Berriak

21 linea: aldaketak bere ibilbidean

Ekainaren 22tik aurrera, astelehena, 21-Mutualitateak-Anoeta linea berriro jarriko da martxan eta aldaketak egingo dira bere ibilbidean.

Erdialderantz, Antso Jakitunetik aurrera Gernikako Arbola pasealekutik jarraituko du Etxaide kalerantz, bere ibilbidea berreskuratzeko. Easo Plaza eta Artzain Ona-San Martin geltokiak kenduko dira, eta Gernikako Arbolara eta Mª Cristina Zubira eramango dira.