Berriak

Artzain Oneko geltokia lekualdatzea lanengatik

Irailaren 29tik, igandetik aurrera, lanak direla eta, eta lanak bukatu arte, Artzain Oneko geltokia bertan-behera geratuko da. Ordezko geltokia metro batzuk atzerako ezarriko da, behin-behineko zutoinean.

Aldaketak ondorengo lineei eragiten die:

  • 5-Benta Berri
  • 16- Igeldo
  • 18-Seminarioa
  • 19-Aiete- Bera Bera
  • 25-Benta Berri-Añorga
  • 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza
  • 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio
  • 40-Gros-Antiguo-Igara
  • 45-Renfe Bus Geltokiak – Antiguo-Aiete
  • B1, B2, B8 Gautxoriak