Aldaketak Dbuseko zerbitzuetan Marrutxipiko obrak direla-eta
Urtarrilaren 23tik aurrera, astelehenez, Marrutxipi inguruko Saihesbidearen lotunea egiteko obrak direla eta, Mons Pasealekua moztuko da, eta, beraz, Dbusen zerbitzuetan honako eragin hauek izango dira.
- 33-Larratxo-Intxaurrondo- Berio-Igara linea:
Igara alderantz: Mons 77 geltokitik Kotxetegiaren atzealdetik zirkulatuko du, Fernando Sasiainetik jaitsiko da (zirkulazioaren noranzko bikoitza izango du) Ategorrietarantz eta Mons pasealekura sartuko da.Kale horretan Kotxetegiak-Mons geltokia ordezkatuko duen geltoki bat egongo da.
- 9-Egia-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineak:
Egiarantz: Mons 77 geltokitik Kotxetegien atzealdetik joango dira, eta Matigotxotegira sartuko dira zuzenean. Dbus-Kotxetegiak geltokia (Fernando Sasiainen dago) kendu egingo da linea hauetarako.
- 29-Hego Intxaurrondo Sur, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara eta 41-Gros-Egia-Martutene lineak:
Zerbitzu horiek, Intxaurrondo-Egiarantz doazela Fernando Sasiain kalean dabiltzanean, fase honetan ez dute aldaketarik. Dbus-Kotxetegiak geltokia ez da aldatuko linea hauetarako.