Berriak

Geltokien eta ibilbideen aldaketak 31 eta 33 lineetan

Dbuseko 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio lineek beren ibilbideen zati bat eta geltoki batzuk aldatu dituzte Erdialdean, puntualtasuna hobetzeko eta zerbitzu hobea eskaintzeko.

  • 31 Linea: Aldapetatik jaisten denean, Intxaurrondo alderantz, lineak San Martin kaletik joango da Etxaide kaleraino eta Askatasunaren Hiribideraino. Linea honetan Easo 9ko eta Askatasunaren Hiribidea 19ko geltokiak kendu egingo dira, eta horien ordez Artzain Oneko eta Askatasunaren Hiribidea 3koak ezarriko dira.

  • 33 Linea: Antiguotik Intxaurrondo alderantz bueltatzean, beste ibilbide bat egingo du eta San Martin kaletik joango da Etxaide kaleraino eta handik Hiribideraino. Linea honetan Easo 9ko eta Askatasunaren Hiribidea 21eko geltokiak kenduko dira, eta horien ordez Artzain Oneko eta Askatasunaren Hiribidea 3koak ezarriko dira.

Informazio osoa ikusi (pdf)