Berriak

16-18-B8 lineak: aldaketak maiatzaren 30tik aurrera, astelehena, Kontxako obrak direla eta

Maiatzaren 30etik aurrera, astelehenez, Kontxa Pasealekuko obrak beste fasean sartuko dira, eta Mirakontxa eta Sanserreka kaleak trafikorako erabat moztuta egongo dira, Antiguoko noranzkoan.

– Antiguo alderantz: 16-Igeldo, 18-Seminarioa (gaueko linea) eta B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa lineek Kontxa Pasealekutik jarraituko dute Antiguoko tuneleraino, eta Pio Barojatik igoko dira Kiroldegiko biribilguneraino, eta handik beren ibilbidea egiten jarraituko dute.
Mirakontxako geltokia, Miramar Jauregikoa, Baenako Dukekoa, Sanserrekakoa eta Kiroldegia-Sanserrekakoa kendu egingo dira, eta Kiroldegiko biribilgunearen ondoko behin-behineko geltoki batera lekualdatuko dira.

– Erdialderantz: ibilbide normala.