Berriak

Dbusen gero eta zerbitzu gehiago

Une honetan, Dbusek lanean jarraitzen du eskaintza apurka-apurka leheneratzeko plan batean, zerbitzua hobetzeko eta sistemaren aurretiazko egoerara ahalik eta lasterren bueltatzeko.

Eskaria modu nabarmenean leheneratzen ari dela ere erregistratzen ari da, gaur egun COVID-19aren aurreko erabiltzaile kopuruaren %60-65 artean dago-eta. Oso datu ona da eta erakusten du Donostiak garraio publikoaren alde egiten duela argi eta garbi.

Horregatik, abuztuaren hasieran hobekuntza garrantzitsua egingo da zerbitzuan, Dbuseko autobus linea guztiak berriro abiarazita:

Abuztuaren 1etik aurrera, larunbatez, 46-Morlans linea abian jarriko da berriro, eguneroko zerbitzuarekin, eta 21-Mutualitateak-Anoeta, 38-Trintxerpe-Altza-Molinao eta 42-Aldapa-Egia lineetan zerbitzua egun osoan ematen hasiko da berriro, orain arte asteko egun guztietan baina ordu tarte batzuetan baino ez baitzuten zerbitzua ematen.

Abuztuaren 2tik aurrera, igandez, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak igande eta jaiegunetan ere funtzionatuko du; horrela, beraz, asteko egun guztietan emango du zerbitzua. Era berean, 19-Aiete-Bera Bera lineak igande eta jaiegunetan funtzionatuko du, pandemiaren aurreko maiztasunarekin, hau da, 20 minutuko maiztasunarekin, eta, horrela, Aiete ardatzean zerbitzua hobetuko da, aurretik zuen maiztasun berbera edukiko baitu. Asteburuetan era martxan egongo dira 23-Errondo-Puio, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros eta 41-Gros-Egia-Martutene lineak.  

– Hainbat linearen lehen eta azken irteeretan bidaia gehiago eskainiko dira auzoetako zerbitzua handitzeko.

Horrela, abuztuan Dbuseko linea guztiak egunero funtzionatzen hasiko dira (39-Urgull, 43-Anoeta-Igara eta  26 linearen zerbitzua 27 Poligonora izan ezik). 

Era berean, irailean seguruenik, ikastetxeetan eta unibertsitateetan ikasturtea hastearekin batera, eskaintzaren %100 eskainiko da eta pandemiaren aurretik zegoen antzeko zerbitzura bueltatuko da.

Datozen asteetan informazio gehiago eskainiko da.