Berriak

Trafiko aldaketak Kontxa Pasealekuan – COVID 19

Pasealekuan oinezko eta txirrindulari ugari ibiltzen direnez, gaurtik aurrera, maiatzaren 6a, asteazkena, aldaketak egingo dira Antiguoko lineetan, honako ordutegi hauekin:

  • Astelehenetik ostiralera: 20:00etatik 21:30era, gutxi gorabehera
  • Larunbat eta igandetan: 7:30etik 10:00etara eta 20:00etatik 21:30era, gutxi gorabehera

– Joanekoan: Sanserrekatik joango dira, eta Pio Barojatik jaitsiko dira Antiguorantz eta, gero, ohiko ibilbidea egingo dute. Ez da geltoki bat ere aldatuko.

– Itzultzean: Pio Barojatik igoko dira, eta Aldapetatik jaitsi. Ondoren, ohiko ibilbidea egingo dute. Ondarretako geltokia kendu egingo da eta Esklabetara edo Pio Baroja 4ra eramango da. San Martin 57ko geltokiak ez du zerbitzurik emango.