EGIA-INTXAURRONDO””– Boulevard (Hirigunea) norabidea: “9-EGIA-BOULEVARD”” 14.LINEA– Serapio Mujika (Bidebieta) norabidea: “14-BIDEBIETA””– Gipuzkoa Plaza (Hirigu

Autobusetako informazio kanal berria

CTSS autobusetan informazio monitoreak ezartzen hasi da. BUSSITEL enpresa da zerbitzu hau eskaintzearen arduraduna; egun, Valentzia, Sevilla eta Mexiko hirietan eskaintzen du zerbitzu mota hau. BUSSI kanalak euskaraz nahiz gazteleraz eskeintzen du informazioa, eta tarte ezberdinak ditu: – Egungo albisteak – Planeta Bizia – Kirolak – Kultura – Osasuna – Jendea – Denborapasak – Eguraldia […]

Marrutxipiko autobustegiaren eraikina zabalduta

Donostiako Kotxe-toki berria jada, errealitate bihurtu da. Eraikuntza Marrutxipiko ibarrean (Intxaurrondon) kokaturik dago, Fernando Sasiain kaleko 7. zenbakian hain zuzen ere. Eraikuntza zaharretik metro gutxitara dagoen eraikuntza berri hau uztailaren 21ean zabaldu zen. Hasiera ekitaldira alkatea eta konpainiako lehendakaria Odon Elorza, Udaletxeko talde politikoetako ordezkariak eta C.T.S.S. bertako langileak hurbildu ziren. Kotxe-toki berria eraikin bakarrez […]

Marrutxipiko autobustegiaren eraikina 2003ko udaberrian zabalduko da

Tranbia Konpainiaren autobustegi berria datorren urteko udaberrian zabalduko da, obretan bi urte baino gutxiago igarota. Marrutxipiko erreka-zuloan eraikitzen ari den instalazioa izango da Ategorrietako oraingo hangarren ordezkoa. Oraingo autobustegia dagoen lekuan, berriz, 125 etxebizitza egingo dira, 25 babes ofizialekoak eta gainerakoak prezio librekoak.Autobustegi-eraikin berriak bost oin izango ditu, bi kale-mailatik gora eta beste hiru lur […]

Tranbia Konpainiak onetsi du Zerbitzua Hobetzeko Sistema (ZHS)

Gaurko egunez, Tranbia Konpainiak aho batez onetsi du ZHS ezartzea, hau da, garraio publikoa ustiatzeko laguntza ematen duen sistema bat, teknologia berriak erabiltzeko aukera ematen duena, erabiltzaileari ematen zaion zerbitzua hobetzeko, eta barne-komunikazioko kanal bat sortzen du, gidariak eta autobustegia elkarrekin komunikatzeko, hain zuzen.ZHS hau lehiaketa publikora irtengo da udazkenean, eta Odon Elorza alkateak atzo […]

Donostiako Tranbia Konpainiak araudi bat aplikatzen du bidaiarien eskubide eta betebeharrak arautzeko

Garraio publikoko erabiltzailea bezero kategoriara jaso nahian, hartarako haren eskubide eta betebeharrak arautuz, Donostiako Tranbia Konpainiak atzoz geroztik aplikatzen du araudi berri bat, joan den irailean onetsi zena.Aurreko zazpi hilabete hauetan bilerak egin dira langileekin araudiaren edukia eurei jakinarazteko. Bide Publikoetako zinegotzi Ernesto Gascok (PSE-EE) adierazi zuenez, ikastaroak egin dira eta esku-orri bat argitaratu eta […]