Berriak

23, 32 eta B9 lineak: aldaketak obrak direla-eta

Abuztuaren 3tik aurrera, astelehenez, 8:00etan gutxi gorabehera, 23-Errondo-Puio, 32-Puio-Errondo eta B9-Amara-Errondo-Puio lineen ibilbideetan aldaketak egongo dira, Errondo Gaineko igoerako obrak direla eta.

23-Errondo-Puio linea: Pio XII.etik Katalina Eleizigetik gora joango da, 32 linea bezala, eta Errondo Gainera iritsiko da. San Juan de Dioseko gurutzean maniobra egingo du, eta berriro Puiorantz bueltatuko da, eta gero ohiko ibilbidea egiten jarraituko du.
Errondoko geltokia Pio XII.era eramango da.

32-Puio-Errondo linea: Errondo Gaineko azken geltokitik, San Juan de Diosen maniobra egingo du eta Puiorantz bueltatuko da, eta handik 23 linearen ibilbidea egingo du.
Errondo-Barkaiztegiko geltokia kendu egingo da, eta Colladora eramango da.

-B9-Amara-Errondo-Puio linea (mikrobusarekin): Morlanseko biribilgunetik Katalina Eleizegitk gora  joango da, 32 linea bezala. Errondo Gaineko 27an geldialdia egin ondoren (32 linearen azken geltokia), eskuinerantz egingo du Aizkolene kaletik, eta San Juan de Dioseko gurutzean aterako da. Handik Puiora bueltatuko da, eta gero bere ibilbidea egiten jarraituko du.