Berriak

Azaroaren 28an geltokien lekualdaketak Donostia-San Sebastián Maratoia dela eta

Azaroaren 28an, igandean, Donostia-San Sebastian Maratoia hiriko kaleetan egingo dela eta, 8:20tik 14:00etara, gutxi gorabehera, lasterketa igaroko den zonaldeetako autobus geltokietan aldaketak egongo dira.

Era berean, 7:20tik 13:00etara Dbuseko autobusetan bidaiak dohainik izango dira, (38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean eta TB6 Taxibus Ulia zerbitzuan izan ezik), bidaia horien kostua probaren antolatzaileek hartuko baitute beren gain.

> Informazio osoa (pdf)