Berriak

Aldaketak Tolosa Hiribidearen asfaltatze lanengatik

Tolosa Hiribidean egingo diren asfaltatze lanak direla eta, Dbuseko autobus linea hauetan aldaketak egiten ari dira: 5-Benta Berri, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, 25-Benta Berri-Añorga, 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak, 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga.

Lanek irauten duten bitartean Tolosa Hiribidean bi errei kenduko dira; beraz, zerbitzuak ezkerreko erreiatik ibiliko dira Eugenio Imaz kaleraino.

Tolosa 111ko geltokia kendu egingo da eta Ibaetako biribilgunera iritsi baino metro batzu lehenago jarriko da (behin-behineko zutoina).  

Kalea apurka-apurka asfaltatzen jarraituko da, beraz, aldaketak aurrerago jakinaraziko dira.