Berriak

Anezka zerbitzua dohainik Illunbeko aparkalekutik erdialdera

Uztailaren 11tik aurrera, larunbatez, Donostia San Sebatian Turismoak, Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak eta San Sebastian Shopsek doako anezka zerbitzua eskainiko dute, Dbusen bitartez, Illunbe aparkalekua eta hiriaren Erdialdea lotzeko. 

Zerbitzuak 20 minutuko maiztasuna edukiko du, eta 11:00etatik 22:30era arte eskainiko da, uztailaren 11tik abuztuaren 31ra. Illunbeko aparkalekua zein anezka autobusaren zerbitzua doakoak izango dira. Anezka zerbitzuak bi geltoki edukiko ditu:

– Geltoki bat Illunbeko aparkalekuan egongo da.

– Beste geltokia Errondo Pasealekuaren hasieran egongo da, Menchu Gal parkearen ondoan.

Ekimenaren helburua da merkataritza eta turismoa dinamizatzea, doako aparkaleku eta autobus zerbitzuekin, eguneko bisitariak erakartzen laguntzeko.

Informazioa gehiago: www.sansebastianturismoa.eus