Berriak

5, 9, 13, 18 eta 28 lineak: autobusaren aurreko atetik sartzea

COVID-19a dela-eta, Dbuseko autobusen funtzionamendua eta sarrerarako operatiba aldatuz joan dira, egoera desberdinetara egokitzeko. Neurri horietako bat izan zen aurreko atetik sartzen ez uztea eta hortik sartu beharran erdiko atetik sartu behar izatea, eta ordainketa soilik Mugi/Lurraldebus txartelarekin egin ahal izatea.  

Zerbitzua etengabe hobetzeko bidean, larunbatetik aurrera, ekainak 6, Dbuseko hainbat lineatan aurreko atetik sartu ahal izango da autobusetara, esaterako, 5-Benta Berri, 9-Egia-Intxaurrondo, 13-Altza, 18-Seminarioa eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan, autobus horiek jada badute-eta babes manpara gidariaren postuan.

Linea horietan zerbitzuak ohi bezala funtzionatzen hasiko dira, hau da, aurreko atetik sartuko da eta ordainketa autobuseko hiru makina balioztatzaileetako edozeinetan egin ahal izango da, baita gidariaren postuaren ondokoan ere. Horregatik, EMV kontakturik gabeko banku txartelekin eta BAT eta BARIK txartelekin ordaintzeko aukera ere prest egongo da. MUGI/Lurraldebus txarteletan online kargatzen diren zenbatekoak aktibatu ere egin ahal izango da. Eskudiruz ordaintzeko aukera, berriz, ez da egongo.

Gidariaren postuan manpara duten autobus kopurua handitu ahala, autobus linea gehiagotan jarriko da aurreko atetik sartzeko aukera.

Dbus-eko zerbitzu gehiago asteburuetan

Bestalde, eta baita ekainaren 6tik aurrera, Dbusek asteburuetako eskaintza handituko du, erabiltzaileen gero eta eskaera handiagoari erantzuteko.  

Ordutegiak  ikusi