Berriak

Aldaketak Zumy Saria txirrindularitza lasterketa dela-eta

Datorren igandean, apirilaren 21a, Zumy Saria txirrindularitza lasterketa egingo da, eta hori dela 10:00etatik 14:00etara gutxi gorabehera aldaketak egingo dira Dbusen ondorengo lineetan:

– 9-Egia-Intxaurrondo

– 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo

– 26-Amara-Martutene

– 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros

– 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Larratxo

– 41-Gros-Egia-Martutene

– 42-Aldapa-Egia

Aldizkako aldaketak egingo dira Egian, Loiolan, Antzieta pasealekuan eta Martutenen, lasterketa dela eta.

Egiatik Intxaurrondo alderantz joatea ezinezkoa denean, 9, 24 eta 42 lineak ondorengo kaleetatik joango dira: Mirakruz, Fernando Sasiain eta Sibilia. Kasu horretan, Epaitegia, Tabakalera, Egia 24, Ametzagaina 14, Maria Reina, Polloe, Tolaregoia eta Beharko geltokiak kenduko lirateke, Mirakruz kalera (29 linearen geltokiak) eta Polloe hilerriko ate nagusiaren eta Matigotxotegiren artean jarriko den behin-behineko poste batera lekualdatuz.