Berriak

Zerbitzu gehiago Igeldora Aste Santuan

Aste Santuko jaiegunetan, 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko.

Zehazki, apirilaren 1etik 5era arte eta apirilaren 10ean eta 11n gertatuko da zerbitzuen areagotze hori, bi egun horiek ere barruan sartuta. 

10:05etik 21:05era bitartean handituko da zerbitzuaren maiztasuna, eta zerbitzua 20 minutuan behin izango da. Beraz, honela geratuko da zerbitzua:

Irteerak Gipuzkoa plazatik:

– Apirilaren 1ean, 2an, 4an, 5ean eta 11n: 8:35etik 10:05era, 30 minutuan behin; 10:05etik 21:05era, 20 minutuan behin; 21:05etik 22:05era, 30 minutuan behin.

– Apirilaren 3an eta  10ean: 7:05etik 10:05era, 30 minutuan behin; 10:05etik 21:05era, 20 minutuan behin; 21:05etik 22:05era, 30 minutuan behin.

Irteerak Kanpinetik:

– Apirilaren 1ean, 2an, 4an, 5ean eta 11n: 9:00etatik 11:00etara, 30 minutuan behin; 11:00etatik 22:00etara, 20 minutuan behin + 22:30ean.

– Apirilaren 3an eta  10ean: 7:30etik 11:00etara, 30 minutuan behin; 11:00etatik 22:00etara, 20 minutuan behin + 22:30ean.