Berriak

Dbus-eko Gautxori zerbitzuen ordutegien aldaketa

Uztailaren 30etik aurrera, ostegunez eta jai bezpera, Dbuseko gautxori zerbitzuen ordutegiak aldatuko dira, hurrengo abisura arte. Zerbitzu hauen azken irteerak beranduenez goizaldeko 2:00etan izango dira, agintaritzek emandako jarraibideei kasu eginda eta COVID-19agatik gaueko aisialdiari ezarritako mugapena kontuan hartuta.

Aste honetatik aurrera, beraz, ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan hauek izango dira ordutegiak: 

Zerbitzuak ikusi (pdf)

Zerbitzu hauetan emakumeentzako eta 18 urtetik beherakoentzako eskaripeko geldialdi sistemak martxan jarraituko du, ibilbideko zenbait tokitan.