Berriak

Eguneraketa: trafiko aldaketak Kontxako Pasealekuan

Igande eta jaiegun guztietan, 9:00etatik 19:00etara gutxi gorabehera eta abisu berrira arte, Kontxako Pasealekua trafikoari itxita egongo da; beraz, aldaketa hauek egingo dira Antiguoko lineetan:

5-Benta Berri, 18-Seminarioa, 25-Benta Berri-Añorga, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio eta 45- Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete:

– Antiguo alderantz: Sanserrekatik joango dira, eta Pio Barojatik jaitsiko dira Antiguorantz eta, gero, ohiko ibilbidea egingo dute. Ez da geltoki bat ere aldatuko.

– Erdialderantz: Pio Barojatik igoko dira, eta Aldapetatik jaitsi. Ondoren, ohiko ibilbidea egingo dute. Ondarretako geltokia kendu egingo da eta Esklabetara edo Pio Baroja 4ra eramango da. San Martin 57ko geltokia zerbitzurik gabe geratuko da.

16-Igeldo:

– Antiguo alderantz: ohiko ibilbidea. Sanserrekatik joango dira eta geltoki guztiak mantenduko dira.

– Erdialderantz: Sanserrekatik jaitsi ezingo denez, Pio Baroja kiroldegiaren biribilgunetik aurrera Meloditik, Lazkano pasealekutik, Aldapetatik eta Easotik joango da, eta handik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.

Sanserreka 33ko eta Sanserreka 25eko geltokiak kenduko dira eta Pio Baroja 10era eramango dira. Baenako Dukea 1ekoa, Mirakontxa 48koa, Mirakontxa 28koa eta San Martin 57koa kendu egingo dira.