Berriak

23-32-36-37 lineak: aldaketak Easo kalean lanak direla eta

Easo kalean lanak direla eta, urtarrilaren 8tik aurrera, asteartea, eta lanak bukatu arte, ondorengo aldaketak egingo dira Dbusen zerbitzuetan:

  • 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo: Easo 9 geltokia kendu egingo da eta Urbieta 6-ra eramango da.
  • 36-San Roke-Aldakonea eta 37-Rodil-Zorroaga: San Martín kaletik bira egingo dute eta Hondarribia kaletik Askatasunaren hiribideko geltokietara iritsiko dira. San Martin 25ean egingo dute geldialdia. Easo 9 geltokia kendu egingo da.