Zerbitzu Eskaintza

Donostiako Tranbia Konpainia Donostia hiriko autobus publikoen sarea kudeatzen duen sozietatea da. Sozietate anonimoa da, eta bere kapitala Donostiako Udalaren jabetzakoa da. Bere Administrazio Kontseiluan Udaleko alderdi politikoak daude ordezkatuak.

Donostiako Tranbia Konpainiak hiriko bisitarientzat nahiz herritarrentzat garraio publiko lehiakorra izan dadin egiten dituen ahaleginekin bat, helburu garrantzitsutzat du kalitatearen ahalik eta mailarik gorena lortzea alderdi hauen bitartez:

  • Ibilbidearen erregulartasunean hobetzen joatea, baita erosotasunean eta autobus-erabiltzaileen segurtasunean ere.
  • Bezeroak ongi informatua izatea eta beraiekiko arretan ere hobetzen joatea.
  • Azken aurrerakuntza teknologikoez hornitutako autobusak erabiltzea.
  • Ingurumena zaindu eta errespetatzea.

Donostiako Tranbia Konpainiak bere betebehar gisa hartu du Donostiako herritarren garraio-beharrak ahalik eta hobekien betetzea eta bere zerbitzuak bikainak izateko ahalegina egitea, bere bezero eta enplegatuei arreta hobea emateko. Kalitatea enpresan ezartzearekin iritsi nahi den oinarrizko helburua erabiltzaileen asebetetzea lortzea da, bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena eta prezio lehiakorretan eskainita.

Ikuspuntu hori aplikatzeak hobekuntzak etengabe egiteko modua ekarriko du, prebentziozko neurrien bidetik, neurri zuzentzaileen gainetik. Horrekin, egunetik egunera eraginkorrago bihurtuko duen bidean abiatzen da Donostiako Tranbia Konpainia, eta bide horretan bere enpresa-proiektua bete ahal izango du, bera definitzen duten balioen multzoan oinarrituta:

  • Bezeroaren asebetetzea lortzea da helburu nagusia.
  • Bitartekoa zerbitzuaren kalitatea da.
  • Langileek osatu eta eraikitzen dute zerbitzua.

Etengabe hobetzeko dugun borondatea bezeroekiko hartu dugun konpromisoan islatzen da ondoen. Eta bezeroek hala eskatzen digutenez enpresari dagokio zerbitzuen kalitatean mailarik hoberena eta iraunkorra lortzea, Donostiako Tranbia Konpainiak berak bere buruari ezarri dizkion kalitate-arauaren betebeharrekin bat, hau da:

  1. Lineak eskainitako zerbitzua
  2. Sartze-erraztasuna.
  3. Informazioa
  4. Denbora ( puntualtasuna eta erregulartasuna)
  5. Bezeroarekiko arreta
  6. Erosotasuna
  7. Segurtasuna
  8. Ingurumenarekiko eragina

5 linea eta 28 linea UNE EN 13816 Europako arauaren arabera Kalitate Ziurtagiriak bezeroei kalitate-maila batzuk bermatzen dizkie. Kalitate-maila horiek urtero aztertu eta egiaztatuko ditu AENOR Normalizazio eta Ziurtagirien Espainiako Agentzia erakunde independenteak.

Donostian, 2016ko azaroaren 29an
Eneko Goia
CTSSeko Lehendakaria

ZERBITZU ESKAINTZAREN ERANSKINA:
5, 13 eta 28 autobus-linearako kalitatea zaintzeko hartu ditugun konpromesuak

DBUS-ek 5 (Benta Berri), 13 (Altza) eta 28 (Amara-Ospitalak) autobus-lineako zerbitzuan kalitatea zaintzeko honako konpromisoei eutsiko die:

1. ESKAINTZEN DUGUN ZERBITZUA

Autobus-erabiltzaileek autobusetan izango duten okupazio-maila ez da metro karratuko hiru pertsona baino handiagoa izango. DBUS-ek ziurtatzen du konpromiso hau %80an beteko duela. Bestalde, ziurtatzen dugu bi autobus beteta ez direla elkarren segidan inoiz ibiliko geltoki beretik.

2. SARTZE ERRAZTASUNA

5,13 eta 28 autobus-lineako autobus guztiak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutakoak izango dira.

3. INFORMAZIOA

Geltokietan honakoei buruzko informazio eguneratua eta argia egongo da: geltokia, linearen ibilbidea, ordu-tartearen arabera zenbatetik behin igarotzen den, eguneko ibilbideen lehen eta azken zerbitzuko ordutegiak, tarifak eta onartzen den diru-billeterik handiena. Aurrez programatuak dauden egoera ez ohikoen kasuetarako markesinetan zerbitzuaren gaineko informazio eguneratua jarriko da. Eta horrekin batera, hala behar den kasuetan, behin-behinekoz egingo diren aldaketen berri emango da geltokietan. Konpromiso hau beteko dela ziurtatzen dugu gutxienez kasuen % 85ean. Bestalde, aurrez programatutako aldaketen gaineko informazioa DBUS-eren web orrian emango da: www.dbus.eus

4. ERREGULARTASUNA

Autobusari itxoiteko denbora-tartea ez da aurreikusia eta jakinarazia izan den denbora-tartea baino handiagoa izango, izatekotan ere, ez da %25ekoa baino handiagoa izango. Konpromiso hau gutxienez %90an beteko dela ziurtatzen dugu bi autobus-lineatan. Bezeroek, nolanahi ere, ez dute inoiz aurreikusia eta informatua izan den denbora-tartea baino bi aldiz gehiago itxoingo. Ibilbide-hasieratik abiatzeko orduan, ibilgailuak ez dira inoiz 5 minutu baino beranduago aterako, eta ezta ezarriak eta jakinaraziak dauden orduak baino minutu bat lehenago abiatuko ere. Konpromiso hau bidaiarien gutxienez % 80 hartzen dituzten ibilgailuetarako ziurtatzen da.

5. BEZEROAREKIKO ARRETA

Bezeroari arreta egiteko eta oro har ekiteko Plan bat egongo da, eta bezeroak, dagokien eran, Plan honek dituen ildoen arabera artatuko dira. DBUS-ek helburu hau %90ean beteko dela ziurtatzen du. Bestalde, gure bezeroek aurkezten dizkiguten erreklamazio eta kexa guztiak 20 lan-eguneko epe-mugarekin erantzungo dira. Bezeroaren arretarako bulegoan autobusetan topa daitezkeen galdutako objektu guztiak jasoko dira , eta 24 ordutako denbora-tartean hala egiaztatzen duten jabeei itzuliko zaizkie; hortik aurrera udaltzaingoaren eskutan jarriko dira.

6. EROSOTASUNA

Geralekuen, autobusen, instalazioen eta abarren garbitasuna bermatzeko garbitasuna egiteko protokoloa ezarriko da. Konpromiso hau beteko dela ziurtatzen dugu gutxienik kasuen % 95ean.

7. SEGURTASUNA

Intzidentziak nahiz istripuak prebenitzeko Plan bat egongo da, eta honek behar diren adierazleak izango ditu istripu-faktore egokia bermatua egon dadin, eta beti ere bidaiarien erorketak saihesten saiatuta. Bezeroek erabiltzen dituzten autobusak %100ean seguruak direla ziurtatzen dugu.

8. INGURUMEN INPAKTUA

Ziurtatzen dugu bidaiariek erabiltzen dituzten autobusen %100ek ingurumenean eragin murriztua izango dutela. Gure zerbitzuarekin pozik ez bazaude esaiguzu. Era batean edo bestean ongi artatu ez zaitugula ikusiz gero, edota gabeziak, hobetu beharrekoak ikusten badituzu, esaiguzu.

Bezeroaren arretarako bulegoa ( aurrez aurrekoa)
Fernando Sasiain 7. 20015 Donostia-San Sebastian.
Lan-egunetan: 8:00etatik 14:00etara.

Bezeroaren arretarako bulegoa ( telefono bidez)
Tel: 900 840 146 (doakoa) – Fax: 943 000 201
Lan-egunetan: 8:00etatik 20:00etara
Larunbatetan: 9.00etatik 13:00etara.

Web: www.dbus.eus
E-mail: [email protected]