Berriak

Martxan egongo da asteburuetan Dbus-eko 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio autobus linea

Larunbat honetatik aurrera, ekainak 13, Dbusek martxan jarriko  du larunbat, igande eta jaiegunetan 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio autobus linea, Altza eta Larratxo auzoak Intxaurrondo, Gros, Erdialde, Antiguo, Igara eta Garberarekin lotzen dituen linea. Linea hori lanegunetan ere dago martxan.

Linearen ordutegiak honela geldituko dira:

Lanegunak (ez doa Igarara)

– Larratxotik: 7:15etik 21:40ra, 20 minutuan behin

*Illarratik, 7:20tik 20:20ra, 60 minutuan behin

– Ibaetatik: 7:40tik 21:00etara, 20 minutuan behin

* Illarratik, 8:00etatik 21:00etara, 60 minutuan behin

Larunbatak

– Larratxotik: 8:15etik 21:45era, 30 minutuan behin

– Igaratik: 9:00etatik 21:00etara, 30 minutuan behin + 21:30* + 22:00* + 22:30* (*Soilik Jai Alairaino)

Igandeak eta jaiegunak

– Larratxotik: 9:45etik 21:45era, 30 minutuan behin

– Igaratik: 10:30etik 21:00etara, 30 minutuan behin + 21:30* + 22:00* + 22:30* (*Soilik Jai Alairaino)

Asteburu honetatik aurrera ere larunbat, igande eta jaiegunetan ez da 40-Gros-Antiguo-Igara linea ibiliko. Normalean, linea hori lanegunetan baino ez dabil, eta hemendik aurrera horrela funtzionatzen hasiko da.