Aldaketak San Rokeko lanengatik
Urriaren 5etik aurrera, San Roke kalea itxiko da, gutxi gorabehera 3 hilabete iraungo duten obrak direla eta. Aldaketa hauek egingo dira Dbusen zerbitzuetan:
> L36 San Roke – Aldakonea:
Erdialderanzko norabidean: San Roke 65, San Roke 58, San Roke 13, San Roke 7 eta Easo Plaza geltokiak baliogabetzen dira. Beraz, Lazkano 3 geltokitik aurrera, Aldapetatik jaitsiko da Easo 27ko ibilbidea berreskuratzeko.
Honako geraleku hauek kenduko dira:
– San Roke 65 eta San Roke 58 Lazkano 3ra aldatuko dira.
– San Roke 13 eta San Roke 7 San Roke 12ra lekualdatuko dira.
– Easo Plaza Easo 27ra lekualdatuko da.
Nahi duenak Marianistak geltokian ere egin ahalko du jeitsierako geldialdia.
Matiarako norabidean: ez du eraginik izango.