Kontakturik gabeko banku txartelak

KONTAKTURIK GABEKO BANKU TXARTELAK

2017ko abuztuaren 11an Dbusek proba pilotu bat jarri du abian, zeinaren bidez erabiltzaileek kontakturik gabeko banku txartelak erabili ahal izango dituzten bidaia ordaintzeko.

Proiektuak urte bateko iraupena edukiko du, eta 16 Igeldo eta 45 Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguao-Aiete lineetan egongo da erabilgarri nagusiki.

 

Dbusen balio duten banku txartelak

Banku txartelekin ordaintzeko sistemak edozein banku erakundetako VISA, Mastercard eta American Express txartelak onartzen ditu, betiere contacless teknologia badute. Teknologia hori duten jakiteko, txartelak sinbolo hau eduki behar du: simbolo

Bidaia ordaintzeko balio dute, baita ere, Samsung Pay eta Apple Pay aplikazioek, banku erakunde bakoitzak mugikorrarekin ordainketak egiteko dituen aplikazio bereziek (Wallet) eta telefonia operadoreen aplikazioek. Ikusi informazio osoa

 

Non baliozkotu kontakturik gabeko banku txartelak

Kontakturik gabeko banku txartelak horretarako prestatutako makinan baliozkotu ahal izango dira. Makina hori pasilloaren eskuineko aldean egongo da, gidariaren postuaren atzean.

 

Tarifa aplikagarriak

Kontakturik gabeko banku txartelekin ordaintzen diren bidaien tarifa 1,70€ izango da, hau da, eguneko noizbehinkako bidaiei dagokien tarifa. Kontakturik gabeko banku txartelekin ezingo da gaueko zerbitzuko bidaiarik ordaindu (Gautxoria).

 

Linea aldaketa

Kontakturik gabeko banku txartelarekin ezin da doako linea aldaketarik egin.