Berriak

EGUNERAKETA – Ibilbide eta geltoki aldaketak 24-27-41 lineetan Egiako zubiaren itxiera dela eta

Aldaketa berriak 24, 27 eta 41 lineetan Egiako zubiaren itxiera dela eta:  

 24-ALTZA-GROS-ANTIGUO-INTXAURRONDO

  • Larratxo alderantz: Loiolara ez dira sartuko. Madrid 28.an geltokia egin ostean, Zorroaga pasealekura joango dira eta behin-behineko zutoin batean geldialdia egingo dute. Zorroaga pasealekutik jarraituko dute La Salleko biribilgunera arte eta Nemesio Etxaniz kaletik sartuko dira (behin-behineko zutoina). Hemendik Erriberako Pasealekurantz joango dira (geldialdia hiriarteko autobusen geltokian). Bizkaia Pasealekurantz jarraituko dute, Santa Katalina zubiraino. Bertatik Iztuetako zubia igaro eta Mandasko Duketik Ametzagainara iritsiko dira, ohiko ibilbidea berreskuratuz.

    - Bertan behera geratuko dira La Salle, Patxillardegi, Loiolako aparkalekua eta Bartzelona 26 geltokiak. Ordezko geltokia Nemesio Etxanizen (behin-behineko zutoina).
    - Toribio Alzaga geltokia kendu egingo da eta Zorroaga pasealekura eramango da  (behin-behineko zutoina).
    - Bartzelona 10 geltokia zerbitzurik gabe geratuko da eta Erriberako Pasealekura lekualdatuko da (geldialdia hiriarteko autobusen geltokia).

    Erabiltzaileentzat alternatiba: Nemesio Etxaniz, Zorroaga pasealekua edo Erriberako Pasealekuko geltokiak erabili, edo 26 linearekin doako transbordoa egin.

  • Antiguo alderantz: ohiko ibilbidea egingo dute.

 
27-ALTZA-INTXAURRONDO-ANTIGUO-GROS

  • Loiola alderantz: Loiolara ez dira sartuko. Karmengo Amatik jaitsi ostean, Mandasko Dukea, Frantzia Pasealekua eta Federico García Lorcatik jarraituko dute, Loiolako Erriberarako pasealekutik jarraitu Irun alderantz La Salleko biribilgunerantz ateratzeko. Biribilgunetik Nemesio Etxanizera sartuko dira. Bertan behin-behineko zutoinean geltokia egingo dute, eta ondoren Bartzelona Hiribidea 35.etik ohiko ibilbidea jarraituko dute.

    - Bertan behera geratuko dira Aralarko Mendilerroa 34, Patxillardegi eta Loiolako aparkalekuko geltokiak. Nemesio Etxaniz kalera lekualdatuko dira (behin-behineko zutoina).

    Erabiltzaileentzat alternatiba: behin-behineko geltokia Nemesio Etxanizen, edo doako transbordoa 26 linearekin Bartzelona Hiribidean.

  • Larratxo alderantz: ohiko ibilbidea egingo dute.

 
41-GROS-EGIA-MARTUTENE:

  • Martutene alderantz: Karmengo Amatik jaitsi ostean, Mandasko Dukea, Frantzia Pasealekua eta Federico García Lorcatik jarraituko dute, Bartzelona Hiribidean euren ibilbidea berreskuratuz.
    Behin-behineko zati honetan ez du geldialdirik egingo.
  • Gros alderantz: Loiolatik, Erriberako Pasealekutik jarraituko dute Bartzelona Hiribidean sartu gabe, Nemesio Etxaniz eta Erriberako Pasealekuan geltokia eginez. Ondoren Bizkaia Pasealekutik igaroko dira, Maria Kristina zubian geltokia eginez. Santa Katalina zubiraino iritsiko dira, hau igaro eta Iparragirrera iristeko.

    - Bartzelona Hiribidea 35 eta 15 geltokiak Nemesio Etxaniz (behin-behineko zutoina) eta Erriberako Pasealekura (hiriarteko autobusen geltokia) lekualdatuko dira hurrenez hurren.

    - Bertan behera geratuko dira Egia 17, Frantziskotarrak, Mandasko Dukea 3 eta Euskadi Plaza geltokiak ibilbide honetan, Maria Kristina zubira lekualdatuz.

    Erabiltzaileentzat alternatiba: Nemesio Etxaniz eta Erriberako Pasealekuko geltokiak edo Maria Kristina zubiko geltokia.

 

hogan outlet golden goose outlet nike tn pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher pandora outlet pandora outlet pandora outlet pandora outlet pandora outlet