Ingurumenarekiko eta efizientzia energetikoarekiko konpromisoa

Dbus etengabe ari da lanean ingurumena errespetatzen duen kalitateko zerbitzua eskaintzeko, gure ingurunearen iraunkortasunaren alde eginda.

Gero eta garbiagoak eta efizienteagoak diren ibilgailuak sartzea, erregai gutxiago kontsumitzea eta igorpen kutsatzaileak murriztea ahalbidetzen duten teknologiak ezartzea, flotan eta instalazioetan energiaren kontsumoa optimizatzea edo hondakinen kudeaketa arduratsua egitea dira iraunkortasunarekin eta efizientzia energetikoarekin duen konpromiso horren alderdietako batzuk.

Ildo horretan, Dbusek AENORen ISO 50001 ziurtagiria dauka Energiaren Kudeaketagatik, zeinarekin Konpainiak egiten duen energiaren kudeaketa eta etengabeko hobekuntzarekin hartuta duen konpromisoa bermatuta baitaude.

Energia Politika

Hau da Dbusen energia politika:

Ikusi dokumentua (pdf)