Berriak

[IREKITA] Lan-administrazioko Teknikaria

Lan administrazioarekin loturiko prozesuak eramango ditu aurrera, kasu bakoitzean dagozkion tresna informatikoen laguntzarekin (altak, bajak, kontratuak, gorabeheren kudeaketa, artxiboaren kudeaketa, dokumentazioaren prestaketa eta abar). Langileei zuzeneko arreta emango die lan arloan. Aldizka nominak eta kitapenak egiteaz arduratuko da.

Eskatzen diren ezaugarri nagusiak: Lan Harremanen esparruko Unibertsitate ikasketak, 3 urteko esperientzia azken 5 urteetan lan administrazioko prozesuetan, alorrarekin loturiko ofimatika tresnak eta zerbitzu telematikoak erabiltzen jakitea, harremanetarako eta taldean lan egiteko, ekimenerako, antolakuntzarako eta plangintzarako gaitasun handia eta balioa emateko gaitasuna. Euskara jakitea baloratuko da.

Behin-behineko kontratazioa eskainiko da. Hori guztia, plazaren izaeragatik, eta betiere horretarako lege estaldurarik baldin badago, mugagabea izan daitekeenean salbu.

Llevará a cabo los procesos relacionados con la administración laboral, apoyándose en las herramientas informáticas que corresponda en cada caso (altas, bajas, contratos, gestión de incidencias, gestión de archivo, elaboración de documentación, etc.). Prestará atención directa al personal en materia laboral. Ocasionalmente, se encargará de la confección de nóminas y liquidaciones.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko urriaren 15a arte. Eskabideak, CV barne, [email protected] posta elektronikoan aurkez daitezke edo bestela OTEIC taldeari bidali (Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo eraikina, 1. solairua – 20018 Donostia) lanpostua adierazita, edo dagokion eskaintzan izena emanda www.oteic.com web orriaren bidez (lan- eskaintzak atalean). Aurretik aukeratutako hautagaiei erantzungo zaie soilik.

Datuak babestea:

Hautagaiek beren eskaeretan emandako datu pertsonalak eta oinarri hauetan araututako prozesuan Donostiako Tranbia Konpainia, SAUri ematen dizkiotenak erakunde horrek tratatuko ditu tratamenduaren arduradun gisa, oinarri hauen xede den hautaketa prozesuan euren parte hartzea eta, hala badagokio, lan poltsan sartzea kudeatzeko helburu bakarrarekin.
 
Hautagaiak egindako lan eskaeran du oinarria hautaketa prozesuan haren parte hartzea kudeatzeko datu pertsonalen tratamenduak. Hautaketa prozesu horretan egiten diren proba medikoen ondoriozko osasun datuei dagokienez, jasota geratzen da prebentziozko edo laneko medikuntzarako eta hautagaiaren lan gaitasuna ebaluatzeko tratatuko direla datu horiek.
 
Era berean, hautagaitza aurkeztean, hautagaiak baimena ematen du, hautatua izanez gero, oinarri hauen xede den lan poltsan sartzeko, eta baimena ematen du, halaber, bere datu pertsonalak baimen horretan oinarrituta tratatzeko.
 
Datuak babesteari buruzko araudian ezarritakoa betetzeko, Donostiako Tranbia Konpainia, SAUk Datuak Babesteko ordezkari bat (DBO) du izendatuta. Ordezkari hori arduratzen da erakundean pribatutasunaren kudeaketaz eta kontrolaz, eta hautagaiak harekin harremanetan jar daitezke helbide elektroniko honen bidez: [email protected]
Donostiako Tranbia Konpainia SAUk hautagaien datu pertsonalak gordeko ditu hautaketa prozesua behar bezala gauzatzeko behar-beharrezkoa den denboran, eta, hala badagokio, aukeratutako hautagaiak lan poltsan sartu eta egon daitezen kudeatzeko, bai eta, beharrezkoa denean, erakundeak bere legezko betebeharrak betetzeko bete behar dituen kontserbazio epe gehigarrietan ere.
Oinarri hauetan espresuki aurreikusitako argitalpenez gain, eta legez eska daitekeen kasuetan izan ezik, hautagaien datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko. Datu pertsonalen nazioarteko transferentziak ere ez dira egingo.
 
Hautagaiek eskubidea izango dute (i) beren datuak tratatzeko emandako baimena ezeztatzeko eta beren datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko, bai eta datu horiek zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, datuok beste norabait eramateko edo, bidezkoa denean, datuon tratamenduari aurka egiteko ere, [email protected] helbidera zuzendutako idatzizko eskaeraren bidez; eta (ii) erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian edo beste edozein kontrol agintaritza eskudunetan, batez ere beren eskubideak erabiltzean gogobeterik gelditu ez direnean.