Berriak

2019/01/30 EGUNERAKETA: aldaketak Easo 9 geltokian (23-32-36-37 lineak) eta Londres geltokian (5-25-33-40-45 lineak eta B1-B8) lanak direla eta

Easo kalean eta Zubieta kale inguruan lanak direla eta, ondorengo aldaketak egingo dira Dbusen zerbitzuetan lanak bukatu arte:

1. Zubieta kalean

  • Londres geltokia (5-25-33-40-45 lineak eta B1-B8 Gautxoriak) Zubieta 14 geltokira lekualdatu da, 16 eta 18 lineen ondora.

2. Easo kalean

  • 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo: Easo 9 eta Urbieta 6 geltokiak kendu egingo dira eta Urbieta 38-ra eramango dira.
  • 36-San Roke-Aldakonea eta 37-Rodil-Zorroaga: San Martín kaletik bira egingo dute eta Hondarribia kaletik Askatasunaren hiribideko geltokietara iritsiko dira. San Martin 25ean egingo dute geldialdia. Easo 9 geltokia kendu egingo da.